2. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga Irakaskuntzan
Duela urte batzuetik hona, askotan azaldu zaigu Blog hitza IKTak edota interneti buruz hitz egiten dugunean.
Eta zer da bloga?
blog Bloga, weblog edota bitakora, aldika eguneratzen den web orri bat da.
Bertan egiten diren sarrerak kronologikoki atzekoz aurrera azaltzen dira.
Mota askotako blogak daude:
bizitzako edozein arlo lantzen dituztenak, irakasgai desberdinetakoak, ikasgelakoak, irakasleenak
Blogak hezkuntza esparruan sortzen direnean edublog izena hartzen dute eta ikaste-irakaste prozesuan ematen diren
egoera desberdinetan erabil daitezke.
Blogak malguak dira eta erabilerrazak, hezkuntzarako oso aproposak.
Testu idatziez gain bideoak, audioak, partiturak, galdekizunak, webquestak, argazkiak eta beste hainbat baliabide eskegi
daitezke.
2
3. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga Irakaskuntzan
Blog bat sortzeko ez da informatika ezagutza berezirik behar. Plataforma egoki bat aukeratuz gero, egilea bere artikuluak
idazteaz bakarrik kezkatuko da. Guk aukera askoren artean ikasblog aukeratu dugu, euskaraz delako eta nahiko
erabilerraza delako.
Beste aukera batzuk:
Blogariak.net, Blogak.com, Mundua.com, Blogger (Gaztelaniaz)
Honela dio Oinarrizko konpetentzien marko teorikoak
Etorkizunari begira egon nahi duen hezkuntzak, nahitaez IKTak eguneroko praktikara eraman behar ditu.
Halere, blogak eta teknologiak orokorrean ez dira irakaskuntzaren helburu, baliabide baizik, eta ez dugu itsutu behar.
Blogek irakaskuntzan ematen dizkiguten aukeren artean hauek azpimarratuko genituzke: Komunikatzeko gaitasuna,
ikasle-irakasleen arteko harreman sendotzea, ikaskuntza aktiboa, partaidetza, ikasleek egindako lanen erakusleihoa
Blogek egile desberdinak onartzen dituzte, pertsona desberdinek idatz ditzakete postak, beraz, lankidetza ere
ahalbidetzen du.
3
4. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga Irakaskuntzan
2009-2010 ikasturtean Egape ikastolako musika arloko Marizulo bloga sortu genuen. 2009ko urrian sortu bazen ere,
aurtengo ikasturte amaieran 46.000 bisitari inguru izan ditu. ( Hasiera batean NIREBLOGEKIN zebilen)
Hasiera batean bagenituen gure kezkak ere. Hainbat ariketa blogaren bitartez etxetik egingo zituztenez, zenbatek egin ahal
zuten hori?
Blogera sartu ahal izateko ikasleek interneteko konexioa nahitaezko zutela ikusirik, galdeketa bat egin genuen ikastola osoan.
Ikasleriaren %89ak internet konexioa zuen etxean. Datu hauek Eustat eta Ine Eurostatek ematen dizkigun Hego Euskal
Herriko (%55), Espainiako (%51) eta Europako (%60) bataz-bestekoekin parekatuz, kontuan hartzekoak dira .
Marizulo musika blogaren esperientzia http://musikaegape.ikasblog.net
4
5. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga Irakaskuntzan
Eta zertara sartzen dira ikasleak Marizulora?
Musikarekin eta programazioarekin zerikusia duten bideoak ikusten dituzte, txirula entsaiatzen dute, lan bati buruzko
informazioa jasotzen dute, webquestak, jolas musikalak, galdekizunak erantzuten dituzte Ikaslea ez da halere bisitari soil
bat, irakaslearekin harremanetan jar daiteke eta proposamenak luza ditzakete.
Finean interneten erabilpenean hezten ari da, irakaskuntzaren sozializazioan, bere identitatea indartzen.
Ikasle guztiek Internet edota ordenagailurik ez dutenez, gelako lanaren osagarri dela esan genezake eta hala adierazten
diegu. Halere, ikastolak bere baliabideak erabiltzerakoan, lehentasuna ematen die ikasle horiei, bai liburutegian eta musika
gelan ere.
5
6. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga sortzen
Blogak sortzeko plataforma asko ditugu, Wordpress, blogger, blogari
Guk Ikastolen elkarteak sortutako
ikasblog aukeratu dugu.
http://ikasblog.net/
WORDPRESS plataforma erabiliko
dugu euskaraz IKASBLOGEKIN
Ikusi bideoa: Blogak sortzen tutoriala.
2011-2012 ikasturtean NIREBLOG itxi behar
zutenez, bloga IKASBLOGERA esportatu
genuen.
6
7. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga sortzen
http://ikasblog.net/wp-signup.php orrian sartu eta bi minututan sor dezakezue bloga.
Hauek dira bloga kudeatzeko erabili behar diren atal nagusiak:
Arbela: Informazio orokorrak azaltzen dira. Bertatik hainbat ekintza egin daitezke
Idatzi: Bidalketa idatzi: Izenburua jarri ondoren bi aukera daude: Atal nagusiak
Visual: Idazteko hau erabiliko dugu.
Code: Egokia Enbedak txertatzeko: argazki, audio, bideo
TAG edo etiketak sartu gero zure blogean daukazun zerbait aurkitzeko
Kategoriak edo atalak(Eskuinean): Egokia sartutako guztia ordenatzeko.
Argitaratu: Bidalketa amaitutakoan ez ahaztu hau sakatzea.
Igo/Guztia arakatu: Zure ordenagailutik argazkiak, bideoigotzeko. Oso mugatua da(100MB),
ez bidali pisu handiko elementuak.
Orrialdea idatzi: Blogaren kronologiatik kanpo orri finko bat sortzeko.
7
8. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga sortzen
Kudeatu: Bidalketak: Egindako bidalketak ikusi, editatu(Aldatu) edota ezabatu ditzakezu.
Orrialdeak: Bidalketekin bezala.
Igotakoak: Bidali duzuna arakatzeko.
Atalak: Ataletara bideratutakoa editatu edota ezabatzeko.
Inportatu/Esportatu: Bloga beste plataforma batera eraman edo ekartzeko.
Iruzkinak: Jasotako mezuak onartu edo ez onartzeko.
Blogroll: Beste webgune eta blog interesgarrietarako loturak(Link, Estekak)
Kudeatu: Aldatu edota ezabatzeko.
Atal nagusiak
Gehitu: Loturak jartzeko.
Aurkezpena: Itxurak: Aukera mordoa dago.
Widgetsak: Alboko barran nahi dituzun atal desberdinak aukera
tzeko.
Custom image header: Goiburuan imagina bat txertatzeko. Txan-
tiloi guztiek ez dute aukera hau ematen. Ematen dute
nek, zein neurritakoa izan behar duen ere esaten dizute.
Erabiltzaileak: Erabiltzaile gehiagok idaz dezaten.
8
9. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga sortzen
Aukerak:
Orokorra:
Blogaren tituloa, azpitituloa eta oso garrantzitsua, hizkuntza. Hor aukeratu behar
dugu blogaren tripak eta kudeaketa euskaraz egin nahi badugu.
Idazketa:
Idazketa kaxaren neurria.
Irakurketa:
Blogaren orrian zenbat sarrera agertzea nahi dugun aukera dezakegu.
9
10. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga sortzen
Sindikazioa edota RSSa
Oso interesgarria da webguneren bat gogoko baduzu. Horretarako aukera asko daude baina guk hau aholkatzen dizuegu:
Gmailen kontu bat ireki, eta korreoa irekitzen duzuenean, goian ikusiko duzue Reader hitza. Ba, webgune batean
zaudetenean RSS a sakatzen baduzue, esango dizue blogines, Google Reader edota zeinen bitartez sindikatu nahi
duzuen. Zuek Reader aukeratu eta aurrerantzean, gogoko duzuen webgune horretan zerbait berria sartzen duten
bakoitzean, zuen Readerrean azalduko zaizue. Uneoro webgune horretan zerbait berririk dagoen ala ez begiratzen ibili
beharrean, berak jakinaraziko dizu.
10
11. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga elikatzen
Idatzitakoaz gain sartzen ditugun elementu guztiek berdin funtzionatzen dute. Harpidedun egiten zara aplikazio batean eta
berak eskaintzen dituen materialak sar ditzakezu zure blogean kodea edo enbeda kopiatu eta itsatsiz. Nahi izan ezkero
zure sorkuntzak ere bidal ditzakezu eta beraiek kodea edota enbeda emango dizute.
Aukera asko dituzue baina ez galtzeko, aplikazio bakoitzetik proposamen bat edo bi emango dizkizugu. Oinarrizko
informazioa emango dizuegu, gero bakoitzaren lana da saltseatuz ikastea (Ensaio / Error)
Ikusi tutorialak
11
12. Web 2.0: Musika gelan
Antton Jauregi
Bloga elikatzen
Loturak
Audioak Mixpod http://www.mixpod.com
Podomatic http://www.podomatic.com
Flickr http://www.flickr.com/
Argazkiak
Picasa http://picasaweb.google.com/
Youtube http://www.youtube.com/
Bideoak
Vimeo http://vimeo.com/
Documentuak http://www.scribd.com/
Scribd
Ppt eta
pdf
際際滷share http://www.slideshare.net/
Google docs http://www.google.es
http://www.noteflight.com/scores
Partiturak Noteflight
HODEIA Dropbox http://www.dropbox.com
12