際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
2016ko lehen deialdia
B1 maila
Entzumena eta irakurmena
EREDUA: 16-1-1EI1
Deiturak: __________________________________________________________
Izena: ___________________________ NA: _____________________________
Azterketa honek bi zati izango ditu
 Entzumena
 Irakurmena
ARIKETA Puntuazioa,
gutxienez
Puntuazioa,
gehienez
Proposaturiko denbora
Entzumena 10 20 25 min inguru
Irakurmena 10 20 35 min inguru
2
2016ko lehen deialdia
3
2016ko lehen deialdia
ENTZUMENA
1. TESTUA
Jarraian, Euskadi Irratiko berri-saioa entzungo duzu. Guztira 5 berri entzungo dituzu.
Berri bakoitzerako egunkariko 3 titulu eskaintzen dizkizugu. Aukeratu egokiena,
berrian zer esaten den kontuan hartuta. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 5 puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.
1. berria
a) Bi hildako gertatu dira istripuz Nafarroako Gobernuaren enpresa batean.
b) Bi langile hilik suertatu dira, Funesko lantoki batean izan den istripu batean.
c) Bi langile hilda azaldu dira Funes herriko lantegi batean.
2. berria
a) Telefonia sektoreko langileek akordioa lortu dute, baina borrokan jarraitzen dute.
b) Movistarreko langileen % 90ek onartu dute lortutako akordioa.
c) Movistarrek ez du erabat onartu langileen akordioa eta langileak greban jarri
dira.
3. berria
a) Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalizatu dituzte Estatu Batuetan.
b) Barack Obamak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalizatu ditu.
c) AEBko estatu gehienetan sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalak dira.
4. berria
a) Herritarrek primeran dakite zeintzuk diren erizainen zereginak.
b) Populazioaren zati batek ez daki ondo nolakoa den erizainen lana.
c) Herritarrek gertutik jarraitu dute Erizaintzaren Nazioarteko Eguna.
5. berria
a) Usansolok foru-arauak onartuko ditu, herri bihurtzeko.
b) Usansolok Bizkaiko Batzar Nagusietako partaidea izango du.
c) Usansolo eta beste batzuek herri bihurtzeko aukera izango dute.
IDATZI ERANTZUNAK
1 2 3 4 5
4
2016ko lehen deialdia
2. TESTUA
Jarraian, Euskadi Irratiko irratsaio baten pasarte bat entzungo duzu. Entzungaia bi aldiz
entzungo duzu. Aukeratu erantzun egokia, zer esaten den kontuan harturik. Idatzi galdera
bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 7 puntu. Erantzun okerrengatik ez
da punturik kenduko.
1. Zergatik ez gara batzuetan errepideen edertasunaz jabetzen?
a) Askotan umeak presaka eraman behar izaten ditugulako.
b) Konpromiso handik o lana delako gidatzea.
c) Arreta buruan ditugun gauzetan jartzen dugulako.
2. Zein postutan sailkatu dute Zumaia-Zarautz errepidea?
a) Hamabigarren postua eman diote.
b) Rankingaren erdi aldean kokatu dute.
c) Hamahirugarren postuan jarri dute zerrendan.
3. Zein da munduko errepiderik ederrena?
a) Hegoafrikako kosta inguratzen duen errepidea.
b) Kaliforniako Big Sur eta Castroville arteko errepidea.
c) Monakoko errepidea.
4. Zer izaten da kontuan errepide bat ederra dela esateko.
a) Bihurguneen arteko denbora tartea eta paisaia.
b) Bihurguneen artean ikus daitekeen paisaia.
c) Paisaia edertzen duten bihurguneak.
5. Euskal kostaldeko beste errepide ederrak2
a) lanera joateko bide onenak izaten dira.
b) autoz gidatzen ondo pasatzeko egokiak dira.
c) beste erremediorik ez dugunean erabiltzen ditugu.
6- Zein da Zumaia-Zarautz errepidearen ezaugarri nagusia?
a) Itsasotik oso hurbil pasatzen dela.
b) Zati batzuetatik itsasoa goitik ikusten dela.
c) Urte osoan olatuak aldamenetik pasatzen direla.
7. Zein da errepidearen zati aipagarria?
a) Mendian zulatu zuten tunel txikia.
b) Mendiak duen berezko tunela.
c) Mendiaren ikuspegi naturala.
IDATZI ERANTZUNAK
1 2 3 4 5 6 7
5
2016ko lehen deialdia
3. TESTUA
Jarraian, Euskadi Irratiko irratsaio baten pasarte bat entzungo duzu. Entzungaia bi aldiz entzungo
duzu. Aukeratu erantzun egokia, zer esaten den kontuan harturik. Idatzi galdera bakoitzari
dagokion letra beheko laukietan.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 8 puntu. Erantzun okerrengatik ez da
punturik kenduko.
1. Noiz hasi zuen bere bigarren etapa merkatuan La Salve garagardoak?
a) Duela urtebete.
b) 1986. urtean.
c) Urtearen hasieran.
2. Nolako balorazioa egiten du gonbidatuak La Salveren ibilbideaz?
a) Ona, gauzak ondo atera zaizkielako.
b) Pozik dago, 90 saltokitan salmenta ona izan delako.
c) Positiboa, 800 taberna berri zabaldu dituztelako.
3. Zer helburu zuten La Salve garagardoaren bigarren etapa honetan?
a) Garagardoaren produkzioa handitzea.
b) Garagardoa Bilbon saltzea.
c) Garagardoa Bilboko izenarekin lotzea.
4. Non jarri nahi dute garagardo fabrika berria?
a) Udalak eskainiko dien leku batean.
b) Udalak libre duen partzela batean.
c) Udalarekin batera erabakiko duten leku batean.
5. Zer du argi gonbidatuak La Salve garagardoaz?
a) Bilbon sortua izan behar duela.
b) Antzinako zapore berdina izan behar duela.
c) Bizkaiko garagardo bakarra eta onena izan behar duela.
6. Zergatik egiten dute gaur egun garagardoa Logro単on?
a) Garagardogilea bertakoa delako.
b) Enpresariak hangoak direlako.
c) Garagardo-fabrika Logro単on eraiki zelako.
7. Zertan aldatu da garagardoaren merkatua azken hamarkada hauetan?
a) Bilboko garagardoak nahiago ditu bezeroak.
b) Garagardoa ardoa baino gehiago kontsumitzen da.
c) Garagardoa aukeratu nahi izaten du bezeroak.
8. Gero eta moko finagoak gara, 2
a) kontsumitzerakoan marka jakin batzuk eskatzen ditugulako.
b) garagardoa ogiarekin batera dastatzen dugulako.
c) garagardoa eta ogia ardoaren pare jartzen ditugulako.
IDATZI ERANTZUNAK
1 2 3 4 5 6 7 8
6
2016ko lehen deialdia
IRAKURMENA
1. TESTUA
Egitekoa
Irakur ezazu testua, eta, testuinguruan duten esanahia kontuan harturik,
zenbakiekin markatuta dauden hutsuneetarako hitz edo esaldi zati egokia
aukeratu. Idatzi bakoitzari dagokion letra beheko laukietan.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 10 puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.
Yoga
Estresatuta dagoela esanez heldu da yoga irakaslea ikastarora. Zazpietan
klase bat ematen amaitu du hiriaren erdialdean eta ordu laurden beranduago hasten
den gurera garaiz heltzeko autoa hartu behar izan du eta ezin aparkatuta ibili da.
____1____ heldu da. Hara! Yoga irakaslea estresatuta ikustea, norbera lasaitzeko
itxaropen guztia galtzeko modukoa da, ezta?, esan du irakasleak. Gero barre egin du
eta denok pentsatu dugu ____2____ dabilela.
Azken urte hauetan yoga ikastaroen eskaera ____3____ dela esan digu eta
gero eta argiago duela gure gizartearen abiadura, estresa, antsietatea eta abar
kontuan hartuta, eskaera igoz joango dela datozen urteetan ere. Bere negoziorako
____4____, baina pozoia da gizartearentzat. Azaldu digunez, nerabeekin hasi da
lanean, neska eta mutil gaztetxoekin, eta ____5____ dago. Antsietateak jota daudela
dio, euren sakelako telefonoetatik ezin urrunduta. Komunera ere sakelakoa eskuan
dutela joaten direla esan digu. Neska-mutil horiek kontzentratzeko arazo handiak
dituztenez, ezin dute inon ____6____; eta ezinegonak, beste ondorio askoren artean,
____7____ bihurtzen ditu. Zaila omen da eurekin lan egitea.
Bada hori da kontua: zer ez du egingo munduko azelerazio honek yoga irakasle
on baten lasaitasuna ____8____ jartzeko gai baldin bada? Gauza asko aldatu
beharko lirateke mundua bizitzeko leku ____9____ bihurtzeko, baina bitartean,
Bururatzen zait interesgarria litzatekeela eskoletan eta institutuetan eguna hasteko 5-
10 minutuko meditazio saio bat eskaintzea. Eta lantokietan ere eguna horrela hasteak
giroa asko lasaituko luke. Yoga behar dugun guztiok praktikatzen hasiko bagina,
mundua ____10____ ibiliko litzateke.
Itziar Urtasun. El Correo (moldatua)
7
2016ko lehen deialdia
Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan:
1 2 3
a) Arnasestuka a) berbetan a) gutxitu egin
b) Lasai-lasai b) txantxetan b) asko igo
c) Ikaratuta c) beranduegi c) garestitu egin
4 5 6
a) ona da a) ohituta a) zutik egon
b) inbertsioa da b) pozik b) 3 orduz ikasi
c) txalogarria c) ikaratuta c) trankil egon
7 8 9
a) haserrekor a) urduri a) osasuntsuagoa
b) oso langile b) kolokan b) zabalagoa
c) lagun on c) muturrean c) gogorragoa
10
a) hobeto
b) antzera
c) okerrago
IDATZI ERANTZUNAK
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
8
2016ko lehen deialdia
2. TESTUA
Egitekoa
Irakurri testua, eta aukeratu erantzun zuzena, bertan esaten dena kontuan harturik.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 5 puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.
Zergatik ez dute euskaraz egiten gazteek?
Belaunaldi gazteen artean gero eta euskaldun gehiago daude baina, oro har, gutxiago
aritzen dira euskaraz. Eusko Jaurlaritzak 2012an landu zuen V. Inkesta
Soziolinguistikoak utzi zuen ondorioetako bat da hori. Joera hau ez da hirietan bakarrik
gertatzen, herri euskaldun txikietan ere gertatzen da, euskararen arnas guneak izango
liratekeen guneetan, alegia. Esate baterako,
Elorrion gazteen % 94,3k badakite euskaraz,
baina horietatik % 28,3k baino ez dute erabiltzen.
Euskararen erabilera sustatzeko Ebalixu taldea
sortu berri da Elorrion. Helburu hau daukan talde
bakarra da herrian. Iaz hasi zuen bere ibilbidea,
eta herri mailan hizkuntzaren egoera aztertzeko
dokumental bat grabatu zuten urte amaieran.
Bertan, Elorrioko gazteek euskarak eurentzako zer suposatzen duen azaltzen dute eta
erabilera urriaren arrazoiak agerian jartzen dituzte. Gehienbat ohitura kontua dela diote
eta autokritikara jotzen dute. Oro har, euskara ahal duten baino gutxiagotan erabiltzen
dutela aitortzen dute.
Kalean gaztelera entzuten dute euskara baino gehiago. Batez ere, lagun taldeetan,
nahiz eta guztiek edo ia guztiek hizkuntza ezagutu. Izan ere, koadrilan daudenean
euren joera gaztelerara jotzea dela diote, eta garai batean, umeak zirenean, euskara
askoz gehiago erabiltzen zutela aitortzen dute. Nahiz eta euskara euskaldunen
ondasun kultural handiena dela adierazi, askotan bigarren mailako hizkuntza bat
izango balitz bezala hartzen dela uste dute eta ez zaiola ematen behar besteko
garrantzia.
Horrez gainera, dibertigarria izateko edo ateraldiak izateko euskara maila nahiko altua
izan behar dela uste dute. Horregatik, gehienetan gaztelera erabiltzen dute hori
lortzeko. Gazteen artean modan dauden esamolde berriak ere aipatzen dituzte.
Euskaraz ordezko esamolde bat bilatu beharrean, gaztelerara jotzen dute "臓c坦mo
mola!" edo "臓que te pires!" bezalakoak esateko eta gero euskarara bueltatzea kostatu
egiten zaiela onartzen dute.
Dena dela, etorkizunari begira, euskararen biziraupena euren esku dagoen
kontzientzia dute eta kezkatuta daude beraiek, eredu gisa, datozen belaunaldietako
umeengan izan dezaketen eraginarengatik. Beste batzuk baikorragoak dira eta
euskara aktibatzea euren esku dagoela uste dute.
Marta Goikoetxea. El Correo(moldatua).
9
2016ko lehen deialdia
Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan:
1. Nolakoa da euskararen erabilera gazteen artean?
a) Euskaldun gutxiago egonik, euskara gehiago egiten da.
b) Euskaraz dakiten gehienek erabiltzen dute euskara.
c) Euskaraz dakitenak erabiltzen dutenak baino gehiago dira.
2. Nolakoa da euskararen erabilera herri eta hirietan?
a) Elorrio bezalako herrietan euskararen erabilera kaskarragoa da.
b) Herri euskaldunetan erabilera handiagoa da.
c) Herrietan eta hirietan erabilera-arazo berdina dute.
3. Zein da Ebalixu taldearen helburua?
a) Elorrion euskararen inguruko ikerketak egitea.
b) Herrian euskararen egoera hobetzea.
c) Euskararen erabilera txikiaren arrazoiak bilatzea.
4. Nola ikusten dute euskara Elorrioko gazteek?
a) Garrantzi gutxiko bigarren mailako ondare bezala.
b) Lagunen artean erabili beharreko ondasun kultural bezala.
c) Umetan jasotako ondare kultural handiena bezala.
5. Zein da gazteek daukaten eskasiarik handiena?
a) Hizkuntza-maila jaisteko duten joera.
b) Modako esamoldeak gazteleraz botatzen dituztela.
c) Esamolde berriak gazteleratik itzultzeko joera.
IDATZI ERANTZUNAK
1 2 3 4 5
10
2016ko lehen deialdia
3. TESTUA
Etxerako lanak
Egunean zer edo zer egitea gomendatzen dute
adituek. Azterketa prestatzeko garaian, ondo
planifikatzeko aholkatzen dute, azken momentuan
korrika eta presaka ikastea ez baita ona, eta,
gainera, ez du gainditzen laguntzen.
Baina errealitatea ez omen da beti horrela izaten.
Ikasleen %48k ez ditu egiten etxerako lan guztiak, batzuk eskola eta gero hainbat
kontutan sartuta daudelako eta beste asko alfer samarrak direlako. Zer deritzezu
etxerako lanei? Nola egiten zenituen etxerako lanak?
Arrate:
Txikitan egunero ematen zizkiguten
etxerako lanak. Gure ama beti ibiltzen
zen nire atzetik etxerako lanak ahalik
eta azkarren bukatzeko eta, horrela,
arratsaldea libre izateko. Baina nik
beti uzten nituen azkenerako. Askotan
gezurra esaten nion amari eta ez
nituen egiten. Hurrengo egunean
irakasleari aitzakia bat jarri eta listo.
Dena dela, uste dut etxerako lan
gehiegi dituztela gaurko umeek.
Finlandian, adibidez, ordu erdian
egiten dituzte etxerako lanak eta
nahikoa zaie. Hemengoek lau aldiz
gehiago behar dute. Argi ikusten dut
hezkuntza sistema baten arrakastaren
giltza ez dela ikasleari ematen zaion
etxerako lan kopurua, baizik eta
eskolan egiten den lanaren kalitatea.
Horixe da arrakastaren giltza.
Zein da Arratek adierazi nahi duen
ideia nagusia?
A. Bere esperientzian oinarrituta,
etxerako lanak oso funtsezkoak
iruditzen zaizkio. Egia da gaur
egun asko dituztela, baina
etxerako lanak egitea
gaindituaren sinonimoa da.
B. Etxerako lanen garrantzia
erlatiboa da. Ez da, bere ustez,
sistema on batean ezaugarririk
garrantzitsuena eta gaur egun
hainbeste bidaltzea alferrikakoa
iruditzen zaio.
C. Bere ustez, etxerako lanak
nahitaezkoak dira. Beste kontu
bat da zergatik ematen duten
hemengo umeek Finlandiakoek
baino denbora gehiago etxerako
lanak egiten: hezkuntza
kalitatea hobea delako han.
Egitekoa
Irakur itzazu testuak, eta aukeratu erantzun zuzena, testuetan esaten dena
kontuan harturik.
Erantzun zuzen bakoitzarekin 2,5 puntu lortuko dira. Denera, 5 puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.
11
2016ko lehen deialdia
Aitziber:
Argi dago ume batek etxerako lan asko
izatea desegokia dela, jolasteko aukerak
kentzen zaizkiolako. Baina uste dut etxerako
lanekin diziplina eta beste balore batzuk ere
ikasten dituela umeak. Horrexegatik uste dut
derrigorrezkoak izan behar direla. Bestalde,
baliteke etxerako lanak ez izatea hezkuntza-
sistema onaren sinonimoa. Esaten dutenez,
iparraldeko herrietan umeek ez dute ia
etxerako lanik.
Umeak garenean, hala ere, jolastu behar
dugu, denbora eduki behar dugu jolasteko.
Hori oso garrantzitsua da, umea behar
bezala hazteko.
Aitziberrek adierazi nahi duen ideia
nagusia?
A. Umeak hezkuntza ona edukitzeko,
derrigorrezkoa da etxerako lanak
edukitzea. Horrela lortuko du
arrakasta hezkuntzan.
B. Iparraldeko herrietan gertatzen den
bezala, etxerako lanak egokiak
dira, horren ondorioz, jolaseko
denbora galtzen badugu ere.
C. Egokiena, bere ustez, etxerako
lanak eta aisialdia ondo tartekatzea
da. Umeak gauza biak egiteko
denbora eduki beharko luke.
IDATZI ERANTZUNAK
1 2

More Related Content

More from Begiz Begi Akademia (6)

Taller 2 recursos_empleo_internet_3Taller 2 recursos_empleo_internet_3
Taller 2 recursos_empleo_internet_3
Begiz Begi Akademia
1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola
1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola
Begiz Begi Akademia
Especificaciones proyectoEspecificaciones proyecto
Especificaciones proyecto
Begiz Begi Akademia
Reglas b叩sicas de convivenciaReglas b叩sicas de convivencia
Reglas b叩sicas de convivencia
Begiz Begi Akademia
Compra de OrdenadorCompra de Ordenador
Compra de Ordenador
Begiz Begi Akademia
Taller 2 recursos_empleo_internet_3Taller 2 recursos_empleo_internet_3
Taller 2 recursos_empleo_internet_3
Begiz Begi Akademia
1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola
1尊 concurso fotogr叩fico sidrer鱈a Mendiola
Begiz Begi Akademia
Especificaciones proyectoEspecificaciones proyecto
Especificaciones proyecto
Begiz Begi Akademia
Reglas b叩sicas de convivenciaReglas b叩sicas de convivencia
Reglas b叩sicas de convivencia
Begiz Begi Akademia
Compra de OrdenadorCompra de Ordenador
Compra de Ordenador
Begiz Begi Akademia

2016-1-1EI1 lectura y escucha del nivel numero2.pdf

  • 1. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea 2016ko lehen deialdia B1 maila Entzumena eta irakurmena EREDUA: 16-1-1EI1 Deiturak: __________________________________________________________ Izena: ___________________________ NA: _____________________________ Azterketa honek bi zati izango ditu Entzumena Irakurmena ARIKETA Puntuazioa, gutxienez Puntuazioa, gehienez Proposaturiko denbora Entzumena 10 20 25 min inguru Irakurmena 10 20 35 min inguru
  • 3. 3 2016ko lehen deialdia ENTZUMENA 1. TESTUA Jarraian, Euskadi Irratiko berri-saioa entzungo duzu. Guztira 5 berri entzungo dituzu. Berri bakoitzerako egunkariko 3 titulu eskaintzen dizkizugu. Aukeratu egokiena, berrian zer esaten den kontuan hartuta. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 5 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. 1. berria a) Bi hildako gertatu dira istripuz Nafarroako Gobernuaren enpresa batean. b) Bi langile hilik suertatu dira, Funesko lantoki batean izan den istripu batean. c) Bi langile hilda azaldu dira Funes herriko lantegi batean. 2. berria a) Telefonia sektoreko langileek akordioa lortu dute, baina borrokan jarraitzen dute. b) Movistarreko langileen % 90ek onartu dute lortutako akordioa. c) Movistarrek ez du erabat onartu langileen akordioa eta langileak greban jarri dira. 3. berria a) Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalizatu dituzte Estatu Batuetan. b) Barack Obamak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalizatu ditu. c) AEBko estatu gehienetan sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legalak dira. 4. berria a) Herritarrek primeran dakite zeintzuk diren erizainen zereginak. b) Populazioaren zati batek ez daki ondo nolakoa den erizainen lana. c) Herritarrek gertutik jarraitu dute Erizaintzaren Nazioarteko Eguna. 5. berria a) Usansolok foru-arauak onartuko ditu, herri bihurtzeko. b) Usansolok Bizkaiko Batzar Nagusietako partaidea izango du. c) Usansolo eta beste batzuek herri bihurtzeko aukera izango dute. IDATZI ERANTZUNAK 1 2 3 4 5
  • 4. 4 2016ko lehen deialdia 2. TESTUA Jarraian, Euskadi Irratiko irratsaio baten pasarte bat entzungo duzu. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Aukeratu erantzun egokia, zer esaten den kontuan harturik. Idatzi galdera bakoitzari dagokion letra beheko laukietan. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 7 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. 1. Zergatik ez gara batzuetan errepideen edertasunaz jabetzen? a) Askotan umeak presaka eraman behar izaten ditugulako. b) Konpromiso handik o lana delako gidatzea. c) Arreta buruan ditugun gauzetan jartzen dugulako. 2. Zein postutan sailkatu dute Zumaia-Zarautz errepidea? a) Hamabigarren postua eman diote. b) Rankingaren erdi aldean kokatu dute. c) Hamahirugarren postuan jarri dute zerrendan. 3. Zein da munduko errepiderik ederrena? a) Hegoafrikako kosta inguratzen duen errepidea. b) Kaliforniako Big Sur eta Castroville arteko errepidea. c) Monakoko errepidea. 4. Zer izaten da kontuan errepide bat ederra dela esateko. a) Bihurguneen arteko denbora tartea eta paisaia. b) Bihurguneen artean ikus daitekeen paisaia. c) Paisaia edertzen duten bihurguneak. 5. Euskal kostaldeko beste errepide ederrak2 a) lanera joateko bide onenak izaten dira. b) autoz gidatzen ondo pasatzeko egokiak dira. c) beste erremediorik ez dugunean erabiltzen ditugu. 6- Zein da Zumaia-Zarautz errepidearen ezaugarri nagusia? a) Itsasotik oso hurbil pasatzen dela. b) Zati batzuetatik itsasoa goitik ikusten dela. c) Urte osoan olatuak aldamenetik pasatzen direla. 7. Zein da errepidearen zati aipagarria? a) Mendian zulatu zuten tunel txikia. b) Mendiak duen berezko tunela. c) Mendiaren ikuspegi naturala. IDATZI ERANTZUNAK 1 2 3 4 5 6 7
  • 5. 5 2016ko lehen deialdia 3. TESTUA Jarraian, Euskadi Irratiko irratsaio baten pasarte bat entzungo duzu. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Aukeratu erantzun egokia, zer esaten den kontuan harturik. Idatzi galdera bakoitzari dagokion letra beheko laukietan. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 8 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. 1. Noiz hasi zuen bere bigarren etapa merkatuan La Salve garagardoak? a) Duela urtebete. b) 1986. urtean. c) Urtearen hasieran. 2. Nolako balorazioa egiten du gonbidatuak La Salveren ibilbideaz? a) Ona, gauzak ondo atera zaizkielako. b) Pozik dago, 90 saltokitan salmenta ona izan delako. c) Positiboa, 800 taberna berri zabaldu dituztelako. 3. Zer helburu zuten La Salve garagardoaren bigarren etapa honetan? a) Garagardoaren produkzioa handitzea. b) Garagardoa Bilbon saltzea. c) Garagardoa Bilboko izenarekin lotzea. 4. Non jarri nahi dute garagardo fabrika berria? a) Udalak eskainiko dien leku batean. b) Udalak libre duen partzela batean. c) Udalarekin batera erabakiko duten leku batean. 5. Zer du argi gonbidatuak La Salve garagardoaz? a) Bilbon sortua izan behar duela. b) Antzinako zapore berdina izan behar duela. c) Bizkaiko garagardo bakarra eta onena izan behar duela. 6. Zergatik egiten dute gaur egun garagardoa Logro単on? a) Garagardogilea bertakoa delako. b) Enpresariak hangoak direlako. c) Garagardo-fabrika Logro単on eraiki zelako. 7. Zertan aldatu da garagardoaren merkatua azken hamarkada hauetan? a) Bilboko garagardoak nahiago ditu bezeroak. b) Garagardoa ardoa baino gehiago kontsumitzen da. c) Garagardoa aukeratu nahi izaten du bezeroak. 8. Gero eta moko finagoak gara, 2 a) kontsumitzerakoan marka jakin batzuk eskatzen ditugulako. b) garagardoa ogiarekin batera dastatzen dugulako. c) garagardoa eta ogia ardoaren pare jartzen ditugulako. IDATZI ERANTZUNAK 1 2 3 4 5 6 7 8
  • 6. 6 2016ko lehen deialdia IRAKURMENA 1. TESTUA Egitekoa Irakur ezazu testua, eta, testuinguruan duten esanahia kontuan harturik, zenbakiekin markatuta dauden hutsuneetarako hitz edo esaldi zati egokia aukeratu. Idatzi bakoitzari dagokion letra beheko laukietan. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 10 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Yoga Estresatuta dagoela esanez heldu da yoga irakaslea ikastarora. Zazpietan klase bat ematen amaitu du hiriaren erdialdean eta ordu laurden beranduago hasten den gurera garaiz heltzeko autoa hartu behar izan du eta ezin aparkatuta ibili da. ____1____ heldu da. Hara! Yoga irakaslea estresatuta ikustea, norbera lasaitzeko itxaropen guztia galtzeko modukoa da, ezta?, esan du irakasleak. Gero barre egin du eta denok pentsatu dugu ____2____ dabilela. Azken urte hauetan yoga ikastaroen eskaera ____3____ dela esan digu eta gero eta argiago duela gure gizartearen abiadura, estresa, antsietatea eta abar kontuan hartuta, eskaera igoz joango dela datozen urteetan ere. Bere negoziorako ____4____, baina pozoia da gizartearentzat. Azaldu digunez, nerabeekin hasi da lanean, neska eta mutil gaztetxoekin, eta ____5____ dago. Antsietateak jota daudela dio, euren sakelako telefonoetatik ezin urrunduta. Komunera ere sakelakoa eskuan dutela joaten direla esan digu. Neska-mutil horiek kontzentratzeko arazo handiak dituztenez, ezin dute inon ____6____; eta ezinegonak, beste ondorio askoren artean, ____7____ bihurtzen ditu. Zaila omen da eurekin lan egitea. Bada hori da kontua: zer ez du egingo munduko azelerazio honek yoga irakasle on baten lasaitasuna ____8____ jartzeko gai baldin bada? Gauza asko aldatu beharko lirateke mundua bizitzeko leku ____9____ bihurtzeko, baina bitartean, Bururatzen zait interesgarria litzatekeela eskoletan eta institutuetan eguna hasteko 5- 10 minutuko meditazio saio bat eskaintzea. Eta lantokietan ere eguna horrela hasteak giroa asko lasaituko luke. Yoga behar dugun guztiok praktikatzen hasiko bagina, mundua ____10____ ibiliko litzateke. Itziar Urtasun. El Correo (moldatua)
  • 7. 7 2016ko lehen deialdia Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan: 1 2 3 a) Arnasestuka a) berbetan a) gutxitu egin b) Lasai-lasai b) txantxetan b) asko igo c) Ikaratuta c) beranduegi c) garestitu egin 4 5 6 a) ona da a) ohituta a) zutik egon b) inbertsioa da b) pozik b) 3 orduz ikasi c) txalogarria c) ikaratuta c) trankil egon 7 8 9 a) haserrekor a) urduri a) osasuntsuagoa b) oso langile b) kolokan b) zabalagoa c) lagun on c) muturrean c) gogorragoa 10 a) hobeto b) antzera c) okerrago IDATZI ERANTZUNAK 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
  • 8. 8 2016ko lehen deialdia 2. TESTUA Egitekoa Irakurri testua, eta aukeratu erantzun zuzena, bertan esaten dena kontuan harturik. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 5 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko. Zergatik ez dute euskaraz egiten gazteek? Belaunaldi gazteen artean gero eta euskaldun gehiago daude baina, oro har, gutxiago aritzen dira euskaraz. Eusko Jaurlaritzak 2012an landu zuen V. Inkesta Soziolinguistikoak utzi zuen ondorioetako bat da hori. Joera hau ez da hirietan bakarrik gertatzen, herri euskaldun txikietan ere gertatzen da, euskararen arnas guneak izango liratekeen guneetan, alegia. Esate baterako, Elorrion gazteen % 94,3k badakite euskaraz, baina horietatik % 28,3k baino ez dute erabiltzen. Euskararen erabilera sustatzeko Ebalixu taldea sortu berri da Elorrion. Helburu hau daukan talde bakarra da herrian. Iaz hasi zuen bere ibilbidea, eta herri mailan hizkuntzaren egoera aztertzeko dokumental bat grabatu zuten urte amaieran. Bertan, Elorrioko gazteek euskarak eurentzako zer suposatzen duen azaltzen dute eta erabilera urriaren arrazoiak agerian jartzen dituzte. Gehienbat ohitura kontua dela diote eta autokritikara jotzen dute. Oro har, euskara ahal duten baino gutxiagotan erabiltzen dutela aitortzen dute. Kalean gaztelera entzuten dute euskara baino gehiago. Batez ere, lagun taldeetan, nahiz eta guztiek edo ia guztiek hizkuntza ezagutu. Izan ere, koadrilan daudenean euren joera gaztelerara jotzea dela diote, eta garai batean, umeak zirenean, euskara askoz gehiago erabiltzen zutela aitortzen dute. Nahiz eta euskara euskaldunen ondasun kultural handiena dela adierazi, askotan bigarren mailako hizkuntza bat izango balitz bezala hartzen dela uste dute eta ez zaiola ematen behar besteko garrantzia. Horrez gainera, dibertigarria izateko edo ateraldiak izateko euskara maila nahiko altua izan behar dela uste dute. Horregatik, gehienetan gaztelera erabiltzen dute hori lortzeko. Gazteen artean modan dauden esamolde berriak ere aipatzen dituzte. Euskaraz ordezko esamolde bat bilatu beharrean, gaztelerara jotzen dute "臓c坦mo mola!" edo "臓que te pires!" bezalakoak esateko eta gero euskarara bueltatzea kostatu egiten zaiela onartzen dute. Dena dela, etorkizunari begira, euskararen biziraupena euren esku dagoen kontzientzia dute eta kezkatuta daude beraiek, eredu gisa, datozen belaunaldietako umeengan izan dezaketen eraginarengatik. Beste batzuk baikorragoak dira eta euskara aktibatzea euren esku dagoela uste dute. Marta Goikoetxea. El Correo(moldatua).
  • 9. 9 2016ko lehen deialdia Aukera ezazu erantzun egokia eta idatzi erantzuna beheko laukietan: 1. Nolakoa da euskararen erabilera gazteen artean? a) Euskaldun gutxiago egonik, euskara gehiago egiten da. b) Euskaraz dakiten gehienek erabiltzen dute euskara. c) Euskaraz dakitenak erabiltzen dutenak baino gehiago dira. 2. Nolakoa da euskararen erabilera herri eta hirietan? a) Elorrio bezalako herrietan euskararen erabilera kaskarragoa da. b) Herri euskaldunetan erabilera handiagoa da. c) Herrietan eta hirietan erabilera-arazo berdina dute. 3. Zein da Ebalixu taldearen helburua? a) Elorrion euskararen inguruko ikerketak egitea. b) Herrian euskararen egoera hobetzea. c) Euskararen erabilera txikiaren arrazoiak bilatzea. 4. Nola ikusten dute euskara Elorrioko gazteek? a) Garrantzi gutxiko bigarren mailako ondare bezala. b) Lagunen artean erabili beharreko ondasun kultural bezala. c) Umetan jasotako ondare kultural handiena bezala. 5. Zein da gazteek daukaten eskasiarik handiena? a) Hizkuntza-maila jaisteko duten joera. b) Modako esamoldeak gazteleraz botatzen dituztela. c) Esamolde berriak gazteleratik itzultzeko joera. IDATZI ERANTZUNAK 1 2 3 4 5
  • 10. 10 2016ko lehen deialdia 3. TESTUA Etxerako lanak Egunean zer edo zer egitea gomendatzen dute adituek. Azterketa prestatzeko garaian, ondo planifikatzeko aholkatzen dute, azken momentuan korrika eta presaka ikastea ez baita ona, eta, gainera, ez du gainditzen laguntzen. Baina errealitatea ez omen da beti horrela izaten. Ikasleen %48k ez ditu egiten etxerako lan guztiak, batzuk eskola eta gero hainbat kontutan sartuta daudelako eta beste asko alfer samarrak direlako. Zer deritzezu etxerako lanei? Nola egiten zenituen etxerako lanak? Arrate: Txikitan egunero ematen zizkiguten etxerako lanak. Gure ama beti ibiltzen zen nire atzetik etxerako lanak ahalik eta azkarren bukatzeko eta, horrela, arratsaldea libre izateko. Baina nik beti uzten nituen azkenerako. Askotan gezurra esaten nion amari eta ez nituen egiten. Hurrengo egunean irakasleari aitzakia bat jarri eta listo. Dena dela, uste dut etxerako lan gehiegi dituztela gaurko umeek. Finlandian, adibidez, ordu erdian egiten dituzte etxerako lanak eta nahikoa zaie. Hemengoek lau aldiz gehiago behar dute. Argi ikusten dut hezkuntza sistema baten arrakastaren giltza ez dela ikasleari ematen zaion etxerako lan kopurua, baizik eta eskolan egiten den lanaren kalitatea. Horixe da arrakastaren giltza. Zein da Arratek adierazi nahi duen ideia nagusia? A. Bere esperientzian oinarrituta, etxerako lanak oso funtsezkoak iruditzen zaizkio. Egia da gaur egun asko dituztela, baina etxerako lanak egitea gaindituaren sinonimoa da. B. Etxerako lanen garrantzia erlatiboa da. Ez da, bere ustez, sistema on batean ezaugarririk garrantzitsuena eta gaur egun hainbeste bidaltzea alferrikakoa iruditzen zaio. C. Bere ustez, etxerako lanak nahitaezkoak dira. Beste kontu bat da zergatik ematen duten hemengo umeek Finlandiakoek baino denbora gehiago etxerako lanak egiten: hezkuntza kalitatea hobea delako han. Egitekoa Irakur itzazu testuak, eta aukeratu erantzun zuzena, testuetan esaten dena kontuan harturik. Erantzun zuzen bakoitzarekin 2,5 puntu lortuko dira. Denera, 5 puntu. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
  • 11. 11 2016ko lehen deialdia Aitziber: Argi dago ume batek etxerako lan asko izatea desegokia dela, jolasteko aukerak kentzen zaizkiolako. Baina uste dut etxerako lanekin diziplina eta beste balore batzuk ere ikasten dituela umeak. Horrexegatik uste dut derrigorrezkoak izan behar direla. Bestalde, baliteke etxerako lanak ez izatea hezkuntza- sistema onaren sinonimoa. Esaten dutenez, iparraldeko herrietan umeek ez dute ia etxerako lanik. Umeak garenean, hala ere, jolastu behar dugu, denbora eduki behar dugu jolasteko. Hori oso garrantzitsua da, umea behar bezala hazteko. Aitziberrek adierazi nahi duen ideia nagusia? A. Umeak hezkuntza ona edukitzeko, derrigorrezkoa da etxerako lanak edukitzea. Horrela lortuko du arrakasta hezkuntzan. B. Iparraldeko herrietan gertatzen den bezala, etxerako lanak egokiak dira, horren ondorioz, jolaseko denbora galtzen badugu ere. C. Egokiena, bere ustez, etxerako lanak eta aisialdia ondo tartekatzea da. Umeak gauza biak egiteko denbora eduki beharko luke. IDATZI ERANTZUNAK 1 2