Ferixa Nausikoak direla eta, Anboto aldizkarian, 2015eko abuztuaren 28an kaleratutako gehigarri berezia. Jaietako egitaraua, albisteak eta elkarrizketak dauzka barnean.
2. ISSN: 2530-2426 揃 Lege-gordailua: SS-0058/04
Diseinua eta inprimaketa: Antza komunikazio grafikoa
SARRERA
3
InAUTERIAK GOGORATUZ:
MENDE LAURDEN BAT HERRIA UMOREZ JANZTEN 4
EZ DIRA 25 URTE BAKARRIK
6
BERRIRO HASIKO GERA...
8
25 INAUTERI IRUDIZ IRUDI
10
OTSOLAR DANTZA TALDEAREN EKITALDIAK 16
ESKOLA BARATZA BILAKATU ZENEKOA
18
HERRIARI BEGIRA:
2017-AN GURE ARTERA ETORRITAKOAK ETA AGURTUTAKOAK 19
1940KO ESKOLA ARGAZKIA
20
ELKARRIZKETA: DANTZATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO 22
ZER EGIN DUGU LIZARTZAN 2017AN?
25
LIZARTZAN ZER BERRI?
29
OTSOLAR IREKITA:
KAFEAREN BUELTAN GURASOAK ELKARLANEAN 30
LIZARTZAKO EH BILDU
32
LIZARTZAKO PRESO ETA IHESLARIEN LAGUN ETA SENIDEAK 33
PRINTZAK ETA APAINDU DITZAGUN BALKOIAK 34
EGITARAUA
35
bitxurre
Argitaratzailea:
Otsolar DantzaTaldea
http://otsolardantzataldea.blogspot.com.es 揃 www.facebook.com/otsolar.dantzataldea
3. GORA BETI GURE INAUTERIAK!
Denbora batez elkartu eta berreskuratzen dantzak, galtzear zeuden eta nolabait piztu ziren
festa printzak. Piztu ziren eta ez dirudi itzaltzeko asmorik dutenik. Aurtengoan berriro hasiko
gera inauteriak ospatzen arbasoen antzera. Bai, hogeita bostgarrenez mozorrotu eta kalera,
ondo pasa nahi badugu aurten ere izango omen da aukera.
Goizean goizetik Lizartzan entzuten da soinuaren hotsa, kalejira egiteko leku aproposa. Ka-
leko doinuekin poteka eta saltoka-saltoka etortzen dira denak kalean behera, zu ere sartu
parrandera eta zerrikitoen artera. Ez galdu halako aukera, egin egutegian marka igandetik
igandera. Gora Lizartza beti soinua eta dantza!
Bitartean, dantzariek paseoaz die ekin, gero primeran freskura onez, jarraian segundakin,
sesta urrena lasterka handiz, arnas hotsa galantakin, ostiko dantza ere fin, etxe dantza ere
berdin. Kapitain onak bukatu digu azken paseoarekin, gero makilak ondo astindu amaituz
brokelarekin.
Badakizue, jeiki zaitezte lizartzatarrok gaur hasten zaigu inauteria. Musika doinuz, kantu ta
soinuzhasigerriamugitzen.Giroasortuzetamozorrotuz25urtekalebazterrakalaitzen.Inau-
teri, inauteri zain gaude eta etor zaitez!
OTSOLAR DANTZA TALDEA
3
4. Mende laurden bat herria umorez janzten
25 urte hauetan Lehen larunbateko pregoia idatzi duzuen horiei
Urtero istorio berriak sortu, idatzi eta antzeztu
dituzuenoi
Denak frontoian gauden bitartean gibela
prestatzen eta banatzen aritu zaretenoi
Mozorroak josten aritu zaretenei
Karrozak margotu, eraikitzen burubelarri ibili
zaretenoi
Balkoien bitartez herria apaindu duzuenoi
Alpargata eta galtza zuriak txukun txukun
prestatu dizkiguzuenei
Zuen baserrietan, etxean bezala jaso gaituzuen
horiei
Goizeko zazpietarako txokolate beroa prestatzen
diguzuenei
Kalejiran saltoka edo bazterretik begira egon
zaren horri
Sagardogile, talogile eta larunbat iluntzea
goxatu digun koadrilari
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
5. Lehen dantza pausuak irakatsi eta zuzentzen
dizkigutenei
Ajea izan arren, igandeko dantzariak txalotzeko
indarra ateratzen dutenei
Frontoia garbitzen, prestatzen aritu zaretenoi
Borondate osoz garbantzuak egosi dituzuen
tabernariei eta hauek banatzen dituzuen
zerbitzari koadrilari
Gure inauteriek doinu propio izan dezaten urte
osoa entseatzen aritzen zaretenoi
Frontoian txekor ederra jateko, goizean goizetik
lanean aritu direnei
Ijitoa prestatzen duzun horri
Astelehenean ontziak garbitzen dituzuenoi
Urtero urtero beraien txokoan lekua egin
diguten Txirrita elkarteko kideei.
Eta zuri,
ESKERRIK ASKO!
Lizartzako inauteriak 2018 25 urte herria umorez janzten
6. Lizartzako inauterien 25. urteurrena ospatuko dugun
honetan, Lizartzako dantzen historia jakiteko 25 urte
baino askoz ere atzerago joan beharra dugu. Orain 90
urte ateratako dantzari taldeen argazkiek erakusten
dute belaunaldiz belaunaldi dantza hauek izan dute
transmisio luzea gaur egunera arte. Transmisio hau
eman zedin hainbat norbanako eta familiek egin dute
lan, gure sentitzen ditugun dantza hauek gurekin jarrai-
tzea helburu izanik.
GALTZEKO ZORIAN
1936-37ko gerrak ondorio larriak izan zituen gurean
ere, eta kultur arloko beste hainbat arlotan bezala, Li-
zartzako dantzen transmisioa eten egin zen urte luzeen
ondoren. 21 urtez geldirik eta baztertuta egon ondoren
berriro heldu zitzaien arte, nola ez gurean askotan egin
ohi den bezala tabernako kontuei tiraka.
Egun elizara asko hurbiltzen ez bagara ere, garai har-
tan oso ohikoa zen larunbat eta igandetako meza. Meza
bakarrik ez, mezaren ondoren tabernara hamaiketakoa
egitera joateko ohitura zegoen eta mahaiaren bueltako
tertuliak siestako ordura arte ere luzatzen ziren askotan.
Gauza batzuk ez dira horrenbeste aldatu orduan!
Egun horietako batean, Lizartzako Otele tabernan
mahai inguruan bilduta omen zeuden bi apaiza eta
meza nagusitik ateratako jendea. Juan Inazio Urdanpi-
lleta kojutorea Otelen egoten zen apopilo, ardo pixka
batekin lagundurik hainbat pasadizo eta kontu ibiltzen
omen zituzten giroa ederki berotuz.
Horrela ari zirela, aspaldiko abentura eta kontu zaharrak
aipatuz, norbaitek inauteri dantzen kontua atera omen
zuen. Bertan aurrez dantzan ibilitakoak ere ba omen zeu-
den, Inaxio Bengoetxea tabernako jabea esaterako, eta
Ez dira 25 urte bakarrik
1931. Urtea Lizartzako Dantzariak.
Argazkia: Joakin Galartza
6
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
7. hantxe piztu omen zuten gaurdaino jarraituko zuen sua.
Beraien artean animatuz taldea sortzeari ekin zioten. Ta-
bernako kontu guztiak ez dira alferrikakoak izango, beraz!
TALDE GAZTEA
Hasierako taldearen ondoren, belaunaldi berriko
lehenbiziko gazte taldea sortu zuten 60. hamarkadan.
15-20 urte arteko taldea zen, hamasei lagunez osatua:
kapitaina, sarjentoa, 12 dantzari eta 2 espentsero. Ordura
arte bezala, dantzako taldea gizonezkoek osatzen zuten.
Entsegu guztiak txistulariekin egiten zituzten eta 6-8
guraso gainean izaten omen zituzten aldiro, bueltak, gu-
rutzeak eta pausu guztiak zuzenduz. Postu guztietako
egin beharrak ondo zehaztu zituzten eta goitik behera
ondo ikasi zituzten atzetik etorriko ziren talde berriei era-
kusteko.
INAUTERIETAN
Inauterien 25 urte hauetan ere dantzek bere lekua
izan dute. Larunbatean puske biltzeko usadioari jarrai-
tuz Lizartzako baserri guztietara eraman dituzte dan-
tzak. Baserrietako puska bildu eta hamaiketako bat
baino gehiago eginez, ateratzean baino indar gehiago-
rekin bueltatzen omen dira! Igande eguerdian berriz,
herri guztian zehar ibili ondoren herriko plazan erakus-
ten dira.
Lizartzako dantzak belaunaldiz belaunaldi pasatze-
ko beharrezko izan da emakumeen lana. Beste arlo as-
kotan gertatzen zen bezala, plaza gizonen eremua iza-
ten zen. Emakumeek atzeko lana egiten bazuten ere,
luzimendua gizonena izan ohi zen. Gauzak aldatu dira
zorionez eta egun, emakume eta gizonek osatzen di-
tuzte taldeak.
Hainbat urtetan iraun duten dantzek, jende asko-
ren lana eskatzen dute. Gure herriaren ondare eta
kultur adierazle diren neurrian ardura handia izateaz
gain lan zoragarria daukagu, beraz, guri transmititu
ziguten bezala gure ondorengoei ahalik eta egokien
eta maitasun handienarekin pasatu beharko diegu le-
kukoa.
Argazkia: Joakin Galartza
7
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
8. 25. aldiz ospatzera goazen inauteri hauen hasiera
ulertzeko goazen 1993 urte ingurura. Lizartzan bada
inauteri edo karnabaletako dantzak bezala ezagutzen
diren dantza sorta. Irailean ospatzen diren herriko fes-
tetan edo jairen baten aitzakian dantzatu izan dira data
jakinik gabe. Baita kanpoko herriren batean ere inoiz.
I単aki Zubeldia (1935-2012) aritzen zen dantza hauek
gazteei erakutsi, taldeak osatu eta bultzatzen. Baziren
herrian dantza hauen doinuak txistu eta atabalaz jotzen
zituzten musikariak ere. Neska talde bat ere bazen, Gi-
puzkoako aurreskua ikasteko aitzakiarekin hasi, Lizar-
tzako dantza-sokarekin jarraitu eta Tolosako Udaberri
dantza taldearen laguntzaz, dantza gehiago ikasteko
gogoz zebilena.
1993ko herriko festetan, garai hartako plaza txurian,
mutilen taldeak inauteri dantzak eta neskek bestelako
dantzen saioa eskaini zuten. Ondorengo afari hartan,
jan-edanaren indarrak, jakin-minak, ametsak eta erron-
kak nahastu ziren. Inauteri edo karnabaletako dantza
haien jatorriaren inguruan hizketan hasi eta Lizartzan
karnabalak inbeatteu eginaz bukatu zuten. Erronka
handia zen, aspaldiko kontuak baitziren haiek. Baina
argi zegoen Tolosa ez zela eredu. Garai batean egiten
BERRIRO HASIKO GERA...
8
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
9. ziren bezala, nekazal giroko inauteriak nahi zi-
ren. Zailtasunak zailtasun, belaunaldiz belau-
naldi gureganaino iritsi ziren dantza haiekin
lotura zuten inauteriak nahi ziren.
Lehendabiziko lana informazioa biltzea izan
zen. Liburuetan idatzita zegoen apurra lortu,
jendeari galdetu... Iturri nagusia dantza haiek
hainbeste maite zituen I単aki Zubeldia izan
zen. Honek urteren batean, inauterietan, la-
gun talderen bat mozorrotu eta aberearekin
baserriz baserriz puske biltzea ezagutu zuen,
baina dantzarik egin gabe. Aurreko belaunal-
diak, I単akiren gurasoen adin bueltakoak, ibili
omen ziren inauterietan puske biltzen inauteri
edo karnabaletako dantzak dantzatuz. Baina
garai zailak izanik ez omen ziren urtero ibil-
tzen. Eta gerra garaian, inauteriak ez ezik dan-
tzak egiteari ere utzi zioten. Hauen aurrekoek
txekorra hilez hasten omen zituzten inauteriak eta hiru
egunez luzatzen omen ziren. Dantzariak etxera erretira-
tu gabe ibiltzen omen ziren egun haietan. Puske biltze
eskeari erantzunez, etxe bakoitzeko nagusia edo seme
zaharrena asteartitan inauteri bazkarira gonbidatua iza-
ten omen zen. Garbantzuak eta aurrez hildako txekor
haragia izaten omen zen jaki bazkari hartan.
Txekorra hiltzea, puske biltzea, dantzak, mozorroak...
Osagai ezberdinak hartu eta inauteriak berreskuratzeari
ekin zitzaion. Inguru honetan sortu zen Otsolar dantza
taldea. Arantzabene etxeko mahai luzearen bueltan, do-
zena inguru lagun, neska eta mutil, ilusioz beteta. Gaue-
ko hamarrak izaten ziren askotan biltzerako, eguneko
lan orduak bukatu, nekeak alde batera utzi eta ametsak
egi bihurtzeko gogoa izaten zen nagusi.
Garai bateko inauteri haiek berreskuratzea zen helbu-
rua, baina momentuko egoerara egokitzea beharrezkoa
zen. Bide horretan ospakizunak bi asteburuetan egitea
erabaki zen. Data ere aldatu zenTolosako inauterien era-
gina ekidin nahian. Dantzen inguruan sortutako ideia
izan arren, txantxo eta mozorroen bidez inauteri parte
hartzailea bultzatu zen, herri guztiaren festa bihurtuz.
Erronka handiak arriskuak ere tamainan. Baina ame-
tsez jositako taldea prest zegoen ondorioak bere gain
hartzeko. Baita ekonomikoak ere. Inauterien berresku-
ratze bidean debaldeko laguntzaile ugari topatu zituen
ordea, lana festaren parte bihurtuz. Eta guzti honen
ondorio izan zen 1994ko inauterien arrakasta. Hasie-
ran zalantzak izan baziren ere, izandako arrakastari es-
ker, inauteriak urtero ospatzea erabaki zen. Lehenengo
urte hartan Tolosakoen ondoren, Garizuma garaian,
ospatu baziren ere, geroztik Tolosakoak baino astebete
lehenago ospatzen dira inauteriak Lizartzan.
Eta hor jarraitzen dute geroztik, aldaketa batzuk
gora behera, aurten 25. aldiz ospatzera goaz inaute-
riak! Eta berriro berreskuratu beharrik gabe, jarrai de-
zatela urte luzez belaunaldiz belaunaldi! Gaur egun,
inauterien ospakizuna errotu den ohitura dela esan
genezake Lizartzan. Arantzabeneko mahai bueltan eta
inauterien inguruan izan dira aldaketak, bizi legean.
Baina ohitura hau berreskuratu eta mantentzeko la-
nean jarraitzen dutenen artean dira jadanik, beraien
bizitza osoan Lizartzan inauteriak bizitu eta gozatze-
ko aukera izan duten gazteak. Jarrai dezala inauteriak
etenik gabe!
9
Lizartzako inauteriak 2018 25 urte herria umorez janzten
16. Otsolar dantza taldearen ekitaldiak
Hona hemen 2017. urtean dantza
taldeak antolatu dituen edo parte
hartu duen ekitaldiak.
Erregeen etorrera
Urtero bezala, taldeko gaztetxoek
erregeei ongi etorri beroa egin zie-
ten herriko frontoian. Hasierako ur-
duritasunak gaindituta, dantza poli-
tak eskaini zizkieten errege magoei.
Inauteriak
Pasa den urtean, berrikuntza mo-
duan, igandeko bazkal ondorena
Tio Teronen Semeak taldeak alaitu
zuen. Emanaldi berezia izan zen, izan
ere, hauek euskal dantza tradiziona-
lari buelta eman eta umorea nahas-
ten dituzte beraien ikuskizunetan.
Giro ederra sortu zen eta herritar
zein eskualdeko jende asko gertura-
tu zen emanaldiaz gozatzera.
Luzea sariari dagokionez, berriz,
Etxe-zahar baserrikoei eman zi-
tzaien, inauteriak aurrera eraman
ahal izateko beraien laguntza es-
kertzeko.
Honez gain, urteroko emanaldiek
ere izan zuten tartea, lehenengo la-
runbateko ekitalditik hasi eta igan-
deko ijito erretzearekin amaitu arte.
Dantzari txiki
Otsailaren 25ean taldeko txikienek
Tolosako Udaberri dantza taldeak
antolatutako dantzari txiki ekital-
dian parte hartu zuten.
Eskolatik plazaraikuskizuna
Martxoaren 5ean Alegian eta aza-
roaren 1ean Orexako kultur hama-
bostaldiaren barruan, Oinkari Dan-
tza eskolak antolatuta Eskolatik
plazara dantza emanaldian parte
hartu genuen, Aduna, Alegi, Ama-
sa-Villabona, Asteasu eta Larraulgo
dantzariekin batera.
16
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
17. Erromeri eguna
Ekainaren 3an Erromeri eguna os-
patu genuen, Tolosako Udaberri eta
Amasa-Villabonako Oinkari dantza
taldeekin batera. Egun osoan zehar
izan zen dantzarako aukera eta giro
ederrean igaro genuen eguna.
San Juan sua
Urtero legez, ekainaren 23an sua-
ren inguruan dantza batzuk eskain-
tzeko aukera izan zuten taldeko
gazteek.
XLV. Euskal Herriko dantza
agerketa Basaurin
Irailaren 16an, Euskal Herriko dan-
tza agerketan Gipuzkoako ordezka-
ri gisa herriko inaute dantzak eskai-
ni genituen Basaurin, Kuartangoko
Trinitatea (Araba), Zerutxu (Bizkaia),
Danzantes del Paloteado (Nafarroa)
eta Begiraleak (Lapurdi) dantza tal-
deekin batera.
Herrian zehar Deustuko Ondalan
konpartsako erraldoiekin batera
dantzatu ondoren, antzokian izan
zen lizartzarrak dantzan ikusteko
aukera.
Festak
Festetan ere izan genuen dantza-
tzeko aukera, batetik larunbatean
dantza soka izan zen mutilen esku-
tik eta igandean, berriz, emanaldia.
Gabonak
Abenduaren 24ean Olentzerori
dantzan egin genion harrera.
Ekitaldi hauez gain, omenaldi eta
ezkontzetan ere hartu du parte
Otsolar Dantza Taldeak. 2017an, Ina
Zeberioren hilketaren urteurrenean
eta Nagore Arozenari festetan ema-
kumeen pilota erakustaldiaren ba-
rruan egindako omenaldietan parte
hartu genuen agurra eskainiz.
17
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
18. Eskola baratza
bilakatu zenekoa
Baratzebat
nahideizutegin
Aizue, gogoratzen al duzue iazko inauterie-
tan herriko eskola dagoen lekuan sekulako baratza
agertu zela? Ez al didazue sinisten? Ikusi ikusi...
Baserritarrek, beren lan tresnekin tomateak, piperrak, kalabazak,
kalabazinak eta arto mordo bat ere landatu zuten. Erle zein mantan-
gorriak laster gerturatu ziren eta azkenik, txorimaloak agertu ziren, ko-
loretako oihal eta txapel ederrez apaindurik geldi geldi bakoitza bere
lekuan. Halako batean, kantu bat entzun zen eta musika hasi orduko
laster hasi ziren guztiak irrintzi artean dantzan. Artoak aitzurrekin,
erleak mantangorriekin, sardeak tomateekin, porruak kala-
bazekin eta txorimaloak ez ziren atzean gelditu, ederki
astindu zituzten oinak. A ze festa!
18
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
19. 2017an GURE ARTETIK agurtutakoak
Maria Esnaola Arregi 2017-01-15
Manu Ibarguren Etxeberria 2017-02-13
Milagros Aizpurua Alkorta 2017-02-20
Francisco Pardi単as Gomez 2017-03-16
Matias Mendigain Luluaga 2017-03-19
Jesus Alcalde Velez 2017-04-22
Pedro Arrospide Iraeta 2017-05-23
Juan Arozena Etxeberria 2017-06-24
Joakin Ibarluzea Iturralde 2017-09-04
2017an GURE ARTERA ETORRITAKOAK
EriK
Garaikoetxea De los Dolores
2017-04-14
XEla
Olaetxea Zubiria
2017-06-03
Joel
Clemente Monteiro
2017-09-09
19
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
20. Argazki hau 1940.urte inguruko Lizartzako haur eta
irakaslearena (se単orita) da.
Haur hauek laurogei urtetik gorakoak dira gaur egun,
baino ondo ezagutzen dute elkar, 5-6 urterekin hasi eta
12 urte arte joaten ziren gehienez eskolara eta tartean
joan gabeko hilabeteak ere izaten zituzten, neskame
lana edo baserriko lanetan laguntza behar zutelako
etxean, etab.
Bi maixu-maixtra izaten ziren denentzat; bat neska
guztientzat eta mutilentzat bestea. Eskola gaur egun
udaletxea dagoen eraikinean zegoen, goian neskak eta
behean mutilak. Ikasteko liburua Enciclopedia zen,
eta hor etortzen ziren materia guztiak: Historia Sagra-
da, Lengua Espa単ola, Aritm辿tica, Geometr鱈a, Geograf鱈a,
Historia de Espa単a, Ciencias de la naturaleza eta Forma-
ci坦n Pol鱈tico-Social.
Eskola hasitakoan lehenengo gauza erdara ikastea
izaten zen ikasgairik zail eta gogorrena, beste inon
entzuten ez zuten hizkuntza zen hura, eta derrigorrez
ikastera behartuak zeuden, hori dela eta, zigor ugari ja-
sotzen zituzten haurrek. Se単orita Conchi (Donostiakoa)
izenekoak euskaraz mintzatzen zen haurrari bizkarrean
taula bat zintzilikatzen zion egun guztirako zigor modu-
ra he hablado en vascoidatzita, eta besteen burlak eta
barreak aguantatu behar izaten zituen errekreo ordutan
bereziki, haurra lotsarazteko egiten zuen noski. Edo bes-
tela, eskuko behatzak bilduta jarrarazi eta erregelarekin
gainean jotzen zituen min latza emanez, ikasleek esaten
dutenez. Frankismoko garai gogorrak eta zailak haiek.
1940ko Eskola argazkia
Hauek dira argazkiko haurren izenak:
1- Irene Bengoetxea
2- Maria Jesus Kaminos
3- Ixabel Garaikoetxea
4- Xagrario Soroa
5- Margari Jauregui
6- Mikaela Urkizar
7- Mertxe Kerejeta
8- Conchi Narbaiza (maixtra)
9- Joakina Urkizar
10- Inaxi Gogortza
11- Maria Aginaga
12- Maria Luisa Arrate
13- Luxia Garmendia
14- Jexuxa Garmendia
15- Anttoni Zalakain
16- Maria Felixa Zinkunegi
17- Anjelita Garaikoetxea
18- Axun Ibarguren
19- Xagrario Gogortza
20- Mertxe Bengoetxea
21- Xagrario Mugika
22- Lurdes Mugika
23- Maria Teresa Sarasola
24- Maritxu Zinkunegi
25- Anttoni Bengoetxea
26- Joxepa Artola
27- Ebarista Arrate
28- Joxepa Luluaga
29- Maria Jes炭s Bengoetxea
30- Ixabel Furundarena
31- Eujeni Agirre
20
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
22. Lizartzan primerako kirolariak ditugu: pilotariak, segalariak,
futbolariak aurtengo protagonistak hiru neska dira. Dan-
tzan maila oso ona erakusten digute eskaintzen dizkiguten
emanaldietan eta baita parte hartzen duten dantza txapel-
ketetan ere. Beraiek Otsolar DantzaTaldeko Lide Bengoetxea
(17), Enara Goikoetxea (16) eta Maddi Bengoetxea (15) dira.
Solasaldian,dantzatxapelketenetaberaienberrigehiagoja-
kiteko aukera bikaina izan dugu.
Urte asko daramatzazue dantzan? Noiz hasi zineten?
Enara: gutxi gorabehera 13 edo 14 urte daramatzagu. 4
urte genituela Malentxorekin hasi ginen Otsolar Dantza
taldean eta ondoren, Enekorekin ensaiatzen hasi ginen.
12 urte genituela Enekok Oinkari Dantza taldearekin
udako emanaldi bat egiteko proposamena egin zigun.
Bertan emaitzarekin eta jendearekin oso gustura sen-
titu ginen eta ordutik bi taldeetan gabiltza emanaldiak
egiten.
Nola hasi zineten txapelketetan parte hartzen?
Lide: Oinkari Dantza Taldean, txapelketetara bideratuta
dagoen talde bat dago. Jendeak aukera dauka proba-
tzeko eta proposamena egin ziguten ensaio horietara
joateko. Proba egin genuen eta taldearekin eta irakas-
learekin oso gustura sentitu ginenez, talde horretan ja-
rraitzea erabaki genuen.
Txapelketa nola prestatzen duzue? Emanaldiak eta
txapelketak desberdin prestatzen al dituzue?
Maddi: txapelketak Billabonan Lurdesekin prestatzen
ditugu ostegunetan egiten ditugun ensaioetan. Baina
txapelketa hurbiltzen ari denean, astean beste saioren
bat ere egiten dugu. Txapelketa eta emanaldien artean
desberdintasunak badaudela esan dezakegu. Txapel-
ketetan ikusleak gustura egoteaz gain epaimahai dago
baloratzen, beraz, sentitzen dugun presioa eta urduri-
tasuna handiagoa da. Emanaldietan aldiz, guk eta ikus-
leek disfrutatzea eta gustura geratzea da helburua.
Txapelketa mota desberdinak daude? Zuek zeinetan
hartzen duzue parte?
Lide: txapelketen bi modalitate nagusienak edo eza-
gunenak Soinu Zaharrak eta Suelto txapelketak direla
esan genezake. Lehenengoan, doinu bat ematen dizu-
Dantzatzen duen herria
ez da inoiz hilko
Lide Bengoetxea, Enara Goikoetxea eta Maddi Bengoetxearekin solasean
22
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
23. te eta pauso tradizionalak erabiliz dantza bat osatzen
duzu, zailtasun maila zuk erabakiz. Bigarrenean berriz,
arin-arina eta fandangoa dantzatzen dira bikotearekin,
eta pausoak zuk jartzen eta erabakitzen dituzu horrek
zailtasun mailan eraginez. Hirurok Soinu Zahar modali-
tatean parte hartu dugu eta orain Maddi Suelto txapel-
ketetan ere ibiltzen da.
Txapelketetan maila edo kategoria desberdinak daude?
Haurrak, gazteak, helduak
Enara: Soinu Zaharretan hiru maila daude: haurrena,
gaztetxoena edo erdikoa eta helduena. Sueltoan aldiz,
bi maila daude: gaztetxoena eta helduena. Gazteen
maila Soinu Zaharretan 15 urte arte izaten da eta guk
maila horretan parte hartu izan dugu. Sueltoan aldiz,
gazteena 16 urte bitarte izaten da eta 16 urtetik gora-
koak helduen mailan parte hartzen dute.
Jantziek emanaldian duten garrantzia ezagutzen dugu,
baina txapelketetan ba al du garrantzirik?
Enara: txapelketetan jantziak baloratu eta saritu egi-
ten dira eta arautua dago denak antzeko joateko. Jantzi
horiek Gipuzkoanoen trajeak izaten dira, guk baserrita-
rrena ezagutzen duguna, baina landuagoak eta gonak
bolumen handiagoekin Gainera, esan beharra dago,
batzuetan jostunak argazki zahar edo kuadroetan oina-
rritzen direla jantziak egiterako garaian, balore histori-
koa izan dezaten.
Emanaldietan berriz, erabakitzeko askatasun osoa dago
eredu bat jarraitzea behartuak ez gaudelako. Horrega-
tik, jantzi desberdinak erabiltzen ditugu, emanaldiaren
gaiaren araberakoak. Gaur egun jantzi tradizionalak
ikusteaz gain, dantza estilo berrira moldatutako jantziak
ere erabiltzen ditugu: galtzak, txapelak, gerrikoak, soi-
neko arinak, oin hutsik
Txapelketa edo emanaldi baten aurrean nola sentitzen
zarete? Emozio desberdinak sentitzen al dituzue?
Lide: txapelketetan, hasiera batean bakarrik sentitzen
zara, baina egoera horri aurre nola egiten diozun kon-
turatzeko balio du eta erronka pertsonal bat bezala har-
tzen dut.
23
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
24. Emanaldian berriz, talde lan bat da eta honen babesa
sentitzen da. Urte guztian lantzen dugunaren emaitza
dela esan daiteke.
Nik uste dut emanaldiak eta txapelketak guztiz desber-
din sentitzen direla. Lehenengoan duzun maila erakus-
tera zoaz jendeari eta epaimahaiari. Bigarrengoan aldiz,
ikuskizunaz gozatzea gain, ikasi duzun guztia erakuste-
ra zoaz: pausoak, koraografiak, emozioak trasmititzea...
Txapelketetan epaimahaiak daude. Orokorrean, zer
baloratzen dute?
Maddi: gauza desberdinak baloratzen dituzte. Soinu
Zaharretan oinak oinarrituta, puntak eta pausoen or-
dena kontuan hartzen dute, hau da, errazenetik hastea
eta zailenekin jarraitzea. Gorputzaren jarrera, postura,
elegantzia eta oreka baloratzen dute. Soinu Zaharretan
pausuak zailtasun mailaren arabera banatzen dira eta
zailtasun maila handiko pausuak ondo egiten badituzu
bukaeran puntuaketa hobea izatea lortzen duzu.
Sueltoetan, aipatutakoaz gain, aurpegiko espresioa eta
bikote lana baloratzen dute. Mugimenduak eta pau-
suak ahalik eta simetrikoenak izan behar dute. Bikoteak
elkarrekin egiten duguna baloratzen dute, bat izan-
go bagina bezala. Sueltoan, pausoak baloratzeaz gain,
epaimahaikideen arabera ere
emaitza aldatu daiteke, pau-
su edo dantza estilo bat gus-
tukoago izan dezaketelako.
Zenbat ordu ensaiatzen
dituzue astean?
Enara: astean lau egunetan
ensaiatzen dugu. Asteartee-
tan, Billabonan ordu eta erdi
dantza garaikidea egiten
dugu Kukai dantza taldeko
Eneko Gilekin. Asteazkene-
tan, Lizartzan bi ordu en-
saiatzen ditugu: lehenengo
ordua Lurdesekin arin-arin
eta fandangoa eta bigarren
ordua Eneko Arteagarekin.
Ostegunetan, Billabonan Lurdesekin aukerako klase bat
izaten dugu (nahi duena joten da) txapelketetara bide-
ratua dagoena. Azkenik, ostiraletan 2 orduko ensaioa
izaten dugu Eneko Arteagarekin Billabonan, pausoak
eginez fondoa landu eta emanaldiak ensaiatzeko erabil-
tzen duguna.
Honetaz gaiz, emanaldiak edo txapelketak ditugunean,
beste ensaioren bat edo beste izaten dugu.
Euskal Herri mailan zein da edo zeintzuk dira
txapelketarik garrantzitsuenak?
Maddi: suelto mailan garrantzitsuena Euskal Herriko
Suelto Txapelketa da, Seguran ospatzen dena. Bertan,
maila oso ona egoten da eta garrantzitsuena izateaz
gain, ezagunena ere badela esan dezakegu, telebistan
ere botatzen bait dute.
Soinu Zaharretan aldiz, Pasaian ospatzen dena da. Ez du
Segurakoak duen fama berdina baina garrantzitsua da.
Bertan, maila oso ona egoten da eta dantzarien artean
ezaguna eta garrantzizko txapelketa bat da.
Eskerrik asko neskak tartetxo honegatik. Jarraitu dan-
tzan eta jarraitu herri hau dantzan jartzen, dantzatzen
duen herri bat ez baita inoiz hilko! Biba zuek!
24
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
25. Zer egin dugu LiZartZan 2017an
2017-01-01 Otsabiora irteera 2017-01-05 Erregeen etorrera
2017-01-28 Auzolana
2017-03-08 Emakumeen eguna2017-03-09 Kapulana bat zintzilik
25
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
26. 2017-03-11 Gure esku dago prestaketa 2017-03-17 Aroa eta mirariak magia ikuskizuna
Asier Kidam-en eskutik
2017-03-19 Gure esku dago galdeketa
2017-04-04 Korrika eta korrika txikia 2017-05-15etik 19ra Eskolaren astea
2017-05-27 Hostotsa abesbatzaren kontzertua 2017-06-03 Erromeri eguna
26
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
27. 2017-06-04 Ina Zeberiori omenaldia 2017-06-23 San Juan sua
2017-07-22 Gazte eune 2017-09-07tik 10era Festak
2017-09-23 Lizartzatik Mendiz Mendi Etxera III 2017-10 Kataluniari babesa
2017-11-04,25 eta 2017-12-16
Sukaldaritza ikastaroa
2017-11-27 Pasaiako Badia dokumentala
27
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
28. 2017-12-03 Euskararen eguna 2017-12-15 Igor Meltxorrekin solasaldia
2017-12-24 Gabonak
2017-12-28Euskalkantuetajolasentailerra,antzinakojolasak 2017-12-31 San Silbestre froga
28
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
29. Lizartzan zer berri?
JoseMiguelEtxeberriaNaparra
Jon Alonsok Euskal Herriko historia
hurbila ikertzeko asmotan Naparra
desagertuaren kasua hartu zuen kon-
taketaren ardatz modura. Bere belau-
naldiak euskal gatazkaren gorabehe-
rak nola bizi izan zituen kontatzea
da Alonsoren proiektuaren asmoa
eta Naparraren historia kontatzea da
proiektuaren helburua.
36 urteren ondoren informazio be-
rriei esker, Naparraren gorpuzkia aur-
kitzeko urratsak eman ziren, apirilean
Frantziako Mont de Marsan inguruan
indusketak egitea lortuz, baina, ez zu-
ten ezer aurkitu. Hala ere, gogoratu
behar da, bilaketa ez dela eten, kasua
ez baitago erabat itxita.
LanuzteakInsalusen
Otsailaren 9an hasi ziren Insaluseko
langileak bi orduko lanuzteekin, izan
ere, soldaten inguruko gorabeherez
gain, enpresa hitzarmenaren inda-
rraldia 2015ean bukatu zen eta ez
dute berria sinatu.
Otsailaren 13an zuzendaritzarekin
egindako bileran ez zuten akordiorik
lortu eta ondorioz, bi orduko lanuz-
teekin jarraitu zuten. Otsailaren 20an,
berriz, lau orduko lanuzteekin hasi
ziren. Baina, otsailaren 24an zuzenda-
ritzarekin iritsitako akordoiak medio,
lanuzteak utzi zituzten.
NagoreArozenaazpitxapeldun
Emakumeen Euskal Herriko I. Bina-
kako Esku Pilota Txapelketaren finala
jokatu zuen martxoaren 5ean Zorno-
tzan, Maider Mendizabalekin batera.
Partida lehiatua izan zen, baina 22-14
galdu zuten azkenean Arozena eta
Mendizabalek.
LuisMariMujikarenheriotza
Apirilean hil zen Luis Mari Mujika (Li-
zartza, 1939) idazle eta euskaltzalea.
Literaturarekin batera, toponimia eta
hiztegigintza landu zituen. 束Egan損 al-
dizkariko zuzendari eta literatur iker-
tzaileak filologia ikasketak egin zi-
tuen doktore izatera iritsiz eta Euskal
Herriko Unibertsitateko irakasle esko-
lan aritu zen irakasle. 1963. urtean
eman zuen argitara bere lehen litera-
tur lana, eta 24 izenburu baino gehia-
go eman zituen argitara ordudanik.
Hainbat literatur sari irabazi zituen
bere lanari esker, horien artean, Kri-
tikaren saria (Hitzak ebakitzean);
Lizardi olerki saria (Aire neurtuak);
Txomin Agirre eleberri saria (bi aldiz:
Loitzu herrian uda parteanetaHiru
egun Larburun); Irun Hiria poesia sa-
ria (Nire soneto beroak); eta Irun Hi-
ria eleberri saria (Bidean ihes).
MaddiBengoetxeatxapeldun
Lazkaoko37.DantzaSueltoTxapelke-
tako lehen saria eskuratu zuten Aritz
Maizak eta Maddi Bengoetxeak.
ErikJakaAspen
Erik Jakak 2020. urtera arte sinatu
du Asperekin, aurrelariak 2013an
debutatu zuen profesionaletan, en-
presa berarekin.
Garikoitz Etxeberriak elkartasuna
gaixodaudenkideei
Sevilla II espetxean dauden euskal
preso politikoek borrokaldia hasi zu-
ten pasa den urriaren 30ean gaixo
dauden euskal preso politikoen eta
bereziki Ibon Iparragirreren egoera
salatzeko. Ibon Etxera Bizirik lelo-
pean ari dira itxialdia eta baraualdia
egiten.
29
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
30. Arratsaldeko bostak, parkean haur mordoa dabil jolasean
eta bitartean kafe baten inguruan bilduta zenbait guraso.
Haiengana gerturatu gara eta ez daude arratsalde pasa.
Ideiak, proposamenak, eztabaida gaiak, antolaketa orriak...
dituzteeskuartean.Eskolagaraiakurrunsamargeldituzaiz-
kigunok konturatu ez bagara ere, guraso talde hau 2016eko
ekainaz geroztik hilean behin kafe-bilera deiturikoan el-
kartzen da. Herriko haur eta gurasoen arteko ekintza ezber-
dinak antolatzea helburu dutelarik. Gaurkoan, gu ere ka-
fearen ingurura bildu gara, euren lanaren nondik norakoak
ezagutzeko asmotan.
Nola hasi zineten eta nondik sortu zen zuen artean
elkartzeko ideia?
2015-16ko ikasturte bukaeran Eskolako Guraso El-
karteko diru poltsa gutxitu zela eta ama batzuk elkartu
ginen ekintza batzuk antolatuz dirua ateratzeko helbu-
ruarekin. Honen harira, 2016ko festetan pintxo lehia-
keta antolatu genuen. Giro bikaina ikusita, guraso eta
seme-alaben arteko ekintzak bultzatzeko taldearekin
aurrera jarraitzea erabaki genuen. Bakoitzak zer antola-
tu edo eskaini zezakeen pentsatu genuen eta ideia anitz
sortu ziren. Hausnarketa hau egin ostean, gauzak anto-
latzeari ekin genion.
Zein da zuen arteko elkarlanaren helburu nagusia?
Guraso eta seme-alaben artean aisialdiko ekintza ez-
berdinak egiteaz gain, gurasoon arteko elkarlana eta
harremana sendotzen ere saiatzen gara.
Nola antolatzen zarete?
Hilean behin kafe baten inguruan elkartzen saiatzen
gara. Baina ekintzaren arabera maiztasun gehiagore-
kin ere elkartu izan gara. Hasieran, ama batzuk baka-
rrik elkartu baginen ere, egun Lizartza eta Orexako 20
Kafearen bueltan, GURASOAK ELKARLANEAN
30
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
31. 31
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
amak parte hartzen dugula esan dezakegu. Hala ere,
taldean parte hartzeko gogoa duen guraso guztien-
tzat irekita dago. Aurrez aurreko hitzorduez aparte,
WhatsApp-a erabiltzen dugu komunikatzeko. Bertan,
ekintzen eta antolakuntzaren jarraipena egiteko talde-
txo bat dugu.
Zein izan dira orain arte antolatu dituzuen ekintzak?
Hainbat ekintza desberdin egin ditugu guraso eta
batez ere, seme-alabei bideratuta. Lehenbizi, 2016ko
festetako pintxo lehiaketa, urdaiazpiko eta gazta apus-
tuak antolatu genituen. Ondoren, urtean zehar, mendi
irteerak, gaztain jatea, masaje tailerrak, eskola asteko
jolasak... antolatzen aritu gara guraso eta haurren aisial-
dia aberasteko asmoz. Ikasturtean zeharreko ekintzez
gain, festa ezberdinetan ere egin dugu gure ekarpena.
Adibidez, azken festetan haurrentzako ginkana antola-
tu genuen. Udazkenean, gau beltza eta gabonetan ere
hainbat ekintza antolatu izan ditugu: haur jolasak, txo-
kolatada eta zinea besteak beste.
Orain arteko lanak zer nolako harrera izan du herrian?
Nahiz eta ekintza guztiak irekiak izan diren, aipatu
behar da, herrian baino eragin gehiago duela eskola-
ren bueltan biltzen garen familiengan. Hala ere, gure in-
guruan oso harrera ona izan du, pozik gaude lorturiko
emaitzekin. Gainera, horrelako talde batek herriari ekar-
pen aberatsa egiten diola pentsatzen dugu, ekintzak
herrian bertan antolatzeak herri giroa sustatzen baitu.
Dagoeneko, kafea amaitu zaigu. Koadernoa jaso eta
joateko ordua da baina, lanean utzi ditugu. Aurrera be-
gira, ideia, erronka mordoa dituztela ikusi dugu eta he-
rriko aisialdia hobetzeko elkarlanean jarraituko dutela
adierazi digute. Gainera, ateak zabalik dituztela eta an-
tolakuntzan zein ekintzetan parte hartzera gonbidatzen
dituzte herritar guztiak.
32. Lizartzako
EH BILDU
32
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
Lizartzako inauteriak iristear diren honetan, Euskal
Herria Bildutik oso presente ditugu arrazoi politikoen-
gatik espetxean dauden Aitor Agirrebarrena eta Gari-
koitz Etxeberria herrikideak.
Arrazoi politikoengatik preso eta dispertsatuta aur-
kitzen dira. Aitorren kasuan Puerto de Santa Maria es-
petxean (1.021 km) eta Garikoitzen kasuan Sevilla IIko
espetxean (982 km).
Euskal Herriarentzat bestelako etorkizun bat lortzeko
konpromisoak eraman zituzten borrokara eta hortik es-
petxera. Gogoratu behar da gure gizartean, hamar-
kadetan, independentziaren aldeko borroka
berezko aldarria izan dela.
Independentziaren aldarrikapena
eta asmoa aspaldikoa da Lizartza-
rron artean, orohar euskal herrita-
rron artean. Herri burujabetzan oi-
narritutako independentismoaren
fenomenoa, Europan eta mundu
osoan, modernoa da, tokian tokiko
gauzatze dinamikoa izan duena, aldagai
ezberdinen baitan egon dena: indar korrela-
zioa, nazioarteko testuingurua edota unean une-
ko aldagai ekonomiko eta geoestrategikoak.
Gaur egungo independentismoak herri burujabetzan
du oinarri, hau da, herritartasun kontzeptua biltzen du
bere baitan. Kontzeptu demokratikoa da, herritarren
ahalduntzea bilatzen duena. Eta herritarren ahalduntze
horretatik, herritarren erabaki ahalmenetik, eraiki nahi
dugu Euskal Estatua.
Izan ere, gure soberanismoa soziala da, pertsonen be-
netako oinarrizko beharretan du jatorria. Bere helburua
herri berri baten eraikuntza kolektiboa da, bertan biziko
diren pertsona guztiak bakean, askatasunean eta justi-
zia sozialean bizi daitezen.
Hartara, dagozkigun eskubide historikoetatik gaur
egungo herritarren eskubide demokratikoetara jauzi
berri bat egiteko unea iritsi dela deritzogu: iraganeko
eskubide historikoen defentsatik gaur eguneko esku-
bide demokratikoen defentsara jauzi egin behar da.
Ulertzen dugulako gaur eta hemen Euskal Herrian bizi
garen herritar guztion erabaki eskubidean egon behar
dela herri honen etorkizuna, baita euskal estatua sor-
tzeko aukera ere.
Konbentzituta gaude autodetermi-
nazio-eskubidea egingarri egite-
ko bidean urrats eraginkorrak
egiteko eta oraingo legezko
esparrua gainditzeko aroan
egon gaitezkela. XIX. men-
dea foruen abolizioarena
izan zen, XX. mendea auto-
nomismoarena izan da eta
XXI. mendeak autodetermina-
zioarena izan behar du subirano-
tasuna eta independentzia erdiesteko
jomugarekin.
Helburu horrek oinarrizko printzipio batzuk aintzat
hartu behar ditu: herritarren borondatea errespetatzea,
gardentasuna eta ahalik eta integraziorik handiena er-
diestea gure estatu propioa aldarrikatzeaz gainera.
Horretarako egingo du lan EH Bilduk.
Horretarako eta egunerokotasunean herri honek ja-
san duen gatazka politikoaren ondorioak konpontzeko
konpromezu osoarekin jarraituko dugu lanean Euskal
Herria Bildu osatzen dugun herritar guztiok.
Demokrazia
Euskal Herriarentzat
Independentzia
Inauteri hauetan falta
ditugunak gogoan,
Aitor eta Gari ETXERA !!!
33. Beste urtetan bezala, gonbitea luzatu diguzue inau-
terietako aldizkarian idazteko eta txokoa aprobetxatuz
idazteari ekingo diogu.
Dagoeneko 25 urte igaro dira Lizartzako inauteriak
berreskuratu zirenetik. Alaitasuna, festa, mozorroak,
puska biltzea, dantzariak, otorduak Inauteri hauek
urtez urte iraun dute, eta herritarren parte hartzeare-
kin aurten ere festaz beteriko asteburua izango da. Hala
ere, herriko seme Aitor eta Garik, aurten ere, ezin izango
dute inauterietako festa giroaz gozatu, duela 28 urte ja-
rritako DISPERTSIOAREN eraginez, herritik mila kilome-
trotara aurkitzen baitira, Cadizen eta Sevillan.
Bisitak asteburutan egiten dizkiegu senide zein lagu-
nek. Bisita egiterako orduan, aurrez 6 hileko asteburuko
egutegia antolatu behar da, asteburu bakoitzean nor
joango den, bisitak hartu, bera lana dakarki eta gure
aurrez aurrekoen bisitak antolatzeko garaiean ere hila-
bete lehenagoz eskatu behar ditugu, ondoren bidaiak
antolatu, garraiobidea, lotako lekua, alokatutako
autoa lotu. Honekin, orainarte esan izan den
moduan, Sakabanaketa honen eraginez
preso dagoenak eta ondokoek jasaten
dugu sufrimentu eta zigorra. Horren
adibide dugu, urte guzti hauetan, zo-
rigaiztoko dispertsioa indarrean jarri
zenetik, 16 familiar eta lagun hil direla
eta hainbat zauritu.
Gertukoak, asko zarete galdetzen digute-
nak ea gauzak ez diren aldatuko eta gure seni-
deak etxeratzeko garaia noiz iritsiko den, ba irakur-
keta positiboa egin nahi dugun arren, euskal preso eta
iheslari politikoen egoerak berdin jarraitzen du, gure
senide presoak urrun jarraitzen baitute oraindik,
gainera larriki gaixo dauden euskal presoen egoera
konpontzeke dago eta bertan salatu behar dugu Ibon
Iparragirre eta bere familiari sufriarazten ari zaiena, mu-
turrerainoko egoerara eramanez. Horren aurrean, Gari
eta Sevillako beste kideek, gaixo dauden preso politi-
koek pairatzen duten egoera larriaren aurrean, urriaren
30tik ezkero, borroka iraunkor baten aurrean daude;
txandakako txapeo, barau eta janariari uko eginez,
IBON ETXERA BIZIRIKleloarekin.
Pausoz pauso eta elkarrekin ea lortzen dugun, pre-
so ditugun gure senide zein lagunak etxera ekartzea,
eta gure herriko inauteri eder hauetaz gozatzeaz gain,
gure EUSKAL HERRIKO txoko guztiren bitaminaz blai-
tzea. GOZA DITZAGUN INAUTERIAK AHAZTU GABE
SAKABANATURIK DAUDEN EUSKAL PRESO ETA
IHESLARI POLITIKOAK!!!!
LizartzAko preso eta iheslarien
lagun eta senideak
33
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
34. apaindu ditzagun balkoiak!
Azken urte hauetan bezala aurtengoan ere herrian inaute-
rietan balkoirik politena, eleganteena, bereziena sarituko
dugu. Oso ideia orijinalak ikusten ditugu urtero eta aurten
ere horixe espero dugu. Saria Danon Txokoa jatetxean bi la-
gunentzako otordua izango da.
Iaz Laxarone etxekoak izan ziren sari horren irabazle. Ea
aurten ere ideia berri eta orijinalak ikusten ditugun. HASI BURUA ASTINTZEN!!!!!
pRINTZAK
nOIZ? URTARRILAK 19 OSTIRALA, 19.30tan
nOn? ZEZENGORRI GAZTETxEAN
ZER?TxANTxOTANATERATZEKOMOZORROTAILERRA
Ekarri etxean duzun zaku, zapi, trapu zahar edo
txapela hori eta guk emango dizkizugu ideiak.
AnIMATU!
17 urtetik beherakoek mozorrotuen saria jasotzeko (baserriko oilaskoak) eta
adin horretatik gorakoek (mozorro eta gurdiak) inauteri ondoren emango
den afarira joateko ezinbestekoa izango dute beren izena ematea taberne-
tan jarriko diren zerrendetan. Listak otsailaren 1ean jasoko dira.
Adi! Aurtengoan, larunbat eguer-
diko (Otsailak 3) gurdi eta
mozorroen kalejira errota
ataritik beharrean, Joxe Ma-
riko aparkalekutik hasiko da.
AldAketA!
AURKEZPEnA ETA MOKADUTXOA, URTARRILAK
28 EGUERDIKO 12etan, UDALETXEAn.
OnDOREn, KAnTU JIRA HERRIKO TXOKO
EZBERDInETAKO ARGAZKIAK IKUSIZ.
AnIMATU!
Bazkaria
Bazkari txartela salgai
otsailak 1arte:
HELDUAK 20
HAURRAK 12
(14 urte artekoak)
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
34
35. EGITARAUA
URTARRILAK 27, LARUNBATA
12.00: Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz,
Udal ordezkariak eta txekorra plazan ditugula.
Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen
emanaldia.
URTARRILAK 28, IGANDEA
12.00: 25 inauteri, irudiz irudiargazki erakusketaren
aurkezpena eta mokadutxoa udaletxean.
Ondoren, kantu jira herriko taberna eta txokoetan
zehar argazki erakusketa ikusiz.
OTSAILAK 2, OSTIRALA
14.15: Eskolak antolatuta mozorro festa. Ondoren,
kalejira
OTSAILAK 3, LARUNBATA
07:00: Plazan elkartu eta kalejira Uetako zubitik
dantzari, txantxo eta txistulariekin.Diana
abestuz hasiko dugu inauteria.
07.30: Puske-biltzea, dantzari eta txantxoak elkarrekin
ospeletik.
10.00: Etxe-zahar baserrian geldialdia gosaltzeko.
12.00: Mozorro, gurdi eta txarangen irteera Joxe Mariko
aparkalekutik.
13.00 aldera: Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko
zubitik irtenda. Ondoren, denok elkarrekin
bazkalduko dugu herriko frontoian.
18.00: Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan
bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan
sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta
Lizartzako talogileakegindako taloak jateko
aukera izango da.
OTSAILAK 4, IGANDEA
11:00: Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.
12:00: Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi,
mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren,
Lizartzako Inauteri Dantzak plazan.
14.00: Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan, txarangaz
alaiturik. Ondoren, zozketak KALAKAN & Luis
Peixotoemanaldi berezia.
19.30: Plazanijitoaerrez inauterien amaiera.
Lizartzako inauteriak 2018 25 urtez herria umorez janzten
36. DanonTxokoa
bar
INAUTERIZAHARREI
JARRITAKOBERTSOBERRIAK
PARAJE HAUEK IKUSI ETA
AURKI EZInIK PAREKO
ZER FALTA OTE URTE OSOAn
HAIn EDERRA IZATEKO
FESTA GIROAn ELKARTU ETA
GAUZ HAUETAZ GOZATZEKO
JAn EDAnEZ ASETZEKO
GURE DAnTZAK IKUSTEKO
IHAUTERIAK IHAUTE DAnTZAK
PARAJE TA GAInOnTZEKO
GUREAK ZIREn GUREAK DIRA
ELKARREKIn GOZATZEKO.
DEnBORA BATEZ ELKARTU ETA
BERRESKURATZEn DAnTZAK
GALTZEAR ZEUDEn ETA nOLABAIT
PIZTU ZIREn FESTA PRInTZAK
GEROZTIK OnA GOXATUZ DOAZ
AITOn ZAHARREn HITZAK
GARATUZ DEnOK BALDInTZAK
GEUK DITUGU ORAIn GILTZAK
MALKOZ BETERIK ESAnGO DUT nIK
AGInTZEn BAIT DIT BIHOTZAK
TXALO OnEnA MEREZI DULA
IHAUTERITAn LIZARTZAK.
Balmaseda
Banaketak
Lizartzako Udala