1. UNIBERTSOA EZAGUTZEN
SARRERA:
Gure objektu digitala Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklora zuzenduta dago. Jarduera
honen helburua ikasleentzat ariketa digitalizatu bat sortzea da eta era berean, ikasleak
informazioa haien kabuz eta IKT-en bitartez bilatzera animatzea.
Eskola 2.0ren ikaskuntza prozesuekin oso lotuta dago. Eskola 2.0 gure ikasgelen
digitalizazioaren aldeko apustua da, IKT-ak heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz
horniturik. Helburu nagusiak ikasle nahiz irakasleen IKT trebetasunak garatu eta
klaseko metodologia aldatzea dira; lan dinamikoa, parte-hartzea eta ikastetxe
lankidetza sustatuz.
Jarduera Natur zientzietako ikasgaiarekin lotu dugu, ikasleentzat gustuko ikasgaia
izaten baita. Beraz, jarduera digital hauek garatzerakoan Natur zientzietako
konpetentziak eta IKT konpetentziak garatuko dira. Jarduera sinpleak dira eta ez dute
ezagutza informatiko handirik eskatzen, hasiera edo tarteko maila bat da.
Ikasleek jarduerak burutuko dituzte irakasleak sortutako blog batetan. Blog horretan
ikasleei jarduerak burutu aurretik jarraitu beharreko pausoak azalduko zaizkie.
Jardueren gaia Unibertsoa eta eguzki sistema izango da.
Jarraian, gure sekuentzia didaktikoaren nondik norakoak azaltzen dira eta honi
oinarrizko curriculum diseinuaren arabera nahiz eskola 2.0ren mekanismoaren arabera
dagozkion konpetentzia, helburu, eduki eta ebaluazio irizpideak.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EZAUGARRIAK:
1. Jarduera: Lehenengo jardueraren helburua hutsuneak betetzea da. Ikasleek
unibertsoari, galaxiari eta izarrei buruzko esaldiak irakurriko dituzte. Esaldi hauetan
hitz bat faltako da eta ikasleek jakin beharko dute zein den hitz egokia.
2. Jarduera: Bigarren jarduerari dagokienez, ikasleek bertan bilatu behar dute
informazioa. Bideo honen bitartez eguzki sistema, galaxiak, big bang-a eta planeten
informazioa azaltzen baita, beraz, ariketa honen bitartez zenbait kontzeptu
barneratuko ditu, bideoaren tartean, gainera, galdera desberdinak azaltzen dira eta
bertan erantzuna jarri behar da.
2. 3. Jarduera: Hirugarren jarduera gurutzegrama bat osatzea da pista desberdinen
bitartez, gurutzegrama hau betetzeko zenbait definizio azaltzen direlako eta definizio
hauei dagokien hitza bilatu behar da.
Gurutzegrama hau erreztasun handiagoarekin bete ahal izateko, web-gune bat
eskeintzen diegu ikasleei bertan behar duten informazioa bila dezaten.
4. Jarduera: Azkeneko jardueran ikasleek planeten izenak identifikatu behar dituzte.
Horretarako, planeta baten izena azalduko zaie eta ikasleek dagokion planetaren
irudiaren gainean klikatu beharko dute. Emaitza egokia lortzeko bi saiakera edukiko
dituzte.
OINARRIZKO HEZKUNTZA KONPETENTZIAK:
1.- Zientzia-,teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.
3.- Matematikarako gaitasuna.
4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
5.- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
6.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Ikasgai guztiek oinarrizko konpetentziekin erlazioa dute. Natur zientzietako ikasgaiak
erlazio zuzena du gizarterako eta herritartasunerako gaitasunarekin. Alde batetik,
hurbileko harremanak sendotzen ditu, ikasgaian sortzen diren elkarrizketa,
hausnarketa, debate eta talde lanen ondorioz. Gainera, hurbileko harreman horiek
gainditu eta auzora, udalerrira, Estatura, erkidegora … hurbiltzen dira, lantzen diren
3. gaien ondorioz. Beraz, kontzeptuetatik haratago, jarrerak landu egiten dira eta honekin
batera, gutxinaka gutxinaka ikasten ikasten da eta autonomia garatzen da.
Eskuratzen den gaitasun garrantzitsuena eta ikasgaiarekin lotura gehien duena
Zientzia-,teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna da, izan ere, eduki askok
gizakiak bere inguruko munduarekin duen harremana dute ardatz.
Ikasgai honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte- kulturarako gaitasunari:
adierazpen kulturalak ezagutzea, haien aniztasuna balioestea eta kultura ondarearen
adierazpenak aintzat hartzea.
IKT KONPETENTZIAK:
1.- TEKNOLOGIEKIKO JARIAKORTASUNA: Teknologiak erabiltzen jakitea eta
arazoen aurrean errekurtsoak izatea da.
2.- BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: Jarrera aktiboa, norberarekiko konfiantza eta
talde ikaskuntza sustatu adina edozein dela ere.
3.- BIZTANLERIA DIGITALA: Jarrera kritikoa bideratzen du jaso daitezkeen
informazio iturri ugarien aurrean eta arauak errespetatzen irakasten du.
Esan bezala, gure jarduera sekuentziak eskola 2.0 proiektuaren prozedura jarraitzen
du. Horregatik, curriculumaren nahiz IKTen gaitasunak kontuan hartzen ditu. Batzuetan
zaila da jarduera batek eskola 2.0rekin erlazioa uztartzea baina kasu honetan lortu
egin dugula uste dugu.
HELBURUAK:
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezagueraren ikasgaian 12 helburu zehazten
dira Curriculumean baina horietatik batzuk bakarrik daude gure jarduera
sekuentziarekin erlazionatuta:
1.- Inguruneko elementu esanguratsuekin lotutako galdera eta arazoak
identifikatu, pentsatu eta konpontzea, hipotesiak eginez eta ondoren frogatuz.
2.- Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio eta komunikazio
teknologiak erabiltzea.
4. 3.- Ezagutza zientifiko teknikoak aurrera egitea.
Helburu kurrikular hauetaz aparte, beste helburu batzuk formulatu ditugu:
1.- Unibertsoaren ezaugarri eta konposaketa orokorrak ezagutzea.
2.- Planeten izena, kokapena eta ezaugarri orokorrak ezagutzea.
3.- Jasotako informazio digital baten sintesia egin eta baliogarri izango den
informazioa aukeratzea.
EDUKIAK:
Hauek dira Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzen diren eduki multzoak:
1.- Ingurunea eta hura iraunaraztea
2.- Izaki bizidunen aniztasuna
3.- Osasun eta garapen pertsonala
4.- Pertsonak, kulturak eta gizarte antolakuntzak
5.- Aldaketak denboran zehar
6.- Materia eta energia
7.- Objektuak, makinak eta teknologiak
Unibertsoa eta Eguzki Sistemaren gaia lehen eduki multzoan kokatzen da. Zehazki
hauek dira gure jardueretan burutzen diren edukiak:
1.- Planeten izenak eta kokapena.
2.- Galaxiak
3.- Sateliteak
4.- Big bang-a
5.- Astroak
6.- Konstelazioak eta izarrak
5. EBALUAZIO IRIZPIDEAK ARLOAREKIKO:
1.- Ea ezagutzen dituen planeta desberdinen izenak eta eguzki sisteman kokatzen
dituen.
2.- Ea gai den bideo batek eskaintzen duen informazioa ulertzen eta gogoratzen.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK IKT-EKIKO:
1.- Ea baliabide teknologikoak erabili eta ulertzeko gai den.
2.- Ea modu etiko eta arduratsuak erabiltzen dituen IKT-ak.
3.- Ea gai den informazio kopuru handi batetatik behar duena bakarrik aukeratu
eta erabiltzen.
6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK ARLOAREKIKO:
1.- Ea ezagutzen dituen planeta desberdinen izenak eta eguzki sisteman kokatzen
dituen.
2.- Ea gai den bideo batek eskaintzen duen informazioa ulertzen eta gogoratzen.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK IKT-EKIKO:
1.- Ea baliabide teknologikoak erabili eta ulertzeko gai den.
2.- Ea modu etiko eta arduratsuak erabiltzen dituen IKT-ak.
3.- Ea gai den informazio kopuru handi batetatik behar duena bakarrik aukeratu
eta erabiltzen.