1. ESKOLA 2.0 vs IKASYS
IKT-en inguruko gai librea zehazterako garaian, aukera ugari pasa zitzaizkigun
burutik. Hala ere, hauetatik bakarra aukeratu behar eta azkenik, gaur egun oso
entzuna den Eskola 2.0 proiektua aztertzea erabaki dugu. Izan ere, gai honen inguruan
asko entzun baldin badugu ere gauza jakinik edo zehatzik ez dakigula ohartu gara.
Gai aztertzen ari ginela, teknologiekin loturiko beste proiektu batzuen berri izan
dugu. Gure ustez, gure gaiarekin zerikusia zuten proiektuak ziren hauek; esaterako,
Ikastola Elkarteak sortutako IKASYS proiektua. Hala ere, orain dela egun gutxi honen
inguruko hitzaldi batean izan ginen eta bertan konturatu ginen bi proiektu hauek
dituzten helburuak guztiz desberdinak direla. Jarraian hauen inguruan mintzatuko
gara.
Egia esan, bi proiektu hauei gainbegirada bat botaz gero, biek hezkuntzan
teknologia berriak sustatzea dute helmuga.
Hau egia da!
Baina zein da bakoitzak helmuga horretara iristeko egiten duen bidea?
Hau da guri gehienbat kezka sortu digun kontua. Izan ere, IKASYS-en inguruko
hitzaldiak argi eta garbi utzi zigun proiektu hau nahiko mugatua dela; hau da, haurrak
ordenagailuaren erabilerara mugatzen dira soilik, mahaian arkatzarekin egiten dituzten
fitxak arratoia eta teklatua erabilita betetzen baitituzte. Denek dakigu Hezkuntzak
aspalditik duen helburu nagusia ikasketak esanguratsuak izatea dela; horretarako,
ikerkuntzak bultzatuz. Gure ustez, teknologia berriak ikerkuntza hauek bideratzeko oso
baliabide aberatsak dira, baina hauek modu egoki batean erabilz gero eta ez IKASYS
proiektuak planteatzen duen metodologia jarraituz.
Eskola 2.0 proiektuak aldiz, beste planteamendu bat egiten du eta teknologia
berriak sustatzeko darabilen modua egokiagoa da. Izan ere, ez da fitxen metodologiara
mugatzen. Eskola 2.0n proiektu telematiko ezberdinak aurkitzen ditugu (Pelutxe
proiektua, Asmakilo, Euskadin zehar) eta hauek teknologia berriak eskaintzen
dituzten baliabide ezberdin ugariren ezagupena eta erabilera bultzatzen dute; hala
nola, komunikazioa ikastetxe ezberdinen artean, informazioa bilatzea iturri
ezberdinetatik, oinarrizko pakete ofimatikoen erabilera, blogak sortu, editatu eta
erabiltzea
Gainera, Eskola 2.0 proiektua oinarritik hasi da; hau da, Haur Hezkuntzako
haurrei zuzenduriko proiektu telematikoak daude eta honi jarraituz baita Lehen
Hezkuntzarako hainbat proiektu ere. IKASYS proiektuaren estruktura, ordea, telaitutik
eraikitzen hasitako etxe baten modukoa da; hau da, proiektuaren oinarriak ez dira oso
2. sendoak. Izan ere, proiektuaren planteamendua LHn hasten baita eta honek etxea
kolokan egotea dakar.
Guzti honekin esan nahi duguna zera da, ikerkuntzan oinarritutako gure
hezkuntza honetan garrantzitsuagoa dela hori bideratu al izateko proiektu egokiak
sortzea, eta behin hau sortuta orduan teknologia berriak ikasgeletan txertatu eta
erabiltzen hastea. Gure ustez, orain arte askotan alderantzizkoa egin da.
Beraz, begira dezagun etorkizunera proiektu berri bat sortzerako garaian eta ez
iraganera!
vs
TALDEKIDEAK:
Mirari Alkorta
Maialen Barandiaran
Alaine Goikoetxea
Maitane Unanue
Miren Zeberio