21. Ahariak adarrak okerrak ditu.
Txarriak kurrin-kurrin egiten du.
Behiak esnea ematen digu.
Zaldiaren gainean ibiltzen gara.
Astoak arran-arran egiten du.
Ardiak artilea ematen digu.
Katuak miau-miau egiten du.
Indioilarrak haragia ematen digu.
Ahuntza harrietara igotzen da.
Ahateak kua-kua egiten du.
Oiloak arrautzak erruten ditu.
22. Txitoa oiloaren kumea da.
Zezenak adar zorrotzak ditu.
Txakurrak zaunka egiten du.
Ahatetxoa ahatearen kumea da.
Arrainak igeri egiten du uretan.
Oilarrak kukurruku egiten du.
24. Kurrinka eta kurrinka,
baserri aldean dabil,
tripa handia eta borobil,
lokatza artean beti
pozik eta zikin.
Zer da?
Bi belarri luzeak,
Zaldiaren antza.
Ahoa irekita egiten du arrantza.
Zer da?
Kokoriko eta kokoriko,
arrautza non jarriko?
Artoa jan eta jan,
baserri bazterrean.
Zer da?
txarria
astoa
oiloa
25. Oilategiko erregea da.
Goizero bere kantuarekin esnatzen gaitu.
Luma ederrekin jantzita, nor izango?
Esnea eta artilea ematen dizkizut.
Larrean ibiltzen naiz belarra jan
eta jan. Nor naizen ez badakizu,
beeeeegiratu inguruan.
Baserrian bizi naiz, eta belarra
jaten dut maÃz. Baserritarrak zaintzen
nau, eta trukean esnea ematen diot
trau-trau-trau.
oilarra
ardia
behia
26. zezena
txakurra
4 2
Dotorea eta azkarra naiz.
Aulkia dut baina ezin naiz eseri.
Nor naiz?
Adarrak ditut eta lasai ibiltzen naiz
inork molestatzen ez banau.
Haserretzen naizenean adarkada arriskutsuak
ematen ditut.
Behia da nire bikotea. Nor naiz?
Lau hanka eta bi belarri ditut.
Buztana ere badut.
Etxea zaintzen dut.
Zaunka eta zaunka ibiltzen naiz.
Ba al dakizu nor naizen?
zaldia
27. BASERRIKO ANIMALIAK
Baserrian txakurra
hasi da zaunkaka,
zaldia irrintzika,
katua miauka,
astoa arrantzaka
eta behia marruka,
denentzat janaririk
aitonak ez dauka.
EURIA, MENDIA
Euria, mendia,
Astigarragako txarria…
-Haren azpian zer
daude?
- Txarritxo jaio berriak.
ANIMALIEN KANTA
Txoriak kanta,
untxiak salta.
A! Ze zalaparta!
Arrainak plasta,
txakurrak zaunka.
A! Ze zalaparta!
katuak miauka.
Behiak marmarka
A! Ze zalaparta!
UNTXIARI
Belarriak luze,
azala leun,
untxi zuri polit bat
daukat nik lagun.
Baserrian saltoka
dabil gau eta egun,
azenorioak janez
igande eta astegun.
39. EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI!!
3 hilabete, 3 aste eta 3 egun, 115 egun, baserriko
txerrama handiena haurdun geratu zenetik erditzeko
ordua ailegatu zen arte. Maritxu txerrama izateko prest
zegoen. Gau gogorra izan zen Maritxurentzat,
gauerdian hasi, eta egunsentira arte ez baitzuen erditu
azken txerrikumea; lehenengo 1, gero 2, ondoren 3,
beranduago 4…, eta guztira 11. Hamaika txerri txiki
jaio ziren bata bestearen atzetik.
-2-
Txerrikumeei titia emateko orduan gorriak ikusi
zituen txerramak, soilik 10 titi baitzituen, eta txiki
guztiek batera nahi izaten zuten titia hartu.
-3-
Laster handitu ziren, eta baserriko txoko ezberdinetatik
kuxkuxeatzen pasatzen zuten eguna; lokatzetan
jolastea zen gehien gustatzen zitzaiena. Zoriontsu bizi
ziren denak, beno, … ia denak.
-4-
Izan ere, azkena jaio zen txerritxoak, jolastu beharrean,
beste animaliei begira ematen zuen eguna: behiak,
zaldiak, ahuntzak, ardiak, oiloak, ahateak…, den-
denak ikusten zituen bere txokotik, eta bazuen
zalantza bat buruan bueltaka.
-5-
40. Egun batean erabaki sendoa hartu zuen: EZ DUT
TXERRIKUME IZAN NAHI!! Sartu zituen bere gauza guztiak
oihal zati zahar batean, korapilatu zuen ondo, lotu
zion makila bati eta… TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-6-
Ibili eta ibili larreraino iritsi zen, eta behiek, harriturik,
galdetu zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien
txerritxoak.
-Orduan izan zaitez behi! -gonbidatu zuten behiek.
Ideia izugarri ona iruditu zitzaion; bere gauzak
txukundu, eta behiekin joan zen larrera.
-7-
Hasieran poz-pozik egon zen behien artean, baina
orduak joan eta orduak etorri, gero eta gehiago
aspertzen zen; gainera, ez zuen batere atsegin belarra
jatea. Txerrikume ez zuen izan nahi, baina egun
guztia larrean aspertuta egotea ere… argi zeukan
erabakia: Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati
zahar batean, korapilatu zuen ondo, lotu zion
makilari, eta… TIPITI TAPATA bideari ekin zion.
-8-
41. Ibili eta ibili zaldiekin egin zuen topo, eta zaldiek,
harriturik, galdetu zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien
txikiak.
-Orduan izan zaitez zaldi! -esan zioten zaldiek.
Bere gauzak gorde, eta zaldiekin batera abiatu zen
larrera.
-9-
Segituan konturatu zen zaldi bizitzak ere ez zuela
etorkizun handirik, egun osoa korrika ematen
baitzuten alde batetik bestera. Hura nekea! Sartu zituen
bere gauza guztiak oihal zati zahar batean, korapilatu
zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI TAPATA,
bideari ekin zion.
-10-
42. Ibili eta ibili, ahuntzekin egin zuen topo baserri ondoko
harkaitzetan. Eta ahuntzek, harriturik, horrela galdetu
zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien
txerriak.
-Orduan izan zaitez ahuntz! -esan zioten.
Bere gauzak ziztu batean antolatu, eta bat egin zuen
ahuntzekin.
-11-
Ez zitzaion gehiegi kostatu konturatzea ahuntz izateko
ere zailtasunak izango zituela, mendian gora eta
behera ez baitzen batere trebea gure txerritxoa,
harkaitzetatik saltoka larri-larri baitzebilen. Berriz ere
sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zaharrean,
korapilatu zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI
TAPATA, bideari ekin zion.
-12-
Ibili eta ibili, ardiengana ailegatu zen; hurbildu
aurretik ondo pentsatu zuen, baina zeukaten
lasaitasuna ikusita ez zitzaion ideia txarra iruditu.
Bere gauzak utzi, eta artaldearekin elkartu zen.
-13-
43. Baina ailegatu bezain pronto, txakur ziztrin bat
zaunkaka eta kosk eta kosk hasi zitzaion bere atzetik.
Hartu bere gauzak, sartu oihal zaharrean, lotu makilari
eta…, TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-14-
Apur bat aurrerago oiloekin egin zuen topo; oilo izaten
ere saiatu zen, baina nahiko traketsa zen, eta
konturatu gabe apurtzen zizkien arrautza guztiak.
-15-
Bidea jarraitu eta ahateekin egin zuen topo. Haiekin
ere saiatu zen, baina, uretan ere ez zen berak uste
bezain ondo moldatzen gure txerritxoa. Sartu zituen
bere gauza guztiak oihal zati zaharrean, korapilatu
zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI TAPATA,
bideari ekin zion.
-16-
Gaua iritsi zenean, neka-neka eginda, jarri zuen oihal
zaharra buruko moduan, eta lotan geratu zen. Handik
gutxira, hodei batek izarrak ezkutatu zituen eta...
Hasieran, xirimiria... gero euri tantatxoak... Eta,
azkenik, beldurgarrizko ekaitza sortu zen.
-17-
44. Esnatu zenean, izugarri ondo sentitu zen txerrikumea,
fresko eta usain goxo batez inguratuta. Pixkanaka-
pixkanaka, alde batera eta bestera itzulipurdika
zebilela, aspaldiko oroitzapenak etorri zitzaizkion
burura.
-18-
Orduan izan zuen argi, orduan ulertu zuen dena:
LEHEN, ORAIN ETA BETI, TXERRIAK BETI TXERRI!!
-19-
45. EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI!!
1
Bazegoen behin txerrikume izan nahi ez zuen
txerritxo bat. Baina zer izan nahi zuen? Nahi al
duzue gure txerritxoaren istorioa kontatzea?
2
Behin batean, txerrama handi batek 11
txerrikume izan zituen zein baino zein politagoa.
3
Txerrikume guztiak etengabe ari ziren jolasean,
bat izan ezik.
4
Azkenengo jaio zen txerrikumea beti zebilen
hesitik kanpora begira beste animaliak zertan
zebiltzan begiratzen.
5
Egun batean, txerri izan nahi ez zuela erabaki
zuen. Bere gauza guztiak bildu, eta bideari ekin
zion.
6
46. Bidean behiekin topo egin zuen:
-kaixo, behi andrea. Ez dut gehiago txerri izan
nahi!
-Ba, orduan izan zaitez behi!
7
Eta hala egin zuen. Behi izan zen, eta egun guztia
ematen zuen belarra jan eta jan.
Egunak joan eta egunak etorri, belarra jateaz
nazkatu zen. Behi izatea aspergarria zen.
-Ez dut behi izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
8
Bidean zaldiekin topo egin zuen:
-kaixo, zaldi! Ez dut gehiago txerri izan nahi!
-Ba, orduan izan zaitez zaldi!
9
Eta hala egin zuen. Zaldi izan zen, eta egun
guztia ematen zuen zelaiaren alde batetik bestera
korrika eta korrika.
Egunak joan eta egunak etorri, neka-neka eginda
bukatu zuen.
-Ez dut zaldi izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
10
47. Bidean ahuntzekin topo egin zuen:
-kaixo, ahuntzok! Ez dut gehiago txerri izan nahi!
-Ba, orduan izan zaitez ahuntz!
11
Eta hala egin zuen. Ahuntz izan zen, eta egun
guztia ematen zuen harrietatik gora eta behera,
han erori eta hemen erori.
Egunak joan eta egunak etorri, ahuntz izatea oso
arriskutsua zela konturatu zen.
-Ez dut ahuntz izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
12
Bidean ardiekin topo egin zuen:
-kaixo, ardi andrea! Ez dut gehiago txerri izan
nahi!
-Ba, orduan izan zaitez ardi!
13
Eta hala egin zuen. Ardi izan zen, baina heldu
bezain laster, txakur bat atzetik jarraika hasi
zitzaion haginka egin nahian.
Ardi izatea ere oso arriskutsua zela konturatu zen.
-Ez dut ardi izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
14
48. Bidean oiloekin topo egin zuen. Baina handik ere
bota egin zuten arrautzak jartzeko gai ez zelako
eta, hain haundia zenez, oilategiko habiak
apurtzen zituelako.
15
Ondoren ahateekin topo egin zuen. Baina haiekin
ere ezin! Ez zekien igeri egiten eta ahateak egun
guztia ematen zuten uretan batetik bestera.
16
Zer egin zezakeen? Hain zegoen nekatuta!!!
Ezin zuen horrela jarraitu. Bazter batean etzan,
eta lo gelditu zen.
Lo zegoela euria hasi zen, eta dena lokaztuta utzi
zuen.
17
Eguzkia atera zenean, txerritxoa esnatu egin zen.
Lokatzez beteta zegoen buruko lehen iletik
buztaneko azken ileraino.
18
Hura bai sentsazio atsegina! Denbora asko zen hain
ondo sentitzen ez zena!
Txerria zen, eta hala izaten jarraitu nahi zuen.
Eta egia esan: LEHEN, ORAIN ETA BETI, TXERRIAK BETI
TXERRI!
19