際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Juan San Martin Liburutegia
Idazlearekin harixa emoten
DEKLARATZEKORIK EZ
Be単at Sarasola, Susa, 2019
Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2020-01-07
Wikipedian
https://es.wikipedia.org/wiki/Be%C3%B1at_Sarasola
Academia
https://ehu.academia.edu/bsarasola
Literaturaren zubitegian
https://zubitegia.armiarma.eus/?i=766
Deklaratzekorik ez. Ezaugarri nagusiak
Be単at Sarasolaren nobela honek 14 kapitulu ditu eta 302 orrialde. Kapituluetatik
hiruk zehaztu egiten dute garaia (1995-1996); besteek berriz, beraien edukiari buruzko
erreferentzia garbiak ematen dituzte: Reina Sof鱈a, Monte Igueldo, Malagako hondartzak,
bestetan, atal horietan narratzen den zerbaiten haria jasotzen dute, kanta bat To the
End of Love, edota usain bat: Black Angel; inoiz historia handia duten eraikinak
gogorarazten dizkigute: La Equitativa. Raza espa単ola, berriz, Zumalarregiren patuaz
luze-labur ari da, besteak beste.
Nobela abian hasten da protagonista, zeinen izena oker ez bagaude behin bakarrik
ematen den eleberrian barrena: Imanol, eta bere neska laguna Lucia Madrilerantz
ateratzen direnean. Master bat egitera doa neska. Mutilak ezin izango dio Madrileko
egonaldian lagundu bibliotekari plaza atera berri baita Donostian. Bada, berau dugu
nobelako abiapuntua eta ardatza.
Nobelaren toposa
Eleberriak Donostia1 badu ere epizentroa zelanbait esateko, beste kokapen batzuk
ere baditu: Madril bera. Donostiak eta Madrilek osatzen dute bada, nobelaren ardatz.
Halaber, gertakarien tempoak, orainaldi batetik abiatuz, Imanol protagonistaren
gaztaroa besarkatzen du zenbaitetan, gatazka garaia kontatzen delarik nagusiki (1995
eta 1996 urteak zehazten dira). Gero, arestian aipatu dugun orainaldian protagonistaren
gogoeta dago iraganaz batez ere. Aldi horri lotuz, aitaren figurak balio dio protagonistari
haren ikuspegia emateko: Espainiako 1936ko Gerra eta, orduko fronteak Donostia
dutelarik kokaleku. Beste fronte bat suposatuko du protagonistaren gaztaroan Donostia
bera, nahiz eta noski protagonista berriekin, hiria bihurtuko delarik, orduan ere, gatazka
baten, euskal gatazkaren adibide gordina.
Euskal Herria abertzaletasunaren ikuspegitik
Zer izenburu jarri nobelari eta, ez dago zalantzarik beti ere alderdi literarioa, hots,
idazlearen irudipena hegan jartzen delarik, ehun bat, trama bat osatzen den osotasuna
alde batera utzirik, hemen garbi dago bada, Euskal Herri demagun aski garaikidearen
historiaren irakurketa bat egiten dela, hasi 1833ko I. karlistaldiak, 1936ko Gerraren
arrastoetatik pasa eta, azkenik, iragan haiek gure gatazka armatua deitu izan den garaia
lotzen direlarik. Horra historiaren harian nobelak daraman ibilbidea.
1
Beltzez ageri diren hitzen zergatia, iruzkin honen egilearentzat ustez interesgarrienak direnak dira.
Susmoa dugu Sarasolak belaunaldi bat bere belaunaldia argazkiratu nahi izan duela
nobelan honetan barrena. Euskal gatazkari gagozkiolarik, protagonista borroka
armatuaren azken hondarrak ezagutzen ari da, su-etena bera ezagutu zutenekoa; oro
har, borroka era hartaz eta hura defendatzen zutenei buruz kritiko ageri da. Horrek ez
du baztertzen protagonistak estatuko indar armatuen jarduera, maiz doilorra, salatu ez
dezan.
Zumalakarregi Galdos lumatik2
. Valle-Incl叩n
Baina ez da, arestian zehaztu dugun legez, garai konkretu batera mugatzen
protagonista, Zumalakarregiz Benito P辿rez Gald坦s idazle ospetsuak idatzi zuen liburuak
bide ematen dio karlisten jeneral haren bizitza eta ikuspegi zelanbait idealizatuak
zalantzan jartzeko: Tomas Zumalakarregik euskal aberriaren proiektua izango zukeen
buruan, esan ohi du zenbaitek, beraren heriotza azkarrak ezinezkoa bihurtu zuena.
Protagonistak zelanbait aitzakia du Zumalakarregi bere idunetik jaisteko. Gizatiarragoa
bihurtzeko.
Baina Zumalakarregi ez ezik Euskal Herriko gertuagoko egoera politikoa ere islatu
nahi luke narratzaileak. Arestian adierazi bezala, P辿rez Galdosen biografia irakurria du
eta zertan datorren bat idazlearekin eta zertan ez zehaztuko digu. Narratzaileak
karlismoaren hariak XX. mendera luzatuko ditu Valle Inclan idazle galiziarra aipatzen
duelarik zeharka. Haren Luces de Bohemia nobela ospetsuaren pertsonaia berezia Max
Estrella aipagai du, oraingoan zehaztasunik gabe. Dena den, gaian sakondu nahi bada,
Valle Inclanen Sonata de Invierno irakur daiteke, Lizarratik abiatuz Euskal Herrian
barrena hark irudikatutako bidaian, bere karlismoari buruzko iritziaz jabetzeko.
Karlismotik egungo errealitatera
Nobela izari handikoa dugu, non aztergai asko plazaratzen baititu, diakronia garbian,
euskal historiari XIX. mendea abiapuntu ezarririk, ikusi berri dugun legez, Zumalakarregi
jeneralaren figurarekin hasiz, XX. mendean 1936ko Gerrarekin jarraipena emanez (hura
baino haren ondorioak aipatzen dira zeharka bada ere), protagonistaren aitak
ordezkatzen duela aro hura zelanbait, eta, guztia bilbatzen dituelarik, euskal gatazka
garaikidea, bere adierazpide nagusienak agertzen direlarik, haren erak, errepresioa eta
idealak, eta, azken hausnarketetako bat seguruenik, hainbaten buru-lokietan behar
duena: euskaldun militantea izatearen nekea.
2
Episodios nacionales nobela sailen barruan, lehenengo eleberria izango du idazleak. 1898an egina,
Espainiar kolonien akabuaren espirituan egina dagoke.
Protagonistaren irizpide kritikoa euskal historiaz
Historia ezer bada, diakroniaren jarraipena dugu. Ildo honi jarraiki, Imanol, eleberriko
protagonista nagusia euskal gatazkaren azken fasea baino ezagutu ez duen gaztea da.
Eta, zerbait gailentzen bada haren kontaeran, gure historiaren irakurketa eszeptikoa
dugu: eskailera luze baten harmailak bailiren, Imanol igotzen doa haietan gora,
iraganetik orainaldira eta, tamalez beretzat, asko ikusten du damutzeko modukoa.
Bibliotekaria den gure mutilak Zumalakarregi jeneral karlistaren biografia dihardu
irakurtzen: Perez Galdos nobelagile espainiar ospetsuaren begietatik, alegia. Eta,
harrigarriro, Galdosek euskaldunarengan bertute ikusten duen hartan irakurleak akats
ikusten du. Egia da, Zumalakarregiri karlismoaren agintariek ez diotela bere lan zaila
errazten, liberalen kontra gerran jardutea, alegia, baina berak ere zauritua izan delarik
Bilboko erasoan, mediku, demagun jakitunek, senda diezaioten zauria saiatu ordez,
etxera etorri eta petrikiloak osatzea nahiko du, bala bera atera gabe, heriotza azkarra
datorkiolarik. Karlismoa zuen gainera protagonistak tesi burutu gabearen gaia eta,
aitzakia horrekin, irakasle zenbaiten iritziak jasotzen ditu ideologia hartaz.
Aurreikusi dugun zentzu figuratuan, historiaren harmailak igotzen jarraitzen du gure
protagonistak eta, Imanolek etxean duen aitaren lekukotasuna, 1936ko gerra edo
behintzat haren ondorengoak ongi ezagutzen duen gizonaren irakurketa ez du lar
konbentzitzen.
Azken harmailak, ezagunenak ditu Imanolek, halere ez dira aise gainditzen. Zailak
dira. Argitasun osoz bere orduko Donostiako borroka giroa xehetzen digu. Ekintza-
erantzuna sasoi hartako tentsioa, batez ere Gipuzkoako hiriburuko kaleetan barrena,
ederki daude zehaztuak eta adieraziak liburuan zehar. Gainera, protagonistak bere
haragian jasan behar izan duen errepresioa, fisikoa (tortura), psikikoa (polizien
jazarpena) ez da txantxetakoa.
Nobelaren alderdi literarioa
Egia da orain egiten ari garena ez litzatekeela egin behar, hots, alderdi literarioa eta
historikoa elkarrengandik banatzea. Nobela ezer bada, bi zati horien uztartzea baita,
baina uste dugu metodologia aldetik mesedegarri izan litekeela.
Bitasuna
Alderdi literarioa eta historikoa lotuko bagenitu, bitasunaren teoria egonkortuko
genuke. Maiz esan izan da euskaldunon artean, sarri kontrajartzen diren bi joera
nabaritzen direla. Aspaldi baten, karlistak eta liberalak, geroago betiko abertzaleak eta
ezker abertzalekoak3. Bestalde, nobelan karlismoari ematen zaion garrantzia, hain da
handia non iradokitzen baita, ideologia haren haria oraindik ere ez dela ia berrehun urte
geroago eten. Hona zer dioen protagonistak nobelako pasarte batean: Karlistarik
gabeko herri karlista gara (138). Hari etsikorra, negatiboa protagonistaren ikuspegitik.
Bestalde, azpimarratzen ari garen eleberriaren eszeptizismo giroaren barruan,
aipagarria da narratzailearen kritika zuzena ezker abertzalearen garai bateko jarreren
inguruan.4
Azken finean, epika nekez ezkontzen baita eszeptizismoarekin.
Lucia eta Miren
Bitasunaren adibidearekin jarraituz, Lucia eta Miren ditugu. Nobelako emakume
protagonistak, Imanolen inguruan mugituko direnak.
Bikote harremanak eta sexuaren garrantzia beraietan, artearen eginkizuna egungo
gizartean, horra Lucia eta Mirenen presentziak dakarkiguna.
Esparru sentimentalean Lucia eta Miren pertsonaiak ditugu, berriz, protagonista
nagusiaren neska lagunak. Labur esanda, Lucia Madrileratu dela aprobetxatuz
Imanolek Mirenek lotuko du harreman noizbehinkakoa.
Bi emakumeren artean bira dabil protagonistaren bihotza: Lucia eta Miren, hurrenez
hurren. Bien artean dagoen aldea, arraren eta emearen arteko bizitza sexuala bezain
aspaldikoa, zaharra beraz, dugu. Labur eta zabarkeriaz esanda: batak ematen ez diona,
besteak eman beharko dio. Baina badago gehiago. Hasteko, Lucia, Imanolen andregai
ofiziala, kartesianoa dugu, alegia, burutsua, orekatua, hotza bere sentimenduak
kanporatzen eta, aski lehorra bere sexu apetak erakusten. Ostera, Miren, motza behar
bada bere ikasketa laburrekin, honekin ez du, alderdi intelektualetik behintzat,
xextrarik espero protagonistak, Mirenek bada, aurrekoaren aldean ikasketa maila
apala du, hura masterra egiten, beste hau ile apaintzaile edo. Miren baina, bizia, irekia
dugu, Lucia ez bezala ; Mirenen baitan bihotzak agintzen dio buruari, bera maitekorra
da, bat-batekoa, sutsua sexu harremanetan. Eta horretan ez du kontrariorik, nonbait.
3
Euskal Autonomia sortu zen garaian, gertatu izan ziren bikoiztasun konponezinak euskal kulturan: Habe
eta AEK, Deia eta Egin,
4
Adibidez, alkohola salduz lortzen ziren diru sarrerak intentsitate gutxiko zerga iraultzailea deitzen ditu
protagonistak. (165). Aurrerago, beste konsigna baten inguruan: la mili con los milis adierazpidea dakar
(70). Beste une batez, ondokoa :kale borroka txorta borroka da.
Nobelaren garapenean irakurleak amaiera garbia espero du. Nork aginduko du Imanolen
bihotzean?
Lucia eta Imanol
Oro har, Lucia neskaren soslai zelanbait sentimentala adierazita geratu da.
Baina Luciak, protagonistaren bikote finkoa eta betikoa den arren, ideologikoki
Imanolen kontrajarpena dirudi. Hemen, Imanolekin izan zezakeen lotura edo eten
sentimentalaz kanpo, Euskal Herriaren ikuspegi desberdina dago bi gazteen artean:
Luciak, paso egiten dio euskaldunon iragan gatazkatsuaren ubera jarraitzeari.
Bestalde, bion izaerak bat datoz agian euren juzguen erradikaltasunaz. Luciak arteaz
duen irizpide zorrotza, bat dator beste esparru batean Imanolek euskal literaturaz edo
euskalgintzaz erakusten duen iritzi ezkorraz5.
Bion arteko bizitzaren perspektiba desberdinen harian, Luciak beste mundu sozio-
politiko bat hautatu duela Madrilen ematen du, iragan hurbila ahantziz; ostera, Imanoli
iragan berberak jarraitu egiten dio (128). Beraien arteko eztabaidek arteaz, transzenditu
egiten dute eta, sakonean, irakurleari herri proiektu bati buruzko hausnarketari bide
ematen diote.
Narratzaileak gainera, esplizitatu egiten du bere jarduna: Lucia antiabertzalea da
(Ibid.). Ideologiak bada, zer ikusia handia du gazte bion harremanean. Bultzada bikoitza
nagusitzen dela kontakizunean ematen du.
Laburbilduz, Imanolek dena jartzen du zalantzan bere buruan: ideologia eta
sentimendua. Ideologia, ikusi dugun bezala, erlatibizatu egiten baitu, erlatibizatu gure
historia, ustezko eragileak, erlatibizatu, ikusiko dugun legez, euskal gatazkaren erritoak
(ongi-etorri ospetsuetan jokoz kanpo ikusten du bere burua).
Militante nekatuaren oinazea
Imanol protagonistaren gogoetek data jakin batzuk dituzte: iragana eta bere
orainaldia nahasten dira kontakizunaren barruan. Baina bada data bat, alegia, 1996ko
abuztuaren 10ekoa, zeinetan protagonista eta bere kuadrillako lagun direnek ongi-
etorria jasoko duten Donostiara iristean. Libre utzi dituzte presondegian eta,
horrelakoetan gertatzen zen bezala, jendea erruz atera zitzaien kalera. Aipaturik geratu
da nobelaren bitasun hura: joera politiko batekoak eta bestekoak, gehiegi zehaztu gabe
identifikatuko genituzke. Imanolen kuadrillakoak izan dira atxilotuak, izen eta
deiturekin: Asier Imaz eta Unai Zaldua, gure protagonistarekin batera. Imazen, zeinen
5
Atxaga eta Saizarbitoriaz kanpo pulamentuzko ezer gutxi argitaratu omen da (25)
figura goraipatua agertzen den Imanolen aldetik, nahiz eta desadostasun politikoak izan
izango ziren beraien artean, haren aldartea alegia, kontraste bizian agertuko da
jendetzaren aurrean: lasai eta pozarren dago Asier, Imanol ostera, durduzaturik, ikara.
Asierrek besarkadak eta txaloak jasotzen ditu, are gehiago hitzaldi zuzen eta arranditsua
egiten duela, Imanol, berriz, erabat urduri, ez da gai jendaurrean hitz batzuk
plazaratzeko ere6.
Berriro ere, Imanolen eszeptizismoa. Berriro ere, kontrastea: Imazen gurasoak
pozarren, semeak politikoki egiten duenaz, aldiz, Imanolen gurasoen damua, zer egin
duten gaizki semea horrelakoa atera zaielako. Ikastolaren eta, zehazki, andere単o baten
lepo uzte dute erantzukizuna. Protagonistaren gogoetak dira espetxealditik irten eta
bost urte geroago.
Nobelaren amaiera
Egileak, kontakizunaren amaiera, Malagako hondartzan, Malagako deserrian, alegia,
egiten du. Aipaturik geratu da eszeptizismoaren garrantzia eleberri honetan: amaieran
protagonista akitu bat aurkezten zaigu zeinak ondokoa oldozten duen: Ihes egiteko era
guztien artean, pentsatu du, ahanztura da gehienetan egokiena. (297). Aurrerago
arituko gara honetaz.
Euskara eleberrian
Nobelan barrena Sarasolak darabilen euskara ausarta eta urratzailea iruditzen zaigu.
Hizkuntzari baliabide berriak eransten dizkio idazleak. Aipagarria da ka atzizki modala
erabiltzeko ausardia. Kakofoniak iruditzen zaizkigu baina egilea beraiek erabiltzeko
baimena du, noski. Dena den, aitortu behar harrigarri gertatzen zaizkigula. Nolakotasuna
adierazten digute noski, adierazpideek. Hara hemen liburuko adibide zenbait:
Ikasiko dutka; xehetasun gehiagoka; Non zeundenka; horrelako erabilerek inoiz
sentsazio bitxia sortzen dute irakurlearengan. Zer-gertatzen-daka hartu nau, adibidez,
97. orrialdean. Berdin dio gainera, arestian aipatu dugun kakofonia baztergarria sortzen
badu ere: isiltzekoka irakurtzen dugu 166. orrialdean. 255. orrialdean, berriz,
protagonistari eta bere lagunei egiten ari zaien ongi-etorrian, Imanolek, bere buruarekin
gogoetan ari dela, honela adierazten du berea: () balkoietan daudenak ere begira, niri
zain, hasiko-al-haiz motelka, benga-ez-diagu-egun-osoaka, hizkera informala eta
nolabaiteko jasoa uztartzen dituela.
6
Dena azkar joan dadila, ez dut besterik desio, dio protagonista urduriak (245).
Bestalde, hiztegi mailan egilea ausarta dugu maileguak euskaratzen: enparanoiatu,
estonatu, parkinatu, fueratu eta horrelako aditzak darabiltza. Oro har, baliabide berriak
baliatzen: patolucasago idazten du beste behin, bere ustezko Lucia neska lagunaren
adiskide berriaren karikatura egiten diharduela protagonistak eta abar. Puntalakurlo
edo tunkoso bezalako hitzak adibidez (69), nekez aurkituko ditu irakurleak hiztegietan.
Iritzia
Be単at Sarasolak arnas handiko eleberria idatzi nahi izan du. Euskal Herriaren historia
bat XXI. mendeko mutil gazte baten ikuspegitik. Sarasolak Euskal Herriaren azken
berrehun urteak islatu nahi izan ditu, abertzaletasuna ardatz harturik. Horretarako
protagonista nagusitzat mutil gazte bat hautatu du. Abiapuntu, Zumalakarregi I.
karlistaldian borrokatu zuen jeneral ormaiztegitarra. Lau begiren bitartez, Espainiako
ortodoxia (Galdos) eta herabeki heterodoxiak (Valle Inclan), zer zioten karlismoaz
adierazten zaigu bai eta narratzailearen iritzia besteena kontuan harturik. Denbora
guregana dator XIX. mendeari XX. jarraitzen diola eta, 1936ko Gerrak gure gizartean utzi
zuen arrastoa aintzat harturik (aita izango du zelanbait ideologia emaile), Euskal Gatazka
deitu izan denarekin topo egiten dugu. Une hartan ETAk eta bere jardunbideak beteko
du narratzailearen jarduna.
Horrela bada, protagonista orojakile horrek garaiak, egoerak eta jarrerak epaituko
ditu bere irakurketa eginez: batzuetan lekuko soil bezala, bestetan bere hezur-haragitan
biktima izanik. Ez da baina soil-soilik irakurketa politikoa egiten, euskal gizartearen
erradiografia ere badago: arrunkeria eta askoren bizitza erraza (eskia, jatordu oparoak);
euskarari zaion begirune urria
Bada, irakurleak galde lezake, eta, non da literatur alderdia, non daude fikzionatutako
egoerak, jarrerak?
Dena da fikzioa! esango genuke baikor. Historiaren interpretazio bat den aldetik!
Lucia pertsonaiari zor diogu arteari buruz ematen diren iritziak, sorrarazten dituen
eztabaidak, egiten diren ebazpenak. Beragandik dator arteak, pinturak, zehazki duen
garrantzia nobela honetan. Zorrotza da hura eta hotza, gainera. Miren neska
pertxentaren pasadizoek, aldiz, haren naturaltasuna azpimarratzen dute, hots, bat-
batekotasuna, Imanolek ezagutu zuenetik: oraindik izenik ez zekien neskarekin topo
egin zuelarik; sexu eszena ongi esplizitatuak
Polizia sekretarekin dituen enkontru tenkatuak ederki daude gure ustez islatuak; era
berean, arestian aritu gara honetaz, hots, presoei egin ohi zitzaizkien harrera izugarri
jendetsuak beren gorabehera, errito eta gainerakoekin, haiek ere zinez ongi daude
zehaztuak. Prosa ausart eta, era berean, zuzena eta 単abarduraz betea aipatuak geratu
dira egileak hartzen dituen lizentziak formaren aldetik, osagarri politak dira eleberri
sakon honetan.
Kuadro bati begira hausnartuz: Epilogo esanguratsu bat
Nahita dirudi: egileak azken atalerako utzi du tesi modura luzatzen digun hausnarketa.
Irakurlea aise ohartu denez, artearen inguruko eztabaida, iritzi, perspektiba, ugari dira
nobelan barrena. Ia gehienetan, Lucia Imanolen neska lagunaren ahotik. Baina behin,
Imanol protagonista Torrijos jeneral liberalaren fusilamendua irudikatzen duen ehuna
ikustera hurbilduko da, Pradoko Museoan. Bakarrik, Lucia, museoren beste esparru
batera joana baita, bere gustuko oihalak ikustera7.
Eta 1888an Antonio Gispert izeneko margolariak pintatu zuen kuadroak egoera asko
irudikatzen dizkio gure protagonistari. Funtsean, gertakaria honelatsu jazo zen: 1831n,
Espainiako Fernando VII errege malapartatuaren absolutismoaren aldeko politikak
(1812ko Cadizko Konstituzioa ezeztatu nahi izan zuen), liberalen kontrapisua izaten
zuen. Baina absolutismoak indar handia zuen; halere, espetxea zein atzerria ezagutu
zuen Torrijos jeneralak, hain zuzen, Gibraltarretik gobernu haren aurkako kolpea
bultzatu nahi izan zuen. Gauza da Malaga aldean lehorreratzea burutu zuela bere aldeko
soldadu batzuekin. Bertako gobernadoreak traditu egin omen zuen eta, bertako
hondartza baten fusilatuak izan ziren, epaiketarik gabe, 49 soldadu, jenerala beraien
artean.
Kuadroaren dramatismo handian, gure eleberriko protagonistak, liberalak versus
absolutistak aurrez aurreko hartan, sinbolismo unibertsala ikusi nahi duela ikusten da.
Eta historian jauzi egingo du: frankistek fusilatu zuten Anjel Otaegi nuarbetarra, edota
Jose Antonio Agirre lehen lehendakariapasatzen dira koadroaren ikusle den Imanolen
begietatik. Non koka ditzakegu beroiek Torrijos jeneralaren kuadroan? Agirre baikorra
eta aski utopikoa, Europa eta Amerikako indar liberalek engainatua, hura ere fusilatuen
7
Jose M捉 Torrijos y Uriarte jenerala, el general Torrijos El fusilamiento de Torrijos en la playa de
M叩laga kuadroak egin izan du ospetsu. Edozein modutan, militarra izateko utopikotzat jotzen da, ia
euskarririk gabe gobernu bat bota zezakeela sinetsi baitzuen. Aurretik espetxea eta erbesteratzea jasan
izan zuen.
lerroan legoke? Anjel Otaegi ikusten du protagonistak kuadroko liberal ausart haiek
bezala, begiak estali gabe balen azken erasoa jasateko prest
Egileak, besteak beste, bere historiaren irakurketa posibilista egiten du, erasotzaileak
eta erasotuak nolabait identifikatuz, azken hauen artean heroi anonimoak ahantzi nahi
ez dituelarik.
Irakurle arretatsuaren buruan geratzen da nobelan plazaratzen den tesiari buruzko
hausnarketa.
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
Ad

Recommended

Webinar: How to Develop a Regulatory-compliant Continued Process Verification...
Webinar: How to Develop a Regulatory-compliant Continued Process Verification...
Merck Life Sciences
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano - Fakirraren ahotsa
Eibarko Liburutegia
Gorputz madarikatuak - Luc鱈a Baskaran
Gorputz madarikatuak - Luc鱈a Baskaran
Eibarko Liburutegia
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Humanismoko hainbat istorioren testu iruzkina
Laida Tejero Tellitu
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
andoaingoeuskaltegia
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
OarsoaldekoAEK
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Eibarko Liburutegia
Literaturarako generoak
Literaturarako generoak
Katalogador
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Goiztiri AEK euskaltegia
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
OarsoaldekoAEK
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
xabieransola
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
E-idazkaritza
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
OarsoaldekoAEK
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
amaiaalbizuri
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Maite Go単i
Kirmen Uribe
Kirmen Uribe
marikorta
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
OarsoaldekoAEK
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
hausnartzen
Aitaren etxea
Aitaren etxea
Eibarko Liburutegia
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
Goiztiri AEK euskaltegia
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
OarsoaldekoAEK
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2
Sagarra19
Xabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.Aurkezpena
charoelizondo
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
OarsoaldekoAEK
Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
Eibarko Liburutegia
Gr叩bate en v鱈deo leyendo
Eibarko Liburutegia

More Related Content

Similar to "Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina (20)

Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Goiztiri AEK euskaltegia
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
OarsoaldekoAEK
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
xabieransola
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
E-idazkaritza
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
OarsoaldekoAEK
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
amaiaalbizuri
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Maite Go単i
Kirmen Uribe
Kirmen Uribe
marikorta
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
OarsoaldekoAEK
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
hausnartzen
Aitaren etxea
Aitaren etxea
Eibarko Liburutegia
2014 udako irakurle kanpaina
2014 udako irakurle kanpaina
Goiztiri AEK euskaltegia
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
OarsoaldekoAEK
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2
Sagarra19
Xabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.Aurkezpena
charoelizondo
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
OarsoaldekoAEK
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
OarsoaldekoAEK
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
xabieransola
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
E-idazkaritza
Irakurle uda 2020_bajan
Irakurle uda 2020_bajan
OarsoaldekoAEK
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
amaiaalbizuri
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Maite Go単i
Kirmen Uribe
Kirmen Uribe
marikorta
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
OarsoaldekoAEK
Camus. sisyforen mitoa
Camus. sisyforen mitoa
hausnartzen
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
OarsoaldekoAEK
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2
Sagarra19
Xabier Montoia.Aurkezpena
Xabier Montoia.Aurkezpena
charoelizondo
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
OarsoaldekoAEK

More from Eibarko Liburutegia (17)

Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
Eibarko Liburutegia
Gr叩bate en v鱈deo leyendo
Eibarko Liburutegia
2019ko Txostena
2019ko Txostena
Eibarko Liburutegia
Memoria 2019
Eibarko Liburutegia
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Eibarko Liburutegia
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko Liburutegia
Udako gida-16 zuz-1
Udako gida-16 zuz-1
Eibarko Liburutegia
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
Eibarko Liburutegia
Eibarko Akademien Feria
Eibarko Liburutegia
M叩s all叩 del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Eibarko Liburutegia
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarko Liburutegia
uztaileko liburuak
uztaileko liburuak
Eibarko Liburutegia
Eibar liburukliken
Eibarko Liburutegia
Grabatu zeure burua irakurtzen
Grabatu zeure burua irakurtzen
Eibarko Liburutegia
Gr叩bate en v鱈deo leyendo
Eibarko Liburutegia
Memoria 2019
Eibarko Liburutegia
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Udarako gomendioak - Recomendaciones para el verano
Eibarko Liburutegia
Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena
Eibarko Liburutegia
eLiburutegia: lehenengo 5 hilabeteak
Eibarko Liburutegia
Eibarko Akademien Feria
Eibarko Liburutegia
M叩s all叩 del aula: recursos para autodidactas en la Biblioteca de Eibar
Eibarko Liburutegia
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarren euskaraz bizi nahi dut azoka
Eibarko Liburutegia
Eibar liburukliken
Eibarko Liburutegia
Ad

"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina

  • 1. Juan San Martin Liburutegia Idazlearekin harixa emoten DEKLARATZEKORIK EZ Be単at Sarasola, Susa, 2019 Iruzkina: Antxon Narbaiza, 2020-01-07
  • 3. Deklaratzekorik ez. Ezaugarri nagusiak Be単at Sarasolaren nobela honek 14 kapitulu ditu eta 302 orrialde. Kapituluetatik hiruk zehaztu egiten dute garaia (1995-1996); besteek berriz, beraien edukiari buruzko erreferentzia garbiak ematen dituzte: Reina Sof鱈a, Monte Igueldo, Malagako hondartzak, bestetan, atal horietan narratzen den zerbaiten haria jasotzen dute, kanta bat To the End of Love, edota usain bat: Black Angel; inoiz historia handia duten eraikinak gogorarazten dizkigute: La Equitativa. Raza espa単ola, berriz, Zumalarregiren patuaz luze-labur ari da, besteak beste. Nobela abian hasten da protagonista, zeinen izena oker ez bagaude behin bakarrik ematen den eleberrian barrena: Imanol, eta bere neska laguna Lucia Madrilerantz ateratzen direnean. Master bat egitera doa neska. Mutilak ezin izango dio Madrileko egonaldian lagundu bibliotekari plaza atera berri baita Donostian. Bada, berau dugu nobelako abiapuntua eta ardatza. Nobelaren toposa Eleberriak Donostia1 badu ere epizentroa zelanbait esateko, beste kokapen batzuk ere baditu: Madril bera. Donostiak eta Madrilek osatzen dute bada, nobelaren ardatz. Halaber, gertakarien tempoak, orainaldi batetik abiatuz, Imanol protagonistaren gaztaroa besarkatzen du zenbaitetan, gatazka garaia kontatzen delarik nagusiki (1995 eta 1996 urteak zehazten dira). Gero, arestian aipatu dugun orainaldian protagonistaren gogoeta dago iraganaz batez ere. Aldi horri lotuz, aitaren figurak balio dio protagonistari haren ikuspegia emateko: Espainiako 1936ko Gerra eta, orduko fronteak Donostia dutelarik kokaleku. Beste fronte bat suposatuko du protagonistaren gaztaroan Donostia bera, nahiz eta noski protagonista berriekin, hiria bihurtuko delarik, orduan ere, gatazka baten, euskal gatazkaren adibide gordina. Euskal Herria abertzaletasunaren ikuspegitik Zer izenburu jarri nobelari eta, ez dago zalantzarik beti ere alderdi literarioa, hots, idazlearen irudipena hegan jartzen delarik, ehun bat, trama bat osatzen den osotasuna alde batera utzirik, hemen garbi dago bada, Euskal Herri demagun aski garaikidearen historiaren irakurketa bat egiten dela, hasi 1833ko I. karlistaldiak, 1936ko Gerraren arrastoetatik pasa eta, azkenik, iragan haiek gure gatazka armatua deitu izan den garaia lotzen direlarik. Horra historiaren harian nobelak daraman ibilbidea. 1 Beltzez ageri diren hitzen zergatia, iruzkin honen egilearentzat ustez interesgarrienak direnak dira.
  • 4. Susmoa dugu Sarasolak belaunaldi bat bere belaunaldia argazkiratu nahi izan duela nobelan honetan barrena. Euskal gatazkari gagozkiolarik, protagonista borroka armatuaren azken hondarrak ezagutzen ari da, su-etena bera ezagutu zutenekoa; oro har, borroka era hartaz eta hura defendatzen zutenei buruz kritiko ageri da. Horrek ez du baztertzen protagonistak estatuko indar armatuen jarduera, maiz doilorra, salatu ez dezan. Zumalakarregi Galdos lumatik2 . Valle-Incl叩n Baina ez da, arestian zehaztu dugun legez, garai konkretu batera mugatzen protagonista, Zumalakarregiz Benito P辿rez Gald坦s idazle ospetsuak idatzi zuen liburuak bide ematen dio karlisten jeneral haren bizitza eta ikuspegi zelanbait idealizatuak zalantzan jartzeko: Tomas Zumalakarregik euskal aberriaren proiektua izango zukeen buruan, esan ohi du zenbaitek, beraren heriotza azkarrak ezinezkoa bihurtu zuena. Protagonistak zelanbait aitzakia du Zumalakarregi bere idunetik jaisteko. Gizatiarragoa bihurtzeko. Baina Zumalakarregi ez ezik Euskal Herriko gertuagoko egoera politikoa ere islatu nahi luke narratzaileak. Arestian adierazi bezala, P辿rez Galdosen biografia irakurria du eta zertan datorren bat idazlearekin eta zertan ez zehaztuko digu. Narratzaileak karlismoaren hariak XX. mendera luzatuko ditu Valle Inclan idazle galiziarra aipatzen duelarik zeharka. Haren Luces de Bohemia nobela ospetsuaren pertsonaia berezia Max Estrella aipagai du, oraingoan zehaztasunik gabe. Dena den, gaian sakondu nahi bada, Valle Inclanen Sonata de Invierno irakur daiteke, Lizarratik abiatuz Euskal Herrian barrena hark irudikatutako bidaian, bere karlismoari buruzko iritziaz jabetzeko. Karlismotik egungo errealitatera Nobela izari handikoa dugu, non aztergai asko plazaratzen baititu, diakronia garbian, euskal historiari XIX. mendea abiapuntu ezarririk, ikusi berri dugun legez, Zumalakarregi jeneralaren figurarekin hasiz, XX. mendean 1936ko Gerrarekin jarraipena emanez (hura baino haren ondorioak aipatzen dira zeharka bada ere), protagonistaren aitak ordezkatzen duela aro hura zelanbait, eta, guztia bilbatzen dituelarik, euskal gatazka garaikidea, bere adierazpide nagusienak agertzen direlarik, haren erak, errepresioa eta idealak, eta, azken hausnarketetako bat seguruenik, hainbaten buru-lokietan behar duena: euskaldun militantea izatearen nekea. 2 Episodios nacionales nobela sailen barruan, lehenengo eleberria izango du idazleak. 1898an egina, Espainiar kolonien akabuaren espirituan egina dagoke.
  • 5. Protagonistaren irizpide kritikoa euskal historiaz Historia ezer bada, diakroniaren jarraipena dugu. Ildo honi jarraiki, Imanol, eleberriko protagonista nagusia euskal gatazkaren azken fasea baino ezagutu ez duen gaztea da. Eta, zerbait gailentzen bada haren kontaeran, gure historiaren irakurketa eszeptikoa dugu: eskailera luze baten harmailak bailiren, Imanol igotzen doa haietan gora, iraganetik orainaldira eta, tamalez beretzat, asko ikusten du damutzeko modukoa. Bibliotekaria den gure mutilak Zumalakarregi jeneral karlistaren biografia dihardu irakurtzen: Perez Galdos nobelagile espainiar ospetsuaren begietatik, alegia. Eta, harrigarriro, Galdosek euskaldunarengan bertute ikusten duen hartan irakurleak akats ikusten du. Egia da, Zumalakarregiri karlismoaren agintariek ez diotela bere lan zaila errazten, liberalen kontra gerran jardutea, alegia, baina berak ere zauritua izan delarik Bilboko erasoan, mediku, demagun jakitunek, senda diezaioten zauria saiatu ordez, etxera etorri eta petrikiloak osatzea nahiko du, bala bera atera gabe, heriotza azkarra datorkiolarik. Karlismoa zuen gainera protagonistak tesi burutu gabearen gaia eta, aitzakia horrekin, irakasle zenbaiten iritziak jasotzen ditu ideologia hartaz. Aurreikusi dugun zentzu figuratuan, historiaren harmailak igotzen jarraitzen du gure protagonistak eta, Imanolek etxean duen aitaren lekukotasuna, 1936ko gerra edo behintzat haren ondorengoak ongi ezagutzen duen gizonaren irakurketa ez du lar konbentzitzen. Azken harmailak, ezagunenak ditu Imanolek, halere ez dira aise gainditzen. Zailak dira. Argitasun osoz bere orduko Donostiako borroka giroa xehetzen digu. Ekintza- erantzuna sasoi hartako tentsioa, batez ere Gipuzkoako hiriburuko kaleetan barrena, ederki daude zehaztuak eta adieraziak liburuan zehar. Gainera, protagonistak bere haragian jasan behar izan duen errepresioa, fisikoa (tortura), psikikoa (polizien jazarpena) ez da txantxetakoa. Nobelaren alderdi literarioa Egia da orain egiten ari garena ez litzatekeela egin behar, hots, alderdi literarioa eta historikoa elkarrengandik banatzea. Nobela ezer bada, bi zati horien uztartzea baita, baina uste dugu metodologia aldetik mesedegarri izan litekeela. Bitasuna Alderdi literarioa eta historikoa lotuko bagenitu, bitasunaren teoria egonkortuko genuke. Maiz esan izan da euskaldunon artean, sarri kontrajartzen diren bi joera
  • 6. nabaritzen direla. Aspaldi baten, karlistak eta liberalak, geroago betiko abertzaleak eta ezker abertzalekoak3. Bestalde, nobelan karlismoari ematen zaion garrantzia, hain da handia non iradokitzen baita, ideologia haren haria oraindik ere ez dela ia berrehun urte geroago eten. Hona zer dioen protagonistak nobelako pasarte batean: Karlistarik gabeko herri karlista gara (138). Hari etsikorra, negatiboa protagonistaren ikuspegitik. Bestalde, azpimarratzen ari garen eleberriaren eszeptizismo giroaren barruan, aipagarria da narratzailearen kritika zuzena ezker abertzalearen garai bateko jarreren inguruan.4 Azken finean, epika nekez ezkontzen baita eszeptizismoarekin. Lucia eta Miren Bitasunaren adibidearekin jarraituz, Lucia eta Miren ditugu. Nobelako emakume protagonistak, Imanolen inguruan mugituko direnak. Bikote harremanak eta sexuaren garrantzia beraietan, artearen eginkizuna egungo gizartean, horra Lucia eta Mirenen presentziak dakarkiguna. Esparru sentimentalean Lucia eta Miren pertsonaiak ditugu, berriz, protagonista nagusiaren neska lagunak. Labur esanda, Lucia Madrileratu dela aprobetxatuz Imanolek Mirenek lotuko du harreman noizbehinkakoa. Bi emakumeren artean bira dabil protagonistaren bihotza: Lucia eta Miren, hurrenez hurren. Bien artean dagoen aldea, arraren eta emearen arteko bizitza sexuala bezain aspaldikoa, zaharra beraz, dugu. Labur eta zabarkeriaz esanda: batak ematen ez diona, besteak eman beharko dio. Baina badago gehiago. Hasteko, Lucia, Imanolen andregai ofiziala, kartesianoa dugu, alegia, burutsua, orekatua, hotza bere sentimenduak kanporatzen eta, aski lehorra bere sexu apetak erakusten. Ostera, Miren, motza behar bada bere ikasketa laburrekin, honekin ez du, alderdi intelektualetik behintzat, xextrarik espero protagonistak, Mirenek bada, aurrekoaren aldean ikasketa maila apala du, hura masterra egiten, beste hau ile apaintzaile edo. Miren baina, bizia, irekia dugu, Lucia ez bezala ; Mirenen baitan bihotzak agintzen dio buruari, bera maitekorra da, bat-batekoa, sutsua sexu harremanetan. Eta horretan ez du kontrariorik, nonbait. 3 Euskal Autonomia sortu zen garaian, gertatu izan ziren bikoiztasun konponezinak euskal kulturan: Habe eta AEK, Deia eta Egin, 4 Adibidez, alkohola salduz lortzen ziren diru sarrerak intentsitate gutxiko zerga iraultzailea deitzen ditu protagonistak. (165). Aurrerago, beste konsigna baten inguruan: la mili con los milis adierazpidea dakar (70). Beste une batez, ondokoa :kale borroka txorta borroka da.
  • 7. Nobelaren garapenean irakurleak amaiera garbia espero du. Nork aginduko du Imanolen bihotzean? Lucia eta Imanol Oro har, Lucia neskaren soslai zelanbait sentimentala adierazita geratu da. Baina Luciak, protagonistaren bikote finkoa eta betikoa den arren, ideologikoki Imanolen kontrajarpena dirudi. Hemen, Imanolekin izan zezakeen lotura edo eten sentimentalaz kanpo, Euskal Herriaren ikuspegi desberdina dago bi gazteen artean: Luciak, paso egiten dio euskaldunon iragan gatazkatsuaren ubera jarraitzeari. Bestalde, bion izaerak bat datoz agian euren juzguen erradikaltasunaz. Luciak arteaz duen irizpide zorrotza, bat dator beste esparru batean Imanolek euskal literaturaz edo euskalgintzaz erakusten duen iritzi ezkorraz5. Bion arteko bizitzaren perspektiba desberdinen harian, Luciak beste mundu sozio- politiko bat hautatu duela Madrilen ematen du, iragan hurbila ahantziz; ostera, Imanoli iragan berberak jarraitu egiten dio (128). Beraien arteko eztabaidek arteaz, transzenditu egiten dute eta, sakonean, irakurleari herri proiektu bati buruzko hausnarketari bide ematen diote. Narratzaileak gainera, esplizitatu egiten du bere jarduna: Lucia antiabertzalea da (Ibid.). Ideologiak bada, zer ikusia handia du gazte bion harremanean. Bultzada bikoitza nagusitzen dela kontakizunean ematen du. Laburbilduz, Imanolek dena jartzen du zalantzan bere buruan: ideologia eta sentimendua. Ideologia, ikusi dugun bezala, erlatibizatu egiten baitu, erlatibizatu gure historia, ustezko eragileak, erlatibizatu, ikusiko dugun legez, euskal gatazkaren erritoak (ongi-etorri ospetsuetan jokoz kanpo ikusten du bere burua). Militante nekatuaren oinazea Imanol protagonistaren gogoetek data jakin batzuk dituzte: iragana eta bere orainaldia nahasten dira kontakizunaren barruan. Baina bada data bat, alegia, 1996ko abuztuaren 10ekoa, zeinetan protagonista eta bere kuadrillako lagun direnek ongi- etorria jasoko duten Donostiara iristean. Libre utzi dituzte presondegian eta, horrelakoetan gertatzen zen bezala, jendea erruz atera zitzaien kalera. Aipaturik geratu da nobelaren bitasun hura: joera politiko batekoak eta bestekoak, gehiegi zehaztu gabe identifikatuko genituzke. Imanolen kuadrillakoak izan dira atxilotuak, izen eta deiturekin: Asier Imaz eta Unai Zaldua, gure protagonistarekin batera. Imazen, zeinen 5 Atxaga eta Saizarbitoriaz kanpo pulamentuzko ezer gutxi argitaratu omen da (25)
  • 8. figura goraipatua agertzen den Imanolen aldetik, nahiz eta desadostasun politikoak izan izango ziren beraien artean, haren aldartea alegia, kontraste bizian agertuko da jendetzaren aurrean: lasai eta pozarren dago Asier, Imanol ostera, durduzaturik, ikara. Asierrek besarkadak eta txaloak jasotzen ditu, are gehiago hitzaldi zuzen eta arranditsua egiten duela, Imanol, berriz, erabat urduri, ez da gai jendaurrean hitz batzuk plazaratzeko ere6. Berriro ere, Imanolen eszeptizismoa. Berriro ere, kontrastea: Imazen gurasoak pozarren, semeak politikoki egiten duenaz, aldiz, Imanolen gurasoen damua, zer egin duten gaizki semea horrelakoa atera zaielako. Ikastolaren eta, zehazki, andere単o baten lepo uzte dute erantzukizuna. Protagonistaren gogoetak dira espetxealditik irten eta bost urte geroago. Nobelaren amaiera Egileak, kontakizunaren amaiera, Malagako hondartzan, Malagako deserrian, alegia, egiten du. Aipaturik geratu da eszeptizismoaren garrantzia eleberri honetan: amaieran protagonista akitu bat aurkezten zaigu zeinak ondokoa oldozten duen: Ihes egiteko era guztien artean, pentsatu du, ahanztura da gehienetan egokiena. (297). Aurrerago arituko gara honetaz. Euskara eleberrian Nobelan barrena Sarasolak darabilen euskara ausarta eta urratzailea iruditzen zaigu. Hizkuntzari baliabide berriak eransten dizkio idazleak. Aipagarria da ka atzizki modala erabiltzeko ausardia. Kakofoniak iruditzen zaizkigu baina egilea beraiek erabiltzeko baimena du, noski. Dena den, aitortu behar harrigarri gertatzen zaizkigula. Nolakotasuna adierazten digute noski, adierazpideek. Hara hemen liburuko adibide zenbait: Ikasiko dutka; xehetasun gehiagoka; Non zeundenka; horrelako erabilerek inoiz sentsazio bitxia sortzen dute irakurlearengan. Zer-gertatzen-daka hartu nau, adibidez, 97. orrialdean. Berdin dio gainera, arestian aipatu dugun kakofonia baztergarria sortzen badu ere: isiltzekoka irakurtzen dugu 166. orrialdean. 255. orrialdean, berriz, protagonistari eta bere lagunei egiten ari zaien ongi-etorrian, Imanolek, bere buruarekin gogoetan ari dela, honela adierazten du berea: () balkoietan daudenak ere begira, niri zain, hasiko-al-haiz motelka, benga-ez-diagu-egun-osoaka, hizkera informala eta nolabaiteko jasoa uztartzen dituela. 6 Dena azkar joan dadila, ez dut besterik desio, dio protagonista urduriak (245).
  • 9. Bestalde, hiztegi mailan egilea ausarta dugu maileguak euskaratzen: enparanoiatu, estonatu, parkinatu, fueratu eta horrelako aditzak darabiltza. Oro har, baliabide berriak baliatzen: patolucasago idazten du beste behin, bere ustezko Lucia neska lagunaren adiskide berriaren karikatura egiten diharduela protagonistak eta abar. Puntalakurlo edo tunkoso bezalako hitzak adibidez (69), nekez aurkituko ditu irakurleak hiztegietan. Iritzia Be単at Sarasolak arnas handiko eleberria idatzi nahi izan du. Euskal Herriaren historia bat XXI. mendeko mutil gazte baten ikuspegitik. Sarasolak Euskal Herriaren azken berrehun urteak islatu nahi izan ditu, abertzaletasuna ardatz harturik. Horretarako protagonista nagusitzat mutil gazte bat hautatu du. Abiapuntu, Zumalakarregi I. karlistaldian borrokatu zuen jeneral ormaiztegitarra. Lau begiren bitartez, Espainiako ortodoxia (Galdos) eta herabeki heterodoxiak (Valle Inclan), zer zioten karlismoaz adierazten zaigu bai eta narratzailearen iritzia besteena kontuan harturik. Denbora guregana dator XIX. mendeari XX. jarraitzen diola eta, 1936ko Gerrak gure gizartean utzi zuen arrastoa aintzat harturik (aita izango du zelanbait ideologia emaile), Euskal Gatazka deitu izan denarekin topo egiten dugu. Une hartan ETAk eta bere jardunbideak beteko du narratzailearen jarduna. Horrela bada, protagonista orojakile horrek garaiak, egoerak eta jarrerak epaituko ditu bere irakurketa eginez: batzuetan lekuko soil bezala, bestetan bere hezur-haragitan biktima izanik. Ez da baina soil-soilik irakurketa politikoa egiten, euskal gizartearen erradiografia ere badago: arrunkeria eta askoren bizitza erraza (eskia, jatordu oparoak); euskarari zaion begirune urria Bada, irakurleak galde lezake, eta, non da literatur alderdia, non daude fikzionatutako egoerak, jarrerak? Dena da fikzioa! esango genuke baikor. Historiaren interpretazio bat den aldetik! Lucia pertsonaiari zor diogu arteari buruz ematen diren iritziak, sorrarazten dituen eztabaidak, egiten diren ebazpenak. Beragandik dator arteak, pinturak, zehazki duen garrantzia nobela honetan. Zorrotza da hura eta hotza, gainera. Miren neska pertxentaren pasadizoek, aldiz, haren naturaltasuna azpimarratzen dute, hots, bat- batekotasuna, Imanolek ezagutu zuenetik: oraindik izenik ez zekien neskarekin topo egin zuelarik; sexu eszena ongi esplizitatuak
  • 10. Polizia sekretarekin dituen enkontru tenkatuak ederki daude gure ustez islatuak; era berean, arestian aritu gara honetaz, hots, presoei egin ohi zitzaizkien harrera izugarri jendetsuak beren gorabehera, errito eta gainerakoekin, haiek ere zinez ongi daude zehaztuak. Prosa ausart eta, era berean, zuzena eta 単abarduraz betea aipatuak geratu dira egileak hartzen dituen lizentziak formaren aldetik, osagarri politak dira eleberri sakon honetan. Kuadro bati begira hausnartuz: Epilogo esanguratsu bat Nahita dirudi: egileak azken atalerako utzi du tesi modura luzatzen digun hausnarketa. Irakurlea aise ohartu denez, artearen inguruko eztabaida, iritzi, perspektiba, ugari dira nobelan barrena. Ia gehienetan, Lucia Imanolen neska lagunaren ahotik. Baina behin, Imanol protagonista Torrijos jeneral liberalaren fusilamendua irudikatzen duen ehuna ikustera hurbilduko da, Pradoko Museoan. Bakarrik, Lucia, museoren beste esparru batera joana baita, bere gustuko oihalak ikustera7. Eta 1888an Antonio Gispert izeneko margolariak pintatu zuen kuadroak egoera asko irudikatzen dizkio gure protagonistari. Funtsean, gertakaria honelatsu jazo zen: 1831n, Espainiako Fernando VII errege malapartatuaren absolutismoaren aldeko politikak (1812ko Cadizko Konstituzioa ezeztatu nahi izan zuen), liberalen kontrapisua izaten zuen. Baina absolutismoak indar handia zuen; halere, espetxea zein atzerria ezagutu zuen Torrijos jeneralak, hain zuzen, Gibraltarretik gobernu haren aurkako kolpea bultzatu nahi izan zuen. Gauza da Malaga aldean lehorreratzea burutu zuela bere aldeko soldadu batzuekin. Bertako gobernadoreak traditu egin omen zuen eta, bertako hondartza baten fusilatuak izan ziren, epaiketarik gabe, 49 soldadu, jenerala beraien artean. Kuadroaren dramatismo handian, gure eleberriko protagonistak, liberalak versus absolutistak aurrez aurreko hartan, sinbolismo unibertsala ikusi nahi duela ikusten da. Eta historian jauzi egingo du: frankistek fusilatu zuten Anjel Otaegi nuarbetarra, edota Jose Antonio Agirre lehen lehendakariapasatzen dira koadroaren ikusle den Imanolen begietatik. Non koka ditzakegu beroiek Torrijos jeneralaren kuadroan? Agirre baikorra eta aski utopikoa, Europa eta Amerikako indar liberalek engainatua, hura ere fusilatuen 7 Jose M捉 Torrijos y Uriarte jenerala, el general Torrijos El fusilamiento de Torrijos en la playa de M叩laga kuadroak egin izan du ospetsu. Edozein modutan, militarra izateko utopikotzat jotzen da, ia euskarririk gabe gobernu bat bota zezakeela sinetsi baitzuen. Aurretik espetxea eta erbesteratzea jasan izan zuen.
  • 11. lerroan legoke? Anjel Otaegi ikusten du protagonistak kuadroko liberal ausart haiek bezala, begiak estali gabe balen azken erasoa jasateko prest Egileak, besteak beste, bere historiaren irakurketa posibilista egiten du, erasotzaileak eta erasotuak nolabait identifikatuz, azken hauen artean heroi anonimoak ahantzi nahi ez dituelarik. Irakurle arretatsuaren buruan geratzen da nobelan plazaratzen den tesiari buruzko hausnarketa.