Erretorika jatorria eta sofisten eragina demokrazianamaiafilo
Ìý
Erretorikaren jatorria, sofistak greziar demokrazian izandako garrantzia eta nola sofistek bere izen ona galdu zuten Sokrates eta Platonen ideien eraginez. Sofisten eragina Aristotelesen ikuspegian eta Erdi Aroko heziketan
Platon ezagutu hautaprobako testutik abiatutaamaiafilo
Ìý
Errepublika VII liburua atalez atal azaldua. Altxorra. Egilea: Josu Delgado. Agregatik jeitsitako materiala, cc-by-nc-sa lizentziaduna. http://agrega.hezkuntza.net/ODE/eu/es-eu_2011121631_9133142
Platon ezagutu hautaprobako testutik abiatutaamaiafilo
Ìý
Errepublika VII liburua atalez atal azaldua. Altxorra. Egilea: Josu Delgado. Agregatik jeitsitako materiala, cc-by-nc-sa lizentziaduna. http://agrega.hezkuntza.net/ODE/eu/es-eu_2011121631_9133142
Adimena garatzeko mota ezberdineko aholkuak,
Ikasleek landutako aurkezpena dbhko ikasleei lagundu nahian ikasketa motak aukeratzen beren adimen mota kontuan izanda.
Askatasunaren giza eskubideak galdera batzukAURKITU .
Ìý
Platon Bios Obra
1. PLATONEN BIOGRAFIA ETA
BIBLIOGRAFIA LABURRA
IES MIGUEL UNAMUNO BHI
FILOSOFIA MINTEGIA
Yolanda Barrios
2. PLATONEN BIOGRAFIA (1/9)
• 431-404. Peloponesoko
gerratea. Periklesen
inperialismoak
Peloponesoko gerratea eta
gerratearen ondorioak,
hots, izurritea, hondamena,
ezegonkortasun politikoa,
tirania eta, azkenean,
Atenasen porrota ekarri
zituen. Gaztaroan Platonek
hiriaren gainbehera eta
gerratearen gaitzak ezagutu
zituen.
3. PLATONEN BIOGRAFIA (2/9)
• 427. Platon Atenas
hirian jaio zen, familia
aristokrata eta aberats
batean. Tradizioak
baieztatzen du amaren
aldetik Solon legegizon
jakintsua Platonen
arbasoa zela.
4. PLATONEN BIOGRAFIA (3/9)
• 407. Hogei urte inguru
zituela, Platonek Sokrates
filosofoa ezagutu zuen.
Sokratesen heriotza arte
haren dizipulua izan zen,
eta, hil ondoren, maisuaren
pentsamendua gordetzen
eta sakontzen saiatu zen.
Platonen jatorrizko obratik
36 elkarrizketa (eta 13
gutun) gorde dira, eta
elkarrizketa gehienetako
protagonista Sokrates da.
5. PLATONEN BIOGRAFIA (4/9)
• 404. Hogeita harnar • 403. Demokraziaren
tiranoen gobernu berrezarpena.
odoltsua. Gobernuaren
burukideen artean
Platonen senideak eta
adiskideak zeuden.
6. PLATONEN BIOGRAFIA (5/9)
• 399. Atenaseko sistema
demokratikoak heriotza-
zigorra eman zion
Sokratesi. Gertaera hark
erabateko eragina izan
zuen Platonen
pentsamendu fIlosofikoan
eta politikoan. Badirudi
Sokratesen heriotzaren
ondoren Platonek zenbait
bidaia egin zuela.
7. PLATONEN BIOGRAFIA (6/9)
• 390. Bere zaletasun
politikoak bultzatuta,
Platon Sirakusara
(Sizilia uhartean) joan
zen, Dionisio I.aren
sistema politikoan parte
hartu nahian. Porrot
egin zuen eta
askatasuna galdu zuen
(Platon esklabu saldu
zuten).
8. PLATONEN BIOGRAFIA (7/9)
• 387. Sirakusatik itzuli
ondoren, Akademia
ireki zuen, garaiko
ikastetxerik
garrantzitsuena, eta
bertan irakatsi zuen hil
arte.
9. PLATONEN BIOGRAFIA (8/9)
• 367. Bigarren bidaia
Sirakusara, Dionisio
lI.aren agintaritzapean.
Porrot egin zuen
berriro, eta Atenasera
itzuli zen guztiz etsita.
10. PLATONEN BIOGRAFIA (9/9)
• 361. Hirugarren bidaia • 347. Platonen heriotza.
Sirakusara. Aurreko bi
bidaietan bezala
Platonek ez zuen izan
inolako eraginik
Dionisioren gobernuan.
Atenasera itzuli zen, eta
irakaskuntzan jardun
zuen hil arte.
11. Eragin intelektualak (1/4)
• Platonen pentsamendua Atenaseko egoera
politikoarekin lotuta dago guztiz. Ezin daiteke
uler Platonen filosofia Atenasen garai hartan
izan ziren gertaera sozio-politiko traumatikoak
kontuan hartu gabe. Horrez gain, Platonen
pentsamendu filosofikoa aztertzean, hiru
eragin intelektual azpimarratu behar dira:
12. Eragin intelektualak (2/4)
• - Presokratikoen naturari
buruzko ikerketa. Lehenengo
fIlosofoek, mitologiaren
azalpenen kontra,
naturarekiko jarrera fisizista
eta ez-erlijiosoari sorrera
ematen diote. Platonen
pentsamenduan eragina dute,
gehienbat, Heraklitok
errealitate sentikorrari buruz
duen jarrerak, Parmenidesen
ikerketek badenaren
(izatearen) inguruan eta
pitagorikoen hausnarketa
matematikoek.
(Irudia: Heraklito)
13. Eragin intelektualak (3/4)
• - Sofistikaren pentsamendua. Ikusi dugu sofistek
konbentzionalismo etiko-politiko eta erlatibismo
onto-epistemologikoa aldarrikatzen dituztela.
Atenaseko demokraziaren arduradun
intelektualak dira, eta Periklesen sisteman gogoz
hartzen dute parte. Sokratesek eta Platonek,
berriz, etika unibertsala eta absolutismo
ontologikoa defendatzen dituzte, Sofisten kontra,
eta sistema demokratikoari kritika zorrotzak
egiten dizkiote.
14. Eragin intelektualak (4/4)
• - Sokratesen jarduera fIlosofikoa. Sofistak
bezala, Sokrates ere baikor azaltzen da giza
arrazoirnenaren ahalmenarekiko; bere ustez,
posible da, arrazoirnenaren bidez,
gizabanakoaren portaera eta gizartearen
antolamendua zuzentzea. Bestalde, sofistek
tradiziozko balioak erlatibizatzen dituzte
arrazoimenaren bidez; Sokrates, berriz, balio
horiek unibertsal bihurtzen saiatzen da. Azkenik,
bere planteamendu fIlosofikoa politika-jardueran
aplikatzeko nahiak heriotzara bultzatu zuen
Sokrates bera.
16. PLATONEN OBRA
• - Gaztaroa edo garai "sokratikoa" deiturikoa.
Aldi horretan, Platonek Sokratesen
bizitzarekiko jarrera deskribatzen du
(Sokratesen apologia eta Kriton), eta
bertuteen inguruko sokratiar ikerketa azaltzen
du (Lakes, Lisis, Carmides, Eutifron etab.).
Garai hartan Platonek ondorioztatzen du
bertute guztiak bertute bakar batera
mugatzen direla, azken finean, eta ekintza
guztien helburua ere bakarra dela: Ongia.
17. PLATONEN OBRA
• - Transizio garaia. Aldi horretan, Platonek
sofistikaren doktrinei (politiko, onto-
epistemologiko, pedagogiko eta linguistikoari,
besteak beste) kritika zorrotza egiten die
(Protagoras, Gorgias, Eutidemo, Kratilo,
etab.).
18. PLATONEN OBRA
• _ Heldutasun garaia. Platonek bere doktrinak
garatzen ditu, besteak beste, Ideien doktrina,
epistemologia, dualismo antropologikoa eta
fllosofia politikoa (Errepublika, Otoruntza,
Fedon, Fedro, etab.).
19. PLATONEN OBRA
• _ Zahartzaroa. Platonek epistemologia
aztertzen du gehienbat (Pamumides eta
Teeteto). Aldi horretan, Platonek Ideien
doktrinaren inguruko autokritika eta
zuzenketa-lan sakona egiten du. Bere azken
obra, denetan luzeena, Legeak da.
20. ELKARRIZKETA PLATONIKOA
• Gutunak alde batera
utzita, Platonen obra
guztiak elkarrizketak
dira, eta gehienetan
Sokrates da
pertsonaiarik
garrantzitsuena.
21. ELKARRIZKETA PLATONIKOA
• Platonek idazkerari eginiko kritikak:
a) idazkerak ez dio jakituria ematen aldez aurretik
ezagutza ez duen gizakiari;
b) idazkerak ezin du bere burua defendatu;
c) idazkerak ondorio kaltegarriak ditu ez dakienaren
eskuetan;
d) idazkera ahozkotasun dialektikoaren irudi hutsa da;
e) idazkeraren bidez ezin da azaldu "baliagarriena
dena" eta ezta "errealitatearen printzipio gorenak"
ere.
22. ELKARRIZKETA PLATONIKOA
• Platonek idazlanetan
adierazten ez dituen gai
filosofikoak Akademian
garatzen zituela.
• Doktrina horiei
doktrina ez idatziak
esaten zaie.
23. ELKARRIZKETA PLATONIKOA
• Testuinguru horretan, Platonek, filosofo agrafoa
den Sokratesi jarraituz, pentsatzen du elkarrizketa
literarioa dela ahozkotasunaren ikerketa
filosofikoa isla dezakeen genero bakarra.
Planteamendu horren atzean badago Platonek eta
bere maisuak partekatzen duten iritzi bat,
alegia,filosofia ez dela doktrina-sorta bat, baizik
eta planteatzen diren bizitzaren arazoen inguruko
etengabeko ikerketa. Sokratesen kasuan bezala,
Platonen hausnarketa filosofikoa gizakiaren eta
gizartearen bizimodu onaren inguruan eratzen
da.