Transform any presentation into ready-made study material—select from outputs like summaries, definitions, and practice questions.
1 of 2
Download to read offline
More Related Content
Villa paletti
1. VILLA PALETTI
0. Edukia
Pentsatzeko eskubidea
Adierazpen askatasuna
1.- Definizioa
Familiako senide guztien artean Palazio bat eraiki. Parte hartzen duten guztien
artean eta denon laguntzarekin eraikitzen da. (gaur egun egon badago pertsona
ugari besteengandik ezberdin pentsatzeko eskubiderik ez duena edo eta bere iritzia
emateko eta beraz, 19. artikulua).
2.- Helburuak
- Familiako partaide guztien artean etxea eraikia
- kooperazioa helburu duten mahai jolasak ezagutu
3.- Partaideak
Adina: 7 urtetatik aurrera.
4.- Materiala
Mahai jolasa: Villa Paletti
5.- Hasierako oharrak
- Jolas berak azaltzen duen istorioan, argi azaltzen du denon partehartzea eta
laguntza beharko dela etxea eraikitzeko orduan.
- Pertsona bati jolasa osoan hitzik egin gabe jolasteko eskatuko diogu (besteek
jakin gabe).
- Istorioa asma daiteke landun ahi dugun gaiaren arabera:
* Gure auzoko kultur etxea eraiki daiteke.
* Afrikan eraiki nahi den eskola berri bat izan daiteke eraiki beharrekoa.
* … izan daiteke eraiki beharrekoa.
6.- Garapena
Jolaseko istorioa kontatzen da (istorio bat jolas berak proposatzen du, baina aldez
aurretik esan bezala, guk geuk asma dezakegu nahi dugun istorioa, landu nahi
dugunaren arabera).
Guztietan garapena berdina da: jolasa dinamizatzen duen pertsonak zutabe guztiak
altxatzen ditu eta beraien gainean, taulaz abalena (lehendabiziko pisua eraikia
dagoenaren seinale).
2. Ondoren, pate hartzen duten guztiak eraikina sortzen ari diren langileak izango dira
eta zuhurtziaz jokatu behar da hurrengo pisuan zutabean on jarri ondo pentsatuz
(azkenean, bakarrik, oreka mantenduko duten zutabeak utziaz). Partaide den
pertsona batek dado botako du eta agertzen den koloreak zehaztuko du zein
koloretako zutabea den hurrengo pisura igo beharko dena (bai eskuz edo
gantsoaren laguntzaz mugi daitezke zutabeak).
Lehendabiziko pisuan, eraikina mantentzen duten zutabeak bakarrik daudenean
edo eta dadoak esandako koloreko zutaberik ez dagenean, hurrengo pisua jarriko
da (hurrengo taula handiena jarriko da).
Helburua ahali keta eraikuntza altuena eraikitzea da era horretan, aukera izango
dugu bilera gehiago egiteko, klaseak emateko, etxebizitzak, e.a. (hasieran jolasaren
hasieran esandakoarekin lotutakoa).
7.- Taldean egiteko ebaluaketa
Zer iruditu zaizu jolasa? Dibertigarri aizan al da? Nola sentitu zara? Zer ikasi dugu?
Gustatu zaigu? Nola jokatu dute gainontzekoek zuri zutabea mugitzea tokatzen
zitzaizun txandan? Zein izan da zure jarrera beste batek zutabea altxatzea
zegokion txandan? Partaide guztien iritziak berdin balio al zuen? Izan al da inor
iritzirik eman ez duena? Nola sentituko ote zen? Nola sentitu zara hitzik egiteko
aukerarik izan ez duzunean? Zutabea mugitzerakoa orduan adostasuna izan da
nagusi edo bakoitzak bere txandan nahi zuena egiten zuen?
8.- Iturria
Bakeola
Izenburua: Villa Paletti
Egilea: Bill Payne