1. Zergatik da horren eraginkorra Finlandiako
hezkuntza sistema?
Has gaitezen esanez, mundu osorako erreferentzia dela finlandiar
hezkuntza sistema berauen emaitza arrakastatsuak direla medio. Kontua da
finlandiarrek beraien ondorengoen hezkuntza oso serio eta garrantzitsutzat
jotzen dute, hauek izango baitira gerora herria aurrera eraman beharko
dutenak.
Alderik ez dago Espainiako hezkuntza porrotarekin %33ak ez baitu
derrigorrezko hezkuntza bukatu ere egiten, aldiz Finlandian %8, Espainiaren
laurdena baino gutxiago. Hau dela eta Finlandiako hezkuntza apur bat
aztertzeari ekingo diogu.
Haur hezkuntzari dagokionez, esan beharra dago, hezkuntza sistemak
ez duela arautzen eta guztiz hautazkoa dela. Hala ere, derrigorrezko
hezkuntzan hasi aurretik ( 7 urterekin) finlandiarren %98ak azkeneko urtean
haurtzaindegietara eraman ohi dituzte. Haurtzaindegi hauetan adin
guztietako haurrak elkarrekin ibiltzen dira hauen sozializazio prozesua
areagotuz.
7-16 urte bitartean hasten da derrigorrezko hezkuntza, non hau
estatuak eramaten duen, honek izugarrizko garrantzia ematen dio eta
beraien lelo honen bitartez, ematen dioten garrantzia azpimarratzen da: ez
dadila inor erori. Baita ere esan, estatuak bere presupuestotik %11-12
hezkuntzara bideratzen duela. Azkenik, urtean, 608 klase ordu ematen
dituztela esan beharra dago eta erreferentzia gisa Eskainikoarekin
alderatzen badugu, ezberdintasuna nabarmena da, Espainian 875 ordu
ematen baitira. Kontuan izanik 267 eskola ordu gutxiago jasotzen dituztela
eta hala ere emaitza nabarmenki hobeak dituztela, bi hezkuntza hauen
metodoen ezberdintasuna nabarmena da.
2. Derrigorrezko hezkuntza honen curriculuma prestatzerako garaian,
hezkuntza ministerioak soilik egin beharrean, irakasleen eta ikasle guraso
taldeak ere parte hartzen du, denei kezkatzen dien arloak kontutan hartuz.
Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarrietako bat
deszentralizazioa da. 20 urteko deszentralizazio prozesu bat eraman dute
aurrera hezkuntza hobetzeko helburuarekin. Gaur egun administrazioen
zeregina honela banatzen da:
Hezkuntza Ministerioa:
- Hezkuntza legedia eta estrategia
- Hezkuntza planen garapena
- Hezkuntzarako aurrekontuak
- Helburu orokorrak
- Lortu beharreko emaitzak
- Akordio europarrak eta nazioarteko
Hezkuntza Batzorde Nazionala (hezkuntzako adituz osatutako batzordea eta
Hezkuntza Ministerioaren laguntzaile):
- Etapa bakoitzerako curriculumen diseinua
- Abilezien eta ikasketen ebaluazioa
- Hezkuntzarako kudeaketa sistemak
- Zerbitzuak Ministerioarentzat, eskolentzat, hezitzaileentzat...
Toki-administrazioa, Hezkuntza Batzordek eta Herrien arteko Federazioak:
- Tokiko eta eskualdeko estrategia
- Tokiko eskola sarea
- Tokiko curriculuma
- Irakasleen, zuzendarien eta beste
zerbitzuen kontratazioa
- Matrikulazioen antolaketa
- Toki bakoitzean ikastetxeek besteen
esku uzten dutena desberdina da
3. Deszentralizazio hau dela eta hezkuntzako atal bakoitza gehiago
zehazturik eta sakontasun gehiagorekin landurik dago, zati bakoitza ahalik
eta egokiena izan ahal izateko.
Nahiz eta 7 urterekin ekin derrigorrezko hezkuntza, soilik 2 urte pasa
eta gero gainontzeko herrialdeak baino kalifikazio hobeak izaten dituzte.
Lehen hezkuntzarekin jarraituz, lehenengo 6 urteetan ia arlo guztiak
irakasle berberarekin izaten dituzte, zenbait espezializazio izan ezik, honek
edonolako bazterketak zorrotz saihesten dituelarik. Era honetara ikasleek ez
dute irakasle berri bat ezagutu behar eta beharrezkoa den konfiantza hori
berriz lortu beharrik. Hari berdinarekin jarraituz, lehen hezkuntzako 5. Maila
arte, ez dute inolako kalifikazio numerikorik erabiltzen, ez baitute lehiaketarik
ezta konparaziorik bultzatu nahi.
Bestalde, arrakasta hau lortu ahal izatearen eragile ez da eskola soilik
izan, 3 oinarri finkoren elkarlana izan da: familia, eskola eta iturri
soziokulturalak (liburutegi, ludoteka, zinea). Esanguratsua da finlandiar
familien % 80 joaten direla ohituraz liburutegira eta gainera estatuak
laguntza ugari eskaintzen dizkie beraien lana eta haurrekin egotea orekatzen
duten gurasoei. Gainera bitxikeria gisa, finlandiar telebista ez dago
bikoizturik, hau da telesailak, pelikulak bertsio originalean emititzen dituzte
eta bertan esaten dena zuzenean pantailan idatzirik agertuz ( finlandiarrez),
hau dela eta haur finlandiarrei irakurtzen ikasteko gogoa pizten zaizkie.,
beraiek telebistan esandakoa ulertu nahi baitute; hizkuntza berriak apur bat
baldin bada ere barneratzeaz gain noski.
Jakina den bezala, irakasleak funtsezko garrantzia dute hezkuntzan,
horregatik irakasle finlandiarren inguruan jardungo dugu orain, hauek ea
zerbait ezberdina edo apartekoa burutzen duten ikusi ahal izateko. Lehenik
eta behin, Finlandian, irakasleei buruzko pentsaera orokorra edo eta irudia,
beste zenbait lekuetan ez bezala oso garrantzitsuek eta miretsiak direla esan
genezake. Bestalde, esan, irakasle hauek ez dutela europar batasuneko
beste herrialdeetan bezain besteko diru sarrera izaten.
Gainera, hauek, unibertsitatera sartu ahal izateko sekulako
kalifikazioak izan behar dituzte, 10etik 9 baino gehiagokoa. Hau dela eta
4. irakasle izan nahi dutenen %90ak ez du irakasle izateko amets hori lortzen.
Honez gain, unibertsitatean hautatua izan ahal izateko zenbait gaitasun
erakutsi behar izaten dituzte azterketa moduko batean, enpatia erakutsiz,
komunikatzeko gaitasuna azalduz, hezkuntzako zenbait froga, matematikako
froga batzuk hau da zenbaitzuen hitzetan, herrialdeko frogarik zailenak
burutu behar izaten dituzte.
Behin unibertsitatean sartu ondoren, orain arte behintzat, 3 urteko
unibertsitate ikasketak. izan da eta gainera masterreko 2 urte burutu behar
dituzte irakasle lanak burutu ahal izateko. Kontuan izan behar den beste
puntua bat, honako hau da, irakaslerik onenak, hezkuntzako lehen urteetan
lan egin izan ohi dute, gerora bizitza osoan landu behar izango dituzten
gaien oinarriak bertan finkatzen direlako.
Behin Finlandiako hezkuntza sistemaren oinarriak eta egiturak
aipaturik, azaldu beharra dago zer nolako emaitzak dituen edo bertako
haur eta ikasleek zein maila akademiko duten. Hori horrela, ezer baino
lehen, PISAko datuak helaraztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, izan
ere, 2006an amaitu den azterketa baten arabera 15 urteko gazte
finlandiarrak dira irakurmena, matematika eta zientzien neurketetan
emaitza altuenak atera zituztenak.
PISAren inguruan esan, hezkuntza sistemen osasuna zein den
jakiteko hainbat neurketa egiten dituen programa bat dela eta orain
aipaturiko emaitza bere hirugarren azterketatik ateratako datua dela.
Lehenengoa 2000. Urtean egin zuen eta 43 herrialdetako hezkuntza hartu
zen kontuan. Bigarrengoa, 2003an amaitu zen eta 41 herrialde hartu ziren
kontutan. Azkenengo honetan lagina zabalagoa izan zen, Hain zuzen ere,
58 herrialdetako egoera aztertu baitzen. Gaiarekin jarraituz, beste datu
esanguratsu bat ere kontutan izan behar da, Finlandiarrak bizitzarako
garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia
klabeetan lehenak izateaz gain, ikasleen artean berdintasun handiena
dutenak dira. Hau da, Finlandiako neska-mutil, ikastetxe eta eskualdeen
artean dagoen aldea ezagutza akademikoei dagokionez txikiagoa da
beste lekuetan baino.
5. Emaitza horiek ikusirik, geure buruari zergatiak eskatzen
dizkiogu eta erantzunetako bat honako hau izan daiteke; Finlandia
5.200.000 biztanle dituen herrialdea da eta normala den moduan, kohesio
eta homogeneotasun sozial handia dago herritarren artean. Munduko
alfabetatze tasarik altuena du (% 100). Eta horren zergatia mendeetan
zehar suediarren eta errusiarren menpe egon izana izan daiteke. Izan ere,
nortasun nazionala mantentzeko eta independentzia lortzeko bidean
hezkuntza funtsezkoa izan da.
Horrek adierazten du, hezkuntzari garrantzi handia ematen
zaiola eta lehen aipatu moduan 7 eta 16 urte bitarteko haurren inguruan
dagoen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi bat
errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek aurrera
egin behar dute, denek igo, ez du inork errepikatu behar eta denek lortu
behar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako konpetentziak.
Ikastetxeetan horrelako helburuak izateak, asko laguntzen du ikasle
guztiek ezagutza minimo batzuk izaterako orduan.
Bestalde, arrazoiak aurkitzerako orduan Finlandiako ikastetxeen
planifikazioan zentratu gaitezke. Hemengoarekin alderatuta oso
desberdina izan baitaiteke. Gure inguruko ikastetxeak publikoak edo
pribatuak izan daitezke; pribatuen kasuan diru laguntza pribatuak jaso
ditzaketen arren barne antolakuntza bat izaten dute eta aldiz ikastetxe
publikoen kasuan estatuak zuzendu edo bideratzen ditu. Finlandian
Udaletxeen zereginak pisu handia du. Udalak planifikatzen, eraikitzen eta
mantentzen baititu zentroak. Langileak ere berak kontratatzen ditu (beti
zuzendaritzaren lana gainbegiratuz). Zuzendaritza ere berak izendatzen
du eta azken finean, ikastetxearen funtzionamenduaren ardura berea da,
bera baita titularra. Berak ezartzen ditu zentroaren autonomiaren
oinarriak.
Beste aldetik, zentroa eta irakasleak (batez ere zuzendaritza)
dira eskolaren funtzionamenduaren arduradunak Udalaren aurrean.
Irakasleek autonomia handia dute funtzionamendurako eta Curriculum
Nazionala ezartzeko eta egokitzeko. Nahiz eta zuzendaritza eta Udala
6. gainbegiratzen jardun, ez daude mugatuta. Ikastetxeko estamentuek
zentroko batzordeetan parte hartzen dute, eta baita herriko Hezkuntza
Batzordean ere. Hori horrela, argi eta garbi ikusten da, ikastetxe
bakoitzaren beharretara hobeto egokitzen den funtzionamendu bat dutela.
Udalek zentro hauek zuzentzeak, erabaki zehatzak eta eraginkorrak
hartzeko aukera handiagoa eskaintzen baitute. Estatuak edo gobernuan
arau edo jarraitu beharreko urratsak batzuk inposatu beharrak baino.
Beste askoren iritziz, Finlandiako hezkuntza sistemaren
arrakasta gizarte eredutik dator. Gizartetik datorrela esaten da, gizarteko
giro lasaia eta bizikidetza eskola barruetan ere nabaritzen delako. Horrela,
kulturan eta zerbitzu sozialetan duten arrakasta hezkuntzan ere islatu
egiten da.
Hemengo hezkuntzarekin alderatuta, Finlandiakoak eduki
dezakeen beste desberdintasun bat curriculuma antolatzeko moduan
egon daiteke. Aditu batzuk esandakoaren arabera, garbi baitago
Finlandian hasieratik oinarrizko hezkuntza sistemaren ardatzak irakurketa
eta matematika direla. Eta aldiz gure kasuan, curriculuma gero eta eduki
gehiagorekin aberasteko joera ikusi dezakegu, finlandiarrek lau gauza
landu eta beste ezaguera instrumental guztiak horiek lantzeko erabiltzen
dituzten bitartean.
Emaitzen arrazoiak orokorrean aztertu eta gure iritzi edo hipotesiekin lotu
ondoren, finlandiar gazteak nabarmentzen diren gaitasunak bakarka
ikertu ditzakegu. Hala nola, irakurmena, matematika eta zientzien arloko
ezagutzak PISAko datuen arabera. Hori horrela irakurmenarekin duten
lotura estuaz aipatu Irakurmenean dituzten emaitza irakurzaletasunarekin
lotuta dagoela eta zaletasun hori txiki-txikitatik izan dezaketen
beharrarekin lotura estua eduki dezakeela. Izan ere, Telebista, zinema eta
filmak jatorrizko hizkuntzan emititzen dituzte finlandierazko azpitituluekin.
Metodo edo joera horrek haurrak irakurtzen azkar ikastera bultzatzen ditu
eta motibazio gehigarri bat izan daiteke, bestela ez baitute telebistan
botatako ezer ulertzeko aukerarik. Eta ez hori bakarrik, zeren batetik azkar
irakurtzen ikasten dute, eta bestetik entzumena lantzen dute beste
7. hizkuntza batean. Hori horrela 10 urtetik gorako hiritarren % 90ek
egunkaria irakurtzen duela esaten duen datuaren arrazoietako bat zein
den jakin dezakegu.
Matematiketan duten trebetasunaz aldiz idatzi dezakegu, gelak
antolatzeko moduak eragina izan dezakeela. Hasiera batean gelak 25
ikaslez osatuak badaude ere, gure kasuan bezala, gero ikasgaiaren eta
ikasleen mailaren arabera moldatu egiten baitituzte ikasgelak. Zehatzago
esan da, matematika eta hizkuntzak lantzeko taldeak erdira murrizten
dituzte eraginkorragoak izan daitezen. Tailerretarako, ostera, 8-10
ikasleko taldeak egiten dituzte. Lan indibidualari garrantzi handia ematen
diote eskulanen kasuan eta taldeak hain txikiak izateak oso lagungarriak
egiten zaizkie. Horrez gain, askotariko edo taldea txikiak izateak, ikasleak
talde batetik bestera mugitzeko aukera ematen die. Horrela, bere gelako
erritmoa jarraitu ezin duenak, maila baxuagoko gelara jo dezake kurtsoa
errepikatzeko beharrik izan gabe.
Behin ikasgelen antolamenduan sartuta, espazio zabala eta lasai
duten ikasgelaz hornituta daudela Finlandiako ikastetxeak aitortu behar
da, eta barruko diseinua ere ongi pentsatua dagoela erraz antzematen
dela adierazi dute aditu desberdinek.
Amaitzeko ezin ezkutatu Finlandiako irakasleek beraien ikasleek
ohitura onak eduki ditzaten egiten duten ahalegina, hala ikastetxean hala
etxean. Liburutegi sare oso konplexu eta aberatsa ere ikastetxeen
beharretara ongi egokitua daukate.
Hala eta guztiz ere, ez dugu zertan mespretxatu Euskal Herrian
dugun hezkuntza sistema. Finlandiarrek ez bezala, Haur Hezkuntzari
garrantzia handia ematen diogu, gure bizitzaren alderdi kritiko eta oso
beharrezkoa delako gure garapenerako. Lan gehiago egiten dugu
haurrekin arlo pedagogiko zein sozialetan. Finlandian egon diren irakasle
euskaldunen iritziz, Finlandiako irakasleek ez dute elkarlanean egiteko
inolako ohiturarik. Ez dute tutoretzarik. Bakarka lan egiten dute. Ez dituzte
8. berrikuntza-ikasketarik ezta proiekturik ere. Oso independenteak dira
beraien artean. Beste irakasle baten iritziz, Euskal Herrian alderdi
emozionala askoz gehiago lantzen dugu, hau gure izaeragatik izan ahal
du, finlandiarren etxean egoteko ohitura handia da eta, bertako klimak
izugarri baldintzatzen baitu kanpo-bizitza.