2. 1901eko urtarrilaren 27an jaio zen. Bere gurasoak Juan Jose Aranoa eta Eladia Felisa Carredano ziren. 10 anai-arrebetako laugarrena zen. Familia aberatsa zuen eta herriko aberats gehienak haren senideak ziren.
3. 18 urterekin Bilboko Arte eskolan ikasten hasi zen eta margolari bihurtu zen. Ikasketak amaitu ondoren Parisera joan zen bere anaiarekin, Esteban Isusi, Arte Ederren eskolara. 1924. urtean Amurriora itzuli zen militar zerbitzua egitera. Garellanoko eta Marruekoseko kuartelean egon zen. Melillan zegoenean bere buruzagiaren erretratua margotu zuen.
4. Zerbitzu militarra amaitu ondoren, 4 margolan egin zituen, bere anaiak eraiki zuen kaperarako, Amurrioko parrokian. Algortako elizako bobedak ere margotu zituen eta Euskadiko beste eliza batzuetako margolanak ere bereak dira. 1927an Juan, Concha Zuluetarekin ezkondu zen eta 7 seme-alaba izan zituzten.
5. 35 urte zituenean Madrilera joan zen bere lana erakustera. Francoren garaian, bonba bat bota zuten eta hark margotutako bobeda batzuk suntsitu zituen. Mussoliniren erretatua egiteari ezetz esan zion.
6. 1941. urtean Juan bere familiarekin Argentinara joan zen, salaketa asko zituelako eta batzuk hiltzeko kondenak ziren. Argentinan zegoela, 1948. urtean gaixotu zen eta 1949. urtean Nueva Yorkera joan zenean hango ospitalean zazpi hilabetez egon behar izan zuen. Gero Argentinara joan zen Bilbora bueltatzeko asmoz. Baina konturatu zen iruzur egin ziotela eta ez zuen dirurik Bilbora bueltatzeko .
7. 1951. urtean Bermeora heldu zen eta bere margolanekin jarraitu zuen. Bizkaiko foru aldundia margotu zuen, baita Amurrioko Via Crucis-a ere. 1969. urtean bere azken lana egin zuen, Algolrtako Trinitarioen Kupula.
8. 1970. urtean Amerikara bueltatu zen, Los Olivosera (Buenos Aires). 1973eko ekainaren 3an hil zen, 72 urterekin.