25. Konbergentzia helburua gutxien garatutako eskualdeetan hazkunde
ekonomikoa bizkortzera zuzenduta dago.
Batasuneko batez besteko per capita BPGaren % 75etik beherako dutenentzat.
Eskualde lehiakortasunaren eta enpleguaren helburua konbergentziaren
sartzen ez diren eskualdeetan aplikatuko da.
Eskualdeei ekonomia aldaketak aurrez ikusten eta sustatzen
laguntzea,berrikuntzaren eta giza baliabideetan inbertitzeko izanen da, baita
ingurumena zaintzeko eta eskuragarritasuna hobetzeko.
Europako Lankidetzaren helburua mugaz gaindiko, estatu arteko eta
eskualde arteko lankidetza indartzeko sortu da.
26. Kohesio fondoak: hauek estatuei eman zaizkie. Orian arte Portugal, Espainia
eta Greziak hartu dituzte. Hemendik aurrera ekialdeko herrialdeek eta lehengo
estatuek galdu edo murriztu egingo dituzte.
Egitura fondoak: eskualde batetara ematen diren laguntzak dira.
Diru laguntza hauetako bat FEDER da. (Eskualde Garapenerako Europako
Fondoa). Hau jasotzen dutenak, EB-ren BPGren %75era iristen ez direnak dira.
Azpiegiturak (errepide, urtegi, itsasportu, tren...) egiteko erabili izan dira, edota
krisialdian dauden zonaldeak berrindustrializatzeko.
Beste fondo bat FEOGA (nekazaritza bideratu eta bermatzeko fondo) da.
Nekazal arazoak dituzten zonaldeei eman zaie nekazaritza modernizatu edota
ureztapena bultzatzeko... Arrantzarako laguntza ere badaude.
Beste fondo bat EGF da (Europako Gizarte Fondoa). Honako hau krisialdian
dauden zonaldeak indartzeko eta enplegua sortzeko erabiltzen dira.
27. ESPAINIAREN TOKIA EUROPAR
BATASUNEAN
•1962 Castiella
•1970 Lehentasunerako hitzarmena
•1978 elkarrizketak hasi
•1985-6-12 Atxikipen hitzarmena
•Gaur egun