際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
AZKENEKO HAUSNARKETA
                      (ondorioa)
     Badira aste batzuk blog honetan ikasgaiaren ingurukoak idazten hasi nintzela.
Egunerokoaren hasieran irakur daitekeen bezala, lehenengo egunetan nahiko
nahastuta nengoen, nahiko galduta. Hala ere egunak aurrera egin duten bezala, neu
ere zentratzen joan naiz, ikasgaiaren nondik norakoak ulertzen, eta pixkanaka gaiaren
inguruko gauza berriak ezagutzen, ikasten eta sortzen.
     Guzti honetan, alde batetik ikasgaiaren antolamenduak lagundu didala esango
nuke; eta bestetik, nire jakin minak, kezkak, zalantzek
     Ikasgaiaren antolamenduari dagokionez esan, modu egoki batean planteatuta
dagoela. Blogean bertan ikus daitekeenez, zeregin ezberdinak burutu ditugu ikasgaian
zehar, eta horretaz gain hitzaldiak ere izan ditugu gaia sakontzeko helburuarekin. Egin
ditugun zereginak modu eta maila ezberdinetakoak izan direla esango nuke: hasteko,
gure esperientzietara jo genuen, eta gure praktiketako geletan IKT-en inguruan
izandako esperientzia eta ikusitakoa aztertu eta alderatu genituen, honek, gure burua
gaian kokatzen lagundu zigun, zer ezagutzen genuen eta zein hutsune genituen
ohartzen ere bai; honi jarraiki, eta hutsune horiek bete nahirik, gai libre baten inguruko
lana burutu dugu. Gure taldeak, Eskola 2.0 gaia aukeratu genuen, gure ustez, egun
gizartean bolo bolo dabilen gai bat baitugu, eta ikastetxeekin lotura zuzena duena.
Gure aldetik, gaiaren inguruko informazio falta handia genuela ohartu ginen, eta gaia
jorratzeari ekin genion. Horretarako ikastetxe batera bisita, informazio bilketa, gure
iritzien transkripzioa egin genituen. Lan honek ikasgaiaren inguruko hainbat zalantza
argitzen lagundu digu, eta gure etorkizun baterako oso baliagarri egingo zaigun
informazioa biltzen ere lagundu digu.
     Eskola 2.0 lanarekin lotuta, beste idatzi bat ere egin genuen. Honek helmuga guk
sortutako egunkarian izango zuen, eta hori horrela, grina handiagoz idatzi genuen. Izan
ere, gure lanak emaitza izango zuela ikusi genuen, egun irakasle lanetan diharduten
askoren eskuetara iritsiko zela hori horrela, garrantzitsua zen lana gogoz eta ongi
egitea. Ahaleginak behitzat egin genituen eta gure alde kritikoari ateak zabalduz osatu
genuen Eskola 2.0 vs Ikasys artikulua.
Aipaturiko hauek taldeko lanak izan dira, baina horretaz gain, bakarka ere egin
dugu gure ibilbidea ikasgaian. Klasea izaten genuen egun bakoitzean egunerokoa idatzi
dugu, bertan egunean egindakoak, ikasitakoak, sorturiko zalantzak idatzi ditugu, eta
honek ikasgaia egunerokotasun batean eta modu antolatu batean aurrera eramaten
lagundu digu. Horretaz gain, sarean aurkitzen genuen informazio ezberdina blogean
txertatzen joan gara, horrela ikaskide guztientzat erabilgarri izan dadin, eta horrek ere
gure ezagutzak aberasten lagundu digu.
      Eta guzti honen gainetik, gure irakasleak gaiaren inguruan antolatutako hitzaldiak
izan ditugu. Alde batetik, ikastolen elkartekoak izan genituen Ikasys proiektuaren
inguruan hizketan; eta bestetik, Amara Berri eskolakoak, beren ikastetxetako IKT-en
erabileraren berri ematen. Azken egunean, Joxemik berak hainbat ikastetxetako
irakasleei zuzendutako hitzaldian egoteko aukera ere izan genuen. Guzti hauek ere oso
aberasgarri egin zaizkidala esango nuke, azken batean nire ezagutzen osagarri izan
baitira.
      Ikasgaiari amaiera emateko zera esango nuke, orain arte ez dudala gehiegi
erreparatu ikasgela eta IKT-en inguruko harremanean. Orain aldiz, argi daukat
harreman estua dagoela bi alderdi horien artean. Gainera, denok dakigu teknologia
berriak gero eta indartsuago eta boteretsuago direla gure artean, eskolan, lanean
nahiz etxean. Hori horrela, landu beharreko gai bat delakoan nago, ongi prestatu
beharrekoa, hori ezean ez baitu emaitza onik emango. Esan dudanez, irakasgai honek
gauza asko argitzeko lagundu dit, baina, oraindik zalantza bat baino gehiago ditut, eta
nik bezala irakasle diren beste askok ere izango dituztela esango nuke. Horregatik diot,
ongi landu beharreko gaia dela.


      Eta guzti hau esan ondoren, eta ikasitakoak nire iritzia sortzeko eragina izan
duela erakutsi nahirik, esaldi honekin eman nahiko nioke amaiera irakasgaiari:



                              Zer lortu nahi dugun PENTSATU,
                                  gelan nola landu PRESTATU,
                            eta ondoren TEKNOLOGIA SUSTATU

More Related Content

Viewers also liked (6)

Facebook's Recent Changes
Facebook's Recent ChangesFacebook's Recent Changes
Facebook's Recent Changes
Judah Ferst
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Maitane
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
Social Media & Economic Development
Social Media & Economic DevelopmentSocial Media & Economic Development
Social Media & Economic Development
alt.Consulting
FacebookS Open Graph
FacebookS Open GraphFacebookS Open Graph
FacebookS Open Graph
alt.Consulting
Intro To Social Media
Intro To Social MediaIntro To Social Media
Intro To Social Media
alt.Consulting
Facebook's Recent Changes
Facebook's Recent ChangesFacebook's Recent Changes
Facebook's Recent Changes
Judah Ferst
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Osteguneko saioa (azken aurreko saioa)
Maitane
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
Social Media & Economic Development
Social Media & Economic DevelopmentSocial Media & Economic Development
Social Media & Economic Development
alt.Consulting
FacebookS Open Graph
FacebookS Open GraphFacebookS Open Graph
FacebookS Open Graph
alt.Consulting
Intro To Social Media
Intro To Social MediaIntro To Social Media
Intro To Social Media
alt.Consulting

Similar to Azkeneko hausnarketa (20)

Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
nereaelkoroiribe
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
nereaelkoroiribe
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
paso
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
guest55a8b883
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
Maitane
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
MaitanePrieto
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Eskuairaetakartaboia
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena
77joseba
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpena
aitordiez46
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Sazusavi Ikt
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Jokin Lacalle
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
Andoni Tolosa
Narratiba Maitane
Narratiba Maitane Narratiba Maitane
Narratiba Maitane
ostiralak
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
Audry Hedburn
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
unaipic
Azken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa TaldeannnnAzken Hausnarketa Taldeannnn
Azken Hausnarketa Taldeannnn
nereaelkoroiribe
Azken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa TaldeanAzken Hausnarketa Taldean
Azken Hausnarketa Taldean
nereaelkoroiribe
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
Eskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioaEskola 2.0 ondorioa
Eskola 2.0 ondorioa
Maitane
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
paso
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
guest55a8b883
Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]Proiektuaren planifikazioa[1]
Proiektuaren planifikazioa[1]
Maitane
Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
MaitanePrieto
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Eskuairaetakartaboia
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena
77joseba
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpena
aitordiez46
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Sazusavi Ikt
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Jokin Lacalle
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
Andoni Tolosa
Narratiba Maitane
Narratiba Maitane Narratiba Maitane
Narratiba Maitane
ostiralak
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
unaipic

More from Maitane (8)

Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
Maitane
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
Maitane
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
Maitane
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
Maitane
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
Maitane
Hausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonalaHausnaerketa pertsonala
Hausnaerketa pertsonala
Maitane
Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketaTaldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa
Maitane
Ikt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetanIkt ak gure ikastetxeetan
Ikt ak gure ikastetxeetan
Maitane
Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra
Maitane
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
1ferrabe
1ferrabe1ferrabe
1ferrabe
Maitane
Eskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasysEskola 2.0 vs ikasys
Eskola 2.0 vs ikasys
Maitane
Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)Gure lanaren antolaketa (taula)
Gure lanaren antolaketa (taula)
Maitane

Azkeneko hausnarketa

  • 1. AZKENEKO HAUSNARKETA (ondorioa) Badira aste batzuk blog honetan ikasgaiaren ingurukoak idazten hasi nintzela. Egunerokoaren hasieran irakur daitekeen bezala, lehenengo egunetan nahiko nahastuta nengoen, nahiko galduta. Hala ere egunak aurrera egin duten bezala, neu ere zentratzen joan naiz, ikasgaiaren nondik norakoak ulertzen, eta pixkanaka gaiaren inguruko gauza berriak ezagutzen, ikasten eta sortzen. Guzti honetan, alde batetik ikasgaiaren antolamenduak lagundu didala esango nuke; eta bestetik, nire jakin minak, kezkak, zalantzek Ikasgaiaren antolamenduari dagokionez esan, modu egoki batean planteatuta dagoela. Blogean bertan ikus daitekeenez, zeregin ezberdinak burutu ditugu ikasgaian zehar, eta horretaz gain hitzaldiak ere izan ditugu gaia sakontzeko helburuarekin. Egin ditugun zereginak modu eta maila ezberdinetakoak izan direla esango nuke: hasteko, gure esperientzietara jo genuen, eta gure praktiketako geletan IKT-en inguruan izandako esperientzia eta ikusitakoa aztertu eta alderatu genituen, honek, gure burua gaian kokatzen lagundu zigun, zer ezagutzen genuen eta zein hutsune genituen ohartzen ere bai; honi jarraiki, eta hutsune horiek bete nahirik, gai libre baten inguruko lana burutu dugu. Gure taldeak, Eskola 2.0 gaia aukeratu genuen, gure ustez, egun gizartean bolo bolo dabilen gai bat baitugu, eta ikastetxeekin lotura zuzena duena. Gure aldetik, gaiaren inguruko informazio falta handia genuela ohartu ginen, eta gaia jorratzeari ekin genion. Horretarako ikastetxe batera bisita, informazio bilketa, gure iritzien transkripzioa egin genituen. Lan honek ikasgaiaren inguruko hainbat zalantza argitzen lagundu digu, eta gure etorkizun baterako oso baliagarri egingo zaigun informazioa biltzen ere lagundu digu. Eskola 2.0 lanarekin lotuta, beste idatzi bat ere egin genuen. Honek helmuga guk sortutako egunkarian izango zuen, eta hori horrela, grina handiagoz idatzi genuen. Izan ere, gure lanak emaitza izango zuela ikusi genuen, egun irakasle lanetan diharduten askoren eskuetara iritsiko zela hori horrela, garrantzitsua zen lana gogoz eta ongi egitea. Ahaleginak behitzat egin genituen eta gure alde kritikoari ateak zabalduz osatu genuen Eskola 2.0 vs Ikasys artikulua.
  • 2. Aipaturiko hauek taldeko lanak izan dira, baina horretaz gain, bakarka ere egin dugu gure ibilbidea ikasgaian. Klasea izaten genuen egun bakoitzean egunerokoa idatzi dugu, bertan egunean egindakoak, ikasitakoak, sorturiko zalantzak idatzi ditugu, eta honek ikasgaia egunerokotasun batean eta modu antolatu batean aurrera eramaten lagundu digu. Horretaz gain, sarean aurkitzen genuen informazio ezberdina blogean txertatzen joan gara, horrela ikaskide guztientzat erabilgarri izan dadin, eta horrek ere gure ezagutzak aberasten lagundu digu. Eta guzti honen gainetik, gure irakasleak gaiaren inguruan antolatutako hitzaldiak izan ditugu. Alde batetik, ikastolen elkartekoak izan genituen Ikasys proiektuaren inguruan hizketan; eta bestetik, Amara Berri eskolakoak, beren ikastetxetako IKT-en erabileraren berri ematen. Azken egunean, Joxemik berak hainbat ikastetxetako irakasleei zuzendutako hitzaldian egoteko aukera ere izan genuen. Guzti hauek ere oso aberasgarri egin zaizkidala esango nuke, azken batean nire ezagutzen osagarri izan baitira. Ikasgaiari amaiera emateko zera esango nuke, orain arte ez dudala gehiegi erreparatu ikasgela eta IKT-en inguruko harremanean. Orain aldiz, argi daukat harreman estua dagoela bi alderdi horien artean. Gainera, denok dakigu teknologia berriak gero eta indartsuago eta boteretsuago direla gure artean, eskolan, lanean nahiz etxean. Hori horrela, landu beharreko gai bat delakoan nago, ongi prestatu beharrekoa, hori ezean ez baitu emaitza onik emango. Esan dudanez, irakasgai honek gauza asko argitzeko lagundu dit, baina, oraindik zalantza bat baino gehiago ditut, eta nik bezala irakasle diren beste askok ere izango dituztela esango nuke. Horregatik diot, ongi landu beharreko gaia dela. Eta guzti hau esan ondoren, eta ikasitakoak nire iritzia sortzeko eragina izan duela erakutsi nahirik, esaldi honekin eman nahiko nioke amaiera irakasgaiari: Zer lortu nahi dugun PENTSATU, gelan nola landu PRESTATU, eta ondoren TEKNOLOGIA SUSTATU