1. Ametz eta Ander
OSMOSIA
Helburua:
Nola elikatzen dira gure gorputzeko zelulak edo nola pasatzen dira elikagaiak
eta abar heste meharretik odolera?
Gure zelulen eta heste meharraren lana: elikagaiak xurgatzea.
Materiala:
Arrautza bat
Kristalezko edalontzi bat
Ozpina
Nola egin:
Sartu arrautza edalontzian eta gero bete ozpinez edalontzia. Utzi horrela pare
bat egunez. Nahi izanez gero, neurtu arrautzaren bolumena eta baita jarriko
duzun ozpinarena ere.
Ondorioak:
Zer gertatu zaio arrautzari? Eta ozpinari? Zergatik handitu da?
Igor eta Maider
2. OSMOSIA
Helburua:
Nola elikatzen dira gure gorputzeko zelulak edo nola pasatzen dira elikagaiak
eta abar heste meharretik odolera?
Gure zelulen eta heste meharraren lana: elikagaiak xurgatzea
Materiala:
Patata bat
Gatza apur bat
Goilaratxoa bat
Nola egin:
Hartu patata eta erditik moztu. Goilaratxoa erabiliz, zulotxo edo sakonune bat
egin erdialdean. Ondoren, gatz apur bat bota egindako zulo horretan eta horrela
utzi bi edo hiru egunez.
Ondorioak: Egun horiek pasata, aztertu zer gertatu den zulotxoan: ba al dago
gatzik? Nora joan da?