2. Itsasertzean Geratutako Higadura Prozesuak
âž” Labarraren atzerapena: Olatuek labarren beheko zatia zulatzen dute, eta horren ondorioz,
blokeak erortzen dira.
Horrela, labarrak atzera egiten du.
Atzera egitean sortzen den
gainazalaren zati bat agerian
gera daiteke eta hori
urradura-plataforma deitzen da.
➔Materialen birrinketa eta garbiketa: Blokeak eta harri zatiak zehatuta geratzen dira. Olatuek
eta urak itsas barrura garraiatzen dituzte material xeheenak eta kostan uzten dituzte harea eta legarra.
3. Higadurako Mugimenduak:
Garraioan eta sedimentazioan oso eragin handia dute.
➔Olatuak: Olatua edo uhina itsasoen eta bestelako ur eremuen
gainazalean sortzen diren uhinak dira.
➔Mareak: Mareak itsasoaren mugimendu ziklikoak dira eta kostaldean
izaten dute eragin nagusia.
➔Itsas korronteak: gazitasun desberdinagatik edo tenperatura
desberdinagatik sortzen diren ur mugimendu erraldoiak.
5. Sedimentazioagatik sor daitezkeen egiturak honako hauek izan daitezke:
Hondartzak: Harea-edo legar-metaketak dira, itsasertzak malda txikia duen eremuetan sortuak.
Tonboloak: Hareazko lerroak dira, kostarekiko zutak edo paraleoak,eta itsasertzeko urmael eta
padura txikiak bakartu ohi dituzte.
Urmaelak edo albuferak: Sakonera txikiko ur-masa da, itsaso zabaletik hareaz legarrez edo uharriz
osatutako kordoi batez bereizita dagoena
deltak: zenbait bokaletan sortzen diren sedimentu metaketak dira. Bokale horietako urak lasaiak
eta sakonera gutxikoak dira.
Estuarioak. Ibai bateko zatirik hondoena eta zabalena. Normalean bere bi alboetan hondartza bat
izaten du eta bertan Padura sistema osa daiteke.
Kostalde hesiak: kostaldean, paraleloki askotan sortzen den area metaketak dira.