Inperialismo garaia eta I Mundu Gerraren birpasaMARIJE AGUILLO
油
Hemen, batez ere, ikasleak erantzun beharko dituen galderak egiten dira. Galdera hutsak, mapeei eta testueei buruzko galderak ere, dena ikaslea hausnararazteko asmoz prestatu da. Linkak ere dituzte birpasa errezteko eta aberazteko.
Inperialismo garaia eta I Mundu Gerraren birpasaMARIJE AGUILLO
油
Hemen, batez ere, ikasleak erantzun beharko dituen galderak egiten dira. Galdera hutsak, mapeei eta testueei buruzko galderak ere, dena ikaslea hausnararazteko asmoz prestatu da. Linkak ere dituzte birpasa errezteko eta aberazteko.
Aurten, 2007 eta 2008an, Arrasate institutuan 4DBH-Bko ikasleek egindako lana da. Zehazki, Ekonomia arazoetako taldeak eginikoa: Markel Juaristi, Mikel Serrato, Ainhoa Diez eta Gorka Gorosarrik landu dute blog bat (http://ekonomia4b.blogspot.com) eta power poit hau. Falta da amaitzea movie maker bat "Juduen kanporaketa" lanarekin.
Industria iraultza XVIII eta XIX. mendeetan Europan eta Ameriketan gertatu zen. Hiru aldaketa nagusi gertatu ziren: biztanleriaren hazkundea, nekazaritzaren hedapena eta mentalitate ekonomiko berria. Industrializazioak bi sektore nabarmendu zituen hasieran: ehungintza eta siderurgia. Garraio berriek (trena, itsasontzia) merkataritza eta hornidura hobetu zituzten. Industria irault
2. 1.Gaia: Antzinako Erregimena Sintesia (I)
SINTESIA (II)
XVIII. Mendean aurreko mendeetako gizarte eta ekonomia egitura berberek bere
horretan jarraitzen zuten. Baina aldaketa sakonak gertatzen ari ziren, azkenean
sistema hori desagerraraziko zutenak.
Antzinako Erregimeneko ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziren lehen sektoreko
jardueren nagusitasuna, batez ere nekazaritza eta abeltzaintzarena, eta
merkataritza eta industriaren pixkanakako hazkunde etengabea.
XVIII. Mendean zehar, absolutismoa Europako monarkia ia guztien sistema politikoa
izan zen, eta honen ezaugarria zen erregeak botere guztiak biltzen zituela bere
baitan. Salbuespena Bretainia Handia zen, bertan erregea legearen eta
Legebiltzarraren menpe baitzegoen.
XVIII. Mendean mugimendu intelektual bat garatu zen, Ilustrazioa, Antzinako
Erregimenaren kritika sakona egin zuena. Erregeek ideia ilustratu batzuk erabili
zituzten, eta horrela despotismo ilustratua sortu zen.
3. Sintesia (II)
XVIII. Mendeko azken herenean, monarkia absolutuaren eta estamentu gizartearen
kontrako jarrera indartu egin zen. Kontrakoek liberalismoaren ideia berriak baliatu
zituzten politika, ekonomia eta gizartea antolatzeko bide berriak proposatzeko.
4. 2.Gaia: Iraultza burgesak
Iraultza Amerikarra liberalismoa praktikan jarri zuen lehena izan zen. Herrialde berri baten
jatorria izan zen, Estatu Batuak, eta honen sistema politikoa hurrengo iraultzetarako eredu izan
zen.
1789an, burgesia frantsesak krisi egoera baliatu zuen boterea eskuratzea ahalbidetu zion
iraultzari ekiteko.
Biltzar Konstituziogilearen dekretuek eta 1791ko Konstituzioak Frantziako Antzinako
Erregimenari eman zioten amaiera. Baina erregeak eta pribilegiatuek erreformak geldiarazi
nahi izan zituzten. Azkenik, europar potentzien kontrako gerrateak monarkia desagertzea eta
Errepublika aldarrikatzea eragin zuen.
Kanpoko mehatxuen ondorioz Iraultza erradikalizatu eta erabateko diktadura bilakatu zen.
Azkenik, erregimen burges berri bat sortu zen, bukaeran boterea Napoleon Bonaparteri eman
behar izan ziona, eta honek Iraultzaren amaiera ekarri zuen.
5. Sintesia (II)
Napoleonek hainbat erreforma abiarazi zituen Frantzian, baita azkenean erregimena
desagerrarazi zuen hedapen militarreko politika ere.
Napoleonen porrotaren ostean, Errestaurazioa deitzen diogun liberalismoaren kontrako garaia
ireki zen. Potentziak saiatu ziren Europan iraultza gehiago izatea ekidingo zuen sistema bat
sortzen.
Errestaurazioaren ordenak gutxi iraun zuen. Liberalismoa burgesiaren ideologia gisa finkatuta
zegoen eta saihestezina izan zen botere ekonomikoa zeukan gizarte talde honek botere
politikoa ere eskuratzea. Hau gertatu zen 1820, 1830 eta 1848ko iraultzekin.
Liberalismoa espainiar Amerikan zehar ere zabaldu zen. Honen ondorioz, 1814 eta 1824
artean, Amerikako espainiar nagusitasuna ezabatu zuten independentzia prozesuak gertatu
ziren, Kuban eta Puerto Ricon izan ezik.
6. 3.Gaia: Industria Iraultza Sintesia (I)
Industria iraultza sortzeko, aurretik hiru aldaketa gertatu behar izan ziren: biztanleriaren
hazkundea, nekazaritzaren hedapena eta mentalitate ekonomiko aldaketa bat.
Industrializazioa Britainia Handian hasi zen XVIII. mendearen azkenen herenean eta gero Europa
osoan zehar hedatu zen. Industrializazioaren lehenengo fasean bi sektore nabarmendu ziren:
ehungintza eta siderurgia.
Industria ekoizpena abiadura handian hazi zen, baina antzinako garraiobideak
(belaontziak, diligentziak) motelak ziren eta zama-edukiera txikia zuten. Garraiobide berriak
behar ziren merkataritza hobetzeko eta fabriken hornikuntza eta merkantzien banaketa
ziurtatzeko. XIX. mendean egoera aldatu egin zen: lurrun-itsasontzia eta trenbidea agertu ziren.
1870etik aurrera, transformazio berriak sortu ziren munduko ekonomian, eta horiek bigarren
industria iraultza izenarekin ezagutzen dira. Industria berriak garatu ziren, industria potentzia
berriak sortu ziren, enpresa handia agertu zen eta ekoizteko era aldatu egin zen.
7. Industria iraultza gizarte-aldaketa prozesu bat ere izan zen. XIX. mendean zehar biztanleriaren
hazkundea azkartu egin zen, eta hirietara eta itsasoz haraindiko kolonietara migrazio handiak sortu
ziren.
Industria gizartea klasetan banatzen zen, hots, euren posizio ekonomikoak bereizten zituen
taldeetan. Burgesia klase menderatzailea bihurtu zen aristokraziak ia bere pribilegio guztiak galdu
zituenean.
XIX. mendeko berrikuntzetariko bat burgesia txikiaren finkapena izan zen (klase ertaina) eta
langileriaren agerpena. Hala eta guztiz, nekazariek talde handiena eratzen jarraitu zuten.
Fabriketan milaka langile metatzeak bizi zuten lan-egoera gogorraren kontzientzia hartzea eta
ekintza kolektiboen bitartez hobetzen saiatzea eragin zuen. Mugimendu hauek bi ideologia
berritan oinarritu ziren: sozialismoa eta anarkismoa.
Industria iraultzatik eratorritako transformazio ekonomiko handien ondorioz, kulturan eta
ohituretan ere aldaketa handiak sortu ziren.
8. 4.Gaia: Nazioak eta Inperioak Sintesia (I)
Estatu nazionalen sorrera, egun ulertzen ditugun moduan , XIX. Mendeko iraultza liberaletan
hasi zen prozesu bat da. Nazionalismoa, esanahi ezberdinak dituen ideologia, prozesu honen
oinarria izan zen.
XIX. Mendean Estatu Batuentzako funtsezko bi prozesu gertatu ziren: Mendebalderanzko
hedapena eta Sezesioko Gerra. Herrialdea asko hazi zen eta garapen ekonomiko geldiezina hasi
zen.
XIX. Mendearen lehenengo erdiko iraultzen ostean, Estatu europarren egoera politikoa oso
desberdina zen. Frantzia eta Britainia Handia poliki demokraziarantz abiatu ziren
bitartean, beste Estatu batzuek sistema autoritarioei eutsi zieten.
XIX. Mendean potentzia europarrek lurraldeak konkistatzeari ekin zioten Asian, Afrikan eta
Ozeanian. Prozesu hau faktore ekonomiko, politiko eta demografiko ezberdinek azaltzen dute.
9. Sintesia (II)
1870 eta 1914 artean eratu ziren inperio kolonial handiak. Inperio britainiarra handiena
zen, inperio frantsesak jarraitzen ziolarik. Hedapen prozesu honek potentzien arteko borrokak
eta ika-mikak eragin zituen.
Inperialismoaren ondorioak sakonak izan ziren eta gaur arte luzatu dira. Mendebaldekoek
eskualde kolonizatuetako bizimodua errotik aldatu zuten administrazio eta esplotazio
ekonomiko forma batzuk sortu zituzten.
1870 eta 1914artean kulturak sormen handiko garai bat bizi izan zuen. Aurrerapenak eta
berrikuntzak inoiz baino azkarrago gertatzen ziren eta europarrek aurrerapenaren gorenean
zeudelako sentsazioa zeukaten. Hortik dator garai hau izendatzeko erabiltzen den belle
epoque izena.
10. 5.gaia: I Mundu Gerra Sintesia (I)
SINTESIA (II)
XIX. mendearen azken herenean eta XX.aren hasieran, antzeko indarra zeukaten bi bloke
militar eratu ziren Europan, Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza. Elkarrenganako
beldurrak, interes kolonialek eta Austriak eta Hungariak Balkanetan zituzten asmoek euren
arteko gatazka eragin zuten.
Gerrak hilabete gutxi irautea espero zen, baina lau urtez luzatu zen. Gerra Entente
Hirukoitzaren garaipenarekin bukatu zen.
Lehen Mundu Gerra Historiako gatazkarik luze eta odoltsuenetariko bat izan zen. Eskura
zeuden giza eta gauza baliabide guztien mobilizazioa beharrezkoa izan zen, eta honek aldaketa
handiak eragin zituen gerran parte hartzen zuten herrialdeen barnean.
Pariseko Bakeak mapa europar erabat berria sortu zuen, non bi inperio tradizional desagertu
egin ziren (Austria eta Inperio Otomandarra) eta euren ordez herrialde berriak agertu ziren.
Alemaniari baldintza gogorrak ezarri zitzaizkion, herrialde horretan atsekabe izugarria sortu
zutenak.
11. Sintesia (II)
20ko hamarkada argi-itzaletako garaia izan zen. Hasieran, krisi ekonomiko gogorra bizi izan
zen, gerraren osteko errekuperazioaren ondorioz, eta Alemania eta Frantziaren arteko
tentsioek iraun zuten. Baina 1924tik aurrera, ekonomia hoberantz zihoala zirudien eta
potentzien arteko ulertze giroa sortu zen, gerra urruntzen zuela bazirudiena.
New Yorkeko burtsaren crack-ak 1929an nazioarteko krisi ekonomiko larria eragin zuen. Krisia
konpontzeko nazioarteko elkartasun ezak estremismo politikoa sendotu zuen.
Gerrarte garaian, gizartea modernizatu egin zen: masa-gizartea finkatu zen, emakumeak bere
egoera hobetu zuen eta hedabideak funtsezko papera izaten hasi ziren.
Gerrarte garaia oso berritzailea izan zen kulturaren ikuspuntutik. Zientziaren arloan fisika
berria iritsi zen eta artearen arloan korronte kultural berriak agertu
ziren, Espresionismoa, Surrealismoa eta Abstrakzioa, esate baterako. Arkitektura
arloan, nazioarteko estiloa nagusitu zen.