Disertazioak egiteko taula (filosofiaren historia)AndekaFilosofiaren historia: testu iruzkinak egiteko ideiak. Platon, Agustin, Descartes, Nietzsche eta Wittgenstein.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.iratitalycual4Platonen disertazioa Estatu zuzena. 1.3 puntua azterketa (selektibitatea barne). Zuzenduta dago disertazio hau.
Platon ezagutu hautaprobako testutik abiatutaamaiafilo Errepublika VII liburua atalez atal azaldua. Altxorra. Egilea: Josu Delgado. Agregatik jeitsitako materiala, cc-by-nc-sa lizentziaduna. http://agrega.hezkuntza.net/ODE/eu/es-eu_2011121631_9133142
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianamaiafilo Erretorikaren jatorria, sofistak greziar demokrazian izandako garrantzia eta nola sofistek bere izen ona galdu zuten Sokrates eta Platonen ideien eraginez. Sofisten eragina Aristotelesen ikuspegian eta Erdi Aroko heziketan
Zer da psikologiaAURKITU .Psikologia ikasleek izango duten lehen froga prestatzeko laguntza.
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)AndekaEste documento presenta un examen de historia de la filosofía que contiene dos opciones. La Opción A incluye un texto de Agustín de Hipona sobre la felicidad y la sabiduría de los académicos, seguido de preguntas sobre la comprensión y contextualización del texto. La Opción B presenta un texto de Tomás de Aquino sobre los bienes espirituales y eternos prometidos por la religión cristiana, también seguido de preguntas.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.iratitalycual4Platonen disertazioa Estatu zuzena. 1.3 puntua azterketa (selektibitatea barne). Zuzenduta dago disertazio hau.
Platon ezagutu hautaprobako testutik abiatutaamaiafilo Errepublika VII liburua atalez atal azaldua. Altxorra. Egilea: Josu Delgado. Agregatik jeitsitako materiala, cc-by-nc-sa lizentziaduna. http://agrega.hezkuntza.net/ODE/eu/es-eu_2011121631_9133142
Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianamaiafilo Erretorikaren jatorria, sofistak greziar demokrazian izandako garrantzia eta nola sofistek bere izen ona galdu zuten Sokrates eta Platonen ideien eraginez. Sofisten eragina Aristotelesen ikuspegian eta Erdi Aroko heziketan
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)AndekaEste documento presenta un examen de historia de la filosofía que contiene dos opciones. La Opción A incluye un texto de Agustín de Hipona sobre la felicidad y la sabiduría de los académicos, seguido de preguntas sobre la comprensión y contextualización del texto. La Opción B presenta un texto de Tomás de Aquino sobre los bienes espirituales y eternos prometidos por la religión cristiana, también seguido de preguntas.
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakAndekaProiektuetako jarduerak ebaluatzeko errubrikak." Filosofia eta herritartasuna" eta "psikologia eta soziologia" ikasgaietan.
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)AndekaEste documento presenta un examen de Historia de la Filosofía para el acceso a la universidad en España en 2012. El examen contiene dos opciones, cada una con un texto filosófico, preguntas de comprensión del texto y preguntas sobre contenidos y contextualización. Los textos tratan sobre la duda metódica de Descartes y el uso de la razón en la Ilustración según Kant. El examen evalúa la comprensión de los textos, el uso de conceptos filosóficos y el conocimiento del contexto histórico de los aut
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketaAndekaJ-J. Annaud_en filmari buruzko galdetegi bat.
Filosofia. epigrafeakxuasteneaEste documento presenta las propuestas de contenidos mínimos y modelos de examen para la prueba de acceso a estudios de grado en Filosofía. En menos de 3 oraciones, resume lo siguiente: Se diferencian los contenidos aplicables al autor principal de cada pareja respecto al autor secundario. Se recuerdan los condicionantes que delimitan la elección de la propuesta y se agradece la colaboración recibida. Finalmente, se adjuntan los documentos con la concreción de contenidos y modelos de examen propuestos.
Epistemología de las ciencias humanas. (Garikoitz Gamarra)Andeka1) El documento discute la epistemología de las ciencias sociales y el lugar de las humanidades en el conocimiento.
2) Examina la evolución del pensamiento epistemológico desde Platón y Aristóteles hasta Kant, y cómo esto ha dado forma a la comprensión moderna de la ciencia.
3) Sostiene que las ciencias humanas no son ciencias imperfectas, sino un saber esencial para comprender lo humano, y que los maestros deben entender esto para fundamentar correctamente sus materias.
Filosofia para principiantes IDiego AlejandroGuía práctica y amena para adentrarse en el mundo de la Filosofía. Recomendada la serie completa de la editorial.
Nola erretorika erabili (filosofia klasikoa)amaiafilo Aristotelesen erretorika: jende aurrean hitz egitearen artea. Diskurtso motak eta diskurtsoaren elementuak publikoa komentzitzeko. Diskurtsoa prestatzeko eman behar diren urratsen azalpena
Andoni Eizagirre Kulturgintza Bir PentsatzenJoxeAndoni Eizagirrek hausnarketa egiten du aurkezpen honetan nondik nora joango den EKT ikastaroaren hurrengo modulua.
DEMOKRAZIA.pdfAndekaBatxilergo ikasleek sortutako aurkezpena (2022-2023 ikasturtea, filosofia). San Adrian BHI.
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptxAndekaEl documento describe la educación secundaria obligatoria en el País Vasco de acuerdo con la nueva ley educativa LOMLOE. Detalla los principios clave como la inclusión, el enfoque en el estudiante, la integración social y la coherencia entre las etapas educativas. También describe las características de la educación primaria y secundaria obligatoria, así como la estructura del sistema educativo y el calendario de matrícula para el próximo año escolar.
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)AndekaSan Adrian institutuan egindako jarduerak ezagutzeko irakur ezazu gure aldizkaria.
Sopa de wuhan AndekaRecopilación de artículos sobre la pandemia de COVID-19 escritos por filósofos/as contemporáneos. Editado por Pablo Amadeo (@pabloamadeo.editor) con licencia CC BY-SA (Reconocimiento Compartir Igual).
Búsqueda avanzadaAndekaLa búsqueda avanzada permite al usuario definir criterios de búsqueda para filtrar resultados y aumentar la eficacia, reduciendo la cantidad de información. El documento recomienda usar operadores como comillas, signos menos, y "site:" para afinar búsquedas, así como Google Académico que permite restricciones adicionales. Finalmente, destaca que la búsqueda avanzada mejora la competencia en captación de información de manera más rápida y precisa.
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakAndeka"Filosofiaren historia" irakasgaiarekin lantzeko.
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)AndekaEste documento presenta un examen de historia de la filosofía que contiene dos opciones, A y B. La Opción A incluye un pasaje de La República de Platón y preguntas relacionadas con la teoría de la justicia de Platón y su doctrina de las Ideas. La Opción B incluye un pasaje de la Metafísica de Aristóteles y preguntas relacionadas con la teoría del conocimiento de Aristóteles y su crítica a la doctrina platónica de las Ideas.
1. IES San Adrian BHI
GAIA
MATERIA
FILOSOFIAREN HISTORIA
D.B.H. 1
E.S.O. 1
BATX.1 BATX. 2
X
SAILA
DEPARTAMENTO
FILOSOFIA
ASTEKO ORDUAK
3 Iraupena 85 ordu
1 ARLOAREN HELBURUAK
Filosofia II edo Filosofiaren Historiak gizakiareneta honen munduaren inguruan egindako gogoeta-
multzoa biltzen eta azaltzen du, errealitatea bere osatasunean razionalki eta kritikoki ulertzeko eta giza
ekintza maila indibidualean eta kolektiboan kokatzeko ahalegin progresivo gisa sortu zireneko garai
historikoetan kokatuz.
Zentzu horretan jakintza gai hau Batxilergoan egoteak, lehen kurtsoko Filosofiarekin batera, haren
jarraipen eta osagarri izanik, etapa honetan lortu nahi den heldutasun intelektual eta giza
heldutasunerako funtsezko bultzagarria izan nahi du, ikasleei zenbait gaitasun orokor eta berezi
emanez, hain zuzen ere gero egingo dituzten ikasketetarako eta egungo munduan subjektu aktibo gisa
bizitzeko derrigorrezko izango zaizkienak.
Jakintzagai honek laguntza handia emango die ikasleei egungo munduko eta mundo honetan eragina
izan duten aurrekariak eta faktoreak aztertu eta kritikoki baloratzeko gaitasuna lor dezaten. Horrela,
erantzukizunez eta autonomiki ihardutea ahalbidetuko dien heldutasun personal, social eta morala
lortzeko oinarriak izango dituzte, gizarte-ingurunearen garapen eta hobekuntzan solidarioki parte
hartzeko.
Jakintzagai honek ikasleek ondorengo gaitasunak gara ditzaten lagundu behar du:
1. Testuetako arazo filosofikoak hauteman, haiei buruzko informazio egokiaz lortu, aztertu,
interpretatu eta kritikoki baloratzea, sortu zireneko historia, gizarte eta kultur testuinguruan
kokatuz.
2. Historian zehar izan diren filosofi, teoria eta korronteen arteko harremana ulertzea, arazoak
eta/edo irtenbideak planteatzeko moduan antzekotasun eta desberdintasunak aztertuz eta
egungo pentsamenduarekiko ekarpena baloratuz.
3. Gizakiak filosofía-gogoetan etengabe izan dituen oinarrizko galdekizunen esanahi eta
garranztia onartzea, bai eta lehenaldiko filosofía-irakaspen eta eztabaiden garrantzia ere gaur
egungo munduan.
4. Bestea (testua edo solaskidea) guztiz ulertzeko beharraz jabetzea, norberaren ikuspegia eta
eztabaida teoriko emankorra garatzeko aukeraren baldintza gisa, besteen iritziekiko
jasankortasun eta errespetuzko jarrera garatuz, gure aniztasun ideologiko eta kulturala
positiboki bereganatuz.
5. Norberaren pentsamendua eta landutako egileen pentsamendua ahoz zein idatziz adierazteko
estrategiak garatzea, ikuspegi filosofikotik garrantzitsua den informazioa jaso, aukeratu eta
1
2. antolatzeko estrategiak garatzea, bai eta diskurtsibotasun razionaleren azterketa kritikoa eta
norberaren pentsamoldea adieraztekoak ere.
6. Inguruko kultur testuinguruan norberaren jarrera ideologikoa zehaztea eta lantzea,
pentsamenduaren historiaren oinordeko bezala, gogoeta eta balorazio kritikoa azpimarratuz.
7. Arazoak aztertzerakoan adimen-zorroztasuna baloratzea, bai eta dogmatismoaren ata
fanatismoaren aurrean ideiak adierazteko eta elkarrizketa razionalak garatzeko aukera ematea
eta gizakiak dituen oinarrizko arazoen aurrean ematen diren erantzunen aurrean errespetu eta
tolerantzia agertzea.
8. Gizakiak bere ahalmen razional guztiak erabiltzeko duen gaitasuna baloratzea, bai gai
filosofiko garrantzitsuen aurrean bai horiek planteatzeko eta aztertzeko orduan.
9. Diskurtso filosofikoan eman diren kontzeptualizazio bereizgarri edo baztertzaileak kritikoki
epaitzea, hala nola, androzentrismoa, etnozentrismoa eta abar.
2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENA
Baliabide digitalak bultzatuko ditugu klasean, batez ere, ikasgaiaren bloga.
3 EDUKIAK / CONTENIDOS
KONTZEPTU EDUKINAK
1. NUKLEOA: ANTZINAKO FILOSOFIA
Platon, Aristoteles edo antzinate klasikoko filosofia-eskola garrantzitsuren bat galdekizun hauetako
batzuk nola aztertu ziren azaltzeko baliagarri izan daiteke, hala nola, pentsaera razionalaren eraketa,
natura eta errealitatearen gaia, bizitza zoriontsua eta desiragarria edo polis-a antolatzeko modua.
2. NUKLEOA: ERDI AROKO FILOSOFIA
Hiponako Agustin, P. Abelardo, Averroes, Akinoko Tomas, Ockhameko G. Edo beste batzuen
testuren bat aztertzea baliagarria izan daiteke arrazoia, fedea eta autoritatea, Jainkoaren eta munduaren
sorkuntzaren arazoa, etika eta boterea, zuzenbidea eta justicia, eta abar bezalako arazoak astertzeko.
3. NUKLEOA: FILOSOFIA MODERNOA
Filosofia Modernoaren baitan XVI-XVII. mendeetan agertu eta garai horretan bere buruaren eta
gizakiarengan eragina duen galdekizun ororen oinarri izateko helburua duen eta arrazoi gisa garatzen
den arrazoi autonomoaren kontzeptu berria sortze eta sendotzearen galdekizun nagusia aztertu beharko
da. Descartes eta Spinozaren filosofia-sistema arrazionalistek, Locke eta Humeren filosofia enpiristek,
Kanten filosofia kritikoak, edota Kanten ondorengo filosofia idealistek garai honetako arazoen
garapena eta egungo pentsaeran duten eragina irudika dezakete.
4. NUKLEOA: XIX. MENDEKO FILOSOFIA ETA EGUNGO FILOSOFIA
XIX. mendeko ikuspegi orokor bat azaltzean, jarrera desberdinak izan direla ikusiko dugu: J.S. Mill,
Marx edo Nietzsche, bakoitza bere ezaugarri propioekin, hiru egile desberdin ditugu eta hirurek eman
dute azalpen edo erantzun bat pentsamenduak bizi duen krisialdiaren aurrean, zalantzan jarritako
errealitatea nolabait berreraikitzeko.
Egungo filosofia-pentsaerak, XX. mendeari bakarrik dagokionez, jarrera eta jokabide filosofiko
desberdinen sorrera eta garapen asko aurkeztea du ezaugarri; gogoeta filosofikoak mailaka baztertzen
2
3. du sistema handiak eraikitzeko helburua industri iraultzak eta iraultza informatikoak eragindako
mundo konplexuaren arazo esanguratsu jakinen azterketari ekiteko.
Garai honetako ezaugarriak azaltzeko egile eta korronte filosofiko asko erabil daitezke: Wittgenstein,
Heidegger, Ortega.
Programazio ofiziala aurrekoa izanik eta ikasgaiaren zailtasunak ikusiz, ikasleen ulermena indartzea
garrantzitsua dela uste dugulako, ikasturte honetan ikusiko ditugun auto eta testuak hauek izango dira:
1. Ebaluaketan:
• Platonen filosofia eta “Politeia” (Errepublika), VII. Liburua, VIII-XII atalak izan ezik.
• Hiponako Agustin: “Bizitza zoriontsuaz”, II. Atalaren irakurketa.
2. Ebaluaketan:
• Descartes eta “metodoaren diskurtsoa” (II. eta IV. Atalak).
• Marx eta “Alderdi komunistaren manifestua”.
3. Ebaluaketan:
• Wittgenstein eta “Etikari buruzko hitzaldia”.
Ebaluaketa bakoitzean autorearen testuinguru historiko filosofikoa eta planteatutako arazoek zelako
gaurkotasuna duten ere aztertuko da ikasleek iritzi kritikoa egiteko baliabideak izan dezaten.
PROZEDURAZKO EDUKINAK
Testua ulertzeari dagokionez:
• Testuan planteatutako arazo orokorra eta testuan jorratzen diren alderdiak hautematea.
• Filosofiako hitz berezien esanahiaren analisi eta definizioa.
• Testuaren azalpen-egituraren identifikazioa, kontzeptu esanguratsuak, hauen harremanak,
lagungarri gisa erabilitako argudioak eta datuak.
• Testuan erabilitako hitz sexista edo diskriminatzaileak identifikatzea.
Informazioaren trataerari dagokionez:
• Informazio-iturri desberdinak erabiltzea.
• Aztertutako testuarekin eta arazoarekin lotutako informaziorik egokiena hautatzea.
• Laburpenak, eskemak, fitxak eta kontzeptuzko mapak egitea.
• Informazioaren antolakuntza eta norberaren eta taldearen lana planifikatzea.
Testuaren interpretazioari dagokionez:
• Testuaren interpretazioa egilearen eta garaiaren informazioaren argitan.
• Testuko eta egilearen proposamena beste jarrera eta teoriekin alderatzea.
• Suposamendu inplizitu edo esplizituen kritika, besteren artean testuan azaldutako pentsaeraren
izaera androzentrikoarena, halakorik badago.
• Testuko argudioen sendotasuna eta koherentzia ebaluatzea.
• Egungo pentsaeran indarrean dauden arazoaren alderdiak identifikatzea.
3
4. • Norberak arazoaren aurrean daukan jarrera identifikatzea.
• Norberak egindako lana ahoz azaltzea.
• Eztabaidetan parte hartzea, norberaren jarrera modu arrazoituan azalduz.
• Testuaren zentzua, interpretazioa eta balorazioa idatziz azaltzea.
• Laburpen-lanak egitea.
• Gai bati buruzko lan monografikoak egitea aurkezpen-arau formalak errespetatuz.
• Testuko gairen bati buruzko idazlan edo saio laburrak egitea.
• Ahozko eta idatzizko hizkuntza ez sexista erabiltzea.
JARRERAZKO EDUKINAK
Diskurtso filosofikoari dagokionez:
• Lehenaldiko arazo filosofikoekiko interesa, pentsaerak ulertu eta egungo mundua eta
norberaren ideia eta balioak balioesteko.
• Pentsaera filosofiakoaren Historiak egungo mendebaldeko kulturaren sorreran izan duen
ekarpena balioestea.
• Teoria eta sistema filosofikoekiko jarrera kritikoa garatzea, haien historia eta kulturazko
oinarriak, gizarteko zeregina eta eman daitezkeen gizatalde betzuenganako bereizkeriazko
jarrerak hautemanez (atzerritarrak, esklabuek, emakumeak, etniak, haurrak, zaharrak,
sinesmenak …).
Filosofia egiteari berari buruzkoak:
• Norberaren jarrera hauteman, heldu eta sendotzeko interesa.
• Jakinmin intelektualagatik eta argitasun, zorroztasun eta zehaztasun kontzeptual eta
lexikoekiko zaletasuna.
• Norberaren lanetan originaltasuna, sormena eta pentsamendu pertsonala bilatzeko interesa.
• Norbanakoaren eta taldearen ekintzaren arauketan gogoeta razionalaren balioaz jabetzea.
• Taldeko lanean aktibiki parte hartzea.
Komunikazioari dagokionez:
• Ideien askatasunez aurkeztu ahal izatea defendatzea, norberarenetatik desberdinak direnekiko
errespetuzko jarrerak garatuz eta dogmatismo, fanatismo eta jasankortasun eza agertzen
dutenak baztertuz.
• Bestea guztiz ulertzea eta haren pentsaera objetiboa interpretatzea eragingo duten jarrera
dialogikoak garatzea: entzuteko jarrera, besteen lekuan hartzea, argitasunak eskatzea, ideiak
alderatzea, eta abar.
• Idatzizko lanen aurkezpen zuzena balioestea, bai eta ondorioen ahozko aurkezpena ere.
4
5. Dekretuan oinarrian dauden printzipio metodologikoak aipatuko ditugu. Printzipio horiek garrantzi
berezia dute Filosofian, bertan ikasketa esanguratsua, ikasgairekinb loturik doan ezaugarri gisa
azaltzen baita. Esanguratasun hori bideratzen duten alderdiak hurrengo hauek dira:
• Parte hartze printzipioa, gogoeta filosofiko prozesuan parte hartze zuzen gisa ulertua, ideiak
emanez eta, pixkanaka, curriculuma osatzen duten diziplina desberdinetan jasotako ezagutzak
sartuz.
• Ikasketen eraikuntza printzipioa. Gogoeta, ezagutzako egitura berean norbereganaketa berriak
sartzeko eta planteamendu pertsonalen eta ikasketa berrien artean ahalik eta erlazio kopuru
handiena ezartzeko aukera emango duten aurre esperientzietan eta ezagutzetan oinarritu behar
dela esaten duena.
• Motibazio printzipioa. Planteatzen diren arazo filosofikoak gaur egungo testuinguru
historikotik hartuak izan beharko dira, eta gazteen interesa pizten duen gatazkak izan behar
dituzte oinarritzat, gazteek beraiek dituzten esperientziatik landu ahal izateko.
• Malgutasun printzipioa, arazoen planteamenduari, edukien sekuentziatzioari eta eskolako
komunitateko kide desberdinek hezkuntza proiektuari egiten dizkieten ekarpenen artikulazioari
eta sartzeari buruzkoa, aipaturiko hezkuntza proiektua, haren hartzaile izango diren ikasle
taldeei egokitu ahal izateko.
Alor honetan egin beharreko lana gogoetaren eta pentsamendu kritikoaren garapenera bideraturik
egon behar da. Horrela, eta aurreko printzipioen isla bezala, ikasgelako taldearekin burutuko den
arazoen, egileen eta testuen azterketari aurre egin ahal izateko, hurrengo punto hauetan planteaturik
egon beharko da:
1. Autoreak planteatzen dituen arazoen gaurkotasuna aztertzea eta egunean ematen zaizkion
konponbideak kritikoki ikustea.
2. Autore eta sistema filosofikoaren azalpenak klasean modu argian ematea, bestela ulertezina
litzateke testu irakurketa.
3. Testuen irakurketa eta ulermena autorearen sistema filosofikoa kontuan izanik. Lorturiko
datuen antolakuntza (laburpenak, eskemak, klaseko apunteak, ...), eta testu iruzkina egiteko
argibide eta teknikak ere eskainiko zaie (idei nagusiak, tesia, kontzeptuen definizioak, kokapen
historiko filosofikoa eta autoreraen filosofia testuarekin erlazionatzea).
4. Autorearen filosofia eta testua ulertu ondoren, kritika egiteko galderak eskainiko zaizkie
argudiaketa pertsonala egin ahal izateko elkarrizketa batetan eta era berean bere ikaskideen
iritziak modu kritikoan ulertuz.
Beraz, klasean erabiliko diren informazio iturriak ondorengoak izango dira:
1. Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko.
2. Azaldutakoaren apunte eta mapa kontzeptualak.
3. Testuen irakurketa eta ulermena.
5
4 METODOLOGÍA
6. 4. Testuen iruzkinak jakiten egiteko ariketa eta etxeko lanak.
5. Klasean egindako elkarrizketetan ikaskideen iritziak.
Halaber, beste liburu batzuetan zein baliabide digitaletan (blogak, wikipedian, ikasgaiaren blogean,
e.a.) posibilitatea ere eskainiko zaie, besteak beste:
1. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com
2. Filosofiaren historia, Ibaizabal argitaletxea.
3. Filosofiaren historia (testuak), EHU argitarapen zerbitzua.
5 BALIABIDEAK
Aipatutakoak.
6
EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK
Ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira:
1. Filosofia-testu baten edukia aztertzea bertan azaldutako arazoak, erabilitako kontzeptu eta
termino zehatzak eta testuaren azalpenerako egitura hautemanez (tesia, argudiatzea,
ondorioak). Irizpide honen bitartez, ikasleek nolabaiteko kontzeptu eta argudio trinkotasuna
duten testuak ulertzeko gaitasuna ote duten ebaluatuko da. Testuaren ulermenak bertan
planteatuko den (diren) arazoa(k) ulertaraziko dituen azterketa egitea, arazoa azaltzeko erabili
diren termino zehatzak eta kontzeptu garrantzitsuen esanahia zehaztea eta tesiek oinarritzat
dituzten proposamen eta argudioak, bai eta eratorritako ondorioak ere hautematea barnebiltzen
du.
2. Filosofia-testu baten esanahia interpretatzea bere teoria, gizarte eta kultur ingurunearekin lotuz
eta eskaintzen den proposamena eta arazo horiei beraiei. Filosofiaren Historian eman zaizkien
beste irtenbide batzuk ere aztertuz. Irizpide honek, ikasleek euren hitzetan eta argudiatzearen
bidez filosofia-testu baten esanahia azaltzeko gai ote diren ebaluatuko du. Gaitasun honen
garapenak ikasleei bide emango die jakintza arlo desberdinetan gero eta ugariagoa den
informazioaren datuak aukeratu, ebaluatu, laburtu eta antolatzeko. Helburua ez da
interpretazioaren “egokitasuna” balioestea, filosofia-testu baten inguruan informazio
desberdinak bildu eta ahoz eta/edo idatziz ateratako ondorioak argi, koherentziaz eta arrazoituz
agertzea baizik.
3. Filosofia-testu baten iruzkina egin eta idatziz zein ahoz kritikoki epaitzea, oinarritzat dituen
supostu inplizitoak, argudio eta ondorioen zuzentasuna eta egungo gizartearen pentsaeraren
ulermen kritiko hoberako ekarpenek indarrean dirautela hautemateko. Irizpide honen bitartez,
filosofia-testu bat kritikoki balioesteko gaitasunean agertzen den heldutasun pertsonalaren
mailan neurtuko da. Gaitasun hori agertzeko, aztertutako proposamenen oinarriak (sinesmenak,
aurreiritziak, kultur eta gizarte-interesak) zeintzuk diren jakiteko ikasleentzat lagungarri gerta
daitezkeen ihauduera osagarriak landuko dira, haien koherentzia neurtu ahal izango baitute
hórrela, bai eta lehenaldiko ikuskerek egungo filosofia-interpretazioak, geure kultura garatzeko
eta ikasle bakoitzaren pentsamendua osatzeko izan duten ekarpena onartu ere (haien ezaugarri
positiboak eta mugak kontuan hartuz).
6
7. 4. Aztertutako interpretazio filosofiko desberdinak euren garapen historikoaren prozesuko guneen
arabera antolatu eta denboran kokatzea, eragin, antzekotasun eta desberdintasun
esanguratsuenak hautemanez eta proposamenen iraunkortasun eta historizitatea aintzat hartuz.
Irizpide honen bidez, ikasleek testuak, hauek biltzen dituzten sistema filosofikoak giza
pentsaeraren garapenaren prozesu historikoaren arabera sailkatu, antolatu eta kokatzeko duten
gaitasuna ebaluatuko da (gure Mendebaldeko kulturaren barruan zehazki). Teoria filosofiko
desberdinen eta haien eragin, antzekotasun eta/edo desberdintasunen artean ematen diren
menpetasunezko loturak hautematea da helburu, bai arazoak planteratzerakoan, bai eta
abiaburutzat dituzten supostu eta planteamendu bakoitzaren irtenbide zehatzetan ere. Gaitasun
horren garapena pentsamenduaren ardatz nagusien eta gure kultura eraikitzeko prozesuan
historian zehar garatu diren aukera desberdinen ikuspen orokorra lortzeko beharrarekin estuki
lotuta dago.
5. Ikasleari interesgarri gerta dakiokeen egungo arazo filosofikoaren bati buruzko eztabaidetan
parte hartzea, testu eta filosofia-teorietan planteatutako arazoen azterketa abiaburatzat hartuz,
norberak bere gogoetak azaldu eta beste ikuspegiekiko entzule eta errespetuzko jarrerak
garatuz. Irizpide honek, ikasleak egungo arazoren batekiko interesa bereganatzeko garatu duen
gaitasuna neurtuko du, gaur egungo arazo horiek filosofikoki planteatzeko moduaren eta
lehenaldikoaren arteko loturak ezarri ete beren jarrera hauteman eta hari buruzko gogoetak
aurkezteko.
Ebaluazio tresnak hauek izango dira:
1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunero kontuan hartuko da.
Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazonatzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen
errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea.
Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen.
2. Ikasleen lan idatziak, hiztegi lana, irakurketak, eta testu iruzkinak; bai klasean egindakoak
baita etxeko lanak ba dira ere, eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik,
adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua era baloratuko
da. Atal hau prozedurazko edukiei dagokio, eta %20 balio du.
3. Ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egingo da eta selektibitate frogaren antzekoa izango da
beti, ez dugu ahaztu behar ikasle batzuenzat azterketa hori prestatzeko baliabidea dela ikasgai
hau. Azterketaren balioa %60-a izango da.
7 BERRESKURAPEN SISTEMA
Berreskurapen sistemari dagokionez: ikasleak atal bakoitzean lortu ez dituen helburuak berreskuratu
beharko ditu. Honela:
1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna.
2. Prozedurazko edukiak berreskuratzeko testu iruzkinak entregatu behar ditu.
3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki
kontzeptualak gainditzeko. Gerta daiteke ere azterketarako notan gutxi faltatzea gainditua
lortzeko, kasu horretan irakaslearen irizpidearen arabera, testu iruzkin bat egitearekin
gainditzea posiblea da. Baita ere, eta ikasleek nahi izanez gero, ahozko azterketa egiteko
posibilitatea ere eskainiko zaie.
4. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (2 puntu) eta eduki kontzeptualak
(6 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko.
7
8. AURREKO IKASTURTEKO GAINDITUGABEKO BERRESKURAPEN SISTEMA
Maiatzean azterketa bat egin beharko du aurreko ikasturteko gainditugabekoa duen ikasleak.
Fecha / Data
2013-06-20
Jefe Departamento/ Saileko Burua:
Andeka Larrea
8