2. ZERTARAKO BALIO DU? Ingurumenari laguntzeko , birziklatzea beharrezkoa da. Birziklapena, gauzak berriro ere produkzio eta kontsumoan jartzeko akzioa da. Adibidez, ordenagailu bat birziklatzea da, beraren osagaiak berriro ere erabiltzea fabrikazioetan edota montagaian.
3. Zein dira birziklatu daitezen materialak? Papera eta honetatik eratorritako produktuak zura osatzen duten zelulosa-zuntzetatik lortzen dira. Beira erabat birziklagarria den material bat da, behin eta berriz erabili daitekeelako ontzi berriak egiteko. Beirazko ontziak beti berreskura daitezke, apurtuta edo birrinduta badaude ere.
4. Aluminioa, elektrizitatean oinarritutako prozesu baten bitartez bauxita izeneko mineral batetik erauzten den metal bat da. Birziklatzerakoan, aluminioa ekoizteko lehengai moduan bauxita erabiltzen dugunean behar dugun energiaren %95 aurrezten da Plastikozko ontziak erraz berreskura daitezke birziklatu daitezkeelako eta berrerabiliak izan daitezkeelako. Beste alde batetik, horren egonkortasun kimikoak azalduko luke hondakinek zabortegietan duten erresistentzia, eta hori benetan ingurumen-arazo larria da.
5. BIRZIKLA EZAZU Bereiztu zaborretarako materialak, behar bezala birziklatzeko. Poltsa banatan gorde zabor organikoa, papera eta kartoia, beirazko ontziak eta gainerako ontziak (brik, plastikoa, latak...). Eta bota hondakin mota bakoitza kalean hartarako jarritako edukiontzietan. Behar bezala erabili bilketa selektiborako edukiontziak. Aluminiozko tapoi bakar batek edukiontzia bete beira honda dezake. Tona bat paper egiteko 5,3 hektarea baso bota behar da. Espainiako urteko kontsumoa asetzeko 20 milioi arbola handi bota behar izaten da. Har itzazu neurriak: kontsumitu paper gutxiago, erosi paper birziklatua eta bidali birziklatzera ahalik eta paperik gehien.
7. BIRZIKLATZEAREN ONURAK Birziklatzearekin, hondakin horiei (plastikoak, arropak, beirak, paperak, eta abar), industriatik pasatu ondoren, bizitza berria ematen diegu, produkzio ekologikoari bide emanez.
8. Herri garatuetan birziklatze lanak ondo egingo balira, herri xeheek ere energia baliatu ahal izango lukete, baina horretarako populazioaren % 90ak baino gehiagok birziklatu beharko luke. Ekonomia arloari dagokionez, berriz, birziklatzeak lanpostu ugari sortuko luke. Hitz batean esatearren, birziklatzearekin gure Ama Lurraren etoirkizuna bermatzen dugu. birzikla ezazu!