3. a) Barrabilak eta epididimoa
Haurdunaldian barrabilak fetuaren sabelean hazten dira eta 9. hilabetean eskrotora
jaisten dira, bertako tenperatura 2-5尊 C hotzagoa delako eta hau komeni da.
Barrabilak eskrotoan daude eta kordoi espermatikotik eskegita agertzen dira.
Erdialdean eta barrabil biak banatuz eskroto errafea izeneko erdiko sutura agertzen
da.
Barrabilek aran itxura dute 4-5,5 cm-ko luzera. Hiru egituraz osatuta: odol-hodiak,
nerbioak eta hodi deferentea. Barrabilen gainean epididimoa dago.
4. Barrabilak ehun konektiboz osatutako mintz lodi batez daude inguratuta:
tunika albugineoa. Bertatik ehun konektiboen trenkadak zabaltzen dira
barrabilen parenkiman zehar, barrabiletako lobulutxoak osatuz.
Lobulutxo bakoitzean hodixka seminifero bihurgunetsu bat kokatzen da.
Hauek barrabil-sarean isurtzen dira.
Bertatik hodi eferenteak irteten dira, eta hodi hauek biltzean hodi
ependimarioa osatzen dute. Ondoren hodi deferentearekin jarraitzen da
berriro.
5. b) Hodi deferentea
50-60cm-ko organo bat da eta ependimoari ematen dio jarraipena.
Semen-xixkuaren iraizpen hodia hodi deferentera doa, hodi
eiakulatzailea osatuz. Hodi hau uretran bukatzen da prostata zeharkatuz.
6. c) Eskrotoa edo barrabilen zorroa
Barneko geruza: -Barrabileko geruza baginala
Erdiko geruza: -barneko faszia espermatikoa
-muskulu kremasterra (eiakulazioan barrabilak gorantz eragin)
-kanpoko faszia espermatikoa
Kanpoko geruza: -eskrotoaren azala (gantz guruinak eta ileak)
-dartos geruza (muskulu leuneko zelulaz osatua)
- eskrotoko septua (barrabilak banatzen dituena)
7. d) semen-xixkua
5-10cm-ko luzera, S itxurako guruina da.
Semen xixkuaren jariaketak espermaren atal garrantzitsuena osatzen dute.
Espermatozoideak, guruin honen jariaketak duen fruktosari esker mugitzen dira
(energia mugimendurako).
e) Prostata
Fosfatasa azidoz osatutako jariaketa sortzen duen guruina da.
Ondestearen aurrealdean dago.
Prostata bi hodi eiakulatzaileek eta uretra prostatikoak
zeharkatzen dute.
8. f) Zakila eta uretra
Zakila muskuluz eta azalaz inguratuta dago. Alde mugikorra sinfisi
pubikoaren behealdean hasten da eta bi atal ezberdintzen dira:
zakilaren gorputza eta glandea.
Glandearen atalak:
-hodi nabikularra
-uretraren kanpoko zuloa
-glandearen koroa
-prepuzioa
-prepuzioaren trenulua
9. Zakilaren atalak:
-gorputz leizetsua eta gorputz esponjosoa
-tunika albugineoa: gorputz leizetsua inguratzen du.
-zakilaren erraboila: gorputz esponjosoa bertan
hasten da.
-guruin bulbouretralak: zakilaren behealdean daude.
Cowper-en guruinak ere deituak. Hauen iraizpen-
hodiak uretran bukatzen dira.
Uretraren atalak:
-Uretra prostatikoa
-Uretra membranosoa: bertan guruin
bulbouretralak daude.
-Uretra esponjosoa: Uretra bulbarra eta zakil-
uretra izeneko bi ataletan banatzen da. Uretra
bulbarrean guruin bulbouretralen iraizpen-hodiak
bukatzen dira eta hauek eiakulazioa baino lehen,
uretra indargetzen duen jariaketa alkalinoa
sortzen dute.
11. a) BARNEKO ORGANO GENITALAK
OBULUTEGIA
Sabelaren barnean dago eta 2-5cm-ko luzera izaten du. Bi lotailuren bidez finkatzen da:
obulutegiaren lotailu propioa eta obulutegiaren lotailu esekitzailea.
ATALAK: azala eta muina.
-muinean odol-hodiak daude.
-azala epitelio monoestratifikatu batez osatuta dago. Bertan kokatzen dira folikulu
obarikoak, gorputz horia edo luteoa eta albikans gorputza.
12. FALOPIOREN TRONPA
8-20 cm-ko luzera du eta bere funtzio nagusia, behin
obulazioa sortu denean, obozitoa uterora garraiatzea da.
ATALAK:
-Infundibulua: finbriak osatzen ditu. Obulutegiari itsatsi.
-Anpulua
-Istmoa. Uterorantz estutzen den tronparen atala.
-Atal uterinoa. Uteroa zeharkatzen duen atala.
13. UTEROA
Uteroan ernalkuntza eta haurdunaldia garatu.
ATALAK: Uteroaren gorputza
Istmo uterinoa
Uteroaren lepoa
GERUZAK:
Endometrioa: guruin zerbikalez osatuta dago, hauek muki zerbikala jariatzen dute.
Miometrioa: muskulu-geruzez eta odol-hodiz dago osatuta.
Perimetrioa: uteroaren gorputza inguratzen eta babesten du.
16. -EZPAIN HANDIAK: Larruazaleko erliebe iletsua, barrutik mukosa batek estaltzen du.
Ezpainetako aurreko komisura eta atzekoa bereizten dira. Atzeko aldean GURUIN
BESTIBULAR HANDIAK (BARTOLINO-renak)daude. Mukosa jariatzen duten guruinak
dira.
-EZPAIN TXIKIAK: Larruazaleko erliebe mehea, ilerik gabekoa eta gantz-guruin
ugarikoa. Bulbako ezpainen FRENULUAk mugatzen du.
-HIMENA: Larruazal-tolesa, baginaren hormatik zabaltzen da. Baginaren sarrera ixten
du, hau da, ZULO BAGINALA mugatzen du.
-KLITORIA: Zakil garatugabea.
17. frenulua
-URETRA: Maskuriatik irteten da eta sinfisi
pubikoaren eta baginaren artetik zuzentzen
da kanpoko zulora heldu arte. Klitoriaren
azpian dago.
18. -EMAKUMEEN TITI-GURUINAK ETA TITIAK
-Larruazaleko egiturak dira. Emakumeen kasuan ugal-organoekin zuzenean
erlazionatuta daude.
-Titi-guruina, amaren hormonen eraginez, handituta agertzen da jaioberrietan eta
esne tanta batzuk kanpora daitezke.
-Haurtzaroan geldiro hazten dira eta pubertaroan arinago. Haurdunaldian handitu
egiten dira eta esnea jariatzen hasiko dira. Edoskitzea bukatzean txikiagotzen da.
- Titiak gizonengan emakumeen leku berdinean agertzen dira, baina ez dira
garatzen. Sexu-hormomen ondorioz pixka bat garatzen direnean ginekomastia
esaten zaio.
- Titiak guruin ehunez, ehun konektiboz eta gantzez osatuta daude.
19. Atalak:
-Titi areola: zona zirkularra eta pigmentatua. Titiburuaren inguruan kokatzen da.
Bere guruinek eragindako goragune txikiak ditu.
-Titiburua: muskulatura leunekoa, hodi esne eramaileen (galaktoforoen) irteera
zuloak bertan daude.
-Titi gorputza: titiaren guruin-gorputza da, inguruan gantz-ehunak ditu.
-Titi guruina: emakumearen titiaren guruin ehuna.
21. Fisiologia
a) Mitosia eta meiosia
MITOSIA: Zelula germinalen eta beste
zelulen banaketa da. Honen bitartez
kromosomen zatiketa burutzen da. Mitosia
burutu baino lehen, zelulek kromosomak
bikoizten dituzte eta banatzerakoan, bi
zelula genetikoki berdinak sortzen dira.
Hauek diploideak dira: 46 kromosoma.
22. MEIOSIA: 4 zelula berri eratzen dira. Hauek haploideak dira: 23
kromosoma. Meiosia gametoetan (espermatozoide eta obozitoan)
gertatzen da. Ernalketaren ondoren, zigotoa eratzen da. Kromosomak
batzen direnez, dotazio diploidea berreskuratzen dute.
23. a) espermatogenesia
-Espermatozoideak sortzeko prozesua da.
-Hodixka seminifero bihurgunetsuen hormetan epitelio poliestratifikatu bat
agertzen da, eta bertan espermatozoideak sortzen dira.
-Hodixken tarteko ehun konektiboan espermatogenesia burutzeko beharrezkoak
diren hormonak jariatzen dituzten zelulak daude.
-Hodixkaren horman Sertoliren zelulak daude, hauen zeregina espermatogenesian
sortzen diren zelulak babestu eta elikatzea da.
-Espermatogenesia FSHak (folikuluen hormona estimulatzaileak) kitzikatzen du.
2. GIZONEN UGAL-APARATUAREN
FISIOLOGIA
24. Espermatogenesia pubertaroan hasten da eta lau fase ditu:
Biderketa-aldia: Pubertaroan mitosiaren bitartez espermatogoniak biderkatzen
hasten dira.
Hazkunde-aldia: Espermatogonien mitosiaren ondoren bi zelula sortzen dira. Bat
hazkunde-aldian sartzen da eta bi aldiz handitzen du bere neurria, lehen mailako
espermatozitoa eratuz. Honek lehenengo meiosia jasaten du.
Heldutasun-aldia: Lehenengo meiosia jasan ostean, bigarren mailako
espermatozitoak sortzen dira. Hauek haploideak dira. Bigarren meiosia jasaten dute
eta espermatidak garatzen dira (haploideak). Ernaltzeko gaitasunik ez duten
gameto helduak dira.
25. Espermiogenesia: Espermatidek aldaketa batzuk izan behar dituzte espermatozoide
bihurtzeko.
1. Golgiren aparatuak besikula handi bat eratzen du. Akrosoma esaten zaio eta
gluzidoak eta zenbait entzima gordetzen ditu.
2. Akrosoma espermatidaren goialdean kokatzen da, luzatu eta kaputxoi
akrosomikoa eratzen du.
3. Zentrioloak behealdean kokatzen dira eta zelula beherantza luzatzen dute
flageloa eratuz.
4. Uzkurtzeko gaitasuna duten zuntzexka batzuk zentrioloen inguruan kokatzen
dira.
5. Zitoplasma flagelorantz hurbiltzen da zuntzexkak inguratuz.
6. Behin flageloa eratuta, soberan dagoen zitoplasma Sertoli zelulen bidez
fagozitatu egiten da.
27. b) Ehun interstiziala
Hodixka seminifero bihurgunetsuen eta ehun konektibo laxoaren artean kokatzen
dira odol-hodiak, zelula interstizialak eta Leydigen zelulak.
Leydigen zelulek sexu-hormona maskulinoak, androgenoak (testosterona) sortzen
dute, eta neurri txikiago batean sexu-hormona femeninoak, estrogenoak.
Androgenoek espermatogenesia eta pubertaroan zehar gertatzen diren sexu
ezaugarrien aldaketak bultzatzen dituzte. Leydigen zelulen kitzikapena eragiteko
adenohipofisiak LH (hormona luteinizatzailea) jariatzen du.
28. d) Semena
Leku ezberdinetan ekoitzitako jariakin ezberdinez osatuta dago.
-Epididimoa: espermatozoideak.
-Semen-xixkua: fruktosa duen jariaketa alkallinoa sortzen du, espermatozoideek
energia lortzeko.
-Prostata: fosfatasa azidoz osatutako jariaketa nahasi, isurkor eta alkalinoa
sortzen du.
Esperman agertzen den espermatozoide kopurua 60-120milioi/cm3-ko izan
behar du. Mugikorrak izan behar dute, eta hau flageloen bidez lortzen dute.
30. A) Obulutegiaren zikloa
*Emakumearen utero
barneko garapenean
gametoak (obozitoak)
eratzen dira.
*Lehen mailako obozitoak
dotazio kromosomiko
diploidea (46 kromosoma)
dute. Dotazio genetikoaren
bikoizketaren ondoren,
lehen banaketa meiotikoa
jasaten dute. Hau,
pubertarora arte eten
egiten da.
31. *Obozito hauek obulutegian
geratzen dira.
*Pubertaroaren lehenengo
obulazioak gertatzen dira.
*Obulazio bakoitzean obozito
bat garatzen da, aldi
folikularrean zehar. Momentu
horretan, etenda zegoen
lehen banaketa meiotikoa
burutzen da, bigarren mailako
obozitoa sortzen delarik.
32. *Bigarren mailako
obozitoak dotazio
diploidea du. Honek
bigarren banaketa
meiotikoa jasango du.
*Bigarren mailako obozitoa
ernaldu ondoren, bigarren
banaketa meiotikoa
burutzen da, obozito
heldua eratuz, eta honek
dotazio kromosomiko
haploidea (23 kromosoma)
du.
33. Obulutegiaren zikloa honako
aldi hauetan banatzen da:
-ALDI FOLIKULARRA:
Folikuluaren garapena
burutzen da. Garapenean zehar
honako urratsak ematen dira:
*Folikulu primordiala: lehen
mailako obozitoa mintz
granuloso batez inguratuta
dago.
*Lehen mailako folikulua:
folikulu primordialari teka
geruza eta alde peluzidoa
gehitzen zaizkio.
*Bigarren mailako folikulua:
hormonak jariatzen hasten da.
*Graaf-en folikulua: lehen
banaketa meiotikoa burutzen
denez, bere barnean bigarren
mailako obozitoa du
obulaziorako.
34. -OBULAZIOA: lehen folikulua
garatzen den heinean estrogenoak
sortzen dira eta obulazioa gertatu
baino lehen estrogenoen igoera
bat sortzen da.
-ALDI LUTEOA: obulazioaren
ondoren folikuluaren aztarnek
gorputz luteoa sortzen dute.
Gorputz luteoak estrogenoak eta
progesterona jariatzen ditu.
-ENDEKAPEN LUTEOA: ernalkuntza
burutzen ez bada, gorputz luteoa
atrofiatu egiten da, albikans
gorputza eratuz.Honek ez ditu
hormonak jariatzen.
35. B) Ziklo endometriala
Hiru ataletan bana daiteke:
*Ugalketa aldia: estrogenoen ekoizpenaren ondorioz endometrioaren ugalketa eragiten da. Guruinak
handitzen dira.
*Jario-aldia: aldi luteoarekin batera burutzen denez, progesterona bereziki dugu nagusi. Guruinen
ugalketa eta dilatazioa eragiten du, jariaketa burutuz.
*Hileroko aldia: ernalkuntza ez bada garatzen gorputz luteoa atrofiatu egiten da, albikans gorputza
garatuz, honek ez ditu hormonak jariatzen, beraz, depribazio hormonalaren ondoren, endometrioa
deskamatu egiten da, hilerokoa sortuz.
36. D) Ziklo zerbikala eta tenperatura
Aldi folikularrean zehar mukiaren jariaketa gehituz doa. Aldi luteoan batez ere,
progesterona jariatzen da eta honek tenperatura altuagoa izatea eragingo du.
37. PUBERTAROA
Heldutasun sexuala lortzen den aroa da
eta ugaltzeko gaitasuna eskuratzen da.
Nerabetasunean, aldaketa psikiko eta
fisikoak gertatzen dira.
Prozesu honetan parte hartzen duten
oinarrizko egitura hauek dira: nerbio-
sistema zentrala, hipofisia, gonadak eta
hormonekiko sentikortasuna duten organo
eta ehunak.
Emakumeengan 10-13 urterekin eta
gizonengan 11-14 urterekin. Pubertaroa
amaituta, heldutasuna iritsiko eta
garapena amaituko da.
38. MENOPAUSIA
40-50 urterekin hasten da. Ez dago folikulu primordialik eta horren ondorioz estrogenoen
jariaketa urritu egiten da.
Menopausian berotasunak, disnea, nekea eta antsietatea dugu.
39. HAURDUNALDIA
1.) ERNALKUNTZA
Bi gametoak tronparen anpuluan elkartzen direnean gertatzen da. Fase desberdinak daude:
-Koro erradiantean sartzea: milioika espermatozoide jartzen ditu gizonak emakumearen
aparatu genitalean eta hauetatik 300-500 bat soilik iristen dira anpulura. Ernalkuntzarako
nahikoa da, espermatozoide bakar bat, baina besteek lagundu egiten diote, koro
erradiantea deituriko hesia zeharkatzen.
-Alde peluzidoaren penetrazioa: gametoa inguratzen duen bigarren geruza dugu hau.
-Mintzen batzea: espermatozoideak obozitoaren mintz plasmatikoa ukitzen duenean, batu
egiten dira. Gero espermatozoidearen burua eta buztana obozitoaren zitoplasmara sartzen
dira, bere mintz plasmatikoa geruzan geratzen delarik. Momentu horretan bigarren
banaketa meiotikoa jasaten du obozitoak. Bi gametoak elkartu eta zigotoa eratzen da.
41. 2.) BANAKETA ETA BLASTOZISTOAREN ERAKETA
Zigotoa eratu ondoren, banaketa mitotikoak jasaten hasten da. Egitura desberdinak eratuko
dira: bi zelulako aldia, lau zelulako aldia, zortzi zelulako aldia, morula eta blastozistoa.
3.) INPLANTAZIOA
Behin blastozistoa eratu ondoren, endometrioan finkatzen da, inplantazioa burutuz.
Horren ondoren, utero barneko garapenak jarraitzen du.
42. Lehenengo, enbrioiak bi atal garatuko ditu: kanpoko geruza batzuk (plazenta eta
enbrioiaren estalkiak emango dituztenak) eta barnean enbrioiaren organo, aparatu eta
ehun guztiak emango dituztenak. Haurdunaldiaren hasieran enbrioiaren estalkiek eta 3.
hilabetetik aurrera plazentak, hormonak jariatzen dituzte, gorputz luteoa mantentzeko eta
azkenean ordezkatzeko. Bestalde, hormona hauek gernuan iraizten dira eta bertan azter
daitezke, haurdunaldia egiaztatzeko.
45. BEREZKO METODOAK
Segurtasun gutxi dute eta ez dituzte sexuaren bidez transmititzen diren
gaixotasunak eragozten.
1.Oginoa: hilekoak 25 eta 32 irauten baditu, esan daiteke emakumea ez
dela fertila lehenengo 7 egunetan(25-18=7). Orduan fertila da 8-20 egun
bitarteetan eta ez da fertila izaten 21.egunetik aurrera(32-11=21).
Honen efektibitatea %80.
46. 2.Edoskitzaroa: modu honetan ez da obulaziorik izaten. Metodo hau herri ez garatuetan
erabiltzen da, edoskitzaroa luzatuz.
3.Coitus interruptus: kontrol zehatza izan behar du. Espermaren irteera preeiakulazioan
gertatzen da. Honek insatisfakzio sexuala dakar.
3.Billings-en metodoa: Emakumeak, bere ziklo menstrualean zehar, uteroaren lepoko
mukia kontrolatu behar du eta jariakortasuna begiratuz, fertilitatea jakin dezake.
4.Tenperatura: Aurrekoaren antzekoa, baina kasu honetan tenperatura miatzen da.
47. HESI-METODOAK
1. Preserbatiboa
-Sexu ekintza hasi baino lehen jarri eta zakila tente dagoenean.
-Osasun-bermea duten preserbatiboak erabili.
-Preserbatiboaren puntak aire gabe egon behar du eta zakilan jarri orduko
beherantz egin.
-Zakila, emakumearen baginatik atera baino lehen , preserbatiboa eutsi,
barruan gera ez dadin.
HIESaren aurka babesten gaituen metodo bakarra da. %93
eraginkortasuna.
48. 2.Diafragma: Latexezko kaputxoia da, emakumearen uteroaren lepoan jartzen
da. Honela, espermatozoideak uteroaren lepora hel daitezen eragozten da.
Honen eraginkortasuna %80-90ekoa da.
3.Espermizidak: Alde batetik uteroaren lepoa blokeatzen du eta
bestetik, espermatozoideak hiltzen ditu. Ez dira oso seguruak eta
ez dute HIESaren transmisioa eragozten.
49. UTERO BARRUKO DISPOSITIBOA
Ia beti kobrezkoa izaten da; uteroaren barruan jartzen da eta erantzun
inflamatorio bat sortzen duenez, blastozistoa endometrioan kokatzea
eragozten du.
Nahiko seguruak dira eta errazak erabiltzeko, baina gaixotasunak eragin
ditzake uteroan eta, gainera, ez du HIESaren transmisioa eragozten.
50. PILULAK
Honako eragin hauek dituzte:
-Obulazioa blokeatzen dute.
-Uteroaren lepoko mukua aldatzen dute.
-Endometrioaren garapena inhibitzen dute.
-Tronpan garraioa galarazten dute.
51. KIRURGIA
1.Gizonen antzuketa (basektomia).
Kirurugia-teknika zehatz baten bidez, gizonaren hodi deferenteak ebaki
egiten dira, eta honela, espermatozoideak kanpora garraiatzea ezinezkoa
da. Harreman sexualak edukitzeko gutxienez 24 orduz itxaron behar da
eta hurrengo 3-4 hilabetetan gutxienez beste antisorgailu motaren bat
erabili behar da.
52. 2.Emakumeen antzuketa (tronpen ligadura)
Laparoskopiaz, tronpak ebaki egiten dira; honela, ezinezkoa da obozitoa
obulazioaren ostean uteroaren barrunbera garraiatzea eta
espermatozoideek ezin dute tronpara iritsi.
53. Patologia
1. Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak (STG).
2. Ugalezintasuna eta antzutasuna.
3. Minbizia
54. 1. SEXU BIDEZ TRANSMITITZEN DIREN GAIXOTASUNAK (STG).
Penizilina sortu zenetik, gaixotasun hauen ondoriozko heriotza-tasa asko gutxitu da.
60ko hamarkadatik aurrera, sexu bidez transmititutako gaixotasunak gehituz joan
dira, sifilisa izan ezik.
Ugarienak:
SIFILISA:
Gaixotasun hau pertsona batetik beste batera transmititzen da. Ia-ia sexuaren bidez
soilik transmititzen da. Sifilis kongenitoaren kasuan izan ezik, kasu honetan amak
haurrari zuzenean transmititzen dio.
55. GONOKOZIA:
Hau ere ia sexuaren bidez soilik transmititzen da. Ophtalmia neonatorum kasua izan
ezik. Azken hau jaio berrien begietan agertzen da eta amarengandik jasoa da.
56. KLAMIDIA:
Batez ere emakumeengan agertzen da. Sexuaren bidez transmititutako
gaixotasuna den arren, Ophtalmia neonatorum ere sor dezake.
57. STG-en PREBENTZIO OROKORRA:
Ez daude txertorik hauek prebenitzeko.
Transmisio-iturriak saihestu behar dira:
Osasun-heziketa.
Gaixoen diagnostiko eta tratamendu zehatzak eta arinak.
Badaude gaixotasunak nahitaez medikuari esan behar zaizkionak.
Kontaktuen kontrola:
o Tratamendua: gaixo batekin sexu harremanak izan dituzten pertsona guztiei
tratamendua ezarri behar zaie.
o Heziketa sanitarioa: antisorgailuen erabilera, garbitzeko ohiturak, sexu
segurua
Haurdun dauden emakume guztiengan sifilisaren screening egiten da. Hau da,
lehenengo hiru hilabeteetan, emakumea sifilisarekin kontaktuan egon den ala ez
ikusi beharra dago.
58. 2. UGALEZINTASUNA eta ANTZUTASUNA.
UGALEZINTASUNA.
Emakumeak ez du haurdun geratzeko aukerarik.
Hainbat arrazoi egon daitezke: - Organo genitaletan aldaketak dituelako.
- Obulazioa garatzen ez duelako.
- Beste gaixotasun batek organo genitaletan eragin
duelako.
ANTZUTASUNA.
Ez dago aukerarik gametoak sortzeko, hau da, gizonak ezin ditu espermatozoideak sortu
edo sortzen dituenak ez dira egokiak eta emakumeak ezin du obozitorik jariatu.
Bi kasu hauetan, lagundutako-ugalketa teknikak erabiltzen dira. Adibidez, in vitro
ernalkuntza
https://youtu.be/cpY0UAMRT1c
59. 3.MINBIZIA.
Herrialde garatuetan batez ere, minbiziek hilkortasun tasa handia dute.
Gaixotasun garrantzitsuenetariko bat dugu.
Emakumeegan hilkortasun handia sortzen dute aparatu genitaleko minbiziek.
Hauek bereziki:
Uteroko minbizia
Bularreko minbizia
Gizonengan 60 urtetik gorako
pertsonengan hedatuena hau da: Prostatako minbizia
60. Hauek prebenitzeko metodo
garrantzitsuenak
Lehen mailako prebentzioak
Bigarren mailako
prebentzioak
Utero edo bularreko minbizietan funtzio garrantzitsua betetzen dute
Menarkiaren
aldiak Haurdunaldiak Hipertentsio
arterialak
Loditasunak
Hauen kontra egiteko, neurri higieniko-dietetikoak hartu behar dira.
61. Screening teknika ere erabiltzen da minbizi hauek sintoma aurreko aldian
diagnostikatzeko.
Teknika hau honetan datza: 50 urtetik gorako emakumeengan 2 mamografia egin
behar dira urtero, bularreko minbizirik dagoen ikusteko.
Menopausian dauden emakumeengan endometrioa aztertu behar da minbizia
goiz aurkitzeko.
Gizon helduengan prostata aztertu beharra dago, ondestea haztatuz edo antigeno
prostatikoaren analisiak eginez.