ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
Txanogorritxo
Behin batean
neskatila bat bere
amarekin bizi zen.
Txanogorritxo
deitzen zioten
guztiek, beti txano
gorriz estalia
erabiltzen zuelako
burua.
Egun batean, goizean
goiz, esan zion amak:
—Amona gaixorik dago
eta ezin da jaiki.
Eramaiozu jateko
zerbait.
Hartu zuen otzara
neskatilak eta basoan
zehar abiatu zen.
Bide zati bat egin eta
gero, otsoarekin egin zuen
topo Txanogorritxok.
—Nora zoaz, Txanogorri
zoragarria?
—Amonatxorengana, jateko
zerbait eramatera.
—Apustu egingo dugu,
orduan: ea nor iristen den
lehenengo amonaren etxera.
Korrika abiatu zen
otsoa eta biderik
laburrenetik joan zen.
Txanogorritxo, ordea,
loretxoak biltzen atzeratu
zen eta biderik luzeenetik
joan zen.
Otsoa iritsi zen
lehenengo amonaren
etxera. Atea jo eta esan
zuen:
—Zabaldu, amonatxo,
Txanogorritxo naiz eta
jateko zerbait dakarkizut.
Amonak zabaldu
zuen atea eta, otsoa
ikustean, zorabiatu egin
zen.
Otsoak
armairuan gorde
zuen amonatxo
gaixoa. Gero,
haren jantziez
mozorrotu eta
ohera sartu zen.
Handik gutxira,
Txanogorritxo iritsi zen:
—Zabaldu, amonatxo.
Txanogorritxo naiz eta
jateko zerbait eta lore-sorta
bat dakarkizut.
—Sartu, sartu,
Txanogorritxo –esan zion
otsoak.
Txanogorritxo sartu zen barruan
eta ohera hurbildu zen.
—Ene, amonatxo, zein belarri
handiak dituzun!
—Zuri hobeto entzuteko.
—Ene, amonatxo, zein begi handiak
dituzun!
—Zu hobeto ikusteko.
—Ene, amonatxo, zein hortz
handiak dituzun!
—Zu hobeto jateko!
 
Orduan, otsoak
ohetik salto egin eta
Txanogorritxo
harrapatu nahi izan
zuen.
Neskatilak,
arineketan, basorantz
ihes egin zuen.
Une hartantxe ehiztari bat
ari zen handik igarotzen.
Eta ikustean otsoa
Txanogorritxoren atzetik
zihoala, tiro egin eta otsoa
akabatu zuen.
Pozaren pozez, musu eta
besarkada handiak eman
zizkioten elkarri amonak
eta Txanogorritxok.
Hala bazan ez bazan,
sar dadila kalabazan eta atera
dadila Gasteizko plazan.
IRALE-GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektuaren egileak:
• Mari Jose Méndez
• Maite Sierra
• Marian Salvador
Argitaletxea: Hordago
Testu egokitua

More Related Content

Txanogorritxo

  • 2. Behin batean neskatila bat bere amarekin bizi zen. Txanogorritxo deitzen zioten guztiek, beti txano gorriz estalia erabiltzen zuelako burua.
  • 3. Egun batean, goizean goiz, esan zion amak: —Amona gaixorik dago eta ezin da jaiki. Eramaiozu jateko zerbait. Hartu zuen otzara neskatilak eta basoan zehar abiatu zen.
  • 4. Bide zati bat egin eta gero, otsoarekin egin zuen topo Txanogorritxok. —Nora zoaz, Txanogorri zoragarria? —Amonatxorengana, jateko zerbait eramatera. —Apustu egingo dugu, orduan: ea nor iristen den lehenengo amonaren etxera.
  • 5. Korrika abiatu zen otsoa eta biderik laburrenetik joan zen. Txanogorritxo, ordea, loretxoak biltzen atzeratu zen eta biderik luzeenetik joan zen.
  • 6. Otsoa iritsi zen lehenengo amonaren etxera. Atea jo eta esan zuen: —Zabaldu, amonatxo, Txanogorritxo naiz eta jateko zerbait dakarkizut. Amonak zabaldu zuen atea eta, otsoa ikustean, zorabiatu egin zen.
  • 7. Otsoak armairuan gorde zuen amonatxo gaixoa. Gero, haren jantziez mozorrotu eta ohera sartu zen.
  • 8. Handik gutxira, Txanogorritxo iritsi zen: —Zabaldu, amonatxo. Txanogorritxo naiz eta jateko zerbait eta lore-sorta bat dakarkizut. —Sartu, sartu, Txanogorritxo –esan zion otsoak.
  • 9. Txanogorritxo sartu zen barruan eta ohera hurbildu zen. —Ene, amonatxo, zein belarri handiak dituzun! —Zuri hobeto entzuteko. —Ene, amonatxo, zein begi handiak dituzun! —Zu hobeto ikusteko. —Ene, amonatxo, zein hortz handiak dituzun! —Zu hobeto jateko!  
  • 10. Orduan, otsoak ohetik salto egin eta Txanogorritxo harrapatu nahi izan zuen. Neskatilak, arineketan, basorantz ihes egin zuen.
  • 11. Une hartantxe ehiztari bat ari zen handik igarotzen. Eta ikustean otsoa Txanogorritxoren atzetik zihoala, tiro egin eta otsoa akabatu zuen. Pozaren pozez, musu eta besarkada handiak eman zizkioten elkarri amonak eta Txanogorritxok. Hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Gasteizko plazan.
  • 12. IRALE-GASTEIZ PROIEKTUAK 2006 Proiektuaren egileak: • Mari Jose Méndez • Maite Sierra • Marian Salvador Argitaletxea: Hordago Testu egokitua