Helburua dugu aldizkari humanista eta liberal hau ezagutaraztea, eta bertako euskarazko literatura modernitatearen aurrerabidean kokatzea.
Gernika aldizkaria (1945-1953) sortu zuen Rafael Picaveak Donibane Lohitzunen 1945ean, alemaniarrek alde egin eta gutxira. Erbesteratu talde batek hitzaldi sorta antolatu zuen, eta parte-hartze horiek publikatu zituen Gernikaren lehen zenbakiak.
Izenbururako hiri foralaren izena aukeratzeak badu zerikusirik bertako bonbardaketarekin. Gerra Zibilaren ostean elkarbizitza berreskuratzeko ahalegina egin nahi zuten; etxetik bidalitako haiek planak egiten zituzten gizartea antolatzeko, denbora laburrean bueltatzeko asmotan. Ezin jakin zezaketen erbestealdiak iraungo zuen tarte luzea.
Aldizkariaren inguruan Gernika Laguntartea antolatu zuten. Ahaztezina zitzaien hiribilduan gertatutako sarraskia. Arbola ere burujabetasun galdu berriaren ikurra zen. Era berean, oso gogoan zuten J. M. Iparragirrek Arbolaren kariaz ondu zuen kanta, abertzaletasun unibertsalistaren adierazpidetzat zeukatena.
Gernika Laguntarteak kultura aldizkari kultural hau sortu zuenean tradizio bat berreskuratu nahi zuen. Tradizio hori Berpizkunde humanistan hasten zen. Ez zituzten ahazteko Joanes Uharte Donibaneko medikua, Francisco de Vitoria Ameriketako indio aurkitu berrien aldeko jurista dominikoa, Bartolome de Carranza teologo erasmozalea, Martin Azpilkueta teologoa, Xabierreko Frantzisko zein Zumarragako Juan. Euskal Herriko humanismoaren aitzindaritzat zeuzkaten.
Errebindikatzen zituzten Azkoitiko Zalduntxo ilustratuak ere, herria modernizatzen saiatu zirenak. Beraien lanaren jarraitzailetzat daukate beren burua Gernika Laguntartekoek.
Gernikaren erredakzio taldeak modernizazio-ahalegina egin nahi zuen euskal gazteriaren onetan. Pedagogia soziala egin nahi zuen.
Aipagarria da, halaber, aldizkariko zenbaitek Frantziako pertsonalismoari zioten begikotasuna. Juan Thalamas apaiz irundarra Gernikaren bigarren zuzendaria izan zen. Gasteizeko apaizgaitegian frantseseko irakaslea izandakoak E. Mounier ezkerreko pentsalari katolikoaren lanak ezagutzen zituen. Beharbada, Gernika aldizkariaren aurrekari hurbila Idearium aldizkaria izan zen. Idearium gerra aurretxoan argitaratu zen Gasteizeko apaizgaitegian, eta beraren inguruan biltzen ziren J. Thalamas eta J. M. Barandiaran, besteak beste. Esan beharra dago pertsonalismoak eragin zabala izan zuela Hegoaldean gerra-ostean; J. Agirre Lehendakaria ere pentsamolde horren hurbilekoa zen.
Humanismoa aukeratu zuten testuinguru mundial lazgarri hartan irtenbideak topatu nahian. Norabide bera hartu zuen Katalunian Joan Sales idazleak, Incerta gl嘆ria eleberria idatzi zuenean (2005ean berrargitaratua). Nobela gogoangarri hartan gerra hurbileko desmasiak kritikatu zituen PSUCeko militante ohia zen idazleak, eta humanismo bakezalea aldarrikatu zuen.
Aurten, 2007 eta 2008an, Arrasate institutuan 4DBH-Ako ikasleek egindako lana da. Zehazki, Ekonomia arazoetako taldeak eginikoa: Maria Amasene, Iker Agirre, Iker Arriolabengoa eta Natalia Diazek landu dute blog bat (http://gizarteblog.blogspot.com) eta power poit hau. Falta da amaitzea movie maker bat "Indiarren suntsipen demografikoa" lanarekin.
Aurten, 2007 eta 2008an, Arrasate institutuan 4DBH-Ako ikasleek egindako lana da. Zehazki, Ekonomia arazoetako taldeak eginikoa: Maria Amasene, Iker Agirre, Iker Arriolabengoa eta Natalia Diazek landu dute blog bat (http://gizarteblog.blogspot.com) eta power poit hau. Falta da amaitzea movie maker bat "Indiarren suntsipen demografikoa" lanarekin.
6. Gerra-osteko literaturaz egindako
AURREKO LANAK
Tx. Larrea (1989)
P. Iztueta (1991...)
J. Azurmendi (1991...)
P. Sudupe (1995...)
G. Aulestia (1997)
Gutuneriak
...
6
7. Aldizkaria aztertzeko metodologia I
F. Rubio (1976)
Gernika laguntartea
idazleen bilgune
humanista
Eklektizismoa: hainbat
joeren agertokia
Gerra-oste espainiarreko
intimismo eta erlijio-
zaletasun literarioak
7
8. 8
Aldizkariaren azterketa II
D. Vilavedra (1997)
Antolakuntza editorialik
ezean, kazetak nagusi
Literatura zer da?
Euskara ikertresna
J. J. Lanz (2007)
1940-50ko argitalpenak:
Iparraldean
Erbestean
Barnean
Estetikak:
Postromantikoak
Gerra aurreko girokoak
Errealismo kostunbrista
Nobela historikoa
Berritze saioak
9. Gernikaren xehetasunak
(J. Intxausti,1981)
Zuzendariak:
1. R. Picavea
2. J. Thalamas
3. I. Fagoaga
Aldizkariaren historia:
1. Kolaboratzaileak
2. Aldizkariaren bizitza
9
12. Hiru talde nagusi
A. LORE-JOKOEN ONDORENGOAK
B. GERRA AURREKO JOEREN JARRAITZAILEAK
C. BERRITZAILEAK
12
13. Poesia eta Modernitatea
(O. Paz, 1974)
Gernikaren helburua:
Euskal Herria
modernizatzea
Poesia modernoa:
Analogia
Ironia
Modernidadea:
Tradizioa ukatzea:
klasikotasuna, alegia
Sentiberatasuna
Pasio kritikoa
Historia garaile
Perfekzioa etorkizunean
Ekintza
Espeziea eta ez banakoa
Lana, aurrerakuntza eta
politika
Larrimina
Protestanteen nia
13
18. Eusebio Erkiaga
Bikoiztasuna:
Existentzialismo kristaua
Euskara normaltzeko
bidean
Lapurtera klasikoa onartu
Mundu-ikuskera
tradizionala: amaren
irudia, gabonak
18
19. Nikolas Ormaetxea (Orixe)
Gizalege kristaua:
Ohitura onak (morala) jakintzaren
aurretik
Obskurantismoa: humanismoa,
kultura, zibilizazioa hitz
gorrotagarriak
Indibidualismoaren kontra
Eliza gaurkotzeko premiarik ez
Etika kristau gaindiezina
19
21. Jean Diharce (Iratzeder)
Euskararen heldulekuak kolokan
-Euskara ospatzen du:
Kantak
Dantzak
Jainkoaren mintzoa da
-Eragozkarriak:
Turismoa
Eskola
Dirua
21
22. Andima Ibinagabeitia
Literatura eguneratu
nahi:
NIa adierazi beharra
Euskara gizaki
mundukoiaren adierazpide
Hizkera kontserbatzailea
Diglosia salatzen:
ahaldunen utzikeria
Euzko Gogoa eta hizkera
jasoa
Barneko egiaren balioa
Gernikaren defentsa
ixtean:
Literatur humanismoa:
armoni-oreka eta
umotasuna
Kontenplazio gizabidetsua
Zentzu kritikoa: gazteen
ideiak kontuan hartu
Anaiek aldizkaria suntsitu
22
23. Federiko Krutwig
Hizkuntza modernizatu: Lapurtera
Balio berriak:
Kritika
Tolerantzia
Eszeptizismo epistemologikoaren
ondorioz, bakea
Aurrerapen eztabaidagarria
Ekialdeko erlijioak: mistika
Nazinokeriaren kritika: garbizaletasuna
eta gerrazaletasuna
23
24. Jon Mirande plazara Gernikan
Erromantikoen bidetik:
Ametsa askatzailea
Erritmoa errimarekin bat:
analogia
Poesia autonomoa eta
ludikoa
Gizarte konbentzionalaren
kritika eta melankolia
Sinbolismoa eta mitologia
keltiarra
Euskaldun zintzoen
itxaropen ustela
24
25. Jon Mirande eta faxismoa
Demokrazia
berdintzailea
Aristokrazia euskalduna
Indibidualismoa galgarri
Militarismoa
Gizaki berria:
dekadentzia eta
bigunkeriaren kontra
Gaztetasunaren
gorazarrea
Nazionalismoa
Antiintelektualismoa
Antiurbanismoa
Misoginia
Kristautasunaren kritika
nietzschearra
Testuinguru politiko
faxista
25
26. Jon Etxaide
Literatura errealista:
Erbestea
Gudan mankatutakoak
Elizaren jokabide okerra
Gudaren inguruko
gogoeta
Fededunak historiaren
ironiari gehiago egiten
dio: Olentzero
26
27. Berritzaileak labur
Talde ugariena
Euskara gizarte
aldakorrean
Literatura homologatua
Pentsaera: humanismoa
eta ironia
Modernitatearen kritika
27
28. ONDORIOAK I
JARRAIPENAREN BELAUNALDIAN 3 TALDE:
A) Lore-jokoen ondorengoak:
Gizarte tradizionalari eutsi nahi: euskara eta fedea
Aldarrikapenen justifikazio mitikoa
Historiaz ateko gizarte aldagaitza
28
29. ONDORIOAK II
B) Gerra aurreko giroaren jarraitzaileak:
Jarrera defentsiboa aldaketen aurrean
Aurrerapenaren aldeko zantzuak: hizkuntzaren
status eta corpus plangintza herabea (E. Erkiaga,
Orixe)
Lehen sektorearen garrantzia: baserria eta
arrantzaleak
Moral katolikoa 29
30. ONDORIOAK III
C) BERRITZAILEAK
Sinesmen aniztasuna: paganismoa, budismoa,
mitologiak (grekoa eta euskalduna)
Modernitatearen kritika: nazinokeria eta
guduzaletasuna
Eliza frankistaren kritika
Aldaketa soziala kontuan hartzen (Iratzeder)
Abertzaletasun tradizionala auzitan
Hizkuntza homologatzea: lapurtera klasikoa
30