際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Urtebetetze eguna
Urtean zehar bada egun
berezi bat denon oso gustukoa,
Urtebetetze eguna.
Denok irrika bizian egoten
gara egun hori noiz helduko
zain. Goizean goiz muxuz eta
besarkadaz betetzen gaituzte
eta kantuan esnatzen, oso alai
sentiaraziz.
Ainhoak ere horrela sentitu
nahi du bere bosgarren
urtebetetzean. Baina ba
al dakizue zer gertatu zaion
gure neskatilari? Bada, hona
hemen, Ainhoari gertatutako
istorio bitxia:
Gaua da, Ainhoaren urtebetetze
bezpera. Gure neskatoaren etxean
urduritasuna nabaria da.
Ai ama! Ezin naiz geldirik
egon! dio Ainhoak.
Lasai, Ainhoa! Dena prest dago
hemen bihar zure urtebetetzea
ospatzeko dio amak.
Baina ziur al zaudete? 
galdetzen die Ainhoak.
Baietz bada! Begira, hemen
daude behar ditugun gauzak:
edalontziak, bizkotxoa, zukuak
eta bost kandela dio aitak.
Zoaz ohera behingoz, bihar
mugimendu handiko eguna
izango duzu eta dio amak.
Eta Goazen ohera abestuz
oheratu da Ainhoa.
Goazen ohera,
Ainhoa goazen ohera.
Goazen ohera,
agudo goazen ohera.
(Guantanamera doinua)
Beti bezala, kontatu diote
ipuina bere gurasoek; beti
bezala, itzali diote argia.
Ainhoak Pantxika izeneko
bere panpinari estu-estu
heldu dio eta begiak itxi
ditu.
Asko kostatu zaio lo hartzea
baina azkenean, bere
pentsamendu gozoak lagun,
lo seko gelditu da.
Halako batean, Ainhoaren
ezkerreko belarritxoa esnatu
egin da eta eskuinekoari deitu
dio:
Aizu! Aizu, Mo単o単e! Esna
zaitez.
Zer gertatzen da, bada? 
erantzun dio Potxolok.
Tunttuna zara, ala? Bihar
Ainhoaren urtebetetzea da, eta
gogora ezazu iaz zer nolako
tirakadak jasan behar izan
genituen.
Egia da! Kanpaiak bezala
erabili gintuzten eta tomateak
bezain gorri jarri.
Eta horrela, besterik esan gabe, Ainhoak lo
jarraitzen duen bitartean, logelatik atera
dira biak, eskutik helduta.
Eta han doaz
bidean marmarka
Txiri-txiri, oi単e-
oi単e,
Gure Potxolo eta
Mo単o単e.
Eguzkia atera da eta iritsi da goiza.
Gurasoak alabaren logelara sartu dira
Zorionak zuri abestuz.
Ainhoak lo jarraitzen du eta musu bat
ematera hurbildu direnean:
Ene! Baina, zer da hau? Gure alabak
ez du belarririk!!
Ainhoak, harriturik, ikusten du
gurasoek ezpainak mugitzen eta keinu
arraroak egiten dituztela. Gainera,
berak ez du ezer entzuten. Eta
horregatik, bi eskuak belarrietara
eraman eta, izututa, oihuka hasi da:
 Aaaaaa! Hau da hau! Non
daude nire belarriak? Ni
horrela ez noa ikastolara!
Hala eta guztiz ere, lagunengan pentsatuz, buru-
makur, ikastolarako bidea hartu du. Jolastokian,
Eneko eta Aitziber bere bi lagunak urduri daude
Ainhoa noiz agertuko zain.
Begira! Badator gure Ainhoa! Goazen belarritik
tiratzera! dio Enekok.
Eta tiratzera doazenean, ohartu dira Ainhoak ez
duela belarririk. Eta haien harridura aurpegia
ikusirik, gertakizun harrigarria kontatzen die gure
lagun Ainhoak.
Ondoren, goibel-goibel, isil-
isilik, hirurak elkarrekin
sartu dira gelara. Gelan
andere単oa eta beste umeak
Ainhoaren zain-zain daude.
Enekok eta Aitziberrek
berokia eta txanoa eranzten
duten bitartean, Ainhoa,
zintzo-zintzo, bere lekuan
eseri da txanoa kendu gabe.
Andere単oa, zoriondu nahian,
muxu bat ematera hurbildu zaio
eta, belarritik tiratzera doala,
galdetu dio:
Baina, Ainhoa, zer arraio
gertatu da zure belarriekin?
Aiba! Ez dauka belarririk! dio
ume batek.
Egia da! dio beste batek.
Sinestezina da! Nolatan gertatu
da hori? esan du hirugarren
batek.
Gelan zalaparta handia sortu da,
ez dute ezer ulertzen. Enekok,
orduan, gelako beste lagunei
gertatutakoa azaldu die:
Dirudienez, gaur goizean, esnatu
denean, ez zeukan belarririk.
Zoritxarrez, ez dakigu non
dauden? dio Aitziberrek.
Une horretan, atea erdi irekia
zegoela aprobetxatu, eta
Ainhoaren bi belarritxoak
gelara sartu dira eta mahai
baten gainean jarrita, alde
egitearen arrazoiak eman
dizkiete hain harriturik
dauden lagunei.
-Begira, alde batetik, zuek
kanpaiak bezala erabiltzen
gaituzue;
-bestetik, zuen tirakadak
mingarriak dira;
-eta azkenik, urtero-urtero,
gorrituta uzten gaituzue
tomateak bagina bezala. Eta
hori guztia ez dago ondo,
aizue!
Azalpen guztia adi-adi entzun eta gero umeek azkar
asko ulertu dute belarriek esandakoa, eta
aurrerantzean muxu eta tirakada gozo-gozoak
emango dituztela agindu diete.
Hori entzun ondoren, gure Potxolo eta gure Mo単o単e,
elkarri begiratu eta, keinu bat eginez, prest agertu
dira Ainhoarekin bueltatzeko.
Eta denak, pozaren pozez,
kantatzen hasi dira.
Bertso kantuan ospa dezagun
Ainhoa zure eguna.
Bost urte bete dituzu, ta hau
poza sentitzen duzuna!
Neska jatorra zarenez gero,
denok zaitugu laguna.
Tori, muxu hau zu zarelako
gaurko gure txapelduna.
(Pello Joxepe )
Ondoren, Ainhoak eramandako
gauzekin festa handi-handia
ospatu dute.
eta... Egia ala gezurra
Begi bien erdian sudurra!
R ikastaroa  2003  Irale-Gasteiz
IRAKASLEAREN GIDA
Urtebetetze eguna garrantzitsua da umearen bizitzan. Hala izanik, komenigarria
ikusten dugu ospakizuna opariekin soilik ez ezik, beste eduki eta balore batzuekin ere
lotzea. Besteak beste, honako helburu hauek landu daitezke:
-Pertsona helduen eta lagunen maitasunarekiko jarrera positiboa izan.
-Sentimenduen eta emozioen adierazpena bultzatu.
-Entzuteko jarrera eta besteekiko errespetua garatu.
-Norberaren eta besteen arazoen aurrean konponbide bat bilatzen saiatu.
-Hortzen osasunerako jokabide egokiak eta desegokiak bereizten ikasi.
-Urtebetetzearen egoerarekin lotuta dauden euskarazko hitzak eta mezuak
ulertu eta erabili, ahoz zein idatziz.
-Denboraren kontzeptuaz jabetu: egunak, hilabeteak, urtaroak.
-Norberaren edo besten ekoizpen plastikoekiko interesa eta jarrera baikorra
izan.
Lagungarria izango zaizuelakoan, ipuinaren eta sortutako egoeren inguruan
egon daitezken ekintzak proposatzen dizkizuegu:
1. Urteak betetzen dituen umeak bere jaiotza eguneko
pasadizo edo informazioren bat ekarriko du etxetik: txikitako
argazkiak, gurasoek idatzitako bitxikeriaren bat, eta abar.
Material hau erabiliz, umeak bere txikitako bizipenak adieraziko
ditu.
2. Urtebetetze eguna ipuinean gertatzen denaren
aitzakian, ematen diren arazoen irtenbideak landuko ditugu ahoz.
3. Lehendabizi andere単oa izango da ipuin hau
kontatuko duena. Kurtsoan zehar umeak izango dira ipuinaren
kontalariak. Nahi izanez gero, ipuina antzeztu egingo da.
4. Ipuina abiapuntu bezala hartuta, urtebetetzeko
askariari buruz hitz egingo dugu: urtebetetzetan, zer
jaten dugu? Beti jaten al dugu horrela? Horrelako
galderak eginez hortzen zainketaren gainean hitz egingo dugu.
5. Kartulinaz egindako tren handi bat jarriko dugu orman, egutegi bat
ondoan kokatuz. Trenaren 12 bagoiak urtaroen arabera koloreztatuko
ditugu. Horrela: negua, zuriz; udaberria, berdez; uda, horiz; udazkena,
laranjaz. Bagoi bakoitzean umearen izena eta urtebetetzeko eguna
jarriko ditugu. Honela, umeak, poliki-poliki, zein hilabetetakoak eta
urtarotakoak diren konturatuko dira.
6. Urteak betetzen dituenarentzat gelan egin daitezkeen hainbat
ekintza:
-Enbalatzeko paperean umearen silueta markatu, ondoren
gorputza osatu. Bere lagunek silueta barruan sinatuko dute eta
andere単oaren laguntzaz, edo laguntzarik gabe, mezu bat
idatziko diote. Adibidez: oso polita zara, zure laguna
naiz
-Umeen aurpegien argazkiak fotokopiatu eta paper batean itsatsi
ilaran. Ume bakoitzak bere buruari gorputza marraztu, eta bere
izena jarriko du irudiaren azpian. Ondoren, goialdean agertuko
den puxikan, olerki, abesti edo mezu bat idatzi denon artean.
Horretaz aparte, irakasleak emandako esaldi zatitu bat
konposatu beharko dute beraiek, eta puxika horretan itsatsi.
-Urteak betetzen dituena azkena izango da, eta bere irudiaren
gainean beste puxika bat agertuko da eskerrik asko esaten
duena. Bukatu eta gero, pergamino itxuran bildu eta etxera
eramango du urteak bete dituenak.
-Ikasle bakoitzak marrazki libre bat egin eta bertan Zorionak
edo mezu bat idatzi. Marrazki hauekin liburuxka bat osatuko
eta urteak betetzen dituenari emango zaio.
-Ainhoaren ipuina fotokopiatu. Binaka edo hirunaka jarrita,
ipuinaren sekuentzia margotuko dute. Gero beraien izena eta
irudi horri dagokion esaldi bat idatziko dute. Marrazki hauekin
ere liburuxka bat egingo zaio.
-Postal bat prestatu. Barrualdean, Zorionak Asier 5 urte bete
dituzulako idatzi ondoren, ume bakoitzak sinatu egingo du.
Kanpoaldean, animalia baten irudia ahoan puxika bat duela
ipiniko dugu.
Urtebetetze eguna

More Related Content

Urtebetetze eguna

  • 2. Urtean zehar bada egun berezi bat denon oso gustukoa, Urtebetetze eguna. Denok irrika bizian egoten gara egun hori noiz helduko zain. Goizean goiz muxuz eta besarkadaz betetzen gaituzte eta kantuan esnatzen, oso alai sentiaraziz. Ainhoak ere horrela sentitu nahi du bere bosgarren urtebetetzean. Baina ba al dakizue zer gertatu zaion gure neskatilari? Bada, hona hemen, Ainhoari gertatutako istorio bitxia:
  • 3. Gaua da, Ainhoaren urtebetetze bezpera. Gure neskatoaren etxean urduritasuna nabaria da. Ai ama! Ezin naiz geldirik egon! dio Ainhoak. Lasai, Ainhoa! Dena prest dago hemen bihar zure urtebetetzea ospatzeko dio amak. Baina ziur al zaudete? galdetzen die Ainhoak. Baietz bada! Begira, hemen daude behar ditugun gauzak: edalontziak, bizkotxoa, zukuak eta bost kandela dio aitak. Zoaz ohera behingoz, bihar mugimendu handiko eguna izango duzu eta dio amak.
  • 4. Eta Goazen ohera abestuz oheratu da Ainhoa. Goazen ohera, Ainhoa goazen ohera. Goazen ohera, agudo goazen ohera. (Guantanamera doinua) Beti bezala, kontatu diote ipuina bere gurasoek; beti bezala, itzali diote argia. Ainhoak Pantxika izeneko bere panpinari estu-estu heldu dio eta begiak itxi ditu. Asko kostatu zaio lo hartzea baina azkenean, bere pentsamendu gozoak lagun, lo seko gelditu da.
  • 5. Halako batean, Ainhoaren ezkerreko belarritxoa esnatu egin da eta eskuinekoari deitu dio: Aizu! Aizu, Mo単o単e! Esna zaitez. Zer gertatzen da, bada? erantzun dio Potxolok. Tunttuna zara, ala? Bihar Ainhoaren urtebetetzea da, eta gogora ezazu iaz zer nolako tirakadak jasan behar izan genituen. Egia da! Kanpaiak bezala erabili gintuzten eta tomateak bezain gorri jarri.
  • 6. Eta horrela, besterik esan gabe, Ainhoak lo jarraitzen duen bitartean, logelatik atera dira biak, eskutik helduta. Eta han doaz bidean marmarka Txiri-txiri, oi単e- oi単e, Gure Potxolo eta Mo単o単e.
  • 7. Eguzkia atera da eta iritsi da goiza. Gurasoak alabaren logelara sartu dira Zorionak zuri abestuz. Ainhoak lo jarraitzen du eta musu bat ematera hurbildu direnean: Ene! Baina, zer da hau? Gure alabak ez du belarririk!! Ainhoak, harriturik, ikusten du gurasoek ezpainak mugitzen eta keinu arraroak egiten dituztela. Gainera, berak ez du ezer entzuten. Eta horregatik, bi eskuak belarrietara eraman eta, izututa, oihuka hasi da: Aaaaaa! Hau da hau! Non daude nire belarriak? Ni horrela ez noa ikastolara!
  • 8. Hala eta guztiz ere, lagunengan pentsatuz, buru- makur, ikastolarako bidea hartu du. Jolastokian, Eneko eta Aitziber bere bi lagunak urduri daude Ainhoa noiz agertuko zain. Begira! Badator gure Ainhoa! Goazen belarritik tiratzera! dio Enekok. Eta tiratzera doazenean, ohartu dira Ainhoak ez duela belarririk. Eta haien harridura aurpegia ikusirik, gertakizun harrigarria kontatzen die gure lagun Ainhoak.
  • 9. Ondoren, goibel-goibel, isil- isilik, hirurak elkarrekin sartu dira gelara. Gelan andere単oa eta beste umeak Ainhoaren zain-zain daude. Enekok eta Aitziberrek berokia eta txanoa eranzten duten bitartean, Ainhoa, zintzo-zintzo, bere lekuan eseri da txanoa kendu gabe.
  • 10. Andere単oa, zoriondu nahian, muxu bat ematera hurbildu zaio eta, belarritik tiratzera doala, galdetu dio: Baina, Ainhoa, zer arraio gertatu da zure belarriekin? Aiba! Ez dauka belarririk! dio ume batek. Egia da! dio beste batek. Sinestezina da! Nolatan gertatu da hori? esan du hirugarren batek. Gelan zalaparta handia sortu da, ez dute ezer ulertzen. Enekok, orduan, gelako beste lagunei gertatutakoa azaldu die: Dirudienez, gaur goizean, esnatu denean, ez zeukan belarririk. Zoritxarrez, ez dakigu non dauden? dio Aitziberrek.
  • 11. Une horretan, atea erdi irekia zegoela aprobetxatu, eta Ainhoaren bi belarritxoak gelara sartu dira eta mahai baten gainean jarrita, alde egitearen arrazoiak eman dizkiete hain harriturik dauden lagunei. -Begira, alde batetik, zuek kanpaiak bezala erabiltzen gaituzue; -bestetik, zuen tirakadak mingarriak dira; -eta azkenik, urtero-urtero, gorrituta uzten gaituzue tomateak bagina bezala. Eta hori guztia ez dago ondo, aizue!
  • 12. Azalpen guztia adi-adi entzun eta gero umeek azkar asko ulertu dute belarriek esandakoa, eta aurrerantzean muxu eta tirakada gozo-gozoak emango dituztela agindu diete. Hori entzun ondoren, gure Potxolo eta gure Mo単o単e, elkarri begiratu eta, keinu bat eginez, prest agertu dira Ainhoarekin bueltatzeko.
  • 13. Eta denak, pozaren pozez, kantatzen hasi dira. Bertso kantuan ospa dezagun Ainhoa zure eguna. Bost urte bete dituzu, ta hau poza sentitzen duzuna! Neska jatorra zarenez gero, denok zaitugu laguna. Tori, muxu hau zu zarelako gaurko gure txapelduna. (Pello Joxepe )
  • 14. Ondoren, Ainhoak eramandako gauzekin festa handi-handia ospatu dute. eta... Egia ala gezurra Begi bien erdian sudurra!
  • 15. R ikastaroa 2003 Irale-Gasteiz
  • 16. IRAKASLEAREN GIDA Urtebetetze eguna garrantzitsua da umearen bizitzan. Hala izanik, komenigarria ikusten dugu ospakizuna opariekin soilik ez ezik, beste eduki eta balore batzuekin ere lotzea. Besteak beste, honako helburu hauek landu daitezke: -Pertsona helduen eta lagunen maitasunarekiko jarrera positiboa izan. -Sentimenduen eta emozioen adierazpena bultzatu. -Entzuteko jarrera eta besteekiko errespetua garatu. -Norberaren eta besteen arazoen aurrean konponbide bat bilatzen saiatu. -Hortzen osasunerako jokabide egokiak eta desegokiak bereizten ikasi. -Urtebetetzearen egoerarekin lotuta dauden euskarazko hitzak eta mezuak ulertu eta erabili, ahoz zein idatziz. -Denboraren kontzeptuaz jabetu: egunak, hilabeteak, urtaroak. -Norberaren edo besten ekoizpen plastikoekiko interesa eta jarrera baikorra izan.
  • 17. Lagungarria izango zaizuelakoan, ipuinaren eta sortutako egoeren inguruan egon daitezken ekintzak proposatzen dizkizuegu: 1. Urteak betetzen dituen umeak bere jaiotza eguneko pasadizo edo informazioren bat ekarriko du etxetik: txikitako argazkiak, gurasoek idatzitako bitxikeriaren bat, eta abar. Material hau erabiliz, umeak bere txikitako bizipenak adieraziko ditu. 2. Urtebetetze eguna ipuinean gertatzen denaren aitzakian, ematen diren arazoen irtenbideak landuko ditugu ahoz. 3. Lehendabizi andere単oa izango da ipuin hau kontatuko duena. Kurtsoan zehar umeak izango dira ipuinaren kontalariak. Nahi izanez gero, ipuina antzeztu egingo da. 4. Ipuina abiapuntu bezala hartuta, urtebetetzeko askariari buruz hitz egingo dugu: urtebetetzetan, zer jaten dugu? Beti jaten al dugu horrela? Horrelako galderak eginez hortzen zainketaren gainean hitz egingo dugu.
  • 18. 5. Kartulinaz egindako tren handi bat jarriko dugu orman, egutegi bat ondoan kokatuz. Trenaren 12 bagoiak urtaroen arabera koloreztatuko ditugu. Horrela: negua, zuriz; udaberria, berdez; uda, horiz; udazkena, laranjaz. Bagoi bakoitzean umearen izena eta urtebetetzeko eguna jarriko ditugu. Honela, umeak, poliki-poliki, zein hilabetetakoak eta urtarotakoak diren konturatuko dira. 6. Urteak betetzen dituenarentzat gelan egin daitezkeen hainbat ekintza: -Enbalatzeko paperean umearen silueta markatu, ondoren gorputza osatu. Bere lagunek silueta barruan sinatuko dute eta andere単oaren laguntzaz, edo laguntzarik gabe, mezu bat idatziko diote. Adibidez: oso polita zara, zure laguna naiz -Umeen aurpegien argazkiak fotokopiatu eta paper batean itsatsi ilaran. Ume bakoitzak bere buruari gorputza marraztu, eta bere izena jarriko du irudiaren azpian. Ondoren, goialdean agertuko den puxikan, olerki, abesti edo mezu bat idatzi denon artean. Horretaz aparte, irakasleak emandako esaldi zatitu bat konposatu beharko dute beraiek, eta puxika horretan itsatsi.
  • 19. -Urteak betetzen dituena azkena izango da, eta bere irudiaren gainean beste puxika bat agertuko da eskerrik asko esaten duena. Bukatu eta gero, pergamino itxuran bildu eta etxera eramango du urteak bete dituenak. -Ikasle bakoitzak marrazki libre bat egin eta bertan Zorionak edo mezu bat idatzi. Marrazki hauekin liburuxka bat osatuko eta urteak betetzen dituenari emango zaio. -Ainhoaren ipuina fotokopiatu. Binaka edo hirunaka jarrita, ipuinaren sekuentzia margotuko dute. Gero beraien izena eta irudi horri dagokion esaldi bat idatziko dute. Marrazki hauekin ere liburuxka bat egingo zaio. -Postal bat prestatu. Barrualdean, Zorionak Asier 5 urte bete dituzulako idatzi ondoren, ume bakoitzak sinatu egingo du. Kanpoaldean, animalia baten irudia ahoan puxika bat duela ipiniko dugu.