際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
2
Most read
3
Most read
HITZAPASA

Helburu orokorrak

      Euskarazko eduki propioak sortzea (bai ekimenaren bultzatzailearen aldetik
       eta baita beste edozein erabiltzailearenetik ere)
      Euskarazko aisiari lotutako edukiak zabaltzea
      Euskarazko lexikoa ikastea edota hobetzea
      Sarean euskarazko edukien inguruko partaidetza sustatzea


Sarean euskarazko eduki propioak sortzea beharrezkoa da, euskarak
aurrera egingo badu

Azkenaldian, jardunaldi eta mahai-inguru ezberdinetan parte hartzeko aukera izan
dut: zuzeu.com albistegi digitalaren urteurrenean, Azkue fundazioak
antolatutako Open Space jardunaldietan eta EHUko Uda Ikastaroetako Euskara
2.0 ikastaroan, besteak beste. Guztietan garbien ateratako ondorioetako bat
euskaraz eduki propioak sortzearen garrantzia izan da. Garbi dago, halaber, gure
gazteek -eta hain gazteak ez direnek- ez dutela aisiarako joerarik sarean, batik bat
gune gutxik eskaintzen dutelako aukera hori euskaraz. Gauzak horrela, bi gabezia
horiek sortutako hutsunea, neurri apalean, betetze aldera dator Hitzapasa
gunea.

Zergatik hitz-joko baten inguruko gune bat euskararen sustapenerako?

      Hitz-jokoak motibagarriak dira eta desafioa bultzatzen dute.
      Hiztegia eta edukiak modu entretenigarrian lantzen laguntzen dute.
      Edozein eduki errepasatzeko baliagarriak dira.
      Hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du. Jokoek ahalegin hori
       samurtzen lagundu dezakete.

HitzaPasari buruz

Aski ezaguna da telebistako Pasapalabra programaren azken txanpa, non
alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Ikusten nuen bakoitzean, beti
inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako genioke
euskaldunok Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun
ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoak sortzeari ekin nion. Orduan ere,
erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek
ezagutzen ote zuen Pasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali
zizkidaten (PowerPoint eta JClic programak erabiliz egindakoak), baina nahiko urrun
zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean adibide pare
bat topatu nituen eta, horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta
jatorrizko .fla artxiboak (flash) lortu nituen. Lagun informatiko bati esker, kodea
pixka bat ukitu eta erroskoa euskal alfabetoari egokitu ondoren, nola edo hala
jokoa abian ipintzea lortu nuen. Hementxe ikusgai: http://www.euskaljakintza.com/
hitzapasa/
Kontua da jokoak nik uste baino oihartzun handiagoa izan zuela eta martxoan
sarean ipini nuenetik hona, egunetik egunera, bisitari kopurua hazten joan dela.
Bisitari kopurua ugaltzen joatearekin batera, handitzen joan dira
erabiltzaileengandik jasotako hobekuntza proposamenak. Sinetsita hobekuntza
horiek guztiak oso lagungarriak izan daitezkeela euskaldun erabiltzaileontzat eta
kontuan izanda horiek guztiak nire kabuz ezinezkoa dela aurrera eramatea (ez naiz
informatikari edo garatzaile), Adaki Komunikazioak enpresarekin harremanetan
jarri eta, egun, jokoak dituen gabeziak eta aukerak aztertu ondoren, jarraian
zehazten dena egitea proposatzen dugu.

Garatu beharrekoa:

      Hitzapasari berariazko entitatea eman, hosting eta domeinu
       propioan kokatuz. Domeinua http://www.hitzapasa.com litzateke. Gaur
       egun, Ordiziako Jakintza Ikastolako euskaljakintza.com domeinuaren
       barruan kokatuta dago.
   Hitzapasa.com webgunea garatu. Software librean oinarritutako
    webgunea izango da, eduki guztiak Creative Commons lizentziapean
    argitaratuko dira eta ondorengo atalak izango ditu:
        o Hitzapasara jokatu:
                Atal honetan jokoa bera (geroxeago azaltzen diren
                  zehaztasunekin) eta jokatzeko jarraibideak egongo dira.
                  Hiru urratsetan aritzeko aukera emango dugu: 1. urratsa
                  (oinarrrizko hiztegia), 2. urratsa (erdi mailakoa) eta 3. urratsa
                  (hizkuntzaren ezaguera sakona eskatzen dutenak).
                Hiru datu-base sortu. Berrikuntza nabarmenetako bat
                  izango da hau. Orain arte, artxibo ezberdinak sortzen
                  genituen joko ezberdin bakoitzeko (hiru zailtasun mailatan
                  banatuta) eta behin jokoa eginda eta erantzunak ikusita,
                  erabilgarritasuna gal zezakeen (ikus adibidea:
                  http://euskaljakintza.com/ariketak/hitzapasa/hp1-9.swf).
                  Orain, maila eta hitz bakoitzeko 50 hitz eta haien definizioak
                  sartuko ditugu datu-basean. Hau da, erabiltzaileak 1. urratsa
                  egitea hautatzen badu, aldiro letra bakoitzak dituen 50 hitz
                  horietako bat kargatuko da, ausaz. Modu honetara, jokoaren
                  konbinazio ezberdinak aterako dira, beti ezberdina izango da.
                  Jokoa amaitzean, erantzunak ikusi ahal izango dira.
                Estandarretan oinarritutako jokoa bihurtu. Orain arte, .swf
                  (Flash) artxiboak sortu izan ditugu, hau da, sortutako artxibo
                  horiek estandarra eta irekia ez den formatuan daude; izan
                  ere, fitxategi hauek zuzenki irakurri edota moldatu ahal
                  izateko, nahitaez Adobe Flash Player programa erabili behar
                  da. Formatu jabedunak (ez estandarrak) erabiltzaileengan
                  sortzen duten teknologiarekiko menpekotasunetik askatzeko,
                  HTML5 formatu estandarra erabiliko genuke Hitzapasarako,
                  edonorri irakurtzeko aukera emanez.
        o Irabazleen sailkapena:
                Jokoaren pizgarrietako bat erabiltzaileek lortutako emaitzen
                  sailkapena edo rankinga gordetzea izango da; beraz, atal
                  honetan horren berri emango dugu. Sailkapena, alde batetik,
                  hilabetero berritzen joango da eta, bestetik, jokoaren sorrera
                  unetik izandako emaitza onenen artxiboa ere begi-bistan
                  geratuko da.
                Partaidetza sustatzeko, sariak ipintzen saiatuko gara pizgarri
                  moduan. Hori aurrera eramateko, sarientzako babesleak
                  lortzea da gure helburua; beraz, sari horiek babesleen baitan
                  egongo dira. Asmoa da sari hauek, batetik, maila bakoitzeko
                  hilabeteko irabazleentzat izatea; eta, bestetik, urteko
                  sailkapenean hiru onenentzat urrats bakoitzean. Ez da gure
                  lehentasunetako bat sariak banatzearena; izan ere, nahikoa
                  errekonozimendu iruditzen baitzaigu sailkapenaren buru
                  izenak azaltzearena; dena den, baldineko babesle horien
                  logoak ipintzeko gunea aurreikusiko dugu.
        o Harreman orria:
                Harreman orrian aukera emango dugu gurekin harremanetan
                  jartzeko eta nork bere iradokizunak, ideiak, hobekuntzak,
                  kexak edo direlakoak zuzenean bidaltzeko. Kolaborazio eta
                  erabiltzaileekin elkarrizketa hori bizirik mantentzen saiatuko
                  gara sortuko ditugun Twitterreko kontu eta Facebookeko
                  orriaren bitartez.
        o Zeure hitzapasa sortu:
                Hau izango da beste berrikuntza nabarmenetako bat.
                  Plataforma berezi bat sortuko dugu, Hitzapasa.com guneko
atal gisa integratuko duguna, edozein erabiltzailek bere
            Hitzapasa sor dezan. Aukera bereziki egokia izan daiteke
            ikastetxe, euskaltegi eta abarretako irakasle
            guztientzat, modu erakargarrian, unitate amaierako errepasoa
            egiteko, ikusitako edukiak ikasturte amaieran gogorarazteko...
            Halaber, interesgarria izan daiteke Hitzapasa tematikoak
            sortzeko. Adibide batzuk jartzearren, Donostiako zinemaldiari
            buruzkoa, Euskalencounterren ingurukoa zein edozein
            herritako historiaren gainekoa. Abagune paregabea izan
            daiteke, denon partaidetzarekin eta pixkanaka-pixkanaka,
            euskarazko edukiak sarean hedatzen joateko.
         Hilabete hauetan asko izan dira aukera hori baliatu nahi izan
            duten erabiltzaileak; beraz, atal honi garrantzi berezia eman
            nahi diogu. Badakigu, dena den, asko erraztu behar dela bidea
            jendeak bere eduki propioak sor ditzan, teknologiak atzera
            egin gabe. Horretarako, hiru urrats erraz jarraituz, aukera
            emango genuke nork bere Hitzapasa sortu eta Hitzapasa.com
            gunean eskegitekoa (ikus, ezberdintasunak alde batera utzita,
            blogak sortzeko blogari.net plataforma edo webquestak
            sortzeko phpwebquest gunea.
o   Jokoa deskargatu. Gerta liteke norbaitek jokoari erabilera
    pertsonala eman nahi izatea eta horretarako nahiago izatea jokoa
    ordenagailura jaistea. Horretarako ere aukera emango dugu. Bideo-
    tutorial bat ere prestatuko dugu, gida gisa, non jokoak sortzeko
    jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugun.
Ad

Recommended

PPT
3 biomol辿culas
Maria Jo達o Drumond
ODP
Gazteak eta Sarea (Gazte izan eta euskara ahoan)
teketen
PDF
Enp ZBren ekarpenak jasota
UrkoAzpiroz
PPT
Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Mikel Agirregabiria
PPT
Azkue Fundazioa Aurkezpena 2009 azaroa
Gartzia Rodrigo
PPT
AZKUE Fundazioaren Aurkezpena
Azkue Fundazioa
PPT
AZKUE Aurkezpena 2009 azaroa
Gartzia Rodrigo
PPT
Basque 2.0: Igor Calzada Erabilera Gune Berriak Sarean (Part II)
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
PDF
Zuzeu bukatua-mkm
toxua
PDF
JEZbarri 29 martxoa 2012
Euskaraz
ODP
Blogak eta sare sozialak
Azkue Fundazioa
PPTX
Kosmodisea
guest6a77949
DOC
Eskola 2 0
ingrit-ge
PPT
44_korasbe-bigarren proba (zn olinpiada).ppt
ElhuyarOlinpiada
PDF
Koordinazio Zuzendaritzatik Berrikuntza Eta Ikerketarako Zuzendaritzara Hps K...
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
DOC
Ahozkotasuna 1 posta
toxua
PPS
#HONDARTZAN_12 - HAU HITZORDU BAT DA (txostena)
ColaBoraBora
PDF
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Irekia - EJGV
DOCX
Ikt
Janire Arrondo
PDF
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Maite Go単i
PDF
Web2.0euskarazabaltzeko
Maite Go単i
DOC
Lehenengo Hiruhilabeteko Programazioa
formakuntzaelizalde
PDF
Sare librearen bidez, Barron konektaturik
Gaueko Koop. Elk Txikia
PDF
Goiena esperientzia
Joxe
PDF
Gora zu ta zutarrak!!!
kipuli
PDF
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
ColaBoraBora
ODP
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez
PPT
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue Fundazioa
PDF
La innovacion educativa en los centros
Maite Go単i
PDF
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Maite Go単i

More Related Content

Similar to Hitzapasa (20)

PDF
Zuzeu bukatua-mkm
toxua
PDF
JEZbarri 29 martxoa 2012
Euskaraz
ODP
Blogak eta sare sozialak
Azkue Fundazioa
PPTX
Kosmodisea
guest6a77949
DOC
Eskola 2 0
ingrit-ge
PPT
44_korasbe-bigarren proba (zn olinpiada).ppt
ElhuyarOlinpiada
PDF
Koordinazio Zuzendaritzatik Berrikuntza Eta Ikerketarako Zuzendaritzara Hps K...
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
DOC
Ahozkotasuna 1 posta
toxua
PPS
#HONDARTZAN_12 - HAU HITZORDU BAT DA (txostena)
ColaBoraBora
PDF
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Irekia - EJGV
DOCX
Ikt
Janire Arrondo
PDF
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Maite Go単i
PDF
Web2.0euskarazabaltzeko
Maite Go単i
DOC
Lehenengo Hiruhilabeteko Programazioa
formakuntzaelizalde
PDF
Sare librearen bidez, Barron konektaturik
Gaueko Koop. Elk Txikia
PDF
Goiena esperientzia
Joxe
PDF
Gora zu ta zutarrak!!!
kipuli
PDF
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
ColaBoraBora
ODP
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez
PPT
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue Fundazioa
Zuzeu bukatua-mkm
toxua
JEZbarri 29 martxoa 2012
Euskaraz
Blogak eta sare sozialak
Azkue Fundazioa
Kosmodisea
guest6a77949
Eskola 2 0
ingrit-ge
44_korasbe-bigarren proba (zn olinpiada).ppt
ElhuyarOlinpiada
Koordinazio Zuzendaritzatik Berrikuntza Eta Ikerketarako Zuzendaritzara Hps K...
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
Ahozkotasuna 1 posta
toxua
#HONDARTZAN_12 - HAU HITZORDU BAT DA (txostena)
ColaBoraBora
Euskarazko IKTak - Gomendioak herri-aginteentzat
Irekia - EJGV
Irakurri iPadean PDF bat EPUB bihurtuta
Maite Go単i
Web2.0euskarazabaltzeko
Maite Go単i
Lehenengo Hiruhilabeteko Programazioa
formakuntzaelizalde
Sare librearen bidez, Barron konektaturik
Gaueko Koop. Elk Txikia
Goiena esperientzia
Joxe
Gora zu ta zutarrak!!!
kipuli
#HONDARTZAN_06 - Proiektu Bat Irekitzen (txostena)
ColaBoraBora
Luistxo Fernandez, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Luistxo Fernandez
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue Fundazioa

More from Maite Go単i (20)

PDF
La innovacion educativa en los centros
Maite Go単i
PDF
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Maite Go単i
PPT
Ulhi
Maite Go単i
PPTX
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Maite Go単i
PPT
Aurkezpenadef
Maite Go単i
PPT
Aurkezpena 11-12
Maite Go単i
PPT
PLE
Maite Go単i
PPT
Literatura bilbo11
Maite Go単i
PPT
Buber sarietan bozka egin
Maite Go単i
PPT
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Maite Go単i
PPT
Bizkaiera ere liburuetara
Maite Go単i
PPT
XVIII eta XIX. mendeak
Maite Go単i
PPT
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Maite Go単i
PPT
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
Maite Go単i
PPS
EGA Ahozko Proba
Maite Go単i
PPT
Blog Wiki
Maite Go単i
PPS
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Maite Go単i
PPS
Gerraurreko euskal literatura
Maite Go単i
PPS
XX.a, mende berria literatura berria
Maite Go単i
PPT
Blog vs wiki
Maite Go単i
La innovacion educativa en los centros
Maite Go単i
Sare sozialak eta interneten, gurasoentzako gida
Maite Go単i
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
Maite Go単i
Aurkezpenadef
Maite Go単i
Aurkezpena 11-12
Maite Go単i
Literatura bilbo11
Maite Go単i
Buber sarietan bozka egin
Maite Go単i
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Maite Go単i
Bizkaiera ere liburuetara
Maite Go単i
XVIII eta XIX. mendeak
Maite Go単i
Euskal literaturaren loraldia iparraldean
Maite Go単i
XVI eta XVII. mendeak: Iparraldea, euskal literatura idatziaren sehaska
Maite Go単i
EGA Ahozko Proba
Maite Go単i
Blog Wiki
Maite Go単i
Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen
Maite Go単i
Gerraurreko euskal literatura
Maite Go単i
XX.a, mende berria literatura berria
Maite Go単i
Blog vs wiki
Maite Go単i
Ad

Hitzapasa

  • 1. HITZAPASA Helburu orokorrak Euskarazko eduki propioak sortzea (bai ekimenaren bultzatzailearen aldetik eta baita beste edozein erabiltzailearenetik ere) Euskarazko aisiari lotutako edukiak zabaltzea Euskarazko lexikoa ikastea edota hobetzea Sarean euskarazko edukien inguruko partaidetza sustatzea Sarean euskarazko eduki propioak sortzea beharrezkoa da, euskarak aurrera egingo badu Azkenaldian, jardunaldi eta mahai-inguru ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dut: zuzeu.com albistegi digitalaren urteurrenean, Azkue fundazioak antolatutako Open Space jardunaldietan eta EHUko Uda Ikastaroetako Euskara 2.0 ikastaroan, besteak beste. Guztietan garbien ateratako ondorioetako bat euskaraz eduki propioak sortzearen garrantzia izan da. Garbi dago, halaber, gure gazteek -eta hain gazteak ez direnek- ez dutela aisiarako joerarik sarean, batik bat gune gutxik eskaintzen dutelako aukera hori euskaraz. Gauzak horrela, bi gabezia horiek sortutako hutsunea, neurri apalean, betetze aldera dator Hitzapasa gunea. Zergatik hitz-joko baten inguruko gune bat euskararen sustapenerako? Hitz-jokoak motibagarriak dira eta desafioa bultzatzen dute. Hiztegia eta edukiak modu entretenigarrian lantzen laguntzen dute. Edozein eduki errepasatzeko baliagarriak dira. Hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du. Jokoek ahalegin hori samurtzen lagundu dezakete. HitzaPasari buruz Aski ezaguna da telebistako Pasapalabra programaren azken txanpa, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Ikusten nuen bakoitzean, beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako genioke euskaldunok Geroago, Gaurko Hitza blogarekin hasi nintzenean, egunez egun ipintzen nituen hitz horiek praktikatzeko hitz-jokoak sortzeari ekin nion. Orduan ere, erroskoa buruan nuela, han eta hemen galdezka hasi nintzen, ea norbaitek ezagutzen ote zuen Pasapalabra sortzeko aplikaziorik edo. Adibide batzuk bidali zizkidaten (PowerPoint eta JClic programak erabiliz egindakoak), baina nahiko urrun zeuden nik buruan nuen hartatik. Duela hilabete batzuk, ordea, sarean adibide pare bat topatu nituen eta, horietatik tira eginez, sortzaileekin harremanetan jarri eta jatorrizko .fla artxiboak (flash) lortu nituen. Lagun informatiko bati esker, kodea pixka bat ukitu eta erroskoa euskal alfabetoari egokitu ondoren, nola edo hala jokoa abian ipintzea lortu nuen. Hementxe ikusgai: http://www.euskaljakintza.com/ hitzapasa/
  • 2. Kontua da jokoak nik uste baino oihartzun handiagoa izan zuela eta martxoan sarean ipini nuenetik hona, egunetik egunera, bisitari kopurua hazten joan dela. Bisitari kopurua ugaltzen joatearekin batera, handitzen joan dira erabiltzaileengandik jasotako hobekuntza proposamenak. Sinetsita hobekuntza horiek guztiak oso lagungarriak izan daitezkeela euskaldun erabiltzaileontzat eta kontuan izanda horiek guztiak nire kabuz ezinezkoa dela aurrera eramatea (ez naiz informatikari edo garatzaile), Adaki Komunikazioak enpresarekin harremanetan jarri eta, egun, jokoak dituen gabeziak eta aukerak aztertu ondoren, jarraian zehazten dena egitea proposatzen dugu. Garatu beharrekoa: Hitzapasari berariazko entitatea eman, hosting eta domeinu propioan kokatuz. Domeinua http://www.hitzapasa.com litzateke. Gaur egun, Ordiziako Jakintza Ikastolako euskaljakintza.com domeinuaren barruan kokatuta dago.
  • 3. Hitzapasa.com webgunea garatu. Software librean oinarritutako webgunea izango da, eduki guztiak Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira eta ondorengo atalak izango ditu: o Hitzapasara jokatu: Atal honetan jokoa bera (geroxeago azaltzen diren zehaztasunekin) eta jokatzeko jarraibideak egongo dira. Hiru urratsetan aritzeko aukera emango dugu: 1. urratsa (oinarrrizko hiztegia), 2. urratsa (erdi mailakoa) eta 3. urratsa (hizkuntzaren ezaguera sakona eskatzen dutenak). Hiru datu-base sortu. Berrikuntza nabarmenetako bat izango da hau. Orain arte, artxibo ezberdinak sortzen genituen joko ezberdin bakoitzeko (hiru zailtasun mailatan banatuta) eta behin jokoa eginda eta erantzunak ikusita, erabilgarritasuna gal zezakeen (ikus adibidea: http://euskaljakintza.com/ariketak/hitzapasa/hp1-9.swf). Orain, maila eta hitz bakoitzeko 50 hitz eta haien definizioak sartuko ditugu datu-basean. Hau da, erabiltzaileak 1. urratsa egitea hautatzen badu, aldiro letra bakoitzak dituen 50 hitz horietako bat kargatuko da, ausaz. Modu honetara, jokoaren konbinazio ezberdinak aterako dira, beti ezberdina izango da. Jokoa amaitzean, erantzunak ikusi ahal izango dira. Estandarretan oinarritutako jokoa bihurtu. Orain arte, .swf (Flash) artxiboak sortu izan ditugu, hau da, sortutako artxibo horiek estandarra eta irekia ez den formatuan daude; izan ere, fitxategi hauek zuzenki irakurri edota moldatu ahal izateko, nahitaez Adobe Flash Player programa erabili behar da. Formatu jabedunak (ez estandarrak) erabiltzaileengan sortzen duten teknologiarekiko menpekotasunetik askatzeko, HTML5 formatu estandarra erabiliko genuke Hitzapasarako, edonorri irakurtzeko aukera emanez. o Irabazleen sailkapena: Jokoaren pizgarrietako bat erabiltzaileek lortutako emaitzen sailkapena edo rankinga gordetzea izango da; beraz, atal honetan horren berri emango dugu. Sailkapena, alde batetik, hilabetero berritzen joango da eta, bestetik, jokoaren sorrera unetik izandako emaitza onenen artxiboa ere begi-bistan geratuko da. Partaidetza sustatzeko, sariak ipintzen saiatuko gara pizgarri moduan. Hori aurrera eramateko, sarientzako babesleak lortzea da gure helburua; beraz, sari horiek babesleen baitan egongo dira. Asmoa da sari hauek, batetik, maila bakoitzeko hilabeteko irabazleentzat izatea; eta, bestetik, urteko sailkapenean hiru onenentzat urrats bakoitzean. Ez da gure lehentasunetako bat sariak banatzearena; izan ere, nahikoa errekonozimendu iruditzen baitzaigu sailkapenaren buru izenak azaltzearena; dena den, baldineko babesle horien logoak ipintzeko gunea aurreikusiko dugu. o Harreman orria: Harreman orrian aukera emango dugu gurekin harremanetan jartzeko eta nork bere iradokizunak, ideiak, hobekuntzak, kexak edo direlakoak zuzenean bidaltzeko. Kolaborazio eta erabiltzaileekin elkarrizketa hori bizirik mantentzen saiatuko gara sortuko ditugun Twitterreko kontu eta Facebookeko orriaren bitartez. o Zeure hitzapasa sortu: Hau izango da beste berrikuntza nabarmenetako bat. Plataforma berezi bat sortuko dugu, Hitzapasa.com guneko
  • 4. atal gisa integratuko duguna, edozein erabiltzailek bere Hitzapasa sor dezan. Aukera bereziki egokia izan daiteke ikastetxe, euskaltegi eta abarretako irakasle guztientzat, modu erakargarrian, unitate amaierako errepasoa egiteko, ikusitako edukiak ikasturte amaieran gogorarazteko... Halaber, interesgarria izan daiteke Hitzapasa tematikoak sortzeko. Adibide batzuk jartzearren, Donostiako zinemaldiari buruzkoa, Euskalencounterren ingurukoa zein edozein herritako historiaren gainekoa. Abagune paregabea izan daiteke, denon partaidetzarekin eta pixkanaka-pixkanaka, euskarazko edukiak sarean hedatzen joateko. Hilabete hauetan asko izan dira aukera hori baliatu nahi izan duten erabiltzaileak; beraz, atal honi garrantzi berezia eman nahi diogu. Badakigu, dena den, asko erraztu behar dela bidea jendeak bere eduki propioak sor ditzan, teknologiak atzera egin gabe. Horretarako, hiru urrats erraz jarraituz, aukera emango genuke nork bere Hitzapasa sortu eta Hitzapasa.com gunean eskegitekoa (ikus, ezberdintasunak alde batera utzita, blogak sortzeko blogari.net plataforma edo webquestak sortzeko phpwebquest gunea. o Jokoa deskargatu. Gerta liteke norbaitek jokoari erabilera pertsonala eman nahi izatea eta horretarako nahiago izatea jokoa ordenagailura jaistea. Horretarako ere aukera emango dugu. Bideo- tutorial bat ere prestatuko dugu, gida gisa, non jokoak sortzeko jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugun.