2. TRATU TXARRAK HELBURUAK: Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea . Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak antzematea eta aztertzea Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea
3. TRATU TXARRAK Programazioarekin bat datozen helburuak honakoak izango dira Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloari dagokionez: Talde-jardueretan parte hartzea Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren osasun-ohitura eta nork bere burua zaintzeko ohiturekin bat eginez jokatzea. Gatazkaren existentzia onartzea;
4. TRATU TXARRAK Programaren helburu didaktikoak Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea, eta halaber, gainerakoekiko desberdintasunak errespetatzea. Pertsona bakoitzaren gorputza aztertzea eta sexualitatea modu naturalean bizitzea. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko eskubide-berdintasuna balioestea. Bereizkeria dakarten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak baztertzea, eta berdintasunezko jarrerak bultzatzea. Afektibitatea lantzea, sentimenduak eta emozioak adieraztea eta hauen inguruan hausnartzea.
5. TRATU TXARRAK EDUKIAK Orain arte aipatu diren bi jakintza arloetako edukiak barne hartu dira programaziorako edukiak hautatzeko orduan: Norberaren higienea, atsedena, aisia egoki erabiltzea eta norberaren gorputza zaintzea balioestea. Giza gorputzaren parteak identifikatzea. Norberaren gorputza eta besteenak onartzea, haien aukera eta mugekin. Organo genitalak. Familia-ereduak. Familiako kideen arteko harremanak. Etxeko zereginen banaketa orekatua eta erantzukizunak norberaren gain hartzea. Zuhaitz genealogikoa. Gizarte-organizazioak: lagunartea, taldeak, auzoa. Kideen arteko harremanak eta parte-hartzea. Sentimenduak eta emozioak antzematea eta adieraztea. Pertsonen arteko begirune- eta lankidetza-harremanak. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bereizkeria- egoerak antzematea. Gizonezkoen eta emakumezkoen eskubide-berdintasuna balioestea familian eta lan- eta gizarte-munduan.
6. AURKEZPENA Definizioa Tratu txar motak Zer egin dezakegu? Tratu txarrak ematearen arrazoiak ARIKETA (5 min): Banaka tratu txarraren definizio bat eman.
7. ZER DIRA? Haur batek tratu txarrak pairatzen dituela diogu, zaindu behar duten pertsonek edota erakundeek bortizkeria fisikoa, psikikoa edo sexuala ondoriotzat dituzten portaera anomaloak dauzkatenean haurrarekiko, edota zaintzen ez dutenean, nahiz heltze eta garapen-prozesu egokia izateko adinako arreta egiten ez diotenean .
8. DATUAK (2007ko Irailean Santiago de Compostelan egon zen Psikiatriako XI Kongresu Nazionalean emandako datuak) Espainiako estatuan haurren %8ak jasaten dituzte tratu txarrak. Guzti hauetatik bakarrik %0,8a salatzen da. 10 haurreta tik 6ek jasaten dute tratu txar psikiko edo emozionala. 100tik 4ek jasaten dituzte gehiegikeria sexualak . 10tik 4ek jasaten dituzte tratu txar fisikoak. Aurretik aipatutako kopuru hauetatik zatirik handienak, ez ditu bere zaintzaileengandik oinarrizko beharrak jasotzen .
10. TRATU TXAR FISIKOAK Tratu txar fisikoa; kolpeak, iletik tira egitea, ostikoak, ziztadak...eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira . Ume edo nerabeei kalte fisikoa edo gaixotasuna eragin diezaiekeen gurasoen edo zaintzaileen edozein ekintza har daiteke tratu txartzat, istripuz gertatutakoak izan ezik . MOTAK ; EZBERDINAK
11. TRATU TXAR EMOZIONALAK Familiarteko edozeinek umea iraindu, gutxiesten duenean ematen da, abandonatzearekin mehatxatu edo umeen arteko harremanak oztopatzen dituenean. Honen barruan hauek sartzen dira: Gaitzespena: umearen elkarreraginei uko egitea, familiarteko harremanetatik baztertzea, bere buruaz iritzi txarra sortzea... Ikaratzea: zigor beldurgarriez mehatxatzea, edo eskuratu ezin den helburua ezarriz, ez lortzearren zigortzea. Isolatzea: giza harreman arruntak galaraztea. Haurraren garapen prozesua zaildu edo eragozten dituzten jokaerak (haurraren gunean indarrez sartuz, gehiegizko babesa, e.a.)
12. TRATU TXAR EMOZIONALAK BIDEOA :Bi adibide aztertu eta estabaidatzeko. http://www.youtube.com/watch?v=aPL0Zf8SvgU&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=tdswWm5QpMM&feature=related MOTA EZBERDINAK
13. ABANDONO FISIKO ETA EMOZIONALA ABANDONO FISIKOA umearen oinarrizko premia fisikoak ( elikadura, jantziak, zainketa, heziketa, garbitasuna,) aldi batez edo jarraian, behar bezala zainduta ez daudenean ematen da. ABANDONO EMOZIONALA gertatzen da, heldu, guraso edo tutorearen erantzun eza dagoenean, umearen adierazpen emozionalei edo hurbilpen, elkarrekintza eta harreman eskakizunei dagokionean. MOTA EZBERDINAK
14. SEXU GEHIEGIKERIAK Pertsona baten borondatearen aurka ezarritako sexu portaerak dira sexu erasoak; exhibizionismoa, hitz lizunak, bortxaketa, sexu jazarpena etab. Mota desberdinetakoak izan daitezke: Sexu erasoak: Indarkeria tarteko dela gertatzen diren erasoak dira. Kasurik argiena bortxaketa da. Sexu abusuak: Indarkeriarik gabe egiten diren erasoak dira. Hemen sartuko lirateke, adingabekoak, adimen urritasuna duten pertsonak baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurka egindako erasoak dira
15. SEXU GEHIEGIKERIAK ARIKETA: 1) NOLA TREBATUKO GAITEZKE SEXU GEHIEGIKERIA ZER DEN BEREIZTEKO ? 2) ETA HAU EKIDITEKO? (15 min 5eko taldeetan)
16. SEXU GEHIEGIKERIAK PROGRAMA COMUNITARIO DE ABUSO SEXUAL Y OTROS MALOS TRATOS INFANTILES Gure genitalak(1) 70. orrialdea Nork uki dezake gure gorputza? (3) 72. orrialdea Zer dugu gustoko? Eta zer ez? (5, 7) 77, 82. orrialdeak Esan EZ!!!!!!!!! (6) 80. orrialdea Zer dira sexu gehiegikeriak ? (10) 88, 89, 91. orrialdeak Segurtasun pertsonala (12,13) 95, 96, 97 orrialdeak Zer esan behar dut? Eta zer ez?(17 ) 107. orrialdea Eskatu laguntza (19) 113. orrialdea MOTA EZBERDINAK
17. BULLYING Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deitzen zaio. Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honako baldintzak gertatzen direnean Bullying-az hitz egin dezakegu: Menderatze - mendetasun erlazioa dago; erlazio horretan bat erasotzailea da beti eta beste biktima. Erasoak denbora luzez eta behin eta berriz gertatzen dira
20. INGURUKOAK, TRATU TXARREN AURREAN ZER EGIN DEZAKEGU? Haurrari bere autoestimu eta adierazpen emozionala garatzen laguntzea oso lagungarria egingo zaio Bere eskubideez ohartaraztea. Ez gomendatu gurasoei inolaz ere, haurrari zigor fisikoak ezartzeko Familiekin erlazio estua gorde, gehienbat tratu txarren susmorik badago Ikasleekin tratu txarrei buruz hitz egin eta zuregana ireki dadin aukera eman, tratu txarren bat jasango baluke sostengu eta ulerkortasuna eskaintzeko Eskolako bileretan gurasoekin gai hau ukitu eta laguntza eskaintza ezberdinak eman Guraso batek bere haurrari egiten dion tratu txarrez hitz egin ezkero, ez irainduta azaldu, estutu laguntza bila dezan.
21. ZERGATIK EMATEN DIRA TRATU TXARRAK? Haurrek tratu txarrak jasateko arrazoietako batzuk honakoak izan daitezke: Deformazio fisikoak Atzerapenen bat Adimen mugatua Hiperaktibitatea Hizkuntzarekin edo ikasketekin arazo zehatzen bat Hersturak Enuresia eta enkopresia Gizentasuna Generoa ...
22. ZER ESATEN DUTE HAURREN ARTEKO TRATU TXAR EMAILEEK? Broma bat izan da Ez da horrenbesterako izan Jolasean ari ginen
23. ZEIN ONDORIO IZAN DEZAKETE TRATU TXARRAK JASATEN DITUZTEN HAURREK? Ezagutza alorreko atzerapenak edo eta atzerapen intelektualak izaten dituzte: ikaskuntza ebitatiboa, hiperbijilantzia, Eragozpenak dituzte gizarte-ezagutzen alorrean: Elkarreraginetan ez dakite zer den egokiena Ez dute bereizten gaizki dagoena eta ongi dagoena Enpatia txikia dute Emozioak antzeman eta azaltzeko eragozpenak dituzte Pertsonak gehiegi inguratzeak beldurra ematen diete Nahaste depresiboen sintomak dituzte: Tristura Autoestimu eskasa Babes-falta Inhibizioa ikaskuntzarekiko apatia Hiperaktibotasuna Arreta-eragozpenak, Harremanetan hasteko gizarte-trebetasun desegokiak : jokabide agresiboak edo inhibituegiak izaten dituzte
24. ONDORIOAK Tratu txarrak jasan dituzten haurrek: Adin berekoekin harreman desegokia garatzeko joera handiagoa dute. Jarrera antisoziala garatzeko aukera gehiago dituzte bizitzan zehar. Haurtzaroko,nerabezaroko eta helduaroko nahasmendu psikologikoekin zerikusia izan dezakete kasu batzuetzan. Kognitiboki arazo gehiago izan ohi dituzte. Kasu batzuetan, eskola porrota tratu txarrekin loturik joaten da.
25. ONDORIOAK Ingurukoek edozein tratu txar mota sumatu ezkero, guztiz beharrezkoa da ondo informatua egotea eta behaketa bat egitea. Ondoren, familiakoei, eskolari edo erakunde publikoei abixatzea garrantzitsua izango da. Kasuaren inguruko informazio trukea egon behar du familia, eskola edo Erakunde Publikoekin. Haurraren egoeraren inguruko informazioa izateko. Ingurukoak tratu txarrak pairatzen ari den haur horri laguntza handia eskaini ahal diote. Segurtasun handia emango zaio emozionalki bere ondoan egon ezkero momenturo.