Teknologia berrien eta sarearen inguruan sortutako mundua. Euskaraz lan egiteko edo jolasteko. Euskara eta berrikuntza inoiz baino lotuago egon daitezen.
AZKUE fundazioa iritsi da. Ezagutu ezazu: www.azkuefundazioa.org
2009ko otsailaren 4an Kike Amonarrizek hitzaldi bat egin zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatean, Eskoriatzan. Hitzaldi hartan aurkezpen hau erabili zuen.
I単aki Arruti Lasarteko Udaleko Euskara teknikariak aurkezpen hau erabili zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioan izeneko ikastaroan egin zuen lehen ekitaldian.
2009ko otsailaren 4an Kike Amonarrizek hitzaldi bat egin zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluan, Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatean, Eskoriatzan. Hitzaldi hartan aurkezpen hau erabili zuen.
I単aki Arruti Lasarteko Udaleko Euskara teknikariak aurkezpen hau erabili zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioan izeneko ikastaroan egin zuen lehen ekitaldian.
I単aki Iurrebaso Biteri EHU irakasleak ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak 2023ko apirilaren 22an Bilbon antolatu zuen "Hezkuntza eta hizkuntza" jardunaldian eman zuen hitzaldian erabili zuen diapo aurkezpena.
Sei ardatz nagusi hizkuntzen osasun-egoera neurtzeko:
1.Testuinguru demolinguistikoakHizkuntza-gaitasuna, ahulgune garrantzitsu
2.Asko erabiltzen da euskara, dagoen hizkuntza-gaitasunerako
3.Hizkuntzarekiko jarrera eta motibazioa da gure indargune nagusia
4.Transmisio- eta sozializazio-prozesuek euskalduntzearen alde eragin dute azken hamarkadotan
5.Indartsuagoa da erdalduntzea euskalduntzea baino: Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
6.10 hiztunetatik 9 berezko dinamikak erdalduntzea indartzen duten testuinguruetan bizi dira. Eta arnasguneak ahultzen ari dira.
Euskara lehentasunetara ekarri beharra
Eskolaren ekarpena indartze bidean sei gogoeta:
1.Murgiltze eredua oinarri
2.Taldeen osaketa-irizpideak ikertu eta birplanteatu beharra
3.Erronka handi bat: ahozkotasuna eta adierazkortasuna gehiago lantzea
4.Soziolinguistikazko formazioa irakasleei eta ikasleei
5.Hizkuntzaz gain euskal kulturaren transmisioa landu. Euskara ezin da erakutsi atzerriko hizkuntza balitz bezala.
6.Eskolak bakarrik ezin du. Jauzi orokorrago baten baitan egin behar da aurrera.
3. EUSKAL HIZTUN BERRIEN JARRERAK,
MOTIBAZIOAK ETA IDENTITATEA PROIEKTUA
Euskaldunberrien argazki orokorra: profil
desberdinak.
HELBURUAK:
Jarrerak, esperientziak eta motibazioak: zer
egiteko prest daude?
Identitatearen konfigurazioan euskara
ikasteak zer ekarpen egin die?
Erabilera eta transmisioari begira zeintzuk
dira gakoak?
Hiztun legitimo bezala hautematea norberak
eta besteek. Aldaeraren garrantzia.
Hiztun berrien eta jatorrizko hiztunen inguruko
eztabaida akademikoa.
6. EDUKI ANALISIA: INDUKTIBOA
Behetik gorako edukien analisia.
Kategoriak datubasetik abiatuta sortu.
Hierarkikoki antolatuta kategoria sistema.
Analisiaren amaieran hiru kategoria adar
nagusi:
Hizkuntza-ideologiak.
Ikaskuntza.
Erabilera eta transmisioa.
Datuen kodifikazio eta analisirako sofwarea:
NVivo 9.0.
7. HIZTUN BERRIEN PROFILAK
Ikasketa-esperientzia.
Euskara erabiltzeko aukera.
Hizkuntza-aldaera.
9. Uste dut bere bai mentalitate kontu bat dala,
azken finean. Gura dut esan, gure
belaunaldian azken finean beti izan dugu
euskara. Lehen ba, nolabait, legetik kanpo
egoala euskara... (...) Guretzako, bestalde,
beti egon da hor euskara, beti erabili ahal izan
dogu eta beraz ez da horren preziatua,
nolabait esateko. (BI-D, 55 / 59)
10. EUSKARA ERABILTZEKO AUKERA
Eskualdeko euskal-hiztun ehunekoaren arabera.
Norberak dituen sareen arabera.
11. HIZKUNTZA ALDAERA
Ahozko egoera ez formaletan
euskaldunberrien batua: artifizial, ez
jator, ezegoki.
Autopertzepzioan erabilitako aldaerak,
tokian tokikoa ala batua, garrantzi handia.
Baina, zein da kontua: tokian tokikoa ez
izatea ALA erregistro ez-formala ez izatea?
12. ZEIN MOTATAKO EUSKAL HIZTUNA NAIZ?
Ez naiz euskaldun zaharra.
Euskaldunberria naiz.
Euskalduna naiz.
13. EZ NAIZ EUSKALDUN ZAHARRA
Ezinezkoa ama-hizkuntzaren ideologia
(Skutnabb-Kangas eta Phillipson 1989)
dela eta:
Ez dudanez familian ikasi, ezin.
14. EUSKALDUNBERRIA NAIZ
ARRAZOIAK:
H1 gaztelania.
Euskara eskolan edo helduen heziketa
programetan ikasia.
Gaitasun handiagoa gaztelaniaz.
Erabileran hizkuntza nagusia gaztelania;
askotan bakarra.
Buruko eskemak gaztelaniaz.
15. EUSKALDUNBERRIA NAIZ
Eguneroko bizitzan gaztelania erabiltzen dudalako
gehienetan, eta ga単era, ba hori, etxean txikitatik
gaztelania ikasi nebalako, gero ikastolan
sartzerakoan hasi nintzen euskera ikasten. Ba単a,
zelan da, lengua madre, edo hori, ama hizkuntza
gaztelania izan da, beraz, horregatik hartzen dut
neure burua euskaldunberri / Nik askotan pentsatu
behar dodaz lehenengo gauzak gaztelaniaz gero
euskeraz botateko, adibidez, () gaztelaniaz
pentsetan dot. Bueno, hasten banaz euskaraz
berbetan, ba bueno, automatikoki irtetzen zait ere,
ba単a printzipioz nire pentsamoldeak antolatzeko
hizkuntza gaztelania da. Niretzako hor egongo
litzateke beharbada ezbardintasuna, euskaldunbarri
baten kasua edo euskaldun zahar batena. (B1-D,
164/188)
16. EUSKALDUNBERRIA NAIZ
[Niri gustatuko litzaidake] leku bateko euskeraz
egitea, lagunekin egunero euskeraz egitea, ba
lotsarik gabe euskeraz egitea. (Gazte-BI-E, 317)
17. EUSKALDUNA NAIZ
ARRAZOIAK:
Gaitasun maila altua eta etorri handia.
Sare euskaldunetan integratuta.
Eguneroko bizitzan erabilera handia.
Tokian tokiko aldaera edota erregistro-aldakortasuna.
18. EUSKALDUNA NAIZ
Urte asko emon dodaz, esan bezala, Gernika,
Gernika inguruan, eta gero Lea-Artibaitik, eta lana
dela-eta, eta nik ikusi dot be bai hangoen
erreakzinoa, eta hainbatetan harritu egiten dira
jakitean euskaldun barrixa nazela. () igual berba
eitxeko era, edo ez dakit, ez dakit () Izan leike
doinua, izan leike hiztegia... (BI1-C, 166, 170, 172)
Batueraz ez duzulako egiten. (BI1-A, 173)
Gernikeraz egiten, edo... () ni pozik, pozik eta
harro. (BI-C, 176)
Eta zuk zure burua euskaldunberritzat daukazu edo
etapa hori ja...? (BI1-M1)
Euskalduntzat, ez barrixe, ez zaharra, ez. (BI1-C,
180)
20. HIZKUNTZA-IDENTITATEA GAZTEEN ARTEAN
Ez naiz euskaldun zaharra: ama-hizkuntzaren
ideologia.
Euskaldun / euskaldunberri.
Nola ikusten duzue zuen burua? (Gazte-Do-M,
446)
Euskaldunak. (Gazte-Do-E, 447)
Berria ez ze hiru urtekin ikasi genun, baino
zaharra ere ez. (Gazte-Do-B, 449)
21. GAZTEAK: EUSKARAZ / EUSKALDUNA
Eske ez dakit, ez dakit. Aber, nik gehiau erderaz hitz
egiten det, baino, eske, euskeraz dakit ta euskeraz
hitz egin dezaket, eske ez dakit, euskalduna ez da ze
ez da nere ama hizkuntza eta ez det ordu guztitan ta
momentu guztitan euskeraz hitz egiten, ordun ezin det
euskaldun, euskaldun naizela esatea. / [Zer da
euskalduna izatea?] Euskaraz pentsatzea, nere ustez
hori euskalduna izatea dela, bueno, nik adibidez ezin
det hori esan. Ta gero euskaldun izatea naizela hori
ez eukita, osea, nire lehenengo hizkuntza erdera
izanda, ba ezin det, ezin det esan. (Gazte-Do-C,
453/455)
22. GAZTEAK: EUSKAL IDENTITATEA
Hizkuntza bakarrik baldin bada, ez, baino
orokorrean zu nola sentitzen zean, ba bai,
euskalduna, hemengoa, baino euskerarekiko ez.
(Gazte-Do-E, 469)
Bai, bai nik adibidez lotzen dut euskaldun izatea
lehenengo ideia da Euskal Herrian bizitzea, baina
gero hizkuntzarekin lotzen dut gehiago adibidez
euskaldun berria deitzea edo. Nik adibidez ez dakit
euskaldun berria naiz edo ez, ze euskara ez dut
ama hizkuntza bezala eta euskalduna sentitzen
naiz Euskal Herrian bizitzen naizelako bakarrik,
baino..., hizkuntzarekiko ez dut lotura handia.
(Gazte-Do-A, 477)
23. GAZTEENTZAT. EUSKALDUN ADIERAN
Euskaraz hitz egitea eta euskalduna izatea ez da
bat.
Hitz egite hutsarekin ez dator hiztun legitimoa,
benetakoa, izatea.
24. ORDUAN, EUSKALDUN SENTITZEKO
LEGITIMOTASUNA ZERK EMATEN DU?
Atxikimenduak.
Gaitasunak, edota
Erabilerak.
Euskera erabiltzea. Ba jakitea, baina baita ere
erabiltzea, euskeraz erabiltzen dezunen ba zure
hizkuntza bihurtzen da. (Gazte-Do-F, 486)
25. ONDORIOAK ETA GALDERAK
Jokoan dagoena: euskaldunberria / euskalduna.
Zer dela eta?
Legitimotasuna: benetako euskalduna naiz ala
zerbaiten faltan dagoen hiztuna?
Legitimo sentitzen direnek: erabilera handia,
gaitasun handia, atxikimendu handia.
Zer egin benetako euskaldun sentitzen ez direnen
auto-pertzepzio hori aldatzeko?
Nola eragiten du erabileran legitimotasun faltak?