Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...mundu-mira-kooperatiba
油
Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua ekoizpena erabilpena berrerabilpena bilketa birziklapena berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
油
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
ON aldizkarian atez ateko bilketari buruzko erreportajea egin dugu. Zer den eta Oiartzunen nola funtzionatuko duen jaso dugu. Era berean, Katalunian atez atekoaz arduratzen den elkarteko presidentearekin egon gara.
Asko hitzegiten da trantsizio energetikoari buruz. Aldaketa klimatikoak norabide berri bat eskatzen du energia sare, iturri eta kontsumoari dagokionez. Nola egin aurre honi, nola ekidin pobrezia energetikoan bizi direnak are pobreago izatea. Macarena Larrea, orkestrako energia arloko aditua da, Berriako erreportai honetan trantsizioan pobrezia energetikoari dagokionez kontutan hartu beharrekoen inguruan hitzegiten du.
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Eusko Jaurlaritza.
Dokumentu honetan aurkezten den Euskadiren aztarna ekologikoari
buruzko txosten honen helburua da euskal gizarteak planetaren mugei
dagokienez duen inpaktua ezagutzea.
Aztarna ekologikoa kalkulatzearen helburu nagusia honako hau da: tokiko kontsumoak planetaren gainean duen inpaktua ebaluatzea; ekoizpenari, merkataritzari eta ingurumen arloko jarduerari dagozkion adierazle ugari interpretatzeko esparru bat garatzea; eta herritarren artean kontzientziazioa eta konpromisoa areagotzea.
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...mundu-mira-kooperatiba
油
Hondakin kudeaketa linealaren ordez, sistema zirkularra (diseinua ekoizpena erabilpena berrerabilpena bilketa birziklapena berriz diseinua) sustatu behar dela uste dugu, hondakinak produktuen bizitza zikloa luzatzeko erabiliz.
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
油
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
Mundu Mira Kooperatiba Elkarteak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra proposatzen dugu. Izan ere, hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazioa gero eta handiagoa da, eta ezinbestean arazo honi erantzun integral osasuntsu, ekologiko eta ekonomiko bat eman beharraren gaude.
ON aldizkarian atez ateko bilketari buruzko erreportajea egin dugu. Zer den eta Oiartzunen nola funtzionatuko duen jaso dugu. Era berean, Katalunian atez atekoaz arduratzen den elkarteko presidentearekin egon gara.
Asko hitzegiten da trantsizio energetikoari buruz. Aldaketa klimatikoak norabide berri bat eskatzen du energia sare, iturri eta kontsumoari dagokionez. Nola egin aurre honi, nola ekidin pobrezia energetikoan bizi direnak are pobreago izatea. Macarena Larrea, orkestrako energia arloko aditua da, Berriako erreportai honetan trantsizioan pobrezia energetikoari dagokionez kontutan hartu beharrekoen inguruan hitzegiten du.
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Eusko Jaurlaritza.
Dokumentu honetan aurkezten den Euskadiren aztarna ekologikoari
buruzko txosten honen helburua da euskal gizarteak planetaren mugei
dagokienez duen inpaktua ezagutzea.
Aztarna ekologikoa kalkulatzearen helburu nagusia honako hau da: tokiko kontsumoak planetaren gainean duen inpaktua ebaluatzea; ekoizpenari, merkataritzari eta ingurumen arloko jarduerari dagozkion adierazle ugari interpretatzeko esparru bat garatzea; eta herritarren artean kontzientziazioa eta konpromisoa areagotzea.
El documento presenta una serie de eventos culturales que tendr叩n lugar en Durango durante los meses de junio y julio de 2018, incluyendo conciertos de m炭sica jazz, obras de teatro, danza, cine y m叩s. Los eventos se llevar叩n a cabo en diferentes lugares de la ciudad como Plateruena Kafe Antzokia, San Agust鱈n Kultur Gunea, Aurora Abasolo parque y Ezkurdi. Algunos de los artistas y grupos participantes son Ekuru, Ander Garc鱈a, Buffalo, The Cherry Boppers y Ertza Dantza.
Este documento presenta una lista de eventos culturales y deportivos que tendr叩n lugar en Durango entre el 25 de mayo y el 17 de junio, incluyendo competiciones de pelota vasca, conciertos musicales, obras de teatro, exhibiciones de danza tradicional vasca y juegos del caser鱈o para ni単os.
El documento anuncia una serie de eventos en el mes de noviembre relacionados con la igualdad de g辿nero y la lucha contra la violencia machista. Incluye talleres de autodefensa feminista y masculinidad, proyecciones de pel鱈culas, charlas y representaciones teatrales callejeras con el objetivo de concienciar sobre estos temas.
2. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
12 anboto12
Euskadik du ingurumenarekiko
ardura tasarik altuenetarikoa. Ho-
rrela erakusten du Eusko Jaurlari-
tzak aurkeztutako 'Biztanleriaren
jarrera ingurumenarekiko' 2017ko
ikerketak, non elkarrizketatuen
%100ek ingurumenaren babesari
garrantzi handia ematen diotela
azaltzen duen. Suedia eta Europar
Batasuneko beste herrialdeetako
erantzunen mailan egon da.
Hori dela-eta, Berdeagok, Euskal
Ingurugiro Iraunkortasun Azokak,
eta halako jardunaldiek urterik
urte duten arrakasta ulergarria da.
Iaz 16.000 bisitari baino gehiago
bildu zituelarik, 2019rako Berdea-
goren aurreikuspena handitu egin
da, erakargarria egiten zaion dena
jaso dezan ikusleak.
Ikerketa honegaz jarraituz, txos-
tenak dio, etxebizitza erosterakoan
energiaren sailkapenari garrantzi
handia ematen diotela herritarren
erdiek. %53k, bestalde, autoak
zenbat kutsatzen duen du ardura
nagusia modeloa aukeratzerakoan.
Kotxeen eta beste garraio moten
kutsadura Euskadiko ingurumen
arazorik garrantzitsuenetakoa da.
Hala ere, kezka handia dago, izan
ere inkestatuek aitortu dute ezja-
kintasun handia dagoela zenbait
baliabide naturalen agortzeari
buruz, petrolioarena eta gasarena
kasu.
Berdeago Energy
Ildo horretan, Berdeago Energy,
efizientzia energetikoaren Eus-
kal azoka, lagungarri izango da
efizientzia energetikoa, mugikor-
tasun jasangarria eta ingurumen
berrikuntzari buruzko produktu
eta azken berriak ezagutarazteko.
Profesionalentzat bisita perfektua
da, baina baita erabiltzaile eta
azken kontsumitzaileentzat ere,
etxebizitzetan aurrezpen energeti-
koa suposatzen duen aldaketarik
egiteko prest dauden horientzat;
adibidez, biomasa galdara baten
instalakuntza edo isolamendu ter-
mikoa. Hitzordua Durangoko Lan-
dako Gunean izango da, otsailaren
1ean, barikua, 10:30etik 20:30era;
2an, zapatua, 10:00etatik 20:00eta-
ra eta 3an, domeka, 10:00etatik
20:00etara. Sarrera doan da.
Berdeago Nature
Bestalde, herritarren %59k Eusko
Jaurlaritzako ikerketan aitortu
zuten produktu lokalak eta ger-
tukoak erosteko ohitura dutela.
Jende horren erdiek produktu
ekologikoak erosten dituzte noiz-
behinka, 2013. urtearekiko datua 3
puntutan igotzen delarik.
Joera hauek ikusita, Berdeago
Naturek, ekologia eta kontsumo
arduratsuaren azokak, ingurugiro
irankortasunaren inguruko elika-
dura ekologikoa eta km0, ekono-
mia soziala, ongizatea eta gizarte
ekintza sektoreetako profesiona-
lak bilduko ditu, besteak beste.
Elikadura ekologikoan, baratzeko
produktuetan edo hirugarren sek-
tore sozialean interesaturik daude-
nek Durangoko Landako Gunean
otsailaren 9an eta 10ean aukera pa-
regabea aurkituko dute kalitatezko
produktuak eskuratu eta kontsu-
mo arduratsuago eta jasangarriago
bat egiteko. Artikulu hauen zaleak
zapatuan 10:00etatik 21:00etara
etorri ahal izango dira, eta 10ean
10:00etatik 20:30era. Sarrera doan
izango da.
Azkenik, txostenean Euskadi-
ko herrien ingurumen arazo ga-
rrantzitsuenen ranking bat ager-
tzen zen, gehiegizko hondakinak
%10ekin azaltzen zirelarik, kutsa-
dura orokorra %12rekin eta autoen
eta bestelako garraiobideen kutsa-
dura %20rekin. Inkestatuen iritziz,
uraren kutsadura izan beharko
litzateke gure ardurarik garrantzi-
tsuena, eta airearena eta aldaketa
klimatikoarena gero.
Berdeago azokan, foodtrack, mo-
da desfilea, showcookingak, das-
taketak, yoga, zinea eta ludotekaz
aparte, hitzaldi interesgarriak aur-
kituko ditugu jendearen informa-
zioa eguneratzeko. Ikusmin han-
dia pizten duten jardunaldi hauek
gure planeta leku iraunkorrago bat
sustatzeko helburua izango dute.
Euskaldunak, ingurumenak gehien
arduratzen dituen europarren artean
Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azoka, ardura horiek jorratzeko lanean ari da 2019ko azokan
4. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
14 anboto14
Etxean energia aurrezten: norbere
kabuz eman ahal diren pausoak
Bero sisteman igotzen den gradu bakoitzeko, kontsumoak %7 egiten du gora.
Energia kontsumoa bajatuta, ingurumena hobetuko da eta ekonomikoki errentagarriagoa izango da
ENERGIA markel onaindia
Norberak bere etxean pauso batzuk eman ahal ditu
energia murrizteko eta, era horretan, ingurume-
nak eta poltsikoak eskertuko dute. Berdeago Energy
azokan, etxerako aparatu eta sistema jasangarria-
goak ezagutu ahalko dira. Gainera, informazioa eta
aholkuak emango dituzte berbaldien bidez.
Esaterako, eraikuntzan eraginkortasun energe-
tikoa lortzeko irizpideak eskainiko ditu Energiaren
Euskal Erakundeak (EVE), otsailaren 1ean. Egune-
rokoan ere hainbat pauso eman ahal dira energia
aurrezteko. Hona hemen EVEk jasotako batzuk.
Etxebizitzaren isolamendua
Etxea erostean edo berriztean, kontuan izan disei-
nu on bategaz %70eraino aurreztu ahal dela. Beira
bikoitza duten leihoak ipini.
Bero sistemak
Termostatoa 20 尊c-ko tenperaturan ipintzea da ego-
kiena. Adi, ze, igotzen den gradu bakoitzeko, kon-
tsumoak %7 egiten du gora. Gauez, sistema amata-
tzea edo 17 eta 19 gradu artera bajatzea komeni da.
Gela batzuetako erradiadoreetan balbula termosta-
tikoak erabilita, %5 eta %10 artean aurreztu daiteke.
Ur beroaren kasuan, eguzki-energia termikoa-
ren sistemagaz %60raino lortu ahal da energiaren
kontsumoa gutxitzea.
Argia
LED teknologiadun argiek gehiago irauten dute eta
%90 gutxiago kontsumitzen dute.
Sukaldea
Indukzio plakek %45erainoko energia aurrezten
dute, bitrozeramikekin alderatuta. Labearen ordez
mikrouhin-labea erabilita, %60 aurrezten da.
Telebista
Telebista amatatzean, deskonexio botoia sakatzea
komeni da. Horrela, %15 murriztuko da kontsumoa.
Garbigailua
Arropa lehortzeko, hobe da garbigailuko zentrifu-
gazioa erabiltzea lehorgailua baino.
5. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
15anboto
15
Edertasun iraunkorra
EROSKIk COSMOS Natural kosme-
tika ziurtagiridunaren lehen saila
atera zuen merkatura orain hilabe-
tegutxibatzuk.SailberrihoriECO-
CERT nazioarteko erakunde ospe-
tsuak homologatzen du, eta hama-
sei produktuz osatuta dago. Horien
bidez, eguneroko higienearen eta
edertasunaren oinarrizko beha-
rrak estaltzen ditu. Araudi horrek,
besteren artean, honako alderdi
hauek erregulatzen ditu: osagaia,
ekoizpena, bilkaria, etiketa eta
ingurumenkudeaketa.Sailberriak
bere osoan lortu du osagaien %98
naturalak edo jatorri naturalekoak
direla bermatzen duen ziurtagiria;
belle NATURAL produktuen %5,
berriz, ekologikoada.
Iraunkortasunaren alorreko ziur-
tagiriak arrandegian
EROSKIk ingurumen bermeak
erantsi dizkio bere eskaintzari, eta
itsasoko baliabideen iraunkortasu-
narekin arduratsuak diren horni-
tzaileekin dihardu. Kooperatiba ai-
tzindaria da Espainian arrain fres-
koa MSC eta GGN (GLOBALG.A.P
NUMBER) erakundeen estanda-
rren arabera merkaturatzen; kon-
promiso hori funtsezko laguntza
da iraunkortasunaren alde dihar-
duen arrantza sektorearentzat.
Horren ondorioz, iaz bikoiztu egin
zuen MSC eta GlobalG.A.P Num-
ber ziurtagiriekin merkaturatzen
duen arrain iraunkorraren kopu-
rua, 2.536 tonak gainditzeraino.
Arrain hori EROSKI Natur freskoen
markarekin saltzendu.
Betiko plastikozko poltsen alter-
natiba berriak
Erosketa arduratsua egiten lagun-
tzeko, beste ekimen bat jarria du
martxan kooperatibak: paperezko
poltsa berria, erabilera bakarreko
plastikozkoaren alternatiba gisa;
aukera iraunkorragoa da, eta ingu-
rumena babesteko EROSKIk hartu
dituen konpromisoetan sartzen
da. Poltsa berriak dagoeneko hi-
permerkatuetan daude, eta sare
komertzial osora zabalduko dira.
Paperezkoak dira, eta FSC速 zigilua
izango dute (Forest Stewardship
Council); horren bitartez, ziurta-
tzen da paperaren zuntza modu ar-
duratsuan kudeaturiko basoetatik
datorrela edo material birziklatua
duela eta erabat birziklagarria dela.
Paperezko poltsa berriaz kanpo,
EROSKIk gero eta soluzio gehiago
etageroetaaskotarikoagoakeman-
go ditu erosketa mota guztietara
egokitzeko eta ohiko plastikozko
poltsak ordezkatzeko. Gauzak
horrela, datorren asteetan poltsa
konpostagarria aterako du, landare
jatorriko material berriztagarriz
egina, eta zabor organikoaren pol-
tsagisaraereerabiliahalkoda.Plas-
tikozko poltsa berrerabilgarri bat
ere eskainiko du, erabat birziklatu
ahalko dena eta %55 behintzat plas-
tikobirziklatuzeginaegongodena.
Poltsa berri horietaz gain, hor ditu
lehendik ere, batetik, errafiazko
berrerabilgarria, plastiko birzikla-
tuz egina, eta, bestetik, ehunez
egindako elkartasun poltsa berre-
rabilgarria, dagoeneko eskura bere
dendetan.
Berritzailea logistika iraunkorra-
ren alorrean
EROSKIk konpromisoa hartua
du, orobat, ingurumenean duen
eragina minimizatzeko bere ingu-
runean, nola eta prozesuak, insta-
lazioak eta produktuak hobetuta.
Kooperatibak orain gutxi irabazi
zuen LEAN&GREEN saria, Ekoiz-
leen eta Banatzaileen Elkarteak
(AECOC) emana, bere jarduera lo-
gistikoetanCO2
gutxiagoigortzeko.
Ziurtagiri horrekin, EROSKI Taldea
liderra izango da LEAN&GREEN
plataforman, kontsumoaren sekto-
rekobestehamabostenpresarekin.
LEAN&GREENproiektuarenhelbu-
rua da konpainia liderren sare bat
eratzea iraunkortasun logistikaren
alorrean, aurrezpen gaitasuna
handitzeko eta CO2
emisioak %20
behintzat gutxitzeko 5 urtean. Sari
horrekin ziurtatzen dute EROSKIk
ekintza plan bat aurkeztu duela
ehuneko hori jaisteko 2015etik
2020ra. 2017ra arte landu dituen
neurriekin dagoeneko %12,94 gu-
txitzea lortu du CO2
emisioak bere
jarduera logistikoetan. Lorpen
horri esker, EROSKIk lan egiteko
modua eta kontrol prozedura sen-
dotu eta gaurkotu ditu; izan ere,
ingurumena aintzat hartzen du
OsasunarenetaIraunkortasunaren
aldeko Konpromiso berrituak bete-
tzekoorduan.
Gaur egun EROSKIren nortasun ezaugarrietako bat da elikadura iraunkorragoa sustatzea, eta hori Osasunaren eta Iraunkortasunaren alde
hartuak dituen konpromisoetako bat da. Konpromiso hori gauzatzeko, kooperatibak askotariko ekimenak lantzen ditu; besteren artean: kosmetika
naturalaren sail berria, arrantza iraunkorraren alde zigilu bidez hartu duen konpromisoa, erabilera bakarreko plastikozko poltsen alternatiba berriak,
eta logistika iraunkorraren bidean egin dituen aurrerapenak.
EROSKI, bioaniztasunaren
eta ingurumenaren alde
6. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
16 anboto16
Atxondoko Udala
basoak erosten
hasi da, herrian
"bestelako baso-
politika bat"
sustatzeko
asmoz
Basoetan bertako arbolen aldeko lanean,
aniztasuna eta ingurumena zaintzeko ikuspegian
Herri basoetan espezie autoktonoei lekua egiten hasi dira Durangon eta Otxandion
BASOAK markel onaindia
Gure inguruko basoak eremu garrantzitsuak dira
ingurumena zaintzeko. CO2a finkatzen dute, ai-
rearen kalitatea hobetu, biodibertsitatea handitu,
klima aldaketa moteldu, animalia eta landareen-
tzako habitata sortu.... Azkenaldian kezka zabaldu
da basoen egoeraren inguruan, pinuek sufritzen
duten gaixotasunaren erruz. Esaterako, Durangal-
dean 13.192 hektarea hartzen dituzte pinudiek,
eta horietako 4.380 hektareakoak gaixorik daude,
gorriturik. Euskal Herrian eztabaida handia piztu
da basoen kudeaketari buruz.
Basoen geroak arduratuta, zenbait udal neurriak
hartzen hasi dira. Durangoren kasuan, 2015etik
"ikuspegi aitzindari" bategaz lanean dabiltza udala
eta Aldundia, herriko sei mendi publikoetan. Pi-
nuen %25 mozten dute bakarrik, lur horretan ber-
tako arbolak birsortzen utziz, gainerako pinuen ba-
bespean. Baso aprobetxamendutik datorren dirua
murrizten dela onartuta, ekosistema eta bertako
espezieak indartzean ikusten dute abantaila.
Otxandion ere antzerako bide bat garatzen ari
dira iaztik udala, Aldundia eta Jaurlaritza. Mekoleta
eta Gomilaz artean, udalak jabetzan duen hiru hek-
tareako baso batean kanpoko arbolak kentzen hasi
dira,etaautoktonoaklandatzen.Haritzamerikarra,
alertzea eta koniferoak dira kendutako batzuk, eta
elorria,elorribeltza,basokomakatzaetaotsalizarra
dira sartutako batzuk.
Lurrak erosten
Bestalde, Atxondoko Udala basoak erosten hasi da,
herrian "bestelako baso-politika bat" sustatzeko as-
moz. Ma単arian ere asmo hori dute, eta beste arrazoi
bat gehitu dute: erosleen lehia sortuz lurjabeei la-
guntzea, salmenta prezioak bajatu egin zaizkielako
pinuen gaixotasunak eraginda.Durangaldea da Bizkaian pinu hektarearik gehien gorriturik duen eskualdea. Lehior Elorriaga.
7. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
17anboto
17
"Esperientzia ona
izaten ari da Esnetik
kooperatibakoa"
Esnetik kooperatibak bidea urratu gura du elikagai
subiranotasunean; Durangaldeko artzain familia bi kideak dira
abeltzaintza Aritz maldonado
Larrabe baserrian gazterik hasi zen beharrean Omar
Costas Uriarte (Zornotza, 1952). Gurasoek behiak
gurago zituzten arren, ardiekin lan egitea izan du
gustuko beti. Orain urte batzuk langabezian geratu
ostean, ardiekin lanean dabil buru-belarri. Esnetik
kooperatibako kidea da egun. Berdeago Naturen
egongo dira proiektua azaltzen.
Noiz sartu zinen Esnetik kooperatiban?
Orain sei bat urte. Ahoz ahokoaren bidez enteratu
nintzen, eta Javier Aldekoagaz bildu nintzen, bes-
teak beste.
Nola funtzionatzen du?
Nik euren bidez saltzen dut esnea. Niri ondo joan
zait. Gainera, Javier oso jatorra da, eta arduratsua.
Oraindik behintzat ondo gabiltza, esperientzia ona
izaten ari da.
Zenbat ardi dituzu?
240-250 ardi ditut, 6-8 aharito eta 55-60 gazte ingu-
ru.Lehenbizi,artaldeahaztenaritunaiz,eta,horren
ostean, ekoizpena zaintzen. Produkzioa urtearen
araberakoa da. Aldea dago. Ondo bidean, klima ona
badago, 25.000-28.000 litro inguru bildu ditzaket,
gutxi gorabehera. Badago gehiago batzen duen jen-
dea, noski. Ahal dudana egiten dut. Orain urte bikoa
oso urte ona izan zen. Iazkoa, ostera, ez. Azaroaren
30ean negua zen, belardiak elurtuta zeuden eta ar-
diek ez zuten non jan. Eta horrek eragina du, noski.
Egunean litro bi ematen baditu, bikaina da.
Bestelako
kontsumo modu
bat bultzatu
gura du Esnetik
kooperatibak.
Lau familiek
ematen diote
esnea, eta
horietako bi
Zornotzakoak
dira
8. 2019ko urtarrilaren 25a, barikua
18 anboto18
Bidean 100 urte
baino gehiagoko
baserriak, ermita
historikoak
eta askotariko
paisaiak ikusteko
eta gozatzeko
aukera izango du
ibiltariak
GR-229 Mikeldi, 86 kilometrotan
eskualdeko historia barneratzen
duen zeru zabaleko museoa
Ibilbideak Durangaldea inguratzen du, 2005etik dago homologatuta eta bost etapatan banatu ohi da
EGITARAUA JOSEBA DERTEANO
Durangaldea inguratzen duen GR-229 Mikeldi ibil-
bideak hamaika altxor gordetzen ditu bere 86 kilo-
metroetan. Sarrerarik kobratzen ez duen zeru zaba-
leko museoa da, mendiko bizikletan zein mendiko
botak jantzita eta bizkarrean ondo hornitutako
motxila hartuta egin beharrekoa. Baina museoa za-
balik mantenduko bada, etengabeko mantenu lana
eskatzen du. Ildo horretatik, Urkiola Landa Garape-
nerako Alkarteak lehiaketara atera du, beste behin,
ibilbidea mantentzeko urtebeterako esleipena.
Ibilbidea garbi mantentzea, seinaleak margo-
tzea eta seinale bertikalen egoeraren berri ematea
izango dira zereginetako batzuk, azaldu du Juan
Mari Totorikak, Urkiola Landa Garapenerako ardu-
radunak.
Bost etapatan egitekoa
Ibilbidea 2005etik homologatuta dago eta bost eta-
patan banatu ohi da. Bidean dorretxeak, 100 urte
baino gehiago duten baserriak, ermita historikoak,
errota zaharrak eta askotariko burdinolak aurkitu-
ko ditu ibiltariak; baita naturagaz gozatzeko aukera
paregabea eskaintzen duten paisaiak ere: Urkiolako
Parke Naturala bere biodibertsitate aberatsagaz, Oiz
eta Anboto mendien magalak
Durangoko Tabiran hasi eta Atxondon amaitzen
da lehenengo etapa, Izurtza eta Ma単aria zeharkatu,
Urkiolara heldu aurretik Atxartera jaitsi eta Axpe-
tik zein Arrazolatik igarota. Izurtzako Etxaburu
dorretxea eta Abadi単on Larringango haize-errota
dira ibiltariak bidean aurkituko dituen altxor histo-
rikoetako bi.
Bigarren etapa, Atxondotik Berrizera, laburrena
da, 8 kilometrokoa, eta Garaira heltzen den hiruga-
rrenagaz lotu daiteke, 25 bat kilometroko ibilbidea
osatzeko guztira. Berrizko Berriozabaleta auzoan
dagoen estilo neoklasikoko iturria, Zaldibarko
Garitaonandia dorretxea Badago zertaz gozatu
ibilbidean.
Laugarren etapa Zornotzara heltzen da. Sasoi
batean Durangaldea kostaldeko portuekin lotzen
zuen harbidetik zehar izango dira ibilbideko kilo-
metro batzuk. Iurretan Laixiartik ere igaroko da
ibiltaria, sasoi batean Iurretako kofradiak batzen
ziren zelaitik.
Azken etapak Zornotzatik Durangora eramango
du ibiltaria, hasierako puntura, bidean Belatxikieta
gaina eta Iurretako Orozketa auzoak igarota. Hel-
mugara heltzen denak ondo irabazita izango du
freskagarria Durangoko edozein tabernatan.
Larringango haize-errota, Abadi単oko Mendiola auzoan.Berrizko Berriozabaleta auzoan estilo neoklasikoko iturria.