Zertarako eta nolako teknoologia behar dugu irakaslea izateko lehen hezkuntza izateko
1. ZERTARAKO ETA NOLAKO TEKNOLOGIA BEHAR DUGU LEHEN
HEZKUNTZAKO IRAKASLEA IZATEKO?
Gure ustez, lehen hezkuntzako irakaslea izateko behar dugun teknologia
edonorentzat erabilgarria izan behar du baita, umeentzat baliagarria beraien
ikaskuntza-prozesua errazteko ere .Izan ere, teknologi berriek azalpenak modu
anitzez emateko aukera ematen dute, horrek haurrei modu ez berdinez gauzak
azaltzeko aukera ematen digu irakasleei horregatik, teknologiaren erabilpena
egokia izan behar delakoan gaude eta argi izan behar dugu nola eta zertarako
erabiltzen ditugu.Batzuetan zenbait tresneria edo programa erabiltzeko
komenigarria izango litzateke irakasleok aurre-prestakuntza bat izatea; hala ere
ez dugu ahaztu behar material sinplea edo tradizionala askotan oso lagungarria
dela.
Aldi berean gaur egun, teknologia duen eragina kontuan izanez, horiek
erabilgarri izan daitezke ikasle berri bat taldean integratzerako orduan. Bestetik
ikastetxean erabiltzen diren teknologia praktikotasunari begira aukeratu behar
lirateke . Hau da, haurrek egunerokotasunean erabilgarriak izango zaizkienak
eta beraien baliabideen eskura egongo direnak. Adibidez ordenagailuaren
erabilera egokia.
Beste alde batetik , ez dugu ahaztu behar teknologiek ematen
dizkiguten erraztasunak hala nola informazioa iturri desberdinetik jasotzea,
beste ikastetxeekin edo beste identitateekin harremanak mantentzeko aukera
ematea, gurasoekin harremanak edo kontaktuan mantentzeko era errazagoa-
azkarragoa edota gastuak murrizteko ere.