2. BATEOA
Bataioan pekatuen garbiketaren
sinboloa da. Kristorengan
sinesten dozula, Bere
heriotzan, hobiratzean eta
berpiztean Kristau taldeek
erabiltzen dute urez egindako
bataio bat ados daude bera
garrantzizkoa dela.
3. SENDOTZA
Sendotza edo konfirmazioa
Kristau-erlijioan, Bataioko grazia
osatu eta sendotzen duen
sakramentua da, Espiritu Santua
eta bere dohain guztiak
komunikatuz. Normalean, tokiko
Elizaren buru den apezpikuak
ematen du baina kasu batzuetan
parrokoek bere parrokian,
kaperauek ospitale batzuetan, eta
abarrek emateko ahalmena ere
izan dezakete.
4. EUKARISTIA
Eukaristia edo aldareko
sakramentua kristau-erlijioan, ogia eta
ardoa Jesukristoren gorputz eta
odol bihurtzen diren sakramentu
nagusia da.
Kristau liturgian ospatzen den
sakramentu hau Azken Afariaren
berregitetzat hartu ohi dute kristauek.
Orduko hartan, atxilotua eta
gurutziltzatua izan baino lehen,
Jesukristok bere dizipuluei ogia eta
ardoa eman omen zizkien, "Hau nire
Gorputza da" eta "Hau nire Odola da"
esaten ziela
5. ADIZKIDETZA
Penitentzia edo aitortza
Kristau-erlijioan,
norberak egindako
pekatuak apaiz baten
bidez Jainkoaren eta
elizaren aurrean
onartzean, barkamena
eskatzean eta egin
beharreko penitentziak
betetzean datzan
sakramentua da
6. EZKONTZA
Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza
egiteko asmoz hitzarmenez
egindako elkartzea da, erlijio
katolikoan zazpi sakramentuetako
bat dena. Instituzio honek sortzen
ditu pertsonen arteko harremanak.
Normalean, elkartzea era formal
batean ospatzeko ezteiak izeneko
zeremonia egiten dute.
7. ABADE ORDEA
Ordenazioa Kristau-erlijioan, gizon bat
Elizaren zerbitzuan kontsakratzearen
sakramentua da. Ordenako
sakramentua burutzen den errito hau,
eukaristiaren ospakizunaren barruan,
ordenagaiari eskuak ezartzean datza.
Elizaren beste karguak, adibidez aita
santua, patriarka, kardinala,
monsinorea, artzapezpikua,
artximandrita, artzapeza,
protopresbiteroa, hieromojea,
protodiakonoa, artxidiakonoa, eta abar,
ez dute sakramenturik behar, tituluak
besterik ez direlako.
8. GAIXOEN OLIADUREA
Gaixoen Oliadura, Gaixoen
igurtzia edo Gantzudura
gaixotasunak ahuldutako
adineko edo gaixoei
Jaungoikoarekin behin betiko
topaketa prestatzeko grazia
berezia ematen dien
sakramentua da. Pekatuen
barkamena eta gaixoari
osasuna ala eritasuna
eramateko indarra ematea
du helburu.