2. GURUTZEAREN
SEINALEA
Gurutze Santuaren
seinaleagatik gure
etsaiengandik libra
gaitzazu, gure Jaun
eta Jainkoa.
Aitaren eta
Semearen eta
Espiritu Santuaren
izenean. Amen..
3. Gure Aita
Gure Aita, zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua, egin
bedi zure nahia zeruan
bezala lurrean ere, emaiguzu
gaur egunhonetako ogia,
barkatu gure zorrak guk ere
gure zordunei barkatzen
diegunez gero eta ez gu
tentaldira eraman baina
atera gaitzazu gaitzetik.
Amen
5. AGUR MARIA
Agur Maria graziaz betea,
Jauna da zurekin, bedeinkatua
zera zu andre guztien artean
eta bedeinkatua da zure
sabeleko fruitua Jesus. Santa
Maria Jaungoikoaren Ama
erregutu ezazu gu pekatarion
alde orain eta gure heriotzeko
orduan. Amen.
6. EGUNA ESKAINTZEKO
Jesu Kristo nire Jauna,
Mariaren bihotz garbiaren
bitartez zure Bihotzari
ematen natzaio eta Zurekin
eskaintzen naiz Aitari
aldareko sakrifizio santuan,
gaurko nire otoitzekin eta
lanekin, sufrimenduarekin
eta pozekin, mundua
salbatzeko eta zure erreinua
gugana etor dadin.
7. ANGELUSA
-Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari.
-Eta Espiritu Santuaren egitez sortu zuen. Agur Maria…
-Hona hemen Jaunaren mirabea.
-Gerta bekit zuk diozun bezala. Agur Maria…
-Eta Jainkoaren Semea gizon egin zen.
-Eta gure artean bizi izan zen. Agur Maria…
-Otoitz egizu gure alde Jainkoaren Ama done horrek.
-Jesu Kristoren aginduak irabaz ditzagun.
Egin dezagun otoitz: Ixuri Jauna gure bihotzetan
zure grazia, aingeruak esanik Jesu Kristo zure
Semea gizon egin dela jakin dugunoi,
Haren nekaldi eta gurutzearen bidez piztuerako
aintzara iritsi gaitezen.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
Aintza Aitari…
10. DAMU OTOITZA
Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta
gizon egiazko, nire Egile, Aita eta
Salbatzaile hori. Zarena zarelako
neurri gabe ona eta gauza guztiak
baino maiteago zaitudalako damu dut
bihotz bihotzez, damu dut zu
nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan
zigortu nazakezulako. Zure Jainko
graziaz lagunduta asmo sendoa
hartzen dut berriz ere bekaturik ez
egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina
betetzeko. Amen.
11. SALBEA
Agur erregina, ama errukiorra, gure
bizi, gozo eta itxaropen, agur.
Zuri deiez gaude, Ebaren ume zuri
aiezka, antsiz eta negarrez, negar
herri honetan, erbesteratuok, ea bada,
itzul itzazu gugana zure begi errukitsu
horiek eta erbeste honen ondoren
erakus ezaiguzu Jesus zure sabeleko
fruitu bedeinkatua. O bihotz bera, o
errukior, o Maria Birjina gozoa! Otoitz
egizu gure alde, Jainkoaren ama done
horrek zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Amen.
12. Eskerrak emateko eguna
bukatzerakoan
Gaur, egun osoan,
eman didazu zure laguntza
eta maitasuna;
eman didazu biziaren poza ere.
Orain, lokartu aurretik,
hauxe esaten dizut:
Eskerrik asko, Aita!
13. ESPIRITU SANTUARI ETA
AINGERU ZAINDARIARI
Zeru-lurren egile zeran EspÃritu Santua
zatoz eta bete gure bihotzak,
piztu gugan maite sua.
Aingeru zaindari, lagun on hori
gau eta egun lagun niri.
Ez nazazu inoiz ni bakarrik utzi.
Nik zerurako nahi dut bizi.