1. AINTZANE
MORILLAS
HAUSNARKETA PERTSONALA
Ikasgaiak aurrera egin duen bezala gauza askotaz ohartu naiz. Benetan
teknologia berriek hartu duten indarraz eta protagonismoarekin harrituta geratu
naiz. Benetan ez nuen uste hainbesterako ematen zutenik. Finean, tresna oso
garrantzitsuak direla eta dirudienez horien erabilerara dagoela gizarte dena
zuzendua. Irakasleak erabili behar duen tresna bat dela eta gainera orain
horretara formatu behar direla. Horretaz gain gaurkotuta egon behar du eta
uneoro berritzen. Ezin da atzean geratu eta ezin du zaharkitutako pertsona izan
behar.
Irakasle batek jakin egin behar du gizarte moderno honetan erabiltzen
diten teknologiak erabiltzen eta gero gelan aplikatzen. Haur horien etorkizuna
teknologia berrien inguruan arituko baita. Beraz gu irakasle izateko garen
horretan eguneratuta egon behar dugu. Eta nire uste, ikasgai honek asko
lagundu digu. Sekula ere erabili ez genituen aparailu, programa etab. erabiltzen
ikasi baitugu eta gai nagusia lantzen joan garen heinean gauza askotaz ohartu
baikara. Gainera elkarrikertuz eta blog-en bidez, beste ikaskideen informazioak
irakurriz asko ikasi baitugu. Irakasgaiak asko aportatu dit eta oso gustura pasa
ditut lankideekin pasako lan momentuak. Nahiz eta batzuetan iruditu lan asko
zela hain denbora gutxian egiteko baina ongi antolatutako lanak zirenez oso
ondo dosifikatu dugu denbora.
Hasieran praktiketako egonaldiko ikastetxeen analisia eta konparaketa
bat egin genuen eta konparaketak egiten konturatu ginen, eskola ia denetan
berdina dagoela. Tamainaren arabera kantitate gutxiago ala gehiago. Hortik ere
oso ondorio interesgarriak atera genituen. Ondoren lan potoloa ,;
2. AINTZANE
MORILLAS
ZIBERBULLING-a hain zuzen ere. Ondoren horretan zentratu ginen eta 2000
bat hitzeko lana egin eta hemendik 15 lerrotako artikulu bat idatzi genuen
egunkarian argitaratzeko. Hemen interesgarriena jarri genuen, eta nola ez web
orriak eta material didaktikoa.
Bukatzeko, esan oso ikasgai interesgarria eta praktikoa izan dela eta
faltan botatzen direla horrelako ikasgaiak. Azkenean pentsarazi egiten baitizue
eta etorkizunera begira zerrekin topo egingo dugun ere konturatzeko balio
duela. Teknologia berrien erabilera oso aberasgarria dela baina ez dela
abusatu behar eta hezkuntza tradizionala ere ez dela alde batera utzi behar
konturatu naiz. Haurrei ez zaie dosi handitan eskaini behar beti ere behar den
neurrian. Ez gara ahaztu behar orria, margoak, arkatzak gure artean
jarraitzen dutela. Irakasle naizenean ere erabiliko ditut eta beti gai horretako
aurrerapenekin eguneratuta egongo naizela baina beti erabilgarritasuna
erakutsiz.