1. MUNDUAN ZEHAR
BIDAIATZEN
PRAKTIKA ONA
Kirki単o Taldea:
Maria Asenjo
Maddi Alberdi Izeta
Janire Arrondo
Lide Aristegui
2. AURKIBIDEA
1. Gaia 1. or
2. Adina . 1. or
3. Landuko diren konpetentziak .. . 1. or
4. Metodologia .. 2. or
5. Ebaluazio irizpideak ... 5. or
3. UPV-EHU
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
1. GAIA
Diziplinartekotasuna
Hilabeteko proiektua proposatu nahi dugu, non diziplinartekotasuna landu nahi den,
IKTak eta eskolako arlo ezberdinak lotuz. Munduan zehar bidaiatzen da proiektu
honen izena. Hainbat arloetan erabil ahal izango ditugun edukiak biltzen dituen gaia
delako.
2. ADINA
Egingo dugun praktika 3.zikloko 6. mailako ikasleei zuzendua izango da.
3. LANDUKO DIREN KONPETENTZIAK
Konpetentziak, esparru pertsonal, sozial edo profesionaleko eguneroko egoeretan
norbanakoari irtenbide eraginkorra aurkitzeko aukera ematen diotenak dira. Honela,
ezagutza zehatzen ikaspena baino, giza eta gaitasunen garapena izan behar du hezkuntza
sistemaren helburua.
Beraz, Euskal Curriculumak zehaztutako hainbat konpetentzia landuko ditugu,
digitalaz gain:
1. Arduraz bizitzen ikastea
2. Ikasten eta pentsatzen ikastea
3. Komunikatzen ikastea
4. Elkarrekin bizitzen ikastea
5. Pertsona gisa garatzen ikastea
6. Egiten eta ekiten ikastea
1
4. UPV-EHU
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
4. METODOLOGIA
Proiektu honek bost saioko iraupena izango du eta astean ordubeteko bi saio
eskainiko zaizkio proiektua egiteari. Saio hauetan, ikasleek hainbat arlo ezberdin
lantzeko aukera izango dute, hala nola, matematika, ingurunea eta musika.
Proposatutako ariketak burutzeko beharrezkoa izango da informatikako gela bat.
Hona hemen saioz saio proiektuak jarraituko duen bidea:
1. ASTEA: binaka egingo dute lan.
- Landuko den arloa: MATEMATIKA
1. SAIOA:
1. Euskal Herritik gustuko duten tokira( Europako herrialdea).
- Zenbat kilometro?
- Zenbat egun autoan kontuan hartuta egunean 4 ordu eginda?
- Zenbat gasolina litro?(6L/100km)
Distantziak interneten aurkitu. Google Maps
(25min.)
- Bikoteek atera dituzten datuak klasearen aurrean azaldu, baita
ariketa nola burutu duten eta emaitzak zein izan diren. Horrela,
ariketa klase guztiaren artean zuzenduko da. ( 25min.)
2. Aurkitu kontinente bakoitzeko biztanleria eta azalera. Wikipedia
(10min.)
2. SAIOA:
3. Aurreko eguneko datuekin Excel erabiliz taula eta grafikoak
sortu.Excelen erabilera azaldu.
Ondorioak atera azalera eta biztanleria konparatuz. Ondorioak
proiektu honetarako ireki dugun blogera igo (aurrez sortuta egongo
litzateke). (40min.) Aurkezpen moduan, bikote batzuen emaitzak
azaldu proiektore bidez blogetik
2
5. UPV-EHU
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
Ondorioak ateratzeko:
- Zein kontinentek du biztanleria handiena? Eta azalera?
- Zein kontinentek du dentsitate handiena?
- Zergatik uste duzue gertatzen dela hori? Harrigarria iruditzen al
zaizue?
Galdera gehiago planteatuko dizkiegu ikasleei hurrengo asteko
klasean landuko dugun arloa ezagutzen hasteko.
- Ezagutzen al duzue mundua nola dagoen zatituta biztanleriak bizi
duen egoerari dagokionez? (Lehen eta hirugarren mundua)
- Zein egoeratan bizi dira bertakoak? (20min.)
2. ASTEA: Launaka egingo dute lan
- Landuko diren arloak: INGURUNEA (Gizarte eta Natur
Zientziak) eta MUSIKA
3. SAIOA
1. Ariketa:
1.1 Aurreko astean sarrera moduko bat egin genion maila
sozioekonomikoei (lehen eta hirugarren munduak). Gai horri
buruz dakitena idazteko eskatuko diegu irakasleak irekitako
Google docx batean. (20 min.)
1.2 Gelakideen erantzunak eztabaidatu, bakoitzaren idatziak
proiektatuz. (25 min.)
1.3 Bigarren ariketari sarrera emateko, irakasleak aipatutako
herrialde batzuk zein mundutan kokatuko lituzketen galdetuko
die. Horrela, sailkapen bat eginik, ikasle talde bakoitzari herrialde
bat hautatzeko esango zaie. Herrialdeek elkarren artean kultura
ezaugarri ezberdinak dituztela kontuan hartuta (ondorengo ariketa
aberatsagoa izan dadin): Mexiko, Senegal, Txina, Irlanda eta
Maroko. (15 min.)
3
6. UPV-EHU
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
4. SAIOA
2. Ariketa:
2.1 Aurreko saioan egindako ariketarekin lotura izango du. Ikasle
talde bakoitzak, herrialde bat aukeratu beharko du (aurreko saioan
egindako zerrendatik). Ondoren, herrialde horretako kultura
aztertzeko helburuarekin, bertako argazkiak eta musika aurkitu
beharko dute, baita beste zenbait bitxikeria ere. Informazioa eta
argazkiak aurkitzeko Google erabiliko dute, musikarentzat berriz
Youtube. (20 min.)
2.2 Behin informazioa aurkitu dutenean, Windows Movie Maker-en
bidez, bideo bat osatuko dute (hiru minutuko iraupena duena gutxi
gora behera), aurkitu dituzten argazkiak, musika eta informazioa
(bitxikeriak) bertan txertatuz. (40 min.)
3. ASTEA: aurreko saioaren jarraipena izango da
5. SAIOA
1. Ariketa: Bideoak blog-era igoko dituzte eta gelan proiektatuko dira
beste ikaskideek ikus ditzaten. Denen artean, bideoak komentatuko
dituzte. Zerk deitu dizu atentzioa kultura bakoitzetik? Ezberdintasun
handia ikusten al duzue gure kulturarekin konparatuz? Zein kasutan?
Nola sentitu zarete maila sozioekonomikoen arteko ezberdintasunak
ikusita? (45 min.)
2. Ariketa: Proiektuarekin amaitzeko, proiektuaren inguruan gogoeta
egiteko galdera batzuk egingo zaizkie.
Momenturen batean galduta sentitu al zarete? Horrela bada,
zeinetan?
Egin ditugun ariketak interesgarriak iruditu al zaizkizue?
Zein gai proposatuko zenukete hurrengo baterako?
4
7. UPV-EHU
Informazio eta Komunikazio Teknologiak
5. EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1. Elkarlanean aritzeko gai da eta talde lanean inplikatua dago.
2. Eztabaidetan aktiboki parte hartzen du jarrera kritikoa azalduz.
3. Arazo edo problemen aurrean irtenbidea bilatzeko gai da.
4. Taldearekin konektatzen du.
5. Tresna teknologikoak modu egokian erabiltzen ditu.
6. Jarrera positiboa du.
7. Proiektua egiterako orduan, sormen eta originaltasunez jokatzen du.
8. Landutako gaietan interes eta motibazioz jokatzen du.
5