5. Molusku batzuk lurtarrak dira, baina
hala ere gehienak urtarrak dira:
batzuk ur gazikoak eta beste batzuk
ur gezatakoak.
Moluskuak aldebiko simetria dute.
Gorputz biguna estaltzeko mantu
izeneko azal fina dute eta mantu
horrek maskorra isurtzen du.
6. Buru garatua dute
edo bururik
gabekoak izan
daitezke. Buruan
ahoa eta zentzumen-
organoak dituzte.
Errai masan digestio
eta ugaltze-organoak
dituzte hor barruan.
Babesteko maskor
bat edo bi dituzte.
Zangoa gihartsua da eta lekuz
aldatzeko erabiltzen dute
moluskuek.
MOLUSKUEN GORPUTZA
8. NUTRIZIO FUNTZIOA:
Molusko urtarrak brankietatik
hartzen dute arnasa eta lurtarrak,
aldiz, biriketatik.
3 motatako
nutrizioa:
HARAGIJALEAK
txibia
BELARJALEAK
barea
IRAGAZLEAK
muskuilua
TXIBIA
BAREAMUSKUILUA
10. UGALKETA-
FUNTZIOA: Moluskuen ugalketa sexuala da beti. Askok sexu
bananduak dituzte, hau da, batzuk emeak eta beste
batzuk arrak dira.
Espezie hermafroditak ere badaude, esate baterako
barraskiloa eta kasu honetan barraskilo bakoitzak
barrabila eta obarioak izaten ditu.
Guztiak obiparoak dira.
13. GASTEROPOD
OAK
Burua garatua du
eta bertan lau garro.
Bi garro luzeenetan
begiak daude,
laburrenak, berriz,
ukimenerako
baliatzen dituzte.
Normalean,
maskor bat dute,
baina
gasteropodo
batzuek ez dute
maskorrik.
Oin bat dute
herrestatzeko
erabiltzen dutena.
15. BIBALBIOAK
Aizkora itxurako
zango bat dute eta
uzkurtu eta luzatuta
lekualdatzen dira.
Bi maskor edo
kusku dituzte.
Ez dute buru
nabarmenik ezta
erradularik ere ez
ahoan. Begirik ere ez
dute. Argiarekiko
sentiberak diren
organoak izan
ditzakete mantu
ertzean.
Iragazleak dira,
hau da, ur
lasterrak sortzen
dituzte sifoiekin.
Horrela materia
organiko eta
plankton partikula
txikiak ahora
eramaten dituzte.
17. ZEFALOPODOAK
Buru garatua dute,
hor, begiak eta
burmuina dute.
Zangoaren
zati bat garro
koroa da,
buruaren
aurrean dago.
Sifoia dute mantuaren
behealdean. Arnas trukea
egiteko irteten eta sartzen
den ura erregulatu egiten
dute.
Ez dute kanpo
maskorrik, baina
izango balute
maskorra barnekoa
izango litzateke.
Txokoek karekizko
maskorra dute eta
olagarroek luma
adarkizkoa.
18. Moluskuak dira ezagutzen diren
ornogaberik handienak. 20
metroko luzera duten moluskuak
aurkitu dira. Haien begien
diametroa 30-40 cm-koa izan
daiteke.