Inperialismo garaia eta I Mundu Gerraren birpasaMARIJE AGUILLO
油
Hemen, batez ere, ikasleak erantzun beharko dituen galderak egiten dira. Galdera hutsak, mapeei eta testueei buruzko galderak ere, dena ikaslea hausnararazteko asmoz prestatu da. Linkak ere dituzte birpasa errezteko eta aberazteko.
Inperialismo garaia eta I Mundu Gerraren birpasaMARIJE AGUILLO
油
Hemen, batez ere, ikasleak erantzun beharko dituen galderak egiten dira. Galdera hutsak, mapeei eta testueei buruzko galderak ere, dena ikaslea hausnararazteko asmoz prestatu da. Linkak ere dituzte birpasa errezteko eta aberazteko.
Industria iraultza XVIII eta XIX. mendeetan Europan eta Ameriketan gertatu zen. Hiru aldaketa nagusi gertatu ziren: biztanleriaren hazkundea, nekazaritzaren hedapena eta mentalitate ekonomiko berria. Industrializazioak bi sektore nabarmendu zituen hasieran: ehungintza eta siderurgia. Garraio berriek (trena, itsasontzia) merkataritza eta hornidura hobetu zituzten. Industria irault
2. Sarrera
XVIII. Mendearen bukaeran, iraultza prozesu bati ekin
zitzaion eta XIX.mendearen lehen erdian jarraitu egin
zuten iraultza prozusu hauek, ahalik eta Antzinako
Erregimenarekin behin-betirako amaitu arte.
Mendebaldeko Europan erregimen liberalak ezarri ziren.
Antzinako gizarte estamentalaren ordez, eratu zen klase
gizartea non burgeseriak nagusitasuna lortu zuen.
Joera ideologiko berriak agertuko dira, hala nola
nazionalismoa, sozialismoa, anarkismoa... Hauek gizarte
aldaketa sakonagoak eskatzen zituzten, burgeseriak lortu
berria zuen nagusitasun hori kolokan jartzen zutelarik.
XIX.mendearen azken erdian, burgeseria lubakiaz beste
aldean jarri zen. Iraultzalea izatetik kontserbadorea
izatera pasa zen.
3. GAITEGIA
1. Ziklo iraultzalea:
EE.BB.ak
Frantzia
VIenako Kongresua
2. zikloa (1820-30-48)
Nazionalismoa
Gizarte berria
Klase gizartea
Langile mugimendua
4. EE.BB.etako Iraultza
Bideoa:
H捉 de los Estados Unidos
Lana:
EE.BB.etako kolonizazioan bi
zonalde bereiz ditzakegu. Zeintzuk
ziren? Noloa sortu ziren? Zein
ezaugarriak zituzten?
1760.erako milioka kolono bizi
ziren IparAmerikan.
Ingalaterrarekiko harremanak gero
eta zailagoak bilakatzen ari ziren.
Zeintzuk ziren arazo hauek? Zein
pauso eman ziren gerra piztu arte?
5. EE.BB.etako Iraultza
Zein izan zen iraultza
honen ekarpenik
handienak?
(Aintzakotzat hartu
zein zen Europaren
egoera)
Beste ekarpenik
aurkitu ahal dugu?
6. Frantziako Iraultza (I)
Bideoa ikusi
Hausnarketa:
Ba al zegoen beste biderik?
Beharrezkoa al zen Izualdia?
Lana: Bikoteka:
Imaginatu Robespierre eta
Daton zaretela.
Facebook erabiliz osatu
elkarrekiko korrespondentzia:
Robespierrena:
Izuaren beharra
Daton zergatik atxilotu
Dantonena:
Zer eta zergatik kritikatu
Robespierren iharduera
Bata Robespierre eta bestea
Danton
10. Frantziako Iraultza (II)
Robespierrerekin batera Konbentzioa
ere erori zen. Iraultza fase
moderatu berri batean sartzen da,
Direktorioa. Sufragio Zentsitarioa
berrezartzen da eta Errepublikaren
gobernua bost kidek osaturiko
direktorio batean ezartzen da.
Horrela aurreko garaiko
pertsonalismoak ekiditu nahi ziren.
Hala ere, arazoak ez ziren konpondu.
Batetik barne oposizioak indartsu
jarraitzen zuen. Jakobinoek
boterea berreskuratu nahi zuten.
Matxinadak etengabekoak ziren
(Babeuf). Kontrairaultzaleek ere
Errepublikaren kontra konspiratzen
zuten. Kanpoan Frantziaren
kontrako koalizioak gerrari ekin
zion. Gerrak eta matxinadek fase
honen bilakaera baldintzatu zuten
11. Frantziako Iraultza (III)
Egoera nahasi honetan pertsonai bat
azpimarratzen da, Napoleon. Berak
erreprimituko du Toulonen sorturiko
kontramatxinada. Berak aurre egingo
dio Ingalaterrako Armadari. Berak
Frantziaren kontrako koalizioari
irabaziko dio Italian. Bere ospea
Egipton handituko du.
Frantziar askorentzat garai nahasi
hauetan Napoleon ordenaren,
autoritatearen eta garaipenaren ikurra
bihurtu zen. Berak ere bazekien
burgeseriaren laguntza bazuela eta
Brumarioko 18an estatu-golpe bat
eman zuen eta 1800an bere burua
enperadore izendatu zuen.
Historiagile askorentzat bertan bukatu
zen Iraultza. Beste askorentzat, berriz,
iraultza beste fase berri batetan
sartzen da, zeinetan iraultzaren
printzipioak Europan zehar zabaldu
egiten diren baionetakadaz.
12. NAPOLEON
Barne-politika
Konkordatua:
Eliza estatuaren menpe
Salmentak mantentzen dira
Elizak diru kopuru jakin bat
jasotzen du Estatutik
Kode Zibila
Jabetza
Zergen sistema
Bestelakoak
Zentralizazioa
Departamentuak
Hezkuntza
13. NAPOLEON
Kanpo-politika
Iraultzaren zabaltze-
fasea konkisten bitartez.
Printzipio liberalak
zabaldu eta erregimen
feudalak desagertu
ziren.
Frantziaren
nagusitasunaren kontra:
Altxamendu nazionalak
Koalizioak (Guztira 8)
Gainbehera:
Errusiako kanpaina
Waterloo
16. Helburuak
Napoleon garaitu ondoren, Europako potentziak Iraultza aurreko
egoerara bueltatzen saiatu ziren, Erregimen Zaharra berriro
ezarriz.
Baina ez zen lan erraza hura, izan ere, liberalismoaren ideiak
hedatuegiak ziren ixilaraziak izateko eta nazionalismoaren haziak
ere zabalduta zeuden.
1820-48 bitartean, altxamenduak behin eta berriro suertatu ziren
ahalik eta Erregimen Zaharra erabat ezabatu arte (Behintzat
Mendebaldeko Europan).
1848an burgeseriak bere hasierako helburuak lortuak zituen. Beste
indar baten agerpenak, proletargoa hain zuzen ere, burgeseria
lubakiaz beste aldera kokatuko du.
20. LIBERALISMOA: KORRONTEAK
Moderatua:
Jabetza
Sufragio zentsitarioa
Erregetza
parlametarioa
Demokratikoa
Berdintasuna
Sufragio unibertsala
Errepublika
Eskubide sozialak.
21. Iraultzak (1820-30-48)
1820
Estatu-golpea Fernando
VII.aren gobernu
absolutuaren kontra.
1823an Aliantza Santuak
mugimenduak zapaldu
zuen
Grezia 1821
Turkiar inperioaren
kontra
Independentzia
1830
FRANTZIA
Karlos X.aren kontra.
Burgeseriak errege
berria aukeratzen du,
Luis Orleansekoa
Erregimen liberala
berrezartzen da.
BELGIKA
Herbehereetako
erregearen kontra.
Independentzia eta
Erregetza
konstituzionala
Leopoldo I
1848
FRANTZIA
II Errepublika
Langileen matxinada
Luis Napoleonek hauteskundeak
irabazi
Burgeseriaren onespenarekin Luis
Napoleonek II Inperioa aldarrikatu
(1850-1870)
1848.eko mugimendu iraultzaleak Europan zehar zabaldu arren,
ez zuen arrakastarik izan. Frantzian gobernu autoritarioa
osatu zen. Alemanian, Prusian, Hungariar inperioan eta
Polonian mugimenduak Aliantza Santuko kideek erreprimitu
zituzten.
Hala ere, iraultza hauek hiru irakaspen utzi zituzten:
1. Langileen agerpena
2. Nazionalismoaren indarra
3. Demokrazian sakontzeko beharra.
Hiru puntu hauek XIX.mendeko bigarren erdialdearen bilakaera
baldintzatu zuten.
22. EUROPA 1848:
BALANTZEA
Hiru hamarkada pasa dira Vienatik. Absolutismoa erabat ezabaturik dago Mendebaldeko
Europan eta printzipio liberalak erabat txertatuak. Burgeseriak lortu ditu bere nahiak. Europa burgesa da.
Klase honek bere idealak inposatu ditu (Industria Iraultza, liberalismo politikoa, laizismoa, hiritar kultura,
etika burgesa)
Hala ere garaipen honek ez du egonkortasun politikoa ekarri. Indar berriak agertu dira eta
horiek iraultzaren mamua bizirik mantentzen dute. 48ren geroztik, burgeseriak lubakiak laga ditu. Edo
hobeto esanda, lubakiaz beste aldean kokatzen da. Lortutakoa defenditzeko ordua da. Iraultzalea izatetik
kontserbadorea izatera pasatzen da.
Kapitalismoa garatu ahala, klase berri bat indartzen doa, proletalgoa. Klase berri honek bere
gizarte eredu propioa dauka eta prest dago horren alde egiteko. Sozialismoa eta Anarkismoak kolokan
jartzen dute eredu burgesa. Sufragio Zentsitarioak langileak baztertu ditu eta klase honek bere tokia
erreklamatzen du.
Nazionalismoa indartsu agertzen da. Alemania, Italia, Polonia, Turkiar Inperioaren menpean
dauden Balkanetako nazioak (Serbia, Errumania, Bulgaria, Bosnia)Nazionalismoaren izenean estatuak
estatuen kontra altxatuko dira, Munduko I Gerrara eramango duen sorgin-gurpil batean.
Ekialdeko Europan Aintzinako Erregimenak irauten du. Austriar-Hungariar Inperioak, Errusiar
Inperioak eta Turkiar Inperioak iraganeko egitureei eutsiko diete. Inperio hauen barne kontraesanak ere
Munduko I Gerran eztanda egingo dute.
24. NAZIONALISMOA
Nazioa:
Errealitate subjetiboa
Eskolak:
Alemania
Kontzeptu kulturala
Berezkoa da, hiritarren
borontatearen gainetik
Frantzia
Autodeterminazioa
Hiritarren borontatea
Estatua
Errealitate objetiboa
Definizioa
Gobernu eta lege berdinak dituen
eremua.
Bere mugek nazioarteko onarpena
dute.
Ikurrak (Txanpona, bandera,
himnoa)
Nazioarteko ordezkaritza
35. Industrializazioak eta iraultza burgesek (Liberalismoak)
gizarte berria sortu zuten eta gizarte berri honetan
burgeseriak zuen kontrol politikoa, ekonomikoa eta
soziala. Gizarte estamentala behin-betiko desagertu zen
eta horren ordez klase gizartea hedatu zen, zeinetan
burgeseria eta proletalgoa elkarren kontra jo zuten.
Ilustrazioak berdintasun juridikoa ekarri zuen, baina
gizarte berrian berdintasunak oso urruti egoten jarraitu
zuen. Izan ere, burgeseria eta langilegoaren arteko
distantzia oso handia zen (Bizi-maila, kultura,
aisealdia)
Langileak bere egoerataz konzientzia hartzen hasi ziren.
Ulertu zuten langile guztiek interes berdinak zituztela,
erreibindikazio berdinak. Jasatzen zuten zapalkuntzaren
ondorioz askapenerako ideologiak sortu ziren, hala
nola, Anarkismoa eta Sozialismoa, bai eta antolatzeko
sistemak ere (Sindikatuak, Alderdi Politikoak)
Utopien garaia izan zen. Gizartea eraldatzeko ametsak,
saiakerak, ekintzak. 1917.eko iraultzak garai bati
amaiera eman zion eta 80 urte bitartean Mundua ez
zen berdina izan.
36. Burgeseria (I): Aristokrazia
Liberalismo politikoak
pribilegioen desagerpena
ekarri zuen. Hala ere
Aristokraziak bere goi-
mailako status-a
mantendu zuen (Goi
mailako karguak, lurren
errentak, inbertsioak), bai
eta politikan aritu ere.
Hau da, aristokrazia
estamentu bezala
desagertu zen baina klase
bezala burgeseriarekin
fusionatu egin zen.
37. BURGESERIA (II)
Burgeseriaren garaipena:
Gizartea antolatzeko
printzipio liberalak:
Askatasuna
Jabetza
Legearekiko berdintasuna
Ekonomia antolatzeko:
Liberalismo ekonomikoa
Industria iraultza
Botere politikoa
Sufragioa
Langile-mugimendua
38. BURGESERIA
Ez da erraza definitzea burgeseria. Marxismoak
burgeseria definitzen du ekoizpen-baliabideen
jabeen klasea bezala. Beraz burgeseria
enpresarioek, terratenienteek , merkatari handiek
eta bankeroek osatuko zuten. Baina baziren beste
giza-taldeak ekoizpen-baliabideen jabe izan gabe
burgeseriatzat hartu behar ditugunak. Orokorrean
talde hauek bi ezaugarri zituzten horrelakotzat
hartzeko:
Hirietan bizi ziren
Burgeseriaren bizimodua berdina zuten edo imitatu
nahi zuten (Kultura, janzkera, aisealdia)
Hori dela eta, hiru talde bereiz ditzakegu:
Goi burgeseria:
Enpresarioak, bankeroak, terratenienteak
Ideologikoki kontserbadorea
Ertaineko Burgeseria
Lanbide liberalak, intelektualak
Ideologikoki aurrerakoiak
Behe burgeseria
Merkatari txikiak, funtzionarioak,
bulegolariak
Ideologikoki proletalgoaren hurbilak
39. BURGESERIA (III)
Aldaketak
Hezkuntzaren hedapena:
Derrigorrezko Hezkuntza
Langileen oinarrizko
prestakuntza.
Aldaketa zientifikoak
(Darwin, Pasteur, Freud)
Aurrerapen teknologikoak
Gizartearen sekularizazioa
Hezkuntza
Elizaren jarrera antiliberala
Filosofia
Aisealdia
Opera, kafeak,
boulevardakoporrak
Tabernak, kabaretak
40. BURGESERIA (III)
HIRIGINTZA:ZABALGUNEA
Hiriak gizartearen islada bihurtu ziren.
Burgeseriak zabalgunea hartu zuen bizi-
leku (etxaldeak, azpiegiturak)
Lagileak, ordea, hirietako aldirietara
desplazatuak izan ziren. Langile-auzo
horiek ez zuten bizi-baldintza minimorik
(kutsaduta, pilaketa, zerbitzu publikoen
eza, higiene falta)
43. Hasierak
Langile mugimendua
Kapitalismoaren
gehiegikerien aurrean
sortutako langileen
elkarteak (sindikatuak
nahiz alderdi politikoak)
eta orokorrean
erresistentzia forma
guztiak (grebak,
manifestazioak)
Ludismoa (Makinen
kontrako erasoak)
Kartismoa
44. Hasierako mugimendu
hauek bi ondorio
nabarmen utzi zituzten:
Kartismoaren eskutik
Ingalaterrako langile-
mugimenduak bide
iraultzalea utzi eta
sindikalismo erreformistari
ekin zion.
Kontinentean berriz,
nabarmen gelditu zen
antolakuntza berri baten
beharra, iraultzaren bidea
jarraitu baitzuen.
46. SOZIALISTA UTOPIKOAK
XIX.mendearen erdialdian
kontinentean hainbat teoria
politiko-sozialak sortu ziren,
kapitalismoak ezarritako
desorekekin bukatzeko asmoz.
Horien artean Engels-ek
Utopiko izenpean deituriko
pentsalariak ditugu. Sozialista
utopiko hauek gizarte eredu
bidezkoagoa eta orekatuagoa
defenditu zuten.
Kapitalismoaren ondorioak
gainditu nahi zituzten baina
horren zergatiak aztertu gabe.
47. ROBERT OWEN
Galeseko enpresaburua.
Erreformismo soziala defenditu
zuen.
Bere enpresetan lan-
baldintzak hobetu zituen:
Lan-ordu murriztuagoak
Soldatak igo zituen
Umeentzako eskolak
Estatuaren partehartzea eskatu
zuen.
Mugimendu kooperatiboa
bultzatu zuen (EE.BB.etako
New Armony izeneko komuna
sortu zuen, nahiz eta
erabateko porrota izan)
Kartismoan protagonismo
handia izan zuen.
48. CHARLES FOURIER
Falansterio kontzeptua
sortu zuen.
Komunitate itxiak eta
buruaskiak.
Kapitalismoa gainditu:
Lan-txandaketak
Moral burgesaren kontra:
Familia-eredua kritikatu
Sexuen arteko
berdintasuna
Monogamia kritikatu
49. "Un falansterio necesita unas 1.500 坦 1.600 personas y un terreno de una legua cuadrada (no
olvidemos que con el tercio basta para el m辿todo sencillo)(...). Se reunir叩n personas de desiguales
fortunas, edades, caracteres y conocimientos te坦ricos y pr叩cticos, graduando la desigualdad; se
cuidar叩 de que exista la mayor variedad posible, pues cuanto mayor variedad exista en las pasiones
y facultades de los asociados, m叩s f叩cil ser叩 armonizarlos en poco tiempo.(...) Deber叩 tener, a lo
menos, las siete octavas partes de sus miembros entre agricultores y manufactureros; el octavo se
compondr叩 de capitalistas, sabios y artistas.
El trabajo socialista deber叩, para ejercer una fuerte atracci坦n sobre el pueblo, diferir radicalmente
de las odiosas formas con que nos lo presenta el estado actual. La industria socialista, para
convertirse en atrayente, necesitar叩 cumplir las siete condiciones siguientes:
1属 Que cada trabajador sea asociado, retribuido con dividendo y no con salario.
2属 Que todo hombre, mujer o ni単o. sea retribuido en proporci坦n de las tres facultades: capital,
trabajo y talento.
3属 Que las sesiones industriales sean variadas aproximadamente ocho veces al d鱈a, pues el
entusiasmo no puede sostenerse m叩s de hora y media a dos horas en el ejercicio de una funci坦n
agr鱈cola o manufacturera.
4属 Que sean ejercidas en compa単鱈a de amigos espont叩neamente reunidos, intrigados y estimulados
por activ鱈simas rivalidades.
5属 Que los talleres y cultivos presenten al obrero los atractivos de la elegancia y limpieza.
6属 Que la divisi坦n del trabajo sea llevada al grado supremo, a fin de aficionar cada sexo y cada
edad a las funciones m叩s adecuadas.
7属 Que en esta distribuci坦n, cada uno, mujer o ni単o, goce plenamente del derecho al trabajo o
derecho de intervenir en cada rama de trabajo que le convenga escoger, siempre que acredite
aptitudes y probidad."
50. SAINT-SIMON KONDEA
Industrializazioa eta
aurrerapen teknologikoak dira
gizartearen zutabeak eta giza-
aldaketen motorra.
Gizartearen desorekak
ekiditzeko gobernu
teknoktatikoak osatu behar
dira (Eliteak)
Bi giza-taldeak:
Ekoizleak (Enpresaburuak
eta langileak)
Ekoizleak ez direnak
(Merkatariak, apaizak,
militarrak)
51. PIERRE JOSEPH PROUDHON
Anarkismoaren
aintzindaria
Jabetza pribatua gogor
kritikatu zuen, desoraka
guztien eragilea delako.
Estaturiz ez. Bere ordez
federazioak.
56. 1.INTERNAZIONALA I. Internazionala
1864an sortu zen Londresen. Bertan
joera ideologiko askotako langileak
bildu ziren. Marxek protagonismo
berezia izan zuen, bera izan baitzen
hasierako manifestua eta Estatutuak
idatzi zituena.
Internazionalaren oinarri nagusienak
ondoko bi hauek ditugu:
Internazionala langileen tresna izan
behar zen langileen emantzipazio
ekonomiko eta soziala eskuratzeko.
Egitura piramidala: Sekzio lokalak-
Federazio nazionalak-Internazionala.
(Kuotak)
Langileen interesak modu
bateratuan defenditzeko, elkarteak,
sindikatuak eta alderdi politikoak
sortu ziren. Dudarik gabe, hauen
artean marximoak sustatzen zuen
nazioarteko ispiritua (Munduko
langileok batera zaitezte! hobeto
islatzen zuena LNE (Langileen
Nazioarteko Elkartea) izan zen. Edo
ezagunagoa dugun eran,
Internazionala.
57. Debateak eta
zatiketak Zatiketak:
Pariseko Komunaren porrotak areagotu
zuen anarkisten eta marxisten arteko
diferentziak.
1. Marxismoak autoritate zentral bat
defenditzen zuen bitartean, anarkistek
edozein ierarkiaren kontra zeuden.
2. Marxismoak ondo antolaturiko iraultzan
konfidatzen zuen, industrietako
langileek zuzenduko zutena.
Anarkistek, berriz, bapatekotasuna eta
nekazarien papera azpimarratzen
zuten.
3. Anarkistek ez zuten Proletargoaren
diktadura onartzen.
4. Anarkistek ez zuten onartzen joku
politikoan parte hartzea
1872an anarkistak kanporatuak izan
ziren.
Internazionalak borroka
sindikalaren bitartez
planteatu zituen
langileen aldarrikapenak
eta greba erabili zuen
horretarako tresna gisa.
Bestalde, borroka hori
arlo politikora eramaten
saiatu zen, etorkizunean
langileek boterea eskura
zezaten gizarte sozialista
eratzeko.
58. II.INTERNAZIONALA Eztabaidak
Bateratasun ideologikoa izan arren,
marxismoa interpretatzeko unean
zatiketak sortu ziren, errebisionistak eta
iraultzaleak. Errebisionistek
(sozialdemokratek) iraultza baztertu eta
bide politikoari ekiteko beharra
defenditu zuten bitartean, iraultzaleek
iraultza jarraitzen zuten defenditzen
tresna gisa komunismoa ezartzeko eta
ukatzen zuten edozein aliantza
estrategikorik burgeseriarekin. Rosa
Luxemburgo izan zen bere buruzagi
nabarmenena.
II. Internazionala desagertu zen
inperialismo eta gerraren aurreko jarrera
kontrajarriengatik
Parisen 1889an eratu zen.
Lehendabizikoan ez bezala,
II Internazionalean
baterasun ideologikoa
erabatekoa izan zen,
Alemanian sortu berria zen
SPDren eraginpean.
Internazionalak bi helburu
finkatu zuen:
Zortzi ordulo lanaldia
Maiatzaren 1捉 ospatzea
protesta gisa.
59. LENINISMOA
Leninek marxismoa egokitu zuen garai
berrietara. Inperialismoak aukera berriak eman
zizkion kapitalismoari merkatu berriak irikitzean
eta lanesku berri eta merkea eskeintzean.
Kapitalismoaren amaiera ez zegoen Marxek uste
zuen bezain hurbil eta demostratu zuen
berrasmatzeko ahalmena. Leninen ustez nazio
industrializatuetan iraultzak ez zuen aukera
handirik, bertan korronte errebisionistak
lerrotuta zeudelako. Industralizazio gutxiko
nazioetan, berriz, non langileen egoera oraindik
oso txarrak ziren, iraultza oso aukera gauzagarri
izaten jarraitzen zuen. Leninen ustez hiru naziok
biltzen zituzten iraultza aurrera eramateko
baldintzak, Errusia, Alemania eta Espainia.
Leninek defenditzen zuen iraultza ez zela berez
etorriko eta beharrezkoa zela horretarako
baldintzak ezartzea. Horixe zen Alderdiaren
funtzioa, hau da, langileen abangoardia izatea.
Leninek Sobietar Iraultza gidatu zuen.
Alemanian mugimendu espartakistak boterea
eskuratu zuen, nahiz eta zapaldua izan eta bere
buruzagiak ehailak. Espainian mugimenduak
porrot egin zuen 1918an.
60. III.INTERNAZIONALA III.INTERNAZIONALA
Deialdi honek II.Internazionalean
sortu ziren zatiketak areagotu
ziren. Europako Alderdi
Sozialisten baitan bi jarrera
batera ezinak garatu ziren. Alde
batetik Sobietar Batasunaren
aginteritza onartzen zutenak eta
iraultzari eutsi ziotenak eta,
bestetik, agintaritza hori onartu
ez zutenak eta bide politikoak
baino onartzen ez zituztenak.
Horren ondorioz Alderdi
sozialistak (Marxistak) eta
komunistak (Maxista-leninistak)
bereiztu ziren.
Sobietar Iraultzak eragin
handia izan zuen nazioarteko
langileen mugimenduan.
Iraultzaren garaipenak Spbietar
Batasuneko Alderdi Komunistak
langile mugimenduaren
abangoardian kokatu zuen.
Sobietar Alderdi Komunistak
gainerako alderdien gaineko
gidaritza ezarri nahi zuen.
Horretarako III Internazionala
konbokatu zuen, Komintern
deiturikoa.