ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
BIG BANG-AREN TEORIA
BIG-BANG  SARRERA. Big bang a unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bat da. Bertan unibertsoaren jaiotza duela 14.000 milioi urte gertatu zela proposatzen da: Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen hasi zen heinean hozten zen.  Apurka-apurka materia hori erakartzen hasi zen eta lehen galaxiak eta izarrak sortu ziren.
BIG BANG-EN TEORIA OSOA Unibertsoak hasieran eztanda handi bat izan zuela dioen Big Bang teoria, Einsteinek sortutako erlatibitate-teoria orokorreko ekuazio batetik eratorria da. Georges Lemaitre izan zen 1927.ean lehen aldiz “arrautza kosmikoaren” eta “hasierako atomoaren” teoria plazaratu zuena, gero Big Bang teoria izango zena. Garai hartantxe Slipher astronomo iparramerikarrak galaxien argiari egindako espektroetan lerroak gorrirantz lerraturik zeudela ikusi zuen eta Doppler efektuagatik izan zitekeela pentsatu zen, hots, galaxiak urruntzen ari zirelako uhin-luzera handiagotu egiten zitzaiela. Gero Hubble astronomoak galaxien arteko urruntze-abiadura eta distantziaren arteko proportzionaltasun-konstantea atera zuen.
Galaxiak gaur egun elkarrengandik urruntzen aritzeak, garai batean elkarrengandik hurbilago zeudela eta unibertsoko materia guztia puntu batean kontzentraturik zegoela esan nahi du. Orain galaxiak duten urruntze-abiadura kontutan hartuz, atzera jo eta abiadura horretantxe materia guztia elkartuta egon arte zenbat denbora beharko litzatekeen kalkula dezakegu. Gutxi gora-behera hamabost mila milioi urte ateratzen da, eta unibertsoaren adina horixe dela esan dezakegu.
Unibertsoa beraz, eztanda nagusi batetik sortua da, Big Bang teoriaren arabera. George Gamow fisikari sobietarra (Iparramerikan bizi zena) izan zen hasierako eztandaren ideia 1948.ean zabaldu zuena. Unibertsoa gainazalean konfetiak zituen baloi bat bezalakoa zela zioen. Baloia zenbat eta gehiago puztu, konfetiak elkarrengandik gero eta gehiago urruntzen ziren .

More Related Content

Similar to Uxue M Arcos (20)

Unibertsoa
UnibertsoaUnibertsoa
Unibertsoa
jakintzaikastola5c
Unibertsoaren sorrera
Unibertsoaren sorreraUnibertsoaren sorrera
Unibertsoaren sorrera
DIB2
Big bangaren historia
Big bangaren historiaBig bangaren historia
Big bangaren historia
mairetegi
Eguzki sistemaren jatorria 2
Eguzki sistemaren jatorria 2Eguzki sistemaren jatorria 2
Eguzki sistemaren jatorria 2
kultura2
Teoria realidad
Teoria realidadTeoria realidad
Teoria realidad
mundu1d
Big Bangetik Big Ripera
Big Bangetik Big RiperaBig Bangetik Big Ripera
Big Bangetik Big Ripera
kultura2
3 big bangetik big ripera (unibertsoa ezagutzen)
3  big bangetik big ripera (unibertsoa ezagutzen)3  big bangetik big ripera (unibertsoa ezagutzen)
3 big bangetik big ripera (unibertsoa ezagutzen)
andreabeobide
Unibertsoari buruzko aurkezpena
Unibertsoari buruzko aurkezpenaUnibertsoari buruzko aurkezpena
Unibertsoari buruzko aurkezpena
Maria Jesus Lopez
1 gaia(blogerako) [modo de compatibilidad]
1 gaia(blogerako) [modo de compatibilidad]1 gaia(blogerako) [modo de compatibilidad]
1 gaia(blogerako) [modo de compatibilidad]
nineuhhikt
Unibertsoa Iraila07
Unibertsoa Iraila07Unibertsoa Iraila07
Unibertsoa Iraila07
chupiruli

Uxue M Arcos

  • 1.
  • 3. BIG-BANG SARRERA. Big bang a unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bat da. Bertan unibertsoaren jaiotza duela 14.000 milioi urte gertatu zela proposatzen da: Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen hasi zen heinean hozten zen. Apurka-apurka materia hori erakartzen hasi zen eta lehen galaxiak eta izarrak sortu ziren.
  • 4. BIG BANG-EN TEORIA OSOA Unibertsoak hasieran eztanda handi bat izan zuela dioen Big Bang teoria, Einsteinek sortutako erlatibitate-teoria orokorreko ekuazio batetik eratorria da. Georges Lemaitre izan zen 1927.ean lehen aldiz “arrautza kosmikoaren” eta “hasierako atomoaren” teoria plazaratu zuena, gero Big Bang teoria izango zena. Garai hartantxe Slipher astronomo iparramerikarrak galaxien argiari egindako espektroetan lerroak gorrirantz lerraturik zeudela ikusi zuen eta Doppler efektuagatik izan zitekeela pentsatu zen, hots, galaxiak urruntzen ari zirelako uhin-luzera handiagotu egiten zitzaiela. Gero Hubble astronomoak galaxien arteko urruntze-abiadura eta distantziaren arteko proportzionaltasun-konstantea atera zuen.
  • 5. Galaxiak gaur egun elkarrengandik urruntzen aritzeak, garai batean elkarrengandik hurbilago zeudela eta unibertsoko materia guztia puntu batean kontzentraturik zegoela esan nahi du. Orain galaxiak duten urruntze-abiadura kontutan hartuz, atzera jo eta abiadura horretantxe materia guztia elkartuta egon arte zenbat denbora beharko litzatekeen kalkula dezakegu. Gutxi gora-behera hamabost mila milioi urte ateratzen da, eta unibertsoaren adina horixe dela esan dezakegu.
  • 6. Unibertsoa beraz, eztanda nagusi batetik sortua da, Big Bang teoriaren arabera. George Gamow fisikari sobietarra (Iparramerikan bizi zena) izan zen hasierako eztandaren ideia 1948.ean zabaldu zuena. Unibertsoa gainazalean konfetiak zituen baloi bat bezalakoa zela zioen. Baloia zenbat eta gehiago puztu, konfetiak elkarrengandik gero eta gehiago urruntzen ziren .