1. Igor eta Maider
OSMOSIA
Helburua:
Nola elikatzen dira gure gorputzeko zelulak edo nola pasatzen dira elikagaiak eta abar
heste meharretik odolera?
Gure zelulen eta heste meharraren lana: elikagaiak xurgatzea
Materiala:
Patata bat
Gatza apur bat
Goilaratxoa bat
Nola egin:
Hartu patata eta erditik moztu. Goilaratxoa erabiliz, zulotxo edo sakonune bat egin
erdialdean. Ondoren, gatz apur bat bota egindako zulo horretan eta horrela utzi bi edo hiru
egunez.
Ondorioak: Egun horiek pasata, aztertu zer gertatu den zulotxoan: ba al dago gatzik?
Nora joan da?